Ingurumen-baimen Integratuaren mende dauden jarduerek lurzoruaren babesaren alorrean bete behar dituzten betebeharrak betetzeko jarraibideak. Oinarrizko txostena
Argitalpen-data:
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren emisio industrialei buruzko 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauak betebehar espezifikoak sortu zituen legedi horren mende dauden jardueretarako, lurzorua eta lurpeko urak kutsaduratik babesteko xedez. Izaera prebentiboko beste betebehar batzuez gain, betebehar berri hauek (oinarrizko txostena edo lurzoruaren hasierako egoerari buruzkoa prestatzea, eta lurzoruen eta lurpeko uretan aldizkako kontrola eta jarraipena egitea) lehendik existitzen ziren beste batzuei gehitzen zaizkie, hala nola lurzoruaren egoeraren aurretiko eta aldizkako txostenak prestatzeko betebeharrari.
Indarrean dagoen legedia betetzeko betebeharrei modu homogeneoan, integratuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurzorua babesteko politikarekin bat etorriz aurre egin behar zaienez, egokitzat jo da horren inguruko dokumentu bat prestatzea, lanak garatzeko eta betebehar horiei lotutako txostenak prestatzeko jarraibideak emateko, batez ere Ingurumen-baimen Integratuaren mende dauden jardueren titularrei eta horiei laguntzen dieten ingurumen-adituei.
Dokumentuak oinarrizko txostena prestatzeko jarraibideen garapena jorratzen du gehienbat, kontuan hartuta orain arte ez dela aurretiko posizionamendu zehatzik egon txosten horrek Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar duen irismenaz. Horrez gain, baina, aipatutako betebeharren inguruko ikuspegi orokor bat ere eskaintzen du, lurzorua eta lurpeko uren babesari dagokionez.
Une honetan, “Ingurumen-baimen Integratuaren mende dauden jarduerek lurzoruaren babesaren alorrean bete behar dituzten betebeharrak betetzeko jarraibideak. Oinarrizko txostena” zirriborro egoeran daude, eta aurreikusita dago hemendik gutxira argitaratzea, hobekuntzak egiteko prozesu baten ostean. Horri begira, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko legearen testu bategina onartu zuen abenduaren 16ko Legegintza Errege Dekretuak ukitzen dituen enpresa guztiak gonbidatuta daude prozesu horretan parte hartzera.
Ekarpenak ippc@euskadi.eus helbide elektronikoaren bidez jasoko dira, 2018ko urriaren 15era arte.
Ekarpenak aurkezteko epea luzatzen da 2018ko urriaren 31ra arte