Akordioa unibertsitateekin
Helburuak
2017ko urriaren 4an, Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatu zuen EAEko hiru unibertsitateekin, unibertsitateotan giza eskubideen eta bizikidetzaren gaineko hezkuntzarekin lotutako jarduerak era partekatuan sustatu eta dinamizatzeko asmoz. Zehazki, lau jarduera-aukera planteatu ziren, eta dagoeneko martxan daude:
- Oraintsuko memoriari buruzko hausnarketa kritikorako programa bat ezartzea, “Oinatz galduak” (Las huellas perdidas) dokumentala erabilita
- Unibertsitateetan Adi-adian programa sartzea, biktima hezitzaileen aurrez aurreko lekukotasunak nahiz lekukotasun grabatuak jasota.
- Unibertsitateek Memoriaren Egunean parte har dezaten proposamen bat egitea.
- Memoria Plaza erakusketa EAEko unibertsitate-campusetan instalatzea.
Azken aldaketako data: