Energiaren Euskal Erakundearen diru laguntzen programak eraginkortasuna eta aurrezkia sustatuko ditu jarduera handiko sektoreetan
2017.eko ekainak 26
- Energia berriztagarriek lau laguntza lerro espezifiko izango dituzte, eta guztira 2,2 milioi euroko aurrekontua izango dute.
- 800 jarduera baino gehiago espero da diruz laguntzea. Proiektu horiek abiarazteak eragingo dituen inbertsioak 30 milio eurotik gora izango dira.
- Urtean Euskadin kontsumitzen den energiaren %0,4 baino gehiago izango da energiaren aurrezpena.
Energiaren Euskal Erakundeak urteroko diru laguntzen programa abiarazi du. Era batera edo bestera, duela 30 urtetik garatzen ari den laguntzen programa horren helburua da energia-kontsumoa murriztea Euskadin, sektore kontsumitzaileetan energia-eraginkortasuna bultzatzen duten proiektu eta ekinbideen aldeko sustapenaren bitartez eta jatorri berriztagarria duen energiaren ustiapena eta kontsumoa sustatuz.
Aurtengo diru laguntzen programaren deialdiak 6.500.000 euroko aurrekontua du orotara, energia-kontsumo ugari eta aurrezteko potentzial handia duten sektoreei begira eratu da, bederatzi programa ezberdinetan banatua. Programa horietan guztiotan diruz lagunduko dira hainbat inbertsio gai ugarietan, hala nola energia-auditoriak egitekoak, kogenerazio eta klimatizazio instalazioak jartzekoak, argiteria publikoa hobetzeari begirakoak eta energia berriztagarrien alorreko instalazioak sustatzeko inbertsioak, besteak beste.
Industria, Garraio eta Hirugarren Sektorera bideratu da diru sail handiena oraingoan, denetara 3,35 milioi euro. Emango den diru horri esker, enpresetan eta industrietan energia-auditoriak egiteko inbertsioak sustatuko dira; baita argiztapena hobetzekoak eta kogenerazio-sistemak (aldi berean beroa eta elektrizitate sortzea eraginkortasun handiz) martxan jartzekoak, garraio efizientea bultzatzeko inbertsioak eta energia alternatiboez elikatutako ibilgailuak erosteari zuzendutakoak ere.
Administrazio publikoen inbertsioen sustapenari dagokionez, nagusiki toki mailakoak, argiteria publikoaren, energia-auditorien, kogenerazioaren eta eguzki-energiaren inguruko inbertsioak lagunduko dira diruz, 950.000 euroko aurrekontua duten bi programaren bidez. Horretaz gain, udalek energia zerbitzu enpresen (ESE) bitartez egingo dituzten inbertsioak ere diruz lagunduko dira, behar diren inbertsioak esternalizatzeko aukera ematen duen finantzaketa modua da ESEz baliatzea, energia aurrezteko bermearekin, lehengo egoeraren aurrean.
Azkenik, energia berriztagarrien erabilera handitzeari eta zabaltzeari begira, guztira 2,2 milioi euroko aurrekontua duten lau programa eratu dira inbertsioak bultzatzeko. Zehazki, diruz lagunduko diren alorrak hauexek dira: biomasa, geotermia, ekoizpen elektrikoa (eguzki fotovoltaikoa, minieolikoa eta minihidraulikoa) eta itsas energiari lotutako teknologiak probatzeko saiakuntzak. Laguntza horien bidez egingo diren instalazio berrien ondorioz, Euskadin instalatutako potentzia berriztagarria 7,5 MW areagotuko da.
Energia-aurrezki nabarmena
Deialdi honetan, orotara, energia egoera hobetzeko 800 proiektu espero da diruz laguntzea. Laguntzez baliatuko diren sektoreen energia-kontsumo handia dela eta, proiektu horiek energia-aurrezki adierazgarria lortzea ahalbidetuko dute, 22.000 tep (tona petrolio baliokide) baino gehiago, edo beste era batera esanda, Euskadiko energia-kontsumo osoaren %0,4 murriztuko da. Garrantzi handiko zifra dena; izan ere, gogoan izan behar da duela hiru hamarkadatik hona burututako diru laguntza programen bidez lortutakoari erantsi beharra dagoela.
Bestetik, aipatzekoa da eragingo diren inbertsioak energia-merkatuan. Hala, 2017ko diru laguntzen programari esker, 30 milioi eurotik gora inbertituko dira.
LAGUNTZEN PROGRAMA |
JARDUTEKO ILDOAK |
AURREKONTUA (€) |
INDUSTRIA |
Energia-auditoriak |
1.500.000€ |
Kogenerazioa |
||
Eguzki termikoa |
||
Jarduerak prozesuan |
||
HIRUGARREN SEKTOREA |
Energia-auditoriak |
1.050.000€ |
Klimatizazio-instalazioak |
||
Kogenerazioa |
||
Barne-argiztapena |
||
Eguzki termikoa |
||
GARRAIOA ETA MUGIKORTASUN EFIZIENTEA |
Ibilgailuak |
800.000€ |
Hornitzeko azpiegiturak |
||
Bizikletaren sustapena |
||
Energia-auditoriak |
||
Beste jarduera batzuk (proiektu bereziak) |
||
ADMINISTRAZIOA |
Energia-auditoriak |
650.000€ |
Argiteria publikoa |
||
Klimatizazio-instalazioak |
||
Kogenerazioa |
||
Barne-argiztapena |
||
Eguzki termikoa |
||
ESE (ADMINISTRAZIOA) |
Argiteria publikoa |
300.000€ |
Instalazioak eraikinetan |
||
BIOMASA |
Bero-sorgailuak (+ DH biomasa) |
500.000€ |
Biomasa alorreko DHri loturak |
||
GEOTERMIA |
Geotrukaketa- instalazioak |
250.000€ |
ELEKTRIZITATEA EKOIZTEKO INSTALAZIO BERRIZTAGARRIAK |
Eguzki-energia fotovoltaikoa |
250.000€ |
Energia eolikoa |
||
Energia minihidraulikoa |
||
ITSAS TEKNOLOGIAK |
Itsas energien proiektuak |
1.200.000€ |