Europako instalazio modernoenetako honetan itsas munduan murgilduko zara eta itsas espezie liluragarrienak ikusi ahal izango dituzu.
Zer zozkatuko dugu?
Hilero, Donostiako Aquariumerako 2 sarrera bikoitz, asteko edozein egunetan erabil daitezkeenak.
Baldintzak:
- Gazte-txartelaren titular guztiek sarrerak irabazteko aukera izan dezaten, aurreko hilean sarrerarik irabazi ez duten pertsonek izango dute lehentasuna hilero.
- Sarreren balioaldia: sarrerak eman direla jakinarazi eta hurrengo bi hilabeteak.
- 2 sarrerak Donostiako Aquariumerako bisitaldia egin nahi den egunean bertan jaso beharko dira eta bi gonbidapenak aldi berean erabili beharko dira.
- Irabazleen izenak webgune honetan argitaratuko dira.
- Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.
Parte hartzeko modua:
Bete formularioa zure datuekin.
Sarrerak ematea:
Irabazleek Aquariumerako bisitaldia egin nahi duten egunean bertan jaso ahal izango dituzte sarrerak leihatilan, Gazte-txartela eta NANa erakutsita.
Otsaileko irabazleak: Itzayana Belen Navarrete Lanzas, Naiara Lastra Romeo.