Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Amurriok Txakolin Eguna ospatu du

IMG-20180521-WA0020.jpg

2018.eko maiatzak 20

Txakolin Egunaren XX. edizioa ospatu da Amurrion. Iazko apirilean izozteak direla eta aurtengo uzta askoz txikiagoa izan arren "oso ona" bezala sailkatu du aditu batzorde batek eta horrela egiaztatu dute igande honetan jaialdian parte hartu dutenek.

Ohore toparekin hasi da eguna Udaletxeko Osokoen Aretoan, bertan Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, Peli Manterolak, parte hartu du Arabako Foru Aldundiko ordezkariekin batera. Gero Arabako Errioxako eta Aiaraldeko kalitatezko ardoak sustatzeko lan egiten duen Vitoria-Gasteiz Wine City elkartea omendu da.

Ekitaldi instituzionalen ondoren jaiak kalean jarraitu du, Arabako Txakolinako upeltegiak 2017ko uztaren txakolina eskaini dute, eta Eusko Labela duten produktuekin dastaketa bat egon da. Hori guztia tokiko tokiko artisautza produktuen erakusketarekin eta salmentarekin eta Arabako Txakolina duten Arabako garrafen bosgarren lehiaketarekin osatu da.