Osasun Saila

Gripeak jarraitzen du behera egiten Euskadin

2017.eko otsailak 08

Gripeak jarraitzen du behera egiten, bigarren astez jarraian.

Pasa den astean, gripearen maila 100.000 biztanleko 160,3ko tasara iritsi zen; horrela, bada, aurreko egunetan baino 93 kasu gutxiago izan ziren, izan ere, pasa den astean, ehun mila biztanleko, 253,5 kasuko tasa erregistratu zen.

 0 eta 4 urte bitarteko eta 5 eta 14 urte bitarteko taldeek dituzte tasarik altuenak.

Red de Médicos Vigía sareak batutako datuen arabera, birusaren zirkulazioak jarraitzen du behera egiten; izan ere, egindako analisi mikrobiologikoek baieztatzen dute birusa laginen % 60,9an antzeman dela, gripearen isolamendu guztiak AH3 motakoak direla.

Sasoiaren hasieratik, gripearen ondorioz ospitaleratutako 214 kasu larri erregistratu dira (% 41ek ez zeukan txertoa jarrita); horietatik, % 51, gizonezkoa. Kasuen % 92k gripearen ondoriozko konplikazio-arriskurako faktoreak zeuzkan edo 64 urtetik gorako taldeari zegokion. Adinaren arabera, kasuen adinaren batez bestekoa 71 urtekoa da. Sasoiaren hasieratik, 22 pertsona hil dira, batez beste 78 urterekin; horietatik, % 50ek ez zeukan txertoa jarrita.

Lehen mailako Arretan gripearen sindromeagatik artatutako kontsultak direla eta, egiaztatu da beherakada handia egon dela ESI guztietan; izan ere, 2.712 kontsulta artatu dira, aurreko astean baino % 60 gutxiago.

 

Osasun Sailaren eta Osakidetzaren gomendioak

  • Gripe-prozesua dela eta, laguntzarik behar baduzu, Osakidetzak “Osasun Aholkua”ren telefono-zerbitzua du: 902 203020 (Araba:945 203020; Bizkaia:944 203020 eta Gipuzkoa:943 203020); bertan artatuko zaituzte, edozein zalantza edo kontsulta baduzue. Gainera, familia-medikuaren arreta ere badago, bai eta EAGak (etengabeko arretako guneak)ere, eta, konplikazio larrien kasuan, ospitaleko larrialdiak.  
  • Gaixotasun deseroso horrek, herritar osasuntsuentzat onbera denak, ez du tratamendu berezirik. Atsedenaldia, likido asko hartzea eta antitermikoak hartzea, sukarra arinago desagertzeko, dira gomendio nagusiak. Sukarrak jarraitzen badu, medikuarekin kontsultatu beharko dugu. 
  • Gripeak transmisio- eta kutsadura-indize handia duenez, garrantzitsua da prebentziozko higiene-neurriak hartzea, besteak beste: eztula edo doministiku egitean babestea, eskuak maiz garbitzea edo erabili ostean botatzeko moduko mukizapiak erabiltzea. 
  • Gripea gaixotasun birikoa da; beraz, ez da egokia antibiotikoekin tratatzea.Antibiotikoek ez dute eraginkortasunik birusaren aurrean. Oso kasu zehatzetan baino ez, eta, betiere, medikuak hala aginduta hartuko ditugu.

 

  

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 8a.