Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Argitalpen-data: 2017/03/07

"Euskal Autonomia erkidegoan paisaian integratzearen azterlanak egiteko gida" onartu da

2009ko uztailaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak Paisaiaren Europako Hitzarmenari atxikitzea adostu zuen. Hitzarmen horrek «paisaien babesa, kudeaketa eta antolamendua sustatzeko nahiz arlo horretako europar lankidetza antolatzeko» helburua du, jarduera ekonomikoa mugatu gabe.

Ingurune horretan jaio zen Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babesteari, kudeatzeari eta antolatzeari buruzko 2014ko ekainaren 3ko 90/2014 Dekretua; horretan, lurralde-antolamenduaren esparruan paisaia babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko tresnak jasotzen dira. Bitarteko hauen artean paisaian integratzearen azterlanak daude.

2017ko otsailaren 15ean Euskal Autonomia Erkidegoan paisaian integratzearen azterlanak egiteko gida” onartu da. Gida hori Aginduaren Eranskinean dago jasota.

Aurkeztutako gidaren helburua da paisaian integratzearen azterlanak egitekoa erraztuko duen metodologia eskaintzea.