Diru bilketa kudeatzeko lanetako zerbitzu osagarrien kontratuaren baimena (Gobernu Bilera 2017-09-12)

fotoconsejo.jpg

2017.eko irailak 12

Gobernu Kontseiluak 5.000.000 eurotik gorako aurrekontuko kontratua baimendu du, zuzenbide publikoko sarreren diru-bilketa premiamendu-bidez kudeatzeko zerbitzu osagarriak eta lankidetzakoak eta laguntzakoak egiteko. 

Egungo kontratuaren indarraldia betetzear dagoen honetan, berria 2021 arte luzatuko da, urteetan banatuta, guztira 9.440.000 euroraino. 

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritza arduratzen da epe boluntarioan zergaz besteko zuzenbide publikoko sarreren diru-bilketa kudeatzeaz, prezio publikoak izan ezik, eta diru-bilketa edozein kontzeptugatik kudeatzeaz, epe exekutiboan haren zuzendaritza eta gainbegiratzea barnean hartuta. Kontratu honen helburu nagusia da Eusko Jaurlaritzaren eskubideen diru-bilketako errendimenduak optimizatzea.