Invisible Beauty: Alzheimerra duten gaixoak dantzaren bitartez estimulatzen

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

Urtero, irailaren 21ean Alzheimerraren Munduko Eguna ospatzen da, Osasunerako Mundu Erakundeak eta Nazioarteko Alzheimerraren federazioak aukeratutako eguna.

Alzheimerrak, 60eta90 urteko biztanleen artean gero eta ohikoagoa den gaixotasunak, ez du sendabiderik, baina bere ondorioak atzeratzen dituzten metodo eta programa anitz daude; gaixoen auto-estima hobetzen dutenak. Programa hauetako bat “Invisible Beautyda, dantza erabiliz Alzheimerra duten gaixoak kognitiboki estimulatzen dituena.

“Invisible Beauty” 2013an sortu zen, AI DO PROJECT dantza taldearen eta AFAGI (Alzheimerra edo beste Dementzia dutenen Senitartekoen, Lagunen eta Pertsonen beren Gipuzkoako Elkartea) fundazioaren  eskutik; Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako udaletxearen, Kutxa fundazioaren eta Musikeneren laguntza eta babesarekin.

Ekimen honen bitartez, AI DO PROJECTek  Alzheimerra duten gaixoentzako dantza saioak antolatzen ditu; talde bakoitzaren behar eta ahalmenei moldatutako saioak.
Saio bakoitzean AFAGIk aukeratutako 8-10 gaixo talde batek parte hartzen du, beste 8-10 dantzarirekin, ikasleekin, musika irakasleekin eta elkarteko espezialistekin.
Sesio bakoitzak gai edo tematika nagusi bat izaten du , eta Alzheimerra duten gaixoek beren memoria fisiko zein emozionala lantzeko zenbait ariketa eta ekintza eramaten dira aurrera.

Dantzaren onurak
Pertsonak bere osotasunean ikusten baditugu, ikuspuntu integral batetik, disziplina hauek gaixoengan izan dezaketen inpaktu ezberdinak ulertuko ditugu: arlo mentalean, sozialean zein fisikoan.

Espezialisten arabera, Dantza Mugimentu Terapiak arretan onurak dakartza, kontzentrazioan, bulkaden kontrolean, motibazioan eta pertsonen arteko erlazioetan. Arazoak konpontzeko estrategia kognitiboak ere eskaintzen ditu, espresioa errazten du, animoa erregulatu, umorea goxatu eta egoera berri edo traumatikoetara moldatzeko mekanismoak garatzen laguntzen du.

Era berean arreta maila hobetzen du, prozesu kognitiboak hobetu, antsietatea murriztu, estresa ere gutxitu eta autoestimarentzat zein norberaren irudi fisikoarentzat onak diren aldaketak eragiten ditu.
Ondorioz, gaixoen komunikazio-gaitasunak hobetzen dituzte eta horrekin onarpen eta sostengu soziala posible egiten duen sare bat sortzen da; gainontzekoekin duten erlazioa hobetzen eta sendotzen da. Hau oso garrantzitsua da pertsona hauentzat, ez baitzaie erraza egiten ingurunearekin konexio hori izatea.

Onura fisikoei dagokienean, oreka, sekuentzia motrizak, espazioaren kontzientzia eta pertzepzioa, diskriminazio erritmikoa eta  komunikazio gaitasunak garatzen dituzte.
Profesionalek onura hauek egunerokotasunean ikusten dituzte, baina azken urteotan onura hauek frogatzen dituzten geroz eta  ikerketa zientifiko gehiago argitaratzen ari dira.

Gaiaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, “Invisible Beauty” zer den eta bere ekitaldien egitaraua zein den, AI DO PROJECT edota AFAGIren web orrialdeetan topatuko dituzu.