2015-2020 aldirako Landa Garapenerako Programan aurreikusitako 292 miloi euroren laguntzak ezartzeko dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak (Gobernu Bilera 2017-02-14)

logoconsejo.jpg

2017.eko otsailak 14

Landa Garapeneko Programak (OSOA Programak) landa ingurunera bideratzen du lehentasuna, bera barruan hartuta landa inguruneko 122 udalerri eta 93.000 pertsona baino gehiago

Belaunaldien arteko erreleboa, berrikuntzaren bidezko lehen sektorearen modernizazioa, prestakuntza eta elikagai industriari laguntzea dira, beste batzuren artean, programa honen helburu nagusiak

 2015eko eta 2016ko laguntza deialdietan 55 milioi euroko gastu publikoa lortu da

Otsailaren 14an egindako Gobernu Kontseiluan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 aldirako Landa Garapeneko Programan (Osoa programa) aurreikusitako laguntzen esparru araudia ezartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako Dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Landa Garapenerako funtsezkoa den tresna hau Eusko Jaurlaritzak gidatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek parte hartzen dutee, FEADER funts europarrarekin batera programa finantzatuz.

OSOA programaren barruan, instituzioak elkarlanean ari dira Euskadiko lehen sektorearen eta landa ingurunearen erronka nagusiei aurre egiteko:

  • Belaunaldien arteko erreleboa.
  • Lehen sektorearen modernizazioa.
  • Berrikuntzaren eta lehiakortasunaren ideien garapena.
  • Nekazaritzako eremuko prestakuntza.
  • Nekazaritzako elikagaien industriari laguntzea.
  • Kanal askotariko estrategia indartzea.
  • Kalitate bereizgarrien balio erantsia indartzea.
  • Paisaia naturalaren babesa eta basoten iraunkortasuna.
  • Landa guneak oinarrizko zerbitzuz hornitzea.
  • Dibertsifikazioa eta enplegua sortzea landa ingurunean.

Europako Batzordeak OSOA programa onartu du, bai eta programak 2015-2020 aldi osorako guztira duen 292 milioi euroko aurrekontu publikoa ere. Aurrekontu horretatik, 87,1 milioi euro FEADER funts europarrak jarriko ditu, eta aurrekontuaren gainerakoa, berriz, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen eta hiru Foru Aldundien kontura izango da .

2015eko  eta 2016ko laguntza deialdietan 55 milioi euroko gastu publikoa konprometitu da, eta horrek esan nahi du oso ondo ezarri dela eta oso harrera ona eduki duela Euskadiko nekazaritzaren sektorean eta landa ingurunean.

OSOAk Euskadiko lehen sektorearen eta landa ingurunearen garrantzia azpimarratzen du eta laguntza aukera zabala eskaintzen du elikaduraren balio katearen eragiteko, hasi lehen ekoizpenetik elikagaien kontsumoraino eta gastronomiaraino, tartean elikagaien eraldaketa, banaketa eta salmenta sartuta, bai eta basogintzaren balio katean eragiteko ere, hasita landaketetatik egurrezko eraikuntzetaraino. Hori dena azkenean lortzeko lehen sektorea modernoa eta lehiakorra izatea eta etorkizuna edukitzea, hau da, lortzea lehen sektoreak paisaia naturala zaintzeko erantzukizuna bere gain hartzea, errealitate berrietara moldatzen jakitea eta landa ingurune bizi eta desberdinarekin batera bizi ahal izatea, edozein aukeratara irekia egonda.

Onuradunak

OSOA programa Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoan jarduten du, baita euskal hiriburuetan ere, izan ere, han daude elikagaien industria asko, bai eta, Donostian nekazaritzako ustiategi batzuk ere, Donostia – San Sebastianen, esaterako. Halere, programa Euskal Autonomia Erkidegoko landa ingurunera bideratzen da lehentasunez, bera barruan hartuta landa inguruneko 122 udalerri eta 93.000 pertsona baino gehiago. 

Hauek dira laguntza hauek zuzenean eskuratu ditzaketenak:

  • Nekazaritzaren sektorean hasi nahi duten gazteak.
  • Nekazaritako edota abeltzaintzako ustiategien titularrak/kotitularrak.
  • Basogintzan ari direnak.
  • Ekoizle talteak, bai eta abeltzaintzako eta basogintzako beste elkarte batzuk.
  • Nekazaritzako elikagaien industriako enpresak.
  • Udalak eta toki erakundeak.
  • Landa ingurunean negozio bat garatu nahi duten enpresa txiki eta ertainak.
  • Landa inguruneko pertsona, elkarte eta enpresa ugari izan daitezke OSOA programan aurreikusitako laguntzen onuradunak.

Laguntza bideak:

Programak 12 neurri biltzen ditu, eta neurri horiek, aldi berean, 29 laguntza bidetan sailkatzen dira. Laguntza bide horien kudeaketa eta finantzaketa, berriz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzaren esku dago edo Foru Aldundien esku, erakunde bakoitzari esleitutako eskumenen arabera. OSOAren neurri bakoitzak eta laguntza bide bakoitzak era honetan definitzen dira:

  • Ezagutzak eta informazioa transferitzeko ekintzak
  • Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate erregimenak
  • Aktibo fisikoetarako inbertsioak
  • Nekazaritza eta enpresa ustiategien garapena, enpresen sorrera nekazaritza gazteen eskutik
  • Baso guneak garatzeko eta basoen bideragarritasuna hobetzeko  inbertsioak
  • Ekoizleen taldeak eta erakundeak sortzea
  • Nekazaritza eta ingurumena, eta klima
  • Nekazaritza ekologikoa
  • Mugapen naturalak edo beste mugapen espezifiko batzuk dituzten guneak
  • Baso inguruneko eta klima zerbitzuak, eta basoen kontserbazioa
  • Lankidetza
  • LEADER toki garapenerako laguntza