Jazz Euskadi aurkezpena

2018.eko ekainak 11

Retortillo: “Musika-jaialdiek internalizazioan laguntzen dute eta ospea eta industria kulturala sorrarazten dituzte"

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok gaur aurkeztu ditu jazzaldiak, Jazz Euskadi markaren pean, uztailean zehar 3 lurraldeetan egingo direnak. Aurkezpenean, sailburuarekin batera izan dira Iñaki Saitua, Getxoko Jazzaldiko zuzendaria, Iñaki Añúa, Gasteizko Jazzaldiko lehendakaria, eta Miguel Martín, Donostiako Jazzaldiko zuzendaria.

Sailburuak azaldu duenez, musika-jaialdiak irmotu egin dira jadanik erreferentzia turistiko gisa, batez ere Jazzaldiak, tradizio luzea dutenak. “Joera hori argi antzeman daiteke turismo-azoka nagusienetan, FITURen besteak beste. Izan ere, azoka horrek musika-saloia estreinatu zuen edizio honetan jaialdiak eta jaialdien helmugak sustatzeko”.

 

Horregatik, Retortillok jarraitu du esanez, “gure helburua da jaialdi horiek Euskadiren irudi turistikoaren barruan irmotzea, musika onaz disfrutatzeko bisitatzen gaituztenek Euskadi ezagutu dezaten eta itzultzea erabaki.”

 

Joan den urtean, hoteletako okupazioak Gasteizko jazzaldian zehar % 85 gainditu zuen hirian, eta % 93ra iritsi zen Donostiako Jazzaldian. “Kontzertuak bidaia- eta bisita-eragile bilakatu dira” amaitu du esanez sailburuak.

 

Musika-eskaintza zabalaz gain, sustapen-ekintza turistiko espezifikoak egiten dira orain, besteak beste, “Euskadi Basque Country” photocall-a; bertan izango dira posatzen parte hartuko duten izarrak, nazioarteko proiekzioa duen euren irudiarekin Euskadi helmuga turistiko gisa babesteko.

 

www.jazzeuskadi.eus