Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2022ko maiatzaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: boletin
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 106
  • Hurrenkera-zk.: 2416
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/18
  • Argitaratze-data: 2022/06/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira 2022ko maiatzaren 18ko Aginduan, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2022ko maiatzaren 23an argitaratu zen (98 zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Gaztelaniazko argitalpenean, V. eranskinean, 2022/2197 (26/54) orrialdean,

honako hau dioen lekuan:

  1. Turno libre: 158

    1. Modalidad de acceso general: 151

    Sin exigencia de perfil lingüístico: 20

    Con exigencia de perfil lingüístico 2: 116

    Con exigencia de perfil lingüístico 3: 3

    Con exigencia de perfil lingüístico 2 en 2022: 2

honela esan behar du:

  1. Turno libre: 158

    1. Modalidad de acceso general: 151

    Sin exigencia de perfil lingüístico: 20

    Con exigencia de perfil lingüístico 2: 116

    Con exigencia de perfil lingüístico 3: 13

    Con exigencia de perfil lingüístico 2 en 2022: 2