Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko abenduaren 5ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, joko-makinen eskakizunak eta ezaugarri teknikoak, interkonexio-baldintzak eta kontrolatzeko eta ikuskatzeko behar diren sistemak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 5423
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/12/05
  • Argitaratze-data: 2024/11/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Jaurlaritzako lehengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko abenduaren 5eko Aginduaren argitalpenean (2023ko abenduaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 243. zk.). Agindu horren bidez, joko-makinen eskakizunak eta ezaugarri teknikoak, interkonexio-baldintzak eta kontrolatzeko eta ikuskatzeko behar diren sistemak arautzen dira. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko argitalpenaren 2023/5683 (30/5) orrialdean, 6. artikuluan «BH+» motako makinak homologatzeko eskakizun espezifikoak,

hau dio:

  1. Makina bakoitzak egindako apustu guztien % 70 itzuli beharko du gutxienez. Ehuneko hori ondoz ondoko 100.000 partidako serie guztietan lortu beharko da, gehienez ere

Baina hau esan behar du:

  1. Makina bakoitzak egindako apustu guztien % 80 itzuli beharko du gutxienez. Ehuneko hori ondoz ondoko 100.000 partidako serie guztietan lortu beharko da, gehienez ere.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.