Arautegia
InprimatuAgindua, 2024ko otsailaren 8koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailaren 2024-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duena
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: ---
- Aldizkari-zk.: ---
- Hurrenkera-zk.: ---
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: ---
- Argitaratze-data: ---
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
AGINDUA, 2024KO OTSAILAREN 8KOA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUARENA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2024-2027 ALDIRAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA ONARTZEN DUENA
Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 6. artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak garatu beharreko dirulaguntzen jarduerak aldez aurretik planifikatu behar dira, eta, horretarako, dagokion Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (DPE) onartuko da.
Plan horrek lortu nahi diren helburuak eta ondorioak jaso behar ditu, bai eta horiek lortzeko epea eta aurreikus daitezkeen kostuak ere, baita finantzaketa-iturriak eta helburuen jarraipena eta ebaluazioa ahalbidetuko duten ekintzak eta adierazleak ere, betiere aurrekontu-egonkortasunaren helburuak betetzearen mende.
Eta, hala, Dirulaguntzen Plan Estrategikoa dirulaguntzen politikaren plangintza-tresna da, hau da, pertsona publiko edo pribatuen alde funts publikoak erabiltzea dakarrena, trukean zuzeneko kontraprestaziorik egon gabe, baina betiere helburu edo portaera jakin bat betetzearen, jarduera edo proiektu jakin bat egitearen edo betebehar material eta formal jakin batzuk betetzearen baldintzapean, eta betiere gizarte-onurako edo -intereseko jarduera bat sustatzearen edo helburu publiko bat lortzea sustatzearen esparruan.
Era berean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dirulaguntzetan jarraitu beharreko publizitate- eta gardentasun-printzipioak kontuan hartuta, plana egoitza elektronikoan argitaratuko da.
Aipatutako Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean xedatutakoaren arabera, sail bakoitzeko titularrak onartuko ditu sailei eta haiei atxikitako sektore publikoko erakundeei dagozkien dirulaguntzen planak; hala ere, onartzen da, halaber, gaiaren berezitasunagatik, saila baino eremu txikiagoko dirulaguntzen planak egitea, soilik atxikitako erakundeei dagozkienak, kasu honetan gertatzen den bezala; azken batean, plan honen jarduera-eremua Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2024, 2025, 2026 eta 2027 aurrekontu-ekitaldietako sustapen-jarduerara mugatzen da.
Plana egiteko, datozen aurrekontu-ekitaldietarako erabilgarri dauden baliabideen zenbatespena egin da, eta horretarako erreferentziatzat hartu da 21/2023 Legea, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegorako 2024ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena; hala ere, kontuan hartu behar da plangintza-ekintzaren izaera programatiko hutsak eragotzi egiten duela eskubide eta betebehar zehatzak sortzea.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2024-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan sartzen dira, denbora-eremu horretarako aurreikusitako dirulaguntzen programez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan berariaz esleitutako dirulaguntza izendunei buruzko eranskin bat. Eranskin horretan, hain zuzen ere, helburua eta gehieneko zenbatekoa zehaztuta daude, bai eta onuradunak ere. Era berean, hurrengo hiru aurrekontu-ekitaldietako aurrekontuak onartu ahala, Plan honen hurrengo eranskinetan gehituko dira horietan esleitutako dirulaguntza izendunak.
Horregatik guztiagatik, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako eskumenei jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT
Lehenengoa.- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2024-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea.
Bigarrena.- Agindu hau argitara dadila agintzea, dagozkion bitarteko ofizialen bidez, eta, betiere, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari dagokion gunean argitaratuta, euskadi.eus webgunean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 8a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA
ERANSKINA
AGINDUA, 2024KO OTSAILAREN 8KOA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUARENA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2024-2027 ALDIRAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA ONARTZEN DUENA (2024-2027-DPE.pdf (PDF, 2 MB))