Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko abenduaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2023-2024 ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onartzeko epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 506
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/21
  • Argitaratze-data: 2023/01/31

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Agindua, 2022ko abenduaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2023-2024 ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onartzeko epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere. Agindu hori 2023ko urtarrilaren 3an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2023/36 (30/2) orrialdean, 5. artikuluaren d) apartatuan,

hau dio:

  1. Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea Lurralde Ordezkariarekin aurrean: apirilaren 4ra arte.

baina hau esan behar du:

  1. Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea Eskola Kontseiluan aurkeztuta: apirilaren 4ra arte.

Euskarazko bertsioan, 2023/36 (30/2) orrialdean, 5. artikuluaren h) apartatuan,

hau dio:

  1. Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: maiatzaren 22ra arte.

baina hau esan behar du:

  1. Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea lurralde-ordezkariari zuzenduta: maiatzaren 22ra arte.

Euskarazko bertsioan, 2023/36 (30/9) orrialdean, II. eranskinean, laugarren jarraibidearen, 2. puntuan,

hau dio

«2. Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epea baino lehen, hezkuntzako lurralde-ordezkariek Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeei jakinaraziko diete maila eta hizkuntza-eredu bakoitzean behin-behinean eskaini ahal izango dituzten gehieneko talde- eta ikasle-kopurua.»

baina hau esan behar du:

  1. Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epea hasi baino lehen, Hezkuntzako lurralde-ordezkariek agindu honen bidez araututako onarpen-prozesuan parte hartzen duten ikastetxe bakoitzari jakinaraziko diote maila eta hizkuntza-eredu bakoitzean behin-behinean eskaini ahal izango ditu gehieneko talde- eta ikasle-kopurua.

2023/36 (30/15) orrialdean, II. eranskinean, hamabigarren jarraibidearen, 1. puntuan,

hau dio:

  1. Apartatu honi dagokion puntuazioa Agindu honetako IV. eranskinean jasotako bost azpiapartatuetako batengatik bakarrik emango da. Eskatzaileek azpiapartatu bat aukeratu beharko dute puntuazioa lortu ahal izateko.

baina hau esan behar du:

  1. Apartatu honi dagokion puntuazioa agindu honen V. eranskinean jasotako bost azpiapartatuetako batengatik bakarrik emango da. Eskatzaileek azpiapartatu bat aukeratu beharko dute puntuazioa lortu ahal izateko.

2023/36 (30/19) orrialdean, II. eranskinean, hemezortzigarren jarraibidearen, 3. puntuan,

hau dio:

  1. Irizpide horiek dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak balioztatu beharko ditu. Horretarako, ikastetxe bakoitzak, martxoaren 10era bitartean, puntuazioa emateko irizpideak zehazten dituen agiria atxiki beharko du onartzeko aplikazio informatikoan.

baina hau esan behar du:

  1. Irizpide horiek dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak balioztatu beharko ditu. Horretarako, ikastetxe bakoitzak, otsailaren 10era bitartean, puntuazioa emateko irizpideak zehazten dituen agiria atxiki beharko du onartzeko aplikazio informatikoan.