Euskampus Fundazioarekin lankidetza hitzarmena sinatzea (Gobernu Bilera 2017-12-19)

logoconsejo.jpg

2017-12-19

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du Euskampus Fundazioaren eta Hezkuntza Sailaren artean lankidetza-hitzarmen bat izenpetzea Euskampus Agregazioa sustatzeko, Euskal Unibertsitate Sistemaren jarduerak gizartearen eta ekonomiaren arloko eragileekin hedatzeko eta Euskadiren nazioarteko proiekzioa sustatuko duten ikerketa-proiektu bereziak babesteko. Euskampus Fundazioak 550.000 euroko diru-laguntza jasoko du, hitzarmen honi jarraituz eta bertan jasotako helburuak betetzeko. 

Hitzarmenean ezartzen diren helburu nagusien artean nabarmentzen da, batetik, Euskampus espazioa osatzen duten erakundeen ahalmenak, eta horien eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako edo nazioarteko beste erakunde batzuen artekoak, konektatuko dituzten elkarlan-jarduerak bultzatu eta kudeatzea.  

Euskampus Fundazioa 

Euskampus Fundazioaren xedea da UPV/EHU modernizatzeko eta nazioartekotzeko prozesua azkartu eta indartuko duten jarduerak diseinatzea, koordinatzea eta betearaztea, kide guztien lankidetzarekin eta betiere Euskampus proiektua garatuz. Euskampus Fundazioaren asmoa, beraz, Euskadiko I+G+b dinamizatzeko eta nazioartekotzeko elementu erabakigarria izatea da, eta, horrez gain, gizarte-erantzukizuneko eta lurraldean integratzeko bokazio argia du. Bordeleko Unibertsitatea, bere IdEX bikaintasun-ekimenarekin, Fundazioaren Europako kide estrategikoa da, bai eta nazioartekotze-prozesuko funtsezko elementuetako bat ere; izan ere, jarduera askotan parte hartzen du bikaintasunaren Euroeskualdeko Campusa elkarrekin eraikitzeko xedez. 

UPV/EHU, Tecnalia eta DIPC dira Euskampus Fundazioa sortu zuten kideak, eta Fundazioko kide dira Ormazabal Corporate Technology, CAF, Kutxabank eta Ikerbasque ere.