Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko azaroaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 699
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/17
  • Argitaratze-data: 2023/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaera testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 17ko Aginduan, zeinaren bidez enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetarako. Agindu hori 2022ko azaroaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (224. zk.) argitaratu zen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/5054 (100/14) orrialdean, III. eranskinaren 5. apartatuko 9. atalean,

hau dio:

  1. Istripu larriak aztertu eta kontrolatzea. Istripu-arriskua aztertzeko metodoak. 1254/1999 Errege Dekretua, uztailaren 16koa, substantzia arriskutsuak tartean diren istripu larriei loturiko berezko arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituena. Betebehar orokorrak eta espezifikoak errege-dekretuaren eraginpeko industrialentzat. Istripu-kasuetan jardutea.

baina hau esan behar du:

  1. Istripu larriak aztertu eta kontrolatzea. Istripu-arriskua aztertzeko metodoak. 840/2015 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, substantzia arriskutsuak tartean diren istripu larriei loturiko berezko arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituena. Betebehar orokorrak eta espezifikoak errege-dekretuaren eraginpeko industrialentzat. Istripu-kasuetan jardutea.