Ingurumen Sailak ehun enpresari baino gehiagori aurkeztu die ingurumen-izapideetarako sistema berria

IMG_4204.JPG

2017.eko urriak 06

Atzo, Bilbon, Euskadiko ehun enpresa eta elkarte sektorial baino gehiagoren aurrean, Ingurumeneko sailburuorde Elena Morenok sailburuordetza garatzen ari den tresna aurkeztu zuen. Tresnak enpresen ingurumen-informazioa hartzeko, tramitazio elektronikoa osatzeko eta ingurumen-prozedurak kudeatzeko balioko du.

Sailburuordetzako taldeak urtebete baino gehiago darama informazio- eta kudeaketa-sistema integral hori lantzen eta garatzen, eta 2018an bukatzea espero du. Hortik aurrera administrazioaren tramitazio guztiak erabiltzailearentzat diseinatutako tresna berri horrekin egingo dira.

Ordura arte, zenbait arlo finkatuko dira, faseka eta gradualki, eta kontuan izango dira sistema erabiltzen duten enpresek zein erakundeek egiten dituzten ekarpenak.

Helburua da kudeaketa-tresna erraz, arin eta eraginkorra lortzea, bai ingurumen-administrazioarentzat bai erakunde erabiltzaileentzat. Tresna abian jartzen denean, enpresek sisteman izango dute informazio guztia, eta hala, datuak erabili eta partekatu ahalko dituzte. Horrez gain, ezagutza sortu eta joerak aztertu ahal izango dituzte, baita adierazleak ezarri eta epe luzean planifikatu ere, jarduera kontrolatu eta jarraipena egiteko aukera emanez.