BEINT programako ehun nazioartekotze bekarako deialdia (Gobernu Bilera 2017-02-07)

logoconsejo.jpg

2017.eko otsailak 07

Euskal ekonomiaren nazioartekotzea ekonomia ireki baterantz garamatzan prozesu integraltzat hartzen dugu, merkatuari begira egoteaz gain ekoizpenari eta gizarte garapenari begira dagoena ere. Ikuspegi horrek euskal enpresen lehiakortasuna eta nazioartekotzea sustatu beharko lituzke testuinguru globalean.

Helburu hori lortu ahal izateko, elkarteen nazioartekotze-gaitasuna eta lehiakortasun-maila areagotuz, behar bezala prestatuta dauden pertsonak eta elkarteak behar ditugu eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzak BEINT 2017 Programaren deialdia onartu du gaur. Ekitaldi honetarako 3.347.716 €-ko diru-kopurua duen programa honen bidez ehun beka esleituko dira. Beka horien xedea izango da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek atzerrian duten lehiakortasuna hobetzea, tituludun gazteen nazioartekotzearen arloko heziketa babestuz.

Helburua da euskal gazteen laneratzea babestea heziketa egoki baten bidez eta, ondorioz, enpresak babestea kanpoko merkatuetan hedatzeko beren ahaleginetan. 

Beka jaso ahal izateko, ondokoak dira pertsona fisikoek bete beharko dituzten baldintzak:

a)    Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-auzotartasuna izatea.

b)    Graduko goi-mailako unibertsitate titulua izatea deialdi bakoitzeko hautaketa-prozesua amaitu baino lehen.

c)    30 urte bete gabe izatea deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean.

d)    Ingelesa ondo jakitea (B2 maila). Aipatu maila dagozkion ahozko eta idatzizko proben bidez egiaztatuko da.

e)    Ezaugarri berak edo antzekoak zituen bekarik jaso ez izana.

Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira soilik eta otsailaren 11 eta martxoaren 15 bitartean aurkez daitezke. 

Bitarteko elektroniken bidezko eskaerak edo adierazpen erantzuleak egiteko jarraibideak eta beste eredu guztiak ondoko egoitza elektronikoan daude eskuragarri: http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/