Osakidetzak 2015ean baino 4.742 ebakuntza gehiago egin ditu

2017.eko otsailak 16

  • Osakidetzak 122.791 kirurgia-operazio egin zituen, horietako % 62 (sarrerarik gabe) modu anbulatorioan.
  • Ospitaleko larrialdiek milioi bat pertsona inguru artatu zituzten (2015ean baino 300.000 gehiago), eta horietatik 600.000k baino gehiagok patologia arina eta oso arina zuten. 
  • Lehen Mailako telefono-kontsultak egindako kontsulta guztien % 21,5 dira.
  • Lehen Mailako eta Espezializatutako profesionalen arteko bertaratu gabeko kontsultak 83.000 dira, 2015ean baino % 30 gehiago.
  • Era berean, Osakidetzak, etxeko ospitalizazioaren bidez, 12.503 paziente artatu ditu beren etxeetan.Jarduera hori 445 oheko ospitale baten baliokidea da.
  • Osakidetzak lider izaten jarraitzen du, bai populazio-programetan, bai transplanteetan, biztanleen eta bertako profesionalen konpromisoari esker. 
  • Osakidetzak jarraitzen du aurrez aurrekoa ez den arretaren alde egiten (Osarean), asistentzia-jarraipenerako konpromisoaren barruko arreta osagarri gisa.Osasun-batzordeak 61.109 kontsulta egin ditu kronikoen segimenduan.
  • Osakidetzak jarraitzen du teknologia berrien erabilera sustatzen, pazienteen irisgarritasuna eta ahalduntzea areagotzeko (hitzorduak web bidez: 1800.000 hitzordu; Osasun-karpeta: 200.000 sarbide 2016an)

 

 

JARDUERA BALANTZEA ETA  KONPARATIBOA 2015. URTEAREKIN

 

 

LEHEN MAILAKO ARRETA

 

Lehen Mailako Arretako Zentroetan 15.330.755 kontsulta egin dira Familiako, Pediatriako eta Erizaintzako Medikuntzan.

 

Gehikuntza handiena Familiako Medikuntzan izan da. Pediatrian kontsulta kopuru bera dago, nahiz eta aurten 1.604 jaiotza gutxiago erregistratu diren (2.622 Araban, 7.773 Bizkaian eta 5.755 Gipuzkoan).

 

Gainera, telefono-kontsultak % 22 hazi dira pertsona helduetan eta % 16 Pediatrian, eta guztira 2.501.816 kontsulta egin dira (2015ean baino 184.321 gehiago), hots, Lehen Mailako Arretako guztizko kontsulten % 21,5. Gehikuntza horrek azpimarratzen du baliabide hori herritarren artean finkatu dela bere eskuragarritasunagatik.  

 

ESPEZIALIZATUTAKO ARRETA

 

Espezializatutako Arretan egindako kontsultak 4.257.007 izan dira. Nabarmendu behar da Lehen Mailako eta Espezializatutako profesionalen arteko bertaratu gabeko kontsulten gorako joera, guztira 83.034 kontsultarekin (2015ean baino 19.374 gehiago). Horrek % 30eko hazkundea adierazten du aurreko urtearen aldean.2016an amaitutako Erakunde Sanitario Integratuen (ESIen) ezarpenak eta garapenak bi laguntza-mailen arteko konexioa erraztu du, datuek erakusten duten bezala. Interkontsulta horiek Lehen Mailako Arretaren ebazpen-gaitasuna handitzen dute eta erantzun azkarra ematen diote pazienteari, behar ez diren joan-etorriak saihestuta.  

Nabarmentzen den beste alderdi bat da pazienteei egindako jarraipen-deiak 43.000 baino gehiago igo direla, eta guztira ospitaleko 227.738 telefono-kontsulta egin dira.

 

TELEFONO KONTSULTAK

 

Telefono-kontsulta medikoek eskuragarritasuna errazten diete pazienteei, etabaliabide oso eskatua eta ongi baloratua da. Hori Lehen Mailako Arretan eta Espezializatutakoan emandako laguntza kopuruan ikusten da, 2.729.554, 2015ean baino % 9 gehiago.

Mailen arabera, Lehen Mailako Arretan % 8 hazi dira; Espezializatutakoan, berriz, % 23,6an daude, batik bat pazienteen jarraipena egiteko.

Larrialdiak

Larrialdietako jarduera iazko antzeko parametroetan dago. Jasotako deien kopurua 404.807koa da (2015ean baino % 0,5 gehiago).  Anbulantziek lekualdatzeak 171.159 zerbitzu egin dituzte. Etxez etxeko arreta medikoak eta erizaintzakoak % 1,2 hazi dira.

Ospitalizazioko arreta-adierazleak.

Ospitaleko arretak lehentasunezko helburua du patologia konplexuenak eta ospitale barruan kontrola eta tratamendua behar dutenak artatzea, baina pazienteei, ahal den kasuetan, arreta haien ingurunean emanda, ohiko ospitalizazioaren ordezko aukeren bidez.

Kirurgia handi programatua % 4 hazi da (122.791 kirurgia-operazio, 2015ean baino 4.742 operazio gehiago) eta larrialdiak % 3 (936.451 pertsona artatu), baina ospitaleko alta kopurua % 1,2 jaitsi da,eta 250.463 pertsona ospitaleratu dira. Batez besteko egonaldiari dagokionez, aurreko urteetan bezala 4,58 egunekoa da.

Larrialdiak

Ospitaleko larrialdietako zerbitzuek ia milioi bat pertsona artatu dituzte (2015ean baino 30.000 pertsona inguru gehiago). Jardueraren gehikuntza hori, batik bat, kasu arinen arretari dagokio; izan ere, iaz sintomatologia arina zuten milioi erditik gora paziente ikusi ziren. Zifra hori 31.839 pertsonatan igo da 2015aren aldean. Larrialdi oso arinak jaitsi egin ziren iazkoen aldean, baina horiei 2016an ikusitako larrialdi arinena batuta, artatutako 617.812 pertsonako balantzea ematen du.  Moderatu-larri eta oso larri gisa tipifikatutako larrialdiak berdin jarraitzen dute, artatutako 323.850 kasurekin.

Lurraldeka, Arabako ospitaleek 168.786 larrialdi artatu dituzte; Bizkaikoek, 479.411; eta  Gipuzkoakoek, 288.254.

Kirurgia handi programatuko jarduera

Kirurgia programatua % 4 igo da (122.791 operazio, 2015ean baino 4.742 gehiago). Gehikuntza hori operazio arrunten 5.000 kirurgia-operazio baino gehiagoko igoerak sortu du (117.901), ezarritako lanorduen barruan egindakoak.

Nabarmendu behar den datu bat da kirurgia handi anbulatorioko modalitatearen aurrerapena, dagoeneko Osakidetzan egindako kirurgia handiaren % 62koa dena. Horrek esan nahi du 3 kirurgia-operaziotik 2 anbulatorioak direla (ospitaleratzeko beharrik gabe).

Ospitale birtualeko jarduera (ohiko ospitalizazioaren ordezko aukerak)Ohiko ospitalizazioaren ordezko aukerak erreferentea dira Osakidetzak eskaintzen duen arretan, eta Etxeko Ospitalizazioaeta Kirurgia Handi Anbulatorioa etengabe hazten ari diren zerbitzuak dira. Horrela, Etxeko Ospitalizazioak % 5 gehitu du bere jarduera, guztira 12.503 sarrerarekin, 589 paziente gehiago iazkoen aldean, eta pazientearen etxeko arreta horrekin ospitaleko egonaldia laburtu eta behar ez diren sarrerak ekiditen dira. Bestetik, Kirurgia Handi Anbulatorioa % 8 igo du (5.660 pertsona) operatutako pazienteen kopurua 2015arne aldean, eta 75.605 kirurgiako zifra lortu du. Eguneko Ospitale Medikoan artatutako prozedurei dagokienez (kimioterapia, odol-transfusioak, endekapen- eta tumore-gaixotasunen tratamenduak, etab.), % 3 jaitsi dira. 

Etxeko Ospitalizazioa

Etxeko Ospitalizazioko sarrerak ospitaleen, Osasun Kontseiluaren, Larrialdien eta Lehen Mailako Arretaren arteko koordinazioaren adibide bat dira, eta paziente horiei etengabeko arreta eskaintzen diete beren etxean bertan.

Etxeko ospitalizazioetan, 162.000 egonaldi egon dira, alegia, etxeko ospitalizazio-egonaldian, batez beste, pazienteak 13 egun egon dira. Jarduera hori 445 oheko ospitale baten baliokidea da.

Patologia akutua sarreren % 28koa da; patologia kronikoa eta paziente onkologikoak, berriz, horien % 33 dira. Bestetik, zainketa aringarrietako pazienteak sarreren % 21 dira eta paziente kirurgikoak guztizkoaren % 17.

 

BAHETZEAREN POPULAZIO PROGRAMAK

 

Kolon eta ondesteko eta bularreko minbiziaren detekzio goiztiarreko programak euskal populazioaren % 100i eskaintzen zaizkio, gomendatutako adin-tarteetan eta sexuan.

Populazio-programa horiei esker, arrisku handiko 3.283 adenoma eta koloneko eta ondesteko 447 minbizi inbaditzaile detektatu dira, eta bularreko 625 minbizi. Diagnostiko goiztiar hori ezinbestekoa da biziraupenerako, eta, horren bidez, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen da.

PADIari (Haurren Hortzak Zaintzeko Programa) dagokionez, 190.618 haur gonbidatu dira parte hartzera (2015ean baino 5.000 gehiago) eta % 66,8 hartu du parte.

Down-en sindromearen eta beste anomalia kromosomiko batzuen jaio aurreko baheketa 15.660 emakumeri eskaini zaie.

Jaioberrien baheketaren programan, sortzetiko gaixotasun larriak detektatzeko, 18.150 jaioberriri egin zaie.

 

TRANSPLANTEEN PROGRAMA

 

Euskadik 65 emaile lortu ditu, milioi bat biztanleko; alegia, Europako balio altuenetan dago, estatuko batez bestekoaren gainetik, kontuan hartuta estatuan batez bestekoa 43 dela milioi bat biztanleko.  

Hazkunde hori egindako transplanteen kopuruan ere ikusten da, bai giltzurrunekoetan, gibelekoetan edo hezur-muinekoetan, eta % 36ra iritsi den Asistoliako Dohaintza Programan (estatuko batez bestekoa % 17koa da). 

 

OSPITALEKO ITXAROTE ZERRENDAK

 

Jarduera kirurgikoa % 4 igo da; operazio baterako batez besteko berandutzeak 50 egunetan jarraitzen du, eta itxarote-zerrendan dauden pazienteen kopurua 17.343koa da.

Aurten, ospitaletik kanpoko kontsulten eskaria areagotu egin da, eta iaz baino 57.473 kontsulta gehiago egin dira; 4.257.007 kontsulta, guztira. Eskarian egon den gorakada hori dela eta, kontsultetan izan den itxarote-zerrendak gora egin du, 6.585 paziente, baina behera egin du batez besteko atzerapenak (26,1 egunetik 25,7ra). Normalean gertatzen den bezala, traumatologia, oftalmologia eta dermatologia dira jarduerarik gehien duten espezialitateak, eta 3 horien artean egiten dute itxarote-zerrendan dauden pazienteen % 45.

Probetarako itxarote-zerrendan beherakada egon da, 469 pazientekoa.

 

OSAREAN. BERTARATU GABEKO OSAKIDETZA                                    

 

Osasun Kontseilua 

Osasun Kontseilua hazten jarraitzen du jasotako deietan, % 3,4 (artatutako 169.123 kontsulta. Horien % 80 Erizaintzak ebatzi ditu zuzenean, eta gainerakoa sendagileei deribatu zaie. Betetzen dituen funtzioen artean, nabarmena da paziente kronikoei eta/edo telemonitorizazioan daudenei egindako jarraipenaren % 24ko igoera, ia 61.109 pertsona artatu.Zerbitzu honek berekin dakar beste laguntza-maila batzuekin koordinatzea, eta etengabeko arreta ahalbidetzen du eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan. Telemonitorizatutako pazienteei dagokienez, jarraipenak alarma-sintomen eta sor daitezkeen arazo zehatzen detekzio goiztiarra errazten du. Gainera, Osasun Kontseiluak Telelaguntza duten pertsonei eskaintzen dien osasun-koordinazioaren barruan, 2016an 31.000 kontsulta baino gehiago artatu dira, 2015ean baino % 5,5 gehiago.

Eusko Jaurlaritzaren Telelaguntza zerbitzuak, gaur egun, 43.300 pertsona baino gehiagori ematen die zerbitzua, batez ere bakarrik bizi diren 80 urtetik gorakoei.

 

PAZIENTE DIGITALA

 

Teknologia berriei esker, euskal gizartearen esku zenbait bide jartzen dira, osasun-arretaren eskuragarritasuna eta unibertsaltasuna nabarmen hobetzen dutenak.

Web Hitzordua

Lehen Mailako Arretarako Web Hitzordua, familia-medikurako, pediatrarako, erizaintzarako zein emaginerako, zerbitzu digital erabilienetako bat da. Finkatua eta aurrera egiten, iaz 1.800.000 hitzordu baino gehiago erregistratu dira, hots, % 12,8ko hazkundea (2015ean baino 205.979 hitzordu gehiago). Hitzordu hauek 532.732 pertsonak eskatu dituzte, 2015ean baino % 10,6 gehiago. Hitzordu digital bat lortzea eta edozein gailu mugikorretatik autokudeatzea erraztu du Osakidetzaren App-ak. IOS, Android eta Windows bertsioetan dago eskuragarri, euskaraz eta gaztelaniaz.

Osasun Karpeta

Osasun Karpetak % 72 gehitu ditu bere kontsultak, eta 200.000 sarbideak gainditu ditu. 43.000 pertsona baino gehiago sartu dira eskaintzen duen zerbitzu-zorro zabalean.

Osasun Karpeta proiektu dinamiko eta irekia da, etengabeko bilakaeran dagoena, eta teknologia berrietatik eta haien aplikazioetatik sortutako hobekuntzak etengabe gehitzen ditu osasunaren esparruan. Gaur egun, hauxe kontsulta dezakegu: historia klinikoa, ospitalizazio-txostenak, larrialdiak, proba osagarriak edo egindako kirurgia-operazioenak, gure historia klinikoan informazioa, dokumentuak edo txostenak gehitzea, pazientearen egunkari bat sortzea, eta medikuak eta pazienteak elkarri eragitea mezu eta zalantzekin; itxarote-zerrenda kirurgikoa eta adin txikikoen osasun-karpeta kontsultatzea (sarbide irekia gurasoentzat eta behar bezala baimendutako tutoreentzat.).