Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko uztailaren 4koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, deialdia egiten duena 2024-2025 ikasturtean unibertsitateko eta beste goi-mailako ikasketa batzuk egiteko beketarako, eta desgaitasun fisiko edo psikikoa eta mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko dirulaguntzetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 140
  • Hurrenkera-zk.: 3483
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/07/04
  • Argitaratze-data: 2024/07/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Autonomia Estatutuak abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuak 15. artikuluan ezartzen duenez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten lege organikoei, haren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi-inspekzioari kalterik egiteke».

181/1985 Dekretuaren eranskineko B.2 puntuak unibertsitateen arloan estatuaren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoak- ezartzen duenez, erkidego horri eskualdatzen zaio erkidego horretan administrazio-egoitza duten goi-mailako irakaskuntzako ikasleentzako beka-deialdiak arautzeko eta kudeatzeko zeregina (uztailaren 2ko 181/1985 Dekretuaren bidez, unibertsitateen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko martxoaren 25ean hartutako erabakia onetsi zen, maiatzaren 25eko 1014/1985 Errege Dekretuan ezarritako baldintzen arabera).

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 8., 38. eta 44. artikuluetan arautzen ditu beka eta ikasketetarako laguntzei buruzko gaiak, eta honako hau ezartzen du: unibertsitateen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Sailari dagokio oinarrizko legedian bekei, kredituei eta ikasketetarako laguntzei buruz ezarritako sistema orokorra arau bidez garatzea.

Halaber, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 8.2 artikuluan xedatzen denez: desgaitasuna duten ikasleak euskal unibertsitate-sistematik baztertuta gera ez daitezen, Jaurlaritzak arauak ezarriko ditu, bai eta aukera-berdintasunerako politikak bultzatu ere; bekak, laguntzak eta maileguak emango dizkie ikasle horiei.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta dirulaguntzei buruz indarrean dagoen legeria, hain zuzen ere, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua, honako hau

Agindu honen xedea da honako beka eta laguntza hauen oinarriak deitzea eta onartzea:

  1. 2024-2025 ikasturtean unibertsitateko eta beste goi-mailako ikasketa batzuk egiteko bekak, agindu honen I. eranskineko oinarrien arabera.

  2. Mugitzeko zailtasun bereziak dituzten eta 2024-2025 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-ikasketak eta beste goi-mailako ikasketa batzuk egiten dituzten desgaitasun fisiko eta psikikoa duten pertsonen garraio-gastuak ordaintzeko laguntzak, agindu honen II. eranskinean jasotako oinarrien arabera.

  1. Aurreko artikuluko 1. apartatuko beketarako, 28.460.000 euro bideratuko dira orotara, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailen kontura.

  2. 100.000 euro erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partiden kontura, aurreko artikuluaren 2. apartatuan adierazitako dirulaguntzetarako.

  3. Deialdi honetako bi laguntzetara bideratutako aurrekontu-zenbatekoa handitu ahal izango da, beharrezkoa izanez gero, aurkeztutako eskabideen zenbatekoa kontuan hartuta, eta aurrekontu-baliabideen arabera. Hala gertatuz gero, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da horren berri, eta deialdi horietan sor daitezkeen funtsak agortu direla jakinaraziko da.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Baimena ematen zaio Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariari jarraibide zehatzak eman ditzan, agindu honetan xedatutakoa betetzeko.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau aldizkari ofizial berean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 4a.

    Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

    JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.

  1. Deialdi honen xedea da goi-mailako irakaskuntzetako ikasleei bekak ematea, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza izan eta 2024-2025 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketa hauetakoren bat egiten dutenei Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatuko beste lurralde batean:

    1. Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

    2. Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

    3. 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate publikoetan emandakoak.

    4. Masterra eta Gradua eskuratzeko edo lortzeko beharrezkoak diren kreditu osagarriak edo prestakuntza-osagarriak.

    5. Goi-mailako arte-ikasketak.

    6. Goi-mailako ikasketa militarrak.

    7. Goi-mailako erlijio-ikasketak.

      Espezializazio-ikasketak egiteko bekak eta unibertsitateen berezko tituluak ez dira deialdi honetan sartzen. Halaber, ezin izango da atzerriko unibertsitate-sistemen titulazioei dagozkien unibertsitate-irakaskuntzak egiteko bekarik eman.

  2. Deialdi honen araberako beka eskatzeko, ikasleek master ofizial bat egin behar dute. Ezinbestekoa da masterraren ikasturtea bat etortzea urte naturalarekin eta 2024. urtean ematea, eta aurreko ikasturtean ezin izan bazuten bekarik eskatu, matrikulazio-epea 2023ko abenduaren 31 baino geroagokoa zelako.

  3. Beka horiek dirulaguntzak dira eta Hezkuntza Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan txertatzen dira. Araubide juridikoan aurreikusten ez den guztirako, hauxe aplikatuko da: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuaren arabera.

  1. Beka hainbat osagaitan zatituko da, unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteagatik dirulaguntza jaso dezaketen kontzeptuen arabera.

    Bekadun bakoitzari dagokion bekaren azken zenbatekoa zein den jakiteko, aplikagarriak zaizkion osagai guztiak batu beharko dira, honen guztiaren arabera: bekadunaren, haren familiaren eta ikasketen egoera eta osagai horien arteko bateraezintasun-erregimena.

  2. Hauek dira bekaren osagaiak:

    1. Oinarrizko zenbatekoa; horren barruan honako hauek:

      Matrikularen prezio publikoa.

      Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa.

      Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa.

      Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa.

    2. Zenbateko osagarri aldakorra; horren barruan honako hauek:

      Ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarria.

      Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarria.

  1. Matrikularen prezio publikoa osagaia kontuan hartuko da, bekadunak 1. artikuluan zehaztutako ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan edo Estatuko beste ikastegi batzuetan egiten baldin baditu.

  2. Matrikularen prezio publikoaren zenbatekoa prezio publiko ofiziala izango da, 2024-2025 ikasturtean akademia-zerbitzuetarako ezarritakoa.

  3. Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.

  4. Ikasleak 2024-2025 ikasturtean egiten duen matrikulako irakasgai eta kreditu guztiak barne hartuko ditu matrikularen prezio publikoaren zenbatekoak, baldin eta irakasgai eta kreditu guztiak titulu edo espezialitate bakarrarenak badira, titulu hori lortzeko beharrezkoak badira eta lehenengo edo bigarren matrikularenak badira. Baliozkotu, egokitu edo aitortu diren kredituak edo ikasgaiak ez dira matrikulatutako kreditutzat joko, ezta ordaindu ere.

  5. Matrikularen zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartu behar dira honako arau hauek:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan, prezioa izango da Hezkuntzako sailburuaren aginduak ezarritakoa. Agindu horren bidez, 2024-2025 ikasturterako Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko (aurrerantzean UPV/EHU) goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatuko dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitate pribatuetan eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden unibertsitate publikoetan edo pribatuetan, zenbatekoa ez da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegi publikoetan titulu eta ikasketa-plan berarentzat ezarritako prezio publiko ofiziala baino handiagoa izango.

      Eskaini diren gradu- eta master-ikasketa ofizialetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan, zenbatekoa ezarriko da esperimentaltasun-mailaren eta/edo jakintza-arloaren arabera, eta Hezkuntzako sailburuaren aginduko eranskinetan ezarritakoari jarraituko zaio. Agindu horren bidez, 2024-2025 ikasturterako UPV/EHU goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatuko dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere.

      UPV/EHUn baliokiderik ez duten eta, beraz, esperimentaltasun-gradua prezio publikoei buruzko aginduan jasota agertzen ez den Graduko ikasketen kasuan, ikasketa horien irakaskuntza-adarraren eta UPV/EHUn ematen diren beste antzeko ikasketa batzuei esleitutako prezioen arabera kalkulatuko da matrikularen zenbatekoa.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko goi ikasketetarako, Hezkuntzako sailburuaren aginduak, Hezkuntza sailak 2024-2025 ikasturtean ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen dituenak, ezartzen duena izango da prezioa.

      Aurreko egoera guztietan, matrikularen prezio publikoa osagaiaren zenbatekoa ezin izango da eskatzaileak ordaindutakotik gorakoa izan.

  1. Ezohiko osagaia erabiliko da ekonomia-egoera bereziki zaila duten pertsonei ikasten laguntzeko. Horregatik, eskatzaileek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Ikasketa presentzialak egitea.

    2. Gutxienez ere, 60 kredituko matrikula egin izana. Araudi akademikoarengatik gradu bukaerako lanean matrikulatu ezin diren graduko azken kurtsoko ikasleek, matrikulatu diren kredituen eta gradu bukaerako lanaren kredituen batuketa, gutxienez, 60koa bada, izango dute osagai hori jasotzeko aukera.

      29. artikuluan zehaztu den errendimendu akademikoa betetzea.

    1. Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 1. muga.

    2. 2023ko zerga-ekitaldian, gutxienez hiru hilabetez, laguntza sozialetako batzuk kobratzen ari zirela justifikatzea, hala nola Lanbidek antolatzen dituen diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako dirulaguntza osagarria, eta Gizarte Segurantzako Institutuko Nazionalak eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatzen dituzten laguntzak, bai eta eska daitezkeen beste udal edo foru-laguntza batzuk ere.

  2. Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa 1.700 eurokoa da.

  3. Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa ez da bateragarria ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarriarekin.

  1. Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa egoitzaz aldatzeko ikasleek egin behar dituzten gastuak ordaintzen laguntzeko erabiliko da. Egoitza-aldaketa ikasturtean egingo da, ohiko bizilekuan bizi beharrean, alokatutako pisu batean edo ikasle-egoitza batean edo antzeko baliabide batean bizitzeko. Dirulaguntza emateko, honako baldintza hauek bete behar dira:

    1. Ikasketak erregimen presentzialean egin behar dira ikasturte osoan. Ikasturte osoak 3 hilabete edo gehiago eta 6 hilabete edo gutxiago irauten badu, egoitzaren osagaia % 50 txikiagoa izango da. 3 hilabetetik beherako egonaldietarako ez da egoitzaren osagairik izango.

      Salbuespen gisa, egoitza-osagaia jaso ahal izango da ikasketa erdi-presentzialak egiten direnean, astean gutxienez bi eguneko egonaldia eta 15 kredituren baliokidea eskatzen duten eskola presentzialen portzentaje batekin, betiere ohiko bizilekutik ikastetxera dagoen distantzia 250 kilometrotik gorakoa bada.

    2. Ostatu-gastua behar bezala egiaztatu behar da; sailak kontrakoa baimentzen ez baldin badu, ostatu hori ikastegiaren udalerri berean, edo albokoan egon beharko da.

    3. Ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantziak 50 kilometrokoa edo handiagoa izan behar du.

      Bigarren lauhilekoan/seihilekoan ohiko helbidetik at bizi behar izatea ordura arte justifikatzerik ez badago, eskabidean espresuki adierazi beharko da, bai eta aldi hori justifikatzeko dokumentazioa martxoaren 31 baino lehen aurkeztu ere. Kasu horietan, bigarren lauhilekoan/seihilekoan ohiko helbidetik at bizi behar izatea justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu arte ez da eskabidea ebatziko.

      Ikastetxetik hurbilen dagoena edo eskatzailearen aita edo ama normalean bizi dena joko da familia-helbidetzat, legezko helbidearekin bat ez etorri arren.

  2. Ikasleak behar bezala egiaztatu beharko du ikasturte osoan ohiko bizilekutik kanpoko egoitza batean bizi dela, honako agiri hauetako bat aurkeztuta:

    1. Alokairuko kontratuaren kopia, ikaslearen izena jasoko duena, eta lehen hileko ordainketaren frogagiriaren kopia. Ez dira odolkidetasunaren 4. mailara eta ahaidetasunaren 2. mailara arteko senideenak diren etxebizitzen alokairuko kontratuak onartuko.

    2. Egoitzan edo antzeko leku batean toki bat erreserbatu dela egiaztatzeko agiria, lehen hilabetearen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria.

      Bi kasuetan, Administrazioak, beharrezkotzat jotzen badu, beste alokairu-hilabete batzuk edo egoitza ordaindu izanaren egiaztagiriak eskatu ahal izango ditu.

  3. Errolda kolektiboan jasota dagoen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia 50 kilometrokoa baino txikiagoa baldin bada, egiaztatu egin beharko da ikasturtean zehar ohiko bizilekutik kanpo bizitzea ezinbestekoa dela, garraiobideen eskasia eta eskolen orduak direla-eta.

  4. Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, erabiliko da automatikoki aplikazioan: https://maps.google.es/ Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta. Bilaketan, betiere, ohiko helbidea jarri behar da lehenik, eta ikastetxea geroago.

    15.3 artikuluaren arabera, familiaren laguntza ekonomikorik gabe bizitzeko baliabideak dituzten ikasleek ezingo dute eskuratu egoitza-osagaia; izan ere, ohiko bizilekutzat hartuko da ikasturtean zehar izango duten bizilekua, nahiz eta erroldan ageri den bizilekua ez izan.

  1. Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.

  2. Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren araberakoa izango da egoitzari lotutako zenbatekoa, eta oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako mugen barruan kokatuko da:

    1. Errentak 1. mugan: 3.850 euro.

    2. Errentak 2. mugan: 3.500 euro.

    3. Errentak 3. mugan: 2.700 euro.

  3. Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa ez da bateragarria EAEren barruko hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarriarekin.

  1. Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa ikasleen lana saritzeko erabiliko da, baldin eta ikasleek aurreko ikasturtean gutxienez 60 kredituko matrikula egin bazuten, eta 2023-2024 ikasturtean batez besteko nota 28. artikuluan zehaztutakoa bada. Araudi akademikoaren arabera, ikasturte berean 60 kreditutan matrikulatu ezin izan ziren pertsonek ere osagai horretarako eskubidea izango dute, betiere matrikula 54 kreditukoa edo gehiagokoa bada.

  2. Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.

  3. Osagai horren zenbatekoa 100 eta 250 euro artekoa izango da, 28. artikuluan zehaztutako batez besteko notaren eta ikasketa-motaren arabera. Masterren kasuan, 250 euroko zenbatekoa jasoko dute gehienez.

  4. Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa bikoiztu egingo da 1. mugaren barruko pertsonen kasuan.

  1. Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko ikasleek eskuratu beharreko liburuen, ordenagailu eramangarriaren edo/eta bestelako materialaren gastuak arintzea da ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarriaren helburua.

  2. Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.

  3. Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren araberakoa izango da ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeko prozesuari lotutako zenbateko osagarria, eta oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako mugen barruan kokatuko da:

    Errentak 1. mugan: 475 euro.

    Errentak 2. mugan: 375 euro.

    Errentak 3. mugan: 300 euro.

  4. Ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarria ez da bateragarria familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoarekin.

  1. Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarriaren helburua da ikasleari laguntzea familia-egoitzatik ikastetxerako garraioaren gastua arintzen. Ohiko etxebizitza errolda kolektiboan jasotakoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren barnean.

  2. Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 2. muga.

  3. Ikasketa presentzialen kasuan, hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarria eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegiraino dagoen distantzia laburrenaren arabera kalkulatuko da, honela:

    5 eta 10 kilometro artean: 192 euro.

    10 kilometro baino gehiagotik 30 kilometro arte: 386 euro.

    30 kilometro baino gehiagotik 50 kilometro arte: 763 euro.

    50 kilometro baino gehiagotik 200 kilometro arte: 993 euro.

  4. Ikasketa erdipresentzialak (lineako laguntzarekin batera) direnean, hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarria 200 eurokoa izango da, betiere, ohiko bizilekutik ikastegira edo tutoretza-saioak jasotzeko ikastegi eskuordetura dagoen distantzia laburrena 50 kilometrotik gorakoa baldin bada, eta Euskal Autonomia Erkidegoan badago.

  5. Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, erabiliko da automatikoki aplikazioan: https://maps.google.es/ Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta.

  6. EAEren barruko hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarria eta egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa bateraezinak dira.

  1. % 65eko desgaitasuna edo handiagoa legez aitortuta duten ikasleek % 50era arte murriztu ahalko dute ikasgai-kopurua; murrizpen horrek ez du eraginik izango laguntzetan.

  2. Matrikula osorik egiten duten ikasleek % 50 gehiago jasoko dute dagokien bekaren osagai guztietan, matrikula-prezio publikoen salbuespenean izan ezik.

Beka eskuratzeko, honako betekizun hauek bete beharko dira:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2023ko abenduaren 31n. Salbuespen gisa, baldintza hori ez da eskatuko sostengatzaile ekonomiko nagusietako batek gutxienez zergak Euskadin ordaintzen dituenean.

  2. Atzerritar jatorriko eskatzaileen kasuan, erroldarekin batera, Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea. Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrek, eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunerako, legezko bizilekua dutela egiaztatu beharko dute. Legezko egoiliartzat hartzetik kanpo geratzen da ikasketengatiko egonaldi-egoera, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.

  3. Matrikula egitea eta 2024-2025 ikasturtean 1. artikuluan zehaztutako ikasketetako bat egitea. Aldi batera hainbat ikasketa egiten badira, horietako bakarrentzat baino ez da beka jasoko, dagokion unibertsitateak ikasketa bakar modura eskaintzen duen gradu edo titulazio bikoitzak direnean izan ezik, betiere Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioan horrelakoak ikasketa-kode bakar batekin erregistratuta badaude.

  4. Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko betekizunak, ikasketa horietarako beka jaso zuten ala ez kontuan hartu gabe.

    Ondorio horietarako, diplomatura, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa dutenek beka lortu ahal izango dute eskuratutako titulua ordezkatuko duten gradu-ikasketak egiteko (edo gradura egokitzekoak). Hala ere, titulazio hori lortzeko gainerako kreditu guztietan matrikulatu beharko dute.

    Dena den, eta aurreko paragrafoan esaten dena alde batera utzita, Goi Hezkuntzarako Gaikuntzen Marko Espainolaren (MECES) 3. mailari (Masterra) atxikitako graduko titulu ofizial dutenak, edo MECESeko 3. mailarekin (Masterra) bat datorren Arkitektoaren, Ingeniariaren, Lizentziatuaren, Arkitekto Teknikoaren, Ingeniari Teknikoaren edo Diplomadunaren titulu ofizial bat dutenak izan ahalko dira unibertsitate-masterraren titulu ofizial batera bideratutako irakaskuntzak egiteko bekaren onuradunak, baina inola ere ez 2. mailari atxikitako Gradu bat egiteko bekarenak.

  5. Ez jasotzea unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekarekin bateraezina den bekarik edo laguntzarik.

  1. Beste erakunde batzuek edo erakunde pribatuek edo publikoek emandako bekak jasotzen baldin badira, aitortu egin behar dira, baldin eta goi-mailako ikasketak egiteko edo ikasketei lotutako gastuak ordaintzeko jaso badira (matrikula, garraioa edo egoitza ordaintzeko). Horrela, dirulaguntzen zenbatekoak azalpen horiengatik eskatzaileak ordain beharreko benetako kostua gainditzen ez duela egiaztatuko da.

    Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko eskuratutako laguntza guztien zenbatekoak ezingo du gainditu ikasketen kostu erreala.

    Unibertsitate berean edo beste batean beste ikasketa batzuk aldi berean egiten dituen arren, ikasle batek ere ezin izango du Eusko Jaurlaritzaren beka bat baino gehiago jaso.

  2. Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beka bateragarria da EAEko ikastegietara joan behar duten eta mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleentzako garraiorako bekarekin. Nolanahi ere, garraio-laguntza guztien zenbatekoa ezin da izan garraio-gastuaren % 100 baino handiagoa. Hala gertatzen bada, laguntza murriztuko da, dagokion gehieneko mugaraino.

  1. Orokorrean, ikasketa-planean ezarritakoa baino urtebete gehiago izan ahal izango da bekadun. Nolanahi ere, Ingeniaritza edo Arkitekturaren adarreko ikasketen kasuan, epe hori urte bikoa izango da.

    Edozein adarreko Master ofizialeko ikasketen kasuan, ikasketa-planari dagokion urte-kopurua baino ezingo da izan bekadun.

  2. Ikasketa erdipresentzialak egiten ari diren edo matrikula partziala aukeratu duten eskatzaileek aurreko paragrafoan aurreikusitakoa baino urtebete gehiago baliatu ahal izango dute beka.

  3. Titulazio bikoitzak egiteko beka jaso ahal izango da ikasketa-planean agertzen den urte kopuruan. Hala ere, Gradu bikoitzeko titulazio bat edo biak arkitektura eta ingeniaritza/ikasketa teknikoen adarrekoak badira, aurreko paragrafoan ezarritakoa baino urtebete gehiago hartu ahal izango da.

  4. % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duten bekadunek ikastordu gutxiago izatea aukeratzen badute, dagokion ikasketa-planean ezarritako denboraren halako bi aldiz izan ahalko dute beka, salbu Ingeniaritza eta Arkitekturaren adarreko irakaskuntzen kasuan; halakoetan, epe hori lau urte gehiagokoa izango da, eta masterreko ikasketen kasuan, berriz, ikasketa-planean zenbat urte ezarri, halako bitan izan ahal izango da bekadun.

  5. Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak (master ofizialeko ikasketak izan ezik) egin dituzten eta ikastaroren batean beka lortu duten beka-eskatzaileek, unibertsitateko edo beste goi-mailako ikasketa batzuetara aldatzen badira, ezin izango dute bekarik lortu ikasketa berrietan matrikulatutako ikasturte-kopurua aurreko ikasketetan beka jaso zuten urte-kopurua baino handiagoa izan arte.

    Salbuespen gisa, unibertsitateko ikasketen lehenengo urtean beka jaso eta ikasketak lehenengo ikasturtean lehenengo aldiz aldatzen dituztenek beka jaso ahalko dute beste ikasketetan, baldin eta 26.2 artikuluan ezarritako errendimendu akademikoari buruzko betekizunak betetzen badituzte.

  6. Master ofizialeko ikasketak eginda dituzten beka-eskatzaileek ezin izango dute beste bekarik jaso beste master ofizial bateko ikasketak egiteko, baldin eta lehenengoagatik bekarik jaso bazuten.

  1. Elkarbizitza-unitateko kide guztiek 2023. urtean izan dituzten diru-sarrera, ondare eta bizitzeko bitarteko guztiei buruzko datuak aurkeztu eta egiaztatu beharko dituzte eskatzaileek. Datu horiek guztiak Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren aitorpenean agertzen badira, ez dute inolako dokumentazio egiaztagarririk aurkeztu beharko, Zerga Administrazioan zuzenean egingo baita kontsulta.

    Aipatutako zergaren ondorioetarako eskabidean jasotako datuak edota zerga hori alde batera utzita deklaratutakoak elkarbizitza-unitateari Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren edo aipatutako urtean erroldatuta egon zen autonomia erkidegoaren dirulaguntza baliokidearen erregulatzearen arabera zegokiokeen zenbatekoa baino txikiagoak badira, eskaera egin ez izanaren edo ezetz esan izanaren arrazoia justifikatu beharko du eskatzaileak, baita urte horretan bizitzeko izan zituen bitartekoak (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta SEPEren laguntzak eta zegozkiokeen udal, foru edo probintzia mailako beste laguntza guztiak) egiaztatu ere.

  2. Eskatzailea da eskabidean ematen duen informazio ekonomiko guztiaren arduraduna, eta eskatzen bazaio, eskuragarri dauden elkarreragingarritasun-zerbitzuei egindako kontsultan ezin izan delako daturik lortu, legez behartuta dago bizikidetza- edo familia-unitatearen diru-sarrera guztiak egiaztatzeko agiriak aurkeztera. Eskatu den laguntza ukatu ahal izango da, baldin eta bizikidetza- edo familia-unitatearen bizi-baliabide guztiak egiaztatzeko agiriak aztertuta, Administrazioak uste badu egiaztatu diren diru-sarrerak bizikidetza- edo familia-unitatearen gastuak baino txikiagoak direla, aurkeztu den informazioaren edo kanpoko datu batzuen arabera.

  3. Beka ez da inola ere emango baldin eta bizikidetza- edo familia-unitatearen errenta, Ogasunak emana eta agindu honen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatua, ikasketek eragindako gastuak baino txikiagoa bada; zehazki, matrikula eta ohiko bizilekutik kanpoko egonaldia. Beraz, kasu horretan ez dira kontuan hartuko senideen edo beste pertsona batzuen maileguak edo laguntzak, ezta ezohiko diru-sarrerak ere.

  4. Familia- edo bizikidetza-unitatearen errenta ikasketetatik eratorritako gastuak baino handiagoa bada, baina Administrazioak uste badu diru-sarrerak ez direla behar bezala justifikatzen gastu-mailari dagokionez, eskatzaileek alegatzen badute senideren batek edo familia-loturarik gabeko beste pertsonaren batek bere gain hartzen dituela unibertsitate-gastuak, hori egiaztatu beharko dute dohaintza dagokion foru-ogasunean behar bezala erregistratu dela justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztuz. Ez da banku-transferentziarik onartuko justifikazio gisa.

    Zenbateko hori behar bezala justifikatzen bada, elkarbizitza/familia-unitatearen diru-sarrerei gehituko zaie, betiere 2. puntuan adierazitakoa betetzen bada.

  5. Familia- edo bizikidetza-unitatearen errenta ikasketetatik eratorritako gastuak baino handiagoa bada, baina Administrazioak uste badu diru-sarrerak ez direla behar bezala justifikatzen gastu-mailari dagokionez, eta errenta-aitorpenean jaso gabeko beste diru-sarrera batzuk justifikatzen badira, erregularrak ez direnak edo bizikidetza-unitateko edozein kidek salbuespenez lortutakoak, familia-unitatearen ezohiko diru-sarrera gisa zenbatuko da zenbateko hori. Zenbateko hori 60 hilabetez (5 urte) zatituko da, eta emaitza 12 hilabetez biderkatuko da dagokion zerga-ekitaldiko bizikidetza-unitatearen diru-sarreratzat hartzeko. Hori guztia, betiere 3. puntuan adierazitako baldintza betetzen bada.

    Ondorio horietarako, ezohiko sarreratzat hartuko dira inbertsio-funtsak, akzioak, aurrezki-kontuak, BGAEak, ondarea saltzeagatik sortutako eta ohiko etxebizitzan inbertitu gabeko baliabideak, jaraunspenak eta legatuak, dohaintzak eta antzeko beste batzuk.

  6. Kasu konkretu bakoitzean gertatzen diren zirkunstantziengatik, beka edo dirulaguntza emateko behar diren betekizunetan iruzurra izan dela ikusi ahal izango da, baita beka ez ematea eragingo zuten zirkunstantziak ezkutatu direla ere. Kasu horietan, bidezkoa denaren arabera, eskatutako beka edo laguntza ukatuko da, hura emateko ebazpena aldatuko da edo itzultzea erabakiko da.

  7. Eskaeran errenta-iturriak ezkutatzeak, norberaren konturako lanak edo soldatapekoak, pentsioak, lanbide liberaletan aritzea, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiak, industria- edo merkataritza-ustiategiak, kapital higigarria, finkak, ibilgailuak, aparatuak edo beste ondare-elementu batzuk esate baterako, eskatutako beka edo dirulaguntza ez ematea eragingo du, egin litezkeen beste jardueren kalterik gabe.

  1. Ohiko bizilekutzat hartuko da errolda kolektiboan jaso dena, eta eskatzaileak errolda horretako kide izan behar du.

  2. Bizikidetza- edo familia-unitatea osatzen dute errolda kolektiboan jasota dauden pertsona guztiek, eta eskatzaileak ere errolda horretan egon beharko du 2023ko abenduaren 31n.

  3. Eskatzaileak eskabidean adierazi behar du ohiko bizilekuan norekin bizi den, zer bizikidetza- edo familia-unitatea den zehaztu ahal izateko, 15. artikuluan zehaztatuko moten artean, eta hori kontuan hartuko da beka emateko. Gurasoei dagokienez, 15.4 artikuluan zehaztutakoa kontuan hartuko da.

  4. Oro har, kide konputagarritzat hartuko dira 2023ko abenduaren 31n, errolda kolektiboan jasota dagoen bezala, eskatzailearekin bizi diren pertsonak, 15. artikuluan zehaztutakoa bete badute. Bizikidetza- edo familia-unitate hori osatzen duten kide konputagarriek egiaztatu behar dute diru-sarrerarik edo ondare-baliabiderik duten, eta zenbatekoa den. Horren xedea da bizikidetza- edo familia-unitatearen errenta-maila kalkulatzea, bai eta ekonomia- eta ondare-eskakizunak bete diren egiaztatzea ere.

  5. Honako hauek dira ekonomia-sostengatzaile nagusiak:

    1. Eskatzailea.

    2. Eskatzailearen aita edo/eta ama, 15.1 artikuluan deskribatutako bizikidetza- edo familia-unitateetan.

      Gurasoetako bat 2023an edo 2024an hiltzen bada, ez da zenbatuko bizikidetza-unitateko kidetzat.

    3. Eskatzailearen aita edota amaren ezkontidea edo bizi den bikotea, familia-unitatearen sostengatzaile ekonomiko nagusi bakarra bada 15.1 artikuluan azaldutako elkarbizitza- /familia-unitateen kasuan.

    4. Eskatzailearen ezkontidea edo bikotekidea, 15.2 artikuluan deskribatutako bizikidetza- edo familia-unitateetan.

    5. Aparteko zirkunstantziengatik eskatzaileari harrera ematen dioten beste senide edo familia-loturarik gabeko beste pertsona batzuk.

  6. Ez da onartuko Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden eskatzaile ez independenteen beka-eskaerarik, haien bizikidetza- edo familia-unitateek eta sostengu ekonomikoa ematen dieten pertsona nagusiek ezin badute egiaztatu erkidego horretan bizi direla.

  1. Eskatzailea ez bada ekonomikoki independentea eta bizikidetza- edo familia-unitate batean bizi den semea edo alaba bada, edo harreran edo tutoretzapean dagoen pertsona bezala, honako kide hauek izango dira kide konputagarriak bekaren ondorioetarako:

    1. Eskatzailea.

    2. Aita eta ama, legez bananduta edo dibortziatuta ez baldin badaude, artikulu honen 4. atalean ezarritakoa izan ezik.

      Edo guraso bakar bat, gurasotzat legez aitortutako pertsona bakarra badago edo bietako bat hil bada.

    3. Hogeita bost urtetik beherako neba-arreba ezkongabeak 2023ko abenduaren 31n (neba-arrebek ahalmen urritasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala badute, hogeita bost urtetik gorakoak izan daitezke), ohiko bizilekuan bizi direnak.

    4. Gurasoen aurreko ahaideak, baldin eta bizileku berean bizi badira.

      Salbuespen gisa, erroldan sartutako aurrekoak ez dira bizikidetza-unitateko kidetzat hartuko, baldin eta bizileku iraunkor batean badaude, edo bizilekuan bizi badira eta gutxienez 3. mendetasun-maila badute, eta horren ondorioz muga ekonomikoren bat gainditzen badute. Salbuespen hori aplikatzeko, mendetasun-maila edo egoitza batean sartu izana justifikatu beharko da eskabideak aurkezteko azken egunean.

    5. Foru-araudian onartutako harrera-egoera batean dauden pertsonak; eta inguruabar hori behar bezala alegatu eta egiaztatu beharko da.

    6. Eskatzailearen aitaren edo amaren ezkontide berria edo izatezko bikotekide edo antzeko bikotekide berria, ohiko bizilekuan bizi dena.

    7. Eskatzailearekin helbidean bizi den pertsona, ahaidetasun-harremanik ez badago eta ezin bada etxebizitza bat era partekatuan alokatzea justifikatu.

    8. Aparteko zirkunstantziengatik eskatzaileari harrera ematen dioten beste senide edo familia-loturarik gabeko beste pertsona batzuk.

      Beka edo laguntzaren eskatzailea harrera-egoeran dagoen adingabea bada, harrera-familiari aurreko paragrafoetan xedatutakoa aplikatuko zaio. Adin nagusikoa denean, familia-unitatean integratu gabekotzat joko da ondorio horietarako, betiere harrerako familiarekin integratzeko inguruabarrek irauten ez badute eta behar bezala egiaztatzen bada.

      Kasu hauetan guztietan, haien errenta eta ondarea ere kontuan hartuko dira, eta 18.2 artikuluan zehaztutako diru-sarreren kenkaria aplikatuko da.

      Salbuespen gisa, kide konputagarritzat jo ahal izango dira eskatzailearekin bizi diren beste senide batzuk, eskatzailea zurtza baldin bada, eta, betiere, eskatzaileak behar bezala egiaztatzen badu ekonomikoki haien mende dagoela eta 2023. urtean ez zuela beste sostengatzailerik izan. Hala denean, 18.2 artikuluan zehaztutako diru-sarreren kenkaria aplikatuko da.

  2. Eskatzailea jatorrizko familiatik banandu bada, eta bere bizikidetza- edo familia-unitatea osatu baldin badu, eta unitate berri horretan bere ohiko bizilekua baldin badauka, honako hauek izango dira kide konputagarriak, bekaren ondorioetarako:

    1. Eskatzailea.

    2. Bere ezkontidea, izatezko bikotekidea, erregistratua zein ez.

    3. 25 urtetik beherako seme-alabak (seme-alabek ahalmen urritasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala badute, hogeita bost urtetik gorakoak izan daitezke, gurasoen mende bizi badira).

    4. Foru-araudian onartutako harrera-egoera batean dauden pertsonak; eta inguruabar hori behar bezala alegatu eta egiaztatu beharko da.

    5. Eskatzailearen ahaideak, edo beraren ezkontide edo izatezko bikotekidearenak, ohiko bizilekuan bizi badira.

    6. Eskatzailearekin bizileku berean bizi den pertsona, nahiz eta haien artean ez izan ahaidetasun-harremanik, eta alokatutako etxebizitza partekatzen dutela egiaztatzea ezinezkoa izan.

  3. Eskatzailea bere gurasoen etxetik irten bada edo zurtza baldin bada, pertsona bateko unitate bat osatuko du. Independentea dela jo ahal izateko, honela ziurtatu beharko du ekonomikoki independentea dela eta gurasoen etxetik irten dela:

    1. Gurasoen etxetik irten dela egiaztatzeko, eskatzaileak bere bizilekuan, eta ez gurasoen etxean, erroldatua egon beharko du (erositako edo alokatutako etxebizitza batean, edo pisu partekatu batean; eta bizileku hori, odolkidetasunaren 4. mailara eta ahaidetasunaren 2. mailara arteko senide batena ezin da izan).

      Edo, hala dagokionean, zurtza dela egiaztatzeko agiria.

    2. Ekonomikoki independente dela egiaztatu beharko du, gastuak (janaria, arropa, etxebizitza, garraioa) ordaintzeko behar beste ekonomia-baliabide dituela ziurtatuz. Ondorio horietarako, eskatzailearen baliabide ekonomikoak kalkulatzeko, beraren diru-sarrerak batuko dira, ohiko bizilekuan bizi den beste pertsona batenak ez dira kontuan hartuko. Diru-sarrerak 1. mugaren parekoak edo txikiagoak baldin badira, pertsona horrek Lanbidek kudeatutako diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako dirulaguntza osagarria eskatu ahalko ditu, bai eta beste laguntza batzuk ere. Hortaz, dirulaguntza horiek eskatu dituela eta zer egoeratan dauden egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu. Diru-gastuak ordaintzeko beste diru-sarrera dagoela egiaztatzeko xedez, honako hauek aztertuko dira:

      Eskatzaileak aurkeztu dituen diru-sarreren eta gastuen arteko balantzea, hori ziurtatzeko agiriekin batera (Administrazioak beharrezkotzat jotzen dituen dokumentu guztiak eskatu ahal ditu).

      Zerga-egiaztagiria, gurasoek berarengatik ez dutela zerga-kenkaririk egiten berresteko.

      Eskatzaile bat ekonomikoki independente dela jo ahal izateko, gurasoek edo lege-tutoreek ezin dute eskatzaileari lotutako zerga-kenkaririk egin PFEZaren aitorpen-likidazioan.

      Eskatzaileak emantzipazio-programa baten laguntza jasotzen badu, eta horretan janaria eta ostatua sartuta baldin badaude, familiako independentzia betetzetik salbuetsita egongo da, baina, independentzia ekonomikoari lotutako agiriak aurkeztu beharko ditu.

      Familia-independentzia eta independentzia ekonomikoaren betekizuna bete ezean, elkarbizitza-unitatean gurasoak sartuko dira, eskatzailearekin batera erroldatuta egon ez arren. Hala egiten ez badute, ezetsi egingo da eskaera, independentzia ez egiaztatzeagatik, hala badagokio.

  4. Gurasoek bizikidetza- edo familia-unitateari egiten dizkioten diru-ekarpenak aldatuko dira, 2023ko abenduaren 31n haien artean duten lotura-motaren arabera, betiere erroldarekin eta dibortzioari buruzko sententziarekin edota hitzarmen arautzailearekin egiaztatzen bada.

    1. Ezkonduta edo izatezko bikotekide gisa erregistratuta badaude, bizikidetza- edo familia-unitateko beste kide bat dela joko da.

    2. Ezkonduta edo izatezko bikotekide gisa erregistratuta ez badaude, baina bizileku berean bizi badira, bizikidetza- edo familia-unitateko beste kide bat dela joko da.

    3. Ezkontideak edo izatezko bikotekideak banandu baldin badira eta gurasoetako bat ez bada ohiko bizilekuan bizi, honako arau hauek aplikatuko dira:

      Hitzarmen arautzailean mantenu- edota orekatze-pentsio bat ezarri bada, zenbateko hori elkarbizitza-unitatearen diru-sarrera gisa zenbatuko da, betiere aparteko gastuak beteta daudela argi geratzen bada. Horretarako, pentsioak, gutxienez, matrikula-gastua gehi bizilekua, hala badagokio, baino handiagoa izan beharko du. Gutxieneko baldintza hori betetzen ez bada, kanpoko gurasoa % 50ean zenbatuko da.

      Hitzarmen arautzailean aparteko gastuak bi gurasoek % 50ean ordaindu behar dituztela ezarri bada, kanpoko gurasoa zenbatzeko moduko elkarbizitza-/familia-unitateko kideei gehituko zaie eta ez da mantenu-pentsioa konputatuko. Kasu horretan, % 50eko dedukzio bat aplikatuko da, errentari eta ondareari, 18.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Salbuespen gisa, kanpoko gurasoaren diru-sarrerak hitzarmen arautzailean ezarritako mantenu-pentsioa baino txikiagoak badira, mantenu-pentsioa zenbatuko da, eta ez da zenbatuko bizikidetza-unitateko kide gisa.

      Hitzarmen arautzailea ez badago, edo egon arren mantenu-pentsioa ezartzen ez badu, gurasoa zenbatzeko moduko elkarbizitza-unitateko kideei gehituko zaie. Kasu horretan, % 50eko dedukzio bat aplikatuko da, errentari eta ondareari, 18.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

    4. Zaintza partekatuaren kasu guztietan, bi gurasoak zenbatzeko moduko kide gisa sartuko dira elkarbizitza-unitatean, eta % 25eko kenkaria aplikatuko zaio errenta indibidual konputagarria handiagoa duen gurasoaren errentari eta ondareari.

    5. Eskatzailearen gurasoek ez badute, ezkontzarengatik edo izatezko bikoteen erregistroan egoteagatik, inolako harremanik eta bietako bat eskatzailearen ohiko helbidetik at bizi bada, elkarbizitza-unitatearen zenbatzeko moduko kideei gehituko zaie. Kasu horretan % 50eko dedukzio bat aplikatuko da, errentari eta ondareari, 18.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

    6. Aurreko kasu guztietan, gaurko data duen demanda judiziala, laguntza ekonomikoa erreklamatzen duena, edo horri buruzko ebazpen judiziala egotea da mantenu-pentsioa edo kanpoko gurasoa ez konputatzeko salbuespen bakarra.

      4.c eta e puntuan adierazitako kasu guztietan, eskatzailearen helbide berean bizitzeagatik sustengatzaile ekonomiko nagusia den gurasoak diru-sarrerarik ez badu, % 100ean konputatuko zaio kanpoko gurasoari eta ez du 18.2 artikuluan aipatzen den dedukzioa jasotzeko eskubiderik izango.

      Era berean, dibortzioaren edo banantzearen kasuan, matrikularen zenbatekoa gehi ohiko bizilekutik kanpo bizitzearen gastua handiagoa bada eskatzailearekin erroldatuta dagoenaren errenta indibidual konputagarria baino, kanpoko gurasoa % 100ean zenbatuko da, bai errenta, bai ondarea.

      Kanpoko gurasoa bizikidetza-unitatean zenbatzen denean, ondasun higiezinen zenbaketatik kenduko dira bi gurasoen ohiko bizilekuak, erroldan egiaztatutakoak.

  1. 2024-2025 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko emango diren bekak bizikidetza- edo familia-unitatearen errenta-maila araberakoak izango dira. Hona hemen mugak:

    (Ikus .PDF)

    Beste kide konputagarri bat gehituz gero, honako kopuruak gehituko dira:

    (Ikus .PDF)

  2. Beka-eskaera ukatu egingo da, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak unitate hori osatzen duten kide konputagarrientzat 3. mailan ezarrita dauden kopuruak gainditzen baditu.

  1. Bizikidetza- edo familia-unitatearen errenta zenbatesteko, artikulu honetan ezarritakoa aplikatuko zaio familia-unitateko kide konputagarri bakoitzari; hain zuzen ere, 14. eta 15. artikuluan ezarritakoaren arabera kide konputagarriak diren familia-kideei.

  2. Bekaren ondorioetarako, honela zenbatetsiko da PFEZ aitorpena aurkeztu duten kide konputagarrien errenta:

    1. 2023ko PFEZ aitorpeneko bi zenbateko batu behar dira: zerga-oinarri orokorrarena eta aurrezpenaren zerga-oinarriarena. Zerga-oinarri orokor osoak edo zati batek jarduera ekonomikoen etekinak baditu, eta etekin horiek zeinu negatiboa badute, emaitza zero izango da. Gainerako zenbatekoari kuota likidoa kenduko zaio.

    2. Hartzaileak, gainera, PFEZren pean ez dauden edo PFEZtik salbuetsita dauden diru-sarrerarik jaso baditu, diru-sarrera horien zenbatekoa gehitu egingo zaio aurreko formularekin ateratako emaitzari.

  3. Bekaren ondorioetarako, honela zenbatetsiko da PFEZ aitorpena aurkeztu ez duten kide konputagarrien errenta:

    1. 2023an edozein azalpen dela-eta lortutako diru-sarrera guztiak batuko dira (lan-etekina, langabezia-prestazioak eta -laguntzak, pentsioak, gizarte-laguntzak, salbuetsitako errentak...), baita hiri-izaerako ondasunen etekina ere, PFEZren ondorioetarako konputagarria dena, aplikatzekoa den zerga-araudiari jarraikiz. Ondasun horietan ez da sartzen ohiko etxebizitza.

    2. Konturako atxikipenak eta aplikatzekoak diren gastu kengarriak (Gizarte Segurantza, etab.) kendu behar zaizkio emaitza horri.

  4. Ez dira diru-sarrera gisa zenbatuko deialdi honetan jasotako ikasketa-beka edo -laguntza gisa jasotako zenbatekoak, ezta administrazio publikoek emandakoak ere.

  5. Ez dira diru-sarreratzat hartuko ikasleek 2023ko zerga-ekitaldian jasotako zenbatekoak, lanbide-heziketa duala edo unibertsitate-prestakuntza duala egiteagatik (azken hori Unibasqek edo Estatuko beste kalitate-agentzia batzuek prestakuntza duala aitortu dieten graduko eta masterreko titulazio ofizialei lotuta).

  6. Ez dira diru-sarreratzat hartuko ikasleek 2023ko zerga-ekitaldian jasotako 2.500 euroko edo gutxiagoko lan-etekinak.

  7. Salbuespen gisa, 2024an familiaren lan- eta ekonomia-egoera larriki hondatu zaien eskatzaileen kasuan, eta beka-eskabidea 2023ko ekitaldiko diru-sarrerak zenbatzean errenta-atalasea gainditzeagatik ukatu bazaie, zenbatutako errenta osoaren % 5eko kenkarirako eskubidea izango dute.

    Horretarako, egiaztatu beharko da bizikidetza-unitatearen sostengatzaile ekonomiko nagusietako batek lan-eragina izan duela, eta justifikatu beharko da langabezia-egoera, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea edo jarduera-itxiera (autonomoen kasuan) 2024an gertatu dela eta gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izan dela.

  1. Guraso bakarreko familiakoa izateagatik aplikatuko den kenkaria:

    Deialdi honen ondorioetarako, guraso bakarreko familia horrela definitzen da: guraso, tutore edo harrera egiten duen pertsona bakarra dagoen hori. Zirkunstantzia hori familia-liburuaren edo tutoretza edo harrera ezartzen duen agiri ofizialaren bidez egiaztatu beharko da.

    Lortutako bizikidetza- edo familia-unitatearen errentari ehuneko hamarreko kenkaria besterik ez zaio aplikatuko, baldin eta eskatzailea guraso bakarreko familiakoa bada, honako egoera hauetako batean badago:

    1. Eskatzailea guraso bakarreko semea edo alaba da, eta familia-unitateak diru-iturri bakarra du: hain zuzen ere, gurasoak edo tutoreak besteren kontura egiten duen lana edo/eta jasotzen duen pentsioa (ezintasun-pentsioa, alargun-pentsioa, zurztasun-pentsioa). Eskatzailearen edo anaia-arrebaren baten diru-sarrerak badaude, diru-sarreren kenketa aplikatzen jarraituko da, betiere diru-sarrerak dituzten kide horietako bakoitzeko lortutako guztizko zenbatekoa urtean 2.000 eurotik beherakoa bada.

    2. Eskatzailea guraso bakarreko familia baten aita edo ama da, eta diru-iturri bakarra besteren kontura egiten duen lana edo/eta jasotzen duen pentsioa da (ezintasun-pentsioa, alargun-pentsioa, zurztasun-pentsioa, konpentsazio-pentsioa edo/eta janari-pentsioa); eta ez da seme-alabarik ez den beste pertsona batekin bizi.

      Azken puntu honetan, errentari kenkari hori aplikatzeko, behar-beharrezkoa da familia-errentan janari-pentsioaren edo/eta konpentsazio-pentsioaren zenbateko eguneratua sartzea, edo behar bezala egiaztatzea ez dagokiela kobratzea.

  2. Erabateko umezurtza izateagatik aplikatuko den kenkaria:

    Eskatzailea hogeita bost urtetik beherakoa bada eta erabateko umezurtz-egoeran badago, % 20ko kenkaria aplikatuko zaio errenta indibidualari. Erabateko zurztasuna bi gurasoen heriotzaren kasuan gertatzen da; eta guraso bakarreko familien kasuan, eskatzailearen ardurapeko gurasoa hil denean.

  3. Sostengatzaile nagusiak ez diren kide konputagarrien diru-sarreren gaineko kenkariak:

    Bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarri bakoitzaren errenta zenbatetsiari ehuneko berrogeita hamarra kenduko zaio, kide horrek diru-sarrerak baditu eta sostengatzaile nagusia ez bada, eskatzailearen aitaren edo amaren bikote edo ezkontide berriaren kasuan izan ezik, familia-unitatearen sostengatzaile ekonomiko bakarra bada.

  4. Familia ugarikoa izateagatik aplikatuko den kenkaria:

    Ohiko bizilekuan bizi den neba-arreba bakoitzeko, eskatzailea barne hartuta, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren gaineko kenkari bat, 525 eurokoa, egingo da, kategoria orokorreko familia ugaria denean; eta 800 eurokoa, kategoria bereziko familia ugarikoa bada.

    Ohiko bizilekuan bizi den eskatzailearen seme-alaba bakoitzeko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren gaineko kenkari bat, 525 eurokoa, egingo da, kategoria orokorreko familia ugaria denean; eta 800 eurokoa, kategoria bereziko familia ugarikoa bada.

    Beharrezkoa izango da familia ugariaren titulua indarrean egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean. Ondorio hauetarako, eskabideak aurkezteko amaiera-data 33. artikuluko 1. puntuan adierazitakoa izango da.

  5. Desgaitasunen bat duen kide konputagarri bakoitzarengatik aplikatuko den kenkaria:

    Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentari kenkari bat aplikatu ahalko zaio minusbaliotasuna legez aitortua duen kide konputagarri bakoitzarengatik. Kenkaria 1.811 eurokoa izango da ahalmen-urritasuna % 33koa edo handiagoa bada eta % 65ekoa baina txikiagoa bada, edonor dela ere kide konputagarria. Desgaitasuna % 65ekoa edo handiagoa bada, kenkaria 4.000 eurokoa izango da, baldin eta eskatzaileak badu desgaitasun hori; kenkaria 2.881 eurokoa izango da, baldin eta beste kide konputagarri batek badu desgaitasun hori. Kenkari hori aplikatzeko, eskabideak aurkezteko epea amaitzerakoan desgaitasun horrek jarraitzen duela egiaztatu behar da.

    Gizarte Segurantzako pentsiodunek, elbarritasun erabatekoan, absolutuan edo handian ezintasun iraunkorraren pentsio bat badute, eta klase pasiboetako pentsiodunek zerbitzurako ezintasun iraunkorrarengatik edo desgaitasunarengatik erretiro-pentsio bat badute, % 33ko edo % 33tik gorako elbarritasuna izango dute, azaroaren 29ko 1/2013 Errege Lege Dekretuak, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Lege Orokorrak, 4.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

  6. Unibertsitate- edo beste goi-mailako ikasketa batzuk egiten dituen eta beka eskatu duen anaia /arreba bakoitzeko dedukzioa.

    Eskatzailea izan ezik, 1.176 euroko dedukzioa egingo da 2024-2025eko ikasturtean unibertsitate- edo beste goi-mailako ikasketa batzuk egiten dituen eta beka eskatu duen anaia-arreba bakoitzeko. Dedukzio hori aplikatu ahal izateko, zirkunstantzia hau eskaeran horretarako dagoen atalean adierazi beharko da.

  1. Eskatutako beka ukatu ahal izango da, baldin eta, familia-errenta edozein delarik ere, 2023ko abenduaren 31n familia-unitateko kide konputagarrien ondasunen balioak edo/eta etekinek gainditu egiten badituzte honako muga hauek:

    1. Hiri-finkak direnean, honako bi muga hauek ezin dira gainditu:

      Ohiko bizilekua eta trastelekua alde batera utzita, bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarrien jabetzako hiri-finken katastroko balioen batuketa ezin da 42.900 eurotik gorakoa izan.

      Gehieneko katastro-balioaren ondorioetarako, ez dira sostengatzaile ekonomiko nagusien diru-sarreren iturria den norberaren konturako jarduera ekonomikoa egiten den eraikinak kontuan hartuko. Salbuespen hau aplikatu ahal izateko, jarduera ekonomikoak 2023ko zerga-ekitaldian eraikin horretan helbideratuta dagoela egiaztatu beharko da.

      Bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarrien jabetzako etxebizitzen gehieneko kopurua, ohiko bizilekua barne, ezin da bi etxebizitza baino handiagoa izan. Zifra hori zenbatesteko, kide konputagarrien jabetzakoak izan daitezkeen etxebizitzetako titulartasun-ehunekoak batuko dira. Ez dira etxebizitzatzat hartuko 5.000 eurotik beherako katastro-balioa duten higiezinak, baina kontuan hartuko dira katastroko balioen baturaren ondorioetarako.

      Puntu honetan jasotako bi mugetan ez dira kontuan hartuko jabetza soileko ondasun higiezinak, gozamena bizikidetza-unitatetik kanpoko pertsona bati badagokio. Egoera hori Jabetza Erregistroko ohar sinple batekin egiaztatu beharko da, egungo datakoa. Halaber, aitona-amonen bat bizikidetza-unitateko kide konputagarria bada, zenbaketatik jabetzako etxebizitza bat kenduko da.

    2. 2023ko zerga-ekitaldiko higigarrien kapitalaren etekin garbia gehi ondareen irabazi eta galera garbien arteko aldearen baturak, familiako kide konputagarriena, ezingo du 1.700 euroko muga gainditu, bizikidetza-unitatearen errenta garbiak 16. artikuluan zehaztutako 1. muga gainditzen ez duen kasuetan izan ezik.

      Batuketa horretan ez dira sartuko ohiko etxebizitza erosteko, konpontzeko edo alokatzeko jasotako dirulaguntzak, Gazte Kultura Bonua, emantzipatzeko oinarrizko errenta; ezta joko, lehiaketa, zozketa edo ausazko konbinazioetan parte hartzeagatik lortutako diruzko edo gauzazko sarien zenbatekoa ere,1.500 eurora arte. Sari horien ondoriozko ondare-irabaziak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudiaren arabera zenbatuko dira.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean dauden hiri-higiezinen katastroko balioa zenbatesteko, honako arau hauek aplikatuko dira:

    Higiezina Bizkaiko, Gipuzkoako edo Arabako edozein udalerritan badago, katastro-balioa 0,36z biderkatuz ateratzen dena izango da.

  3. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden hiri-finken katastroko balioa zenbatesteko, honako arau hauek aplikatuko dira:

    Katastroko azken berrikuspenaren data eraginkorra 1990eko urtarrilaren 1etik 2002ko abenduaren 31ra artekoa baldin bada, katastroko balioak 0,49 koefizienteaz biderkatuko dira. Berrikuspen horren eguna 2002ko abenduaren 31ren ostekoa baldin bada, honako koefiziente hauek erabiliko dira, katastro-balioak biderkatzeko:

    0,43; 2003an berrikusi direnetarako.

    0,37; 2004an berrikusi direnetarako.

    0,30; 2005ean berrikusi direnetarako.

    0,26; 2006an berrikusi direnetarako.

    0,25; 2007an berrikusi direnetarako.

    0,25; 2008an berrikusi direnetarako.

    0,26; 2009an berrikusi direnetarako.

    0,28; 2010ean berrikusi direnetarako.

    0,30; 2011n berrikusi direnetarako.

    0,32; 2012an berrikusi direnetarako.

    0,34; 2013an berrikusi direnetarako.

    0,36, 2014tik 2021era bitartean berrikusitakoen artean.

    0,35 2022an berrikusi direnetarako.

    0,34 2023an berrikusi direnetarako.

    Nafarroako Foru Aldundiko higiezinen katastro-balioa, edonola ere, 0,50 koefizienteaz biderkatuko da.

    Eskatzaileak ziurtatu beharko du higiezinaren katastro-berrikuspena zer urtetan egin den, koefizienteak aplikatu ahal izateko.

Bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarrien jarduera ekonomikoei buruzko fakturen kopurua guztira, 2023. ekitaldikoa, ezin izango da 155.500 euro baino handiagoa izan. Enpresa txikiei eta ertainei hori bera aplikatuko zaie, baldin eta titularrak merkataritza-sozietateak badira eta familia-unitateko kide konputagarrietako baten bat sozietate horren kidea edo partaidea bada eta bertan lan egiten badu. Titularrak enpresan duen titulartasun- edo partaidetza-portzentajea zenbatekoa, halako portzentajea aplikatuko zaio jarduera ekonomikoaren fakturazio-bolumenari.

Salbuespen gisa, 2024an familiaren lan- eta ekonomia-egoera larriki hondatu zaien eskatzaileen kasuan, eta beka-eskaera ukatu bazaie jarduera ekonomikoetarako gehieneko muga hori gainditzeagatik 2023ko ekitaldiko diru-sarrerak zenbatuta, jarduera ekonomikoetatik datozen diru-sarreren baturaren gaineko % 5eko kenkaria izateko eskubidea izango dute.

Horretarako, egiaztatu beharko da bizikidetza-unitatearen sostengatzaile ekonomiko nagusietako batek lan-eragina izan duela, eta justifikatu beharko da langabezia-egoera, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea edo jarduera-itxiera (autonomoen kasuan) 2024an gertatu dela eta gutxieneko iraupena hiru hilabetekoa izan dela.

Atal honetan zehaztutako ondare-elementuen ehuneko berrogeita hamarra kenduko da, baldin eta bizikidetza- edo familia-unitateko kide konputagarrienak badira, eta kide horiek sostengatzaile nagusiak ez badira, eta 18.3 artikuluan zehaztu den errenta-kenkaria jasotzeko eskubidea badute.

  1. 2024-2025 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko beka jasotzeko, ikasleek matrikula egin behar dute deialdi honetako 1. artikuluko ikasketaren batean, ikasturte horretan. Horrez gain, betekizun akademikoak bete behar dituzte, bai eta artikulu honetan jasotako aprobetxamendu akademikoaren betekizunak ere.

  2. Ikasleek aldi berean hainbat ikasketa egiten badituzte, bekaren bidez egin nahi dituzten ikasketei buruzkoak izan behar dute betekizun akademikoek eta aprobetxamendu akademikoaren betekizunak.

  3. Ikasle batek ikasturte batez unibertsitateko edo goi-mailako ikasketarik egin ez badu, ezarritako betekizunak bete beharko dira maila bereko ikasketen azken mailan.

Oro har, unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beka eskatzen dutenek gutxieneko kreditu-kopuruan matrikulatu behar dute, 2024-2025 ikasturtean egiten duten ikasketa-motaren arabera:

  1. Graduko ikasketak: eskatzaileek gutxienez 60 kredituko matrikula egin beharko dute.

  2. Master-titulu ofiziala lortzeko ikasketak: eskatzaileek ikasturte osoko matrikula egin behar dute, ikasketa-planak urtebetea irauten badu; eta gutxienez 60 kredituko matrikula egin beharko dute, ikasketa-planak urtebetea baino gehiago irauten badu.

  3. Goi-mailako arte-ikasketak eta ikasketa militar eta erlijiosoak: eskatzaileak gutxienez 60 kredituko matrikula egin beharko dute.

  4. 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitateetan emandakoak: eskatzaileek gutxienez 35 kredituko matrikula egin behar dute. Beka ikasturte baterako soilik emango da.

  5. Unibertsitate-master baten lehen ikasturtean gradu-titulua lortu gabe matrikulatzen diren ikasleek beka lortu ahal izango dute, baldin eta 2024ko abenduaren 31n graduko titulazio hori badutela egiaztatzen badute, Unibertsitate-irakaskuntzen antolamendua eta kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen duen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren 18.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Aurreko artikuluan adierazitako gutxienekora iristen ez diren pertsonek lortu ahal izango dute beka, ondorengo salbuespenetakoren bat betetzen bada:

  1. Exijitutako gutxienekora ez iristea, unibertsitatearen araudiak mugatzen baitu matrikula daitekeen kredituen kopurua:

    Gradua edo goi-mailako ikasketak: ahal den kreditu guztietan matrikulatu arren exijitutako gutxienekora iristen ez bada, unibertsitateak, zirkunstantzia akademiko desberdinengatik, ez diolako ematen kreditu gehiagotan matrikulatzeko aukerarik.

    Masterra: ikasketa-planak ikasturte honetarako kredituen kopuru txikiago bat hartzen badu edo eskatzailearen masterraren kredituak baliokidetuta edo aitortuta baditu, onartuko da, betiere matrikula 30 kreditu baino txikiagoa ez bada.

  2. Ikasketak bukatzeko azken kredituak. Salbuespen hau behin bakarrik aplikatuko da.

    Gradua edo goi-mailako ikasketak: gutxieneko 60 kredituetara iristen ez bada, ikasketak bukatzeko falta zaizkion kreditu guztietan matrikulatu delako, salbu ikasturtean amortizatuko dituen aukerakoak (oraindik amortizatu gabe egon arren) edo gradu bukaerako lana.

    Gradu edo Master amaierako lanean besterik ez bada matrikulatzen.

    Masterra: ikasketa horiek bukatzeko falta zaizkion kreditu guztietan matrikulatu izanagatik masterrerako exijitutako kredituen gutxieneko kopurura iristen ez denak izango du beka lortzeko aukera.

  3. Gradu edo masterreko ikasketak, erregimen erdipresentzialean eta on-line euskarriarekin: 30 kreditutan, gutxienez, matrikulatzen bada, izango du beka lortzeko aukera.

  4. Gradu edo masterrerako matrikula partziala: 30 kreditutan, gutxienez, matrikulatu behar du eta ondorengo egoeretako batean dagoela justifikatu beharko du beka eskatzen duen pertsonak:

    Ikasketak eta lan-jarduera egiten ditu bateragarri.

    Lanbide Heziketako irakaskuntzak egin ditu eta kredituak baliokidetu edo ezagutzen zaizkio.

    Curriculumetik kanpoko praktiken kredituak baliokidetu edo ezagutzen zaizkio.

    Artikulu honetan adierazitako kasu guztietan, betiere kasu bakoitzean eskatzen den gutxienekoa betetzen bada, 12 kreditu baino gehiagoko eta 45 kreditu arteko matrikula egiten bada, bekaren osagaien zenbatekoa % 50 murriztuko da, matrikula-osagaia izan ezik, oso-osorik ordainduko baita. 12 kreditutan edo gutxiagotan matrikulatzen bada, matrikularen osagaia baino ez zaio egokituko. Matrikula 46 kreditukoa edo gehiagokoa bada, dagozkion osagai guztien % 100 jasoko da.

  5. Eskatzaileak % 65eko edo gehiagoko elbarritasun bat badu:

    • 50era arte, exijitutako gutxienekoari begira, gutxitu ahal izango ditu irakastorduak. Murrizketa hau 23. artikuluaren d) paragrafoan adierazitako ikasketetarako erabiltzen duenak beka berritu ahal izango du, ikasturtean matrikulatu den kredituen % 50 gainditzen badu.

      Aurrerago adierazitako salbuespen guztietan zabaldu ahal izango dira kredituak, horren berri Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzari 2025eko martxoaren 31 baino lehenago ematen bazaio, araudi akademikoarengatik lehenago matrikulatu ezin izan den gradu bukaerako proiektuaren kredituen kasuan izan ezik; kreditu horiek ikasturteak bukatu arte zabaldu ahal izango dira.

Matrikulatu den gutxieneko kreditu-kopurua zenbatzeko, kontuan hartu beharko dira honako arau hauek:

  1. Eskatu beharreko gutxieneko kopuruan ezin izango dira sartu espezialitate bat baino gehiagoko irakasgai edo kredituak, ezta dagokion titulua eskuratzeko behar diren kopurutik gorakoak ere.

  2. Baliozkotu, egokitu edo aitortu diren kredituak ez dira matrikulatutako kreditutzat joko; hortaz, ez dira batuko matrikulan hartzeko gutxieneko kreditu-kopurua betetze aldera. Ikasturte horretan amortizatuko diren hautazko irakasgaien kredituak ere ez dira aintzat hartuko.

  3. Hirugarren matrikularen kredituak matrikularen gutxieneko kredituak kalkulatzearen ondorioetarako hartuko dira kontuan; ez, ordea, prezio publikoaren zenbatekoa kalkulatzeko, 3. artikuluaren 4. apartatuan jasota agertzen den legez.

  1. Beka eskuratu ahal izateko, eskatzaileek ziurtatu beharko dute aurreko ikasturtean eskatutako errendimendu edo ustiapen akademikoa gainditu dutela, 2023-2024 ikasturtean egingo diren ikasketen arabera.

    1. Gradu-titulu ofiziala edo goi-mailako arte-ikasketak, ikasketa militarrak edo erlijiosoak:

      Lehen aldiz matrikulatzen diren ikasleei ez zaie errendimendu akademikorik eskatuko.

      Bigarren mailatik aurrera matrikulatzen diren ikasleei honako errendimendu hau eskatuko zaie:

      Ingeniaritza edo Arkitekturaren adarreko ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 60.

      Zientzien ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 65.

      Osasun Zientzien, Lege- eta Gizarte-Zientzien, eta Arte eta Giza Zientzien adarreko ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 75.

      STEM graduko (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) irakaskuntza-adar desberdinetako ikasketak: irakaskuntza-adarraren arabera eskatzen den errendimendu akademikoa % 5 murriztuko da.

      Ondorio horietarako, STEM graduak dira 2024-2025 ikasturterako UPV/EHUko goi-mailako hezkuntzaren prezio publikoak ezartzen dituen Hezkuntzako sailburuaren Aginduaren I. eranskinean adierazitakoak.

      Gradu Bikoitzak: egindako bi titulazioak irakaskuntza-adar berekoak ez direnean, beka lortzeko behar den errendimendu akademikoa eskakizun akademiko txikieneko adarrerako ezarritakoa izango da.

    2. Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak:

      Masterreko lehen kurtsorako: beka izateko, ez da batezbesteko gutxieneko notarik exijituko.

      Master ofizial baten bigarren ikasturterako, hauxe egiaztatu beharko dute: aurreko ikasturtean matrikulatutako kreditu guztiak gainditu dituztela, eta master-ikasketak amaitzeko gelditzen zaizkien kreditu guztietan matrikulatu direla.

      Master bat erregimen erdipresentzialean egiten badu eta, matrikula-kredituen gutxieneko kopuruari begira, 24. artikuluaren c) puntuan xedatutako salbuespena izan badu, aurreko kurtsoan matrikulatu den kreditu guztiak gainditu beharko ditu ikasleak.

  2. Ikasketa-aldaketaren kasuan (zati batean edo osorik bekarekin egindakoak), aurreko ikasturtean exijitutako errendimendu edo aprobetxamendu akademikoa ondorengo arauen arabera kalkulatuko da:

    Eskatzaileak agindu honetan zehaztutako ikasketak egiteko aurreko ikasturtean beka jaso bazuen, ikasturte horretan lortutakoa joko da errendimendu akademikotzat, 12.5 artikuluaren arabera.

    Eskatzaileak ez badu bekarik jaso aurreko ikasturtean, baina bai aurreko urteetan, honako arau hauek beteko dira:

    Aurreko ikasketak lehen urtean utzi bazituen eta ikasketa berrien lehen urtea ari bada egiten: ez zaio errendimendurik eskatuko, 26.1 a) artikuluaren lehen paragrafoan zehazten den moduan.

    Aurreko ikasketak lehen urtean utzi bazituen eta ikasketa berrietan bigarren urtetik aurrerako ikasturteren batean badago, ikasketa berrien azken urtea hartuko da kontuan, 12.5 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz.

    Aurreko ikasketak bigarren mailatik aurrerako ikasturteren batean utzi bazituen eta ikasketa berrien lehen urtea ari bada egiten, bertan behera utzitako ikasketen azken urtea hartuko da kontuan, 12.5 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz.

    Aurreko ikasketak bigarren mailatik aurrerako ikasturteren batean utzi bazituen eta ikasketa berrietan bigarren urtetik aurrerako ikasturteren batean badago, ikasketa berrien azken urtea hartuko da kontuan, 12.5 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz.

    (Ikus .PDF)

    Irakaskuntza berberetako plan berrietara egokitzeko prozesuak ez dira ikasketa-aldaketatzat joko.

Salbuespen gisa, eskatzaileak errendimendu akademikoko betekizunetik salbuetsita egongo dira, baldin eta ikasturte horretan osasun-arazo edo segurtasun-arazo larriak izan badituzte, eta arazo horiek direla-eta, ikasketak normaltasunez egitea ezinezkoa izan bada. Arazo horiek ziurtatzeko, honako aukera hauetako bat hautatu beharko da: osasun-arazoen kasuetan, Osasun Publikoaren Sareko medikuak, gaixotasun horren arloko espezialistak, igorritako mediku-txosten ofiziala, eta ebazpen judiziala, uneko prozesu judizialaren ziurtagiria edo Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen txosten ofiziala.

Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa lortzeko, 6. artikuluan zehaztutakoarekin batera, eskatzaileek honako errendimendu akademiko hau ziurtatu beharko dute, egin nahi dituzten ikasketak zeintzuk diren:

  1. Graduko unibertsitate-ikasketetan edo unibertsitatekoak ez diren beste goi-mailako ikasketa batzuetan lehen aldiz matrikulatzen diren ikasleek b puntuan adierazitako batez besteko nota lortu beharko dute, hau da, Unibertsitatera Sartzeko Nota (NAU), enborreko ikasgaien blokeko aukerako ikasgaien probetan lortutako kalifikazioa alde batera utzita. Unibertsitatera sartzeko probatik ez datozenek ere nota berberak atera dituztela egiaztatu.

  2. Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketetako bigarren mailan edo hurrengoetan matrikula egiten duten ikasleek aurreko mailan (unibertsitatea edo goi-mailan) matrikulan hartu zituzten kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzte, eta ondorengo taulan eskatutako batez besteko nota izan beharko du.

    (Ikus .PDF)

    Osagai hau zenbatesteko kontuan hartu beharreko batez besteko nota unibertsitateko edo goi-mailako ikasketa-espedientean jasotakoa izango da. Ondorio horietarako bakarrik, unibertsitateko bigarren eta ondorengo ikasturteetan matrikulatuta daudenen kasuan kontuan hartu beharreko kalifikazioari 1,17ko koefiziente zuzentzailea aplikatuko zaio arkitektura eta ingeniaritza arloko ikasketetarako, 1,11koa zientzien arloko ikasketetarako eta 1,05ekoa osasun zientzien arloko ikasketetarako.

    Ikasketa-espedientearen ziurtagirian batez besteko nota zenbakiko kalifikazioen bidez kalkulatua jasota ez badago, honako hau izango da kalifikazioak zenbatesteko baremoa:

    Ohorezko matrikula (bikain eta aipamena) = 10 puntu.

    Bikain (9 eta 10 puntu artean) = 9 puntu.

    Oso ongi (7 eta 8,9 artean) = 7,5 puntu.

    Nahiko edo gai (5 eta 6,9 artean) = 5,5 puntu.

    Gutxiegi, ez aurkeztua edo deialdi deuseztatua = 2,5 puntu.

    Titulazio bikoitzak, bi jakintza-arlotakoak direnak, egin nahi dituzten ikasleek haietako bat aukeratu beharko dute.

  3. Master-titulu ofiziala lortzeko ikasketetan matrikula egin duten ikasleek:

    Urtebeteko master ofizial bat egiteko edo bi urteko master baten lehenengo ikasturtea egiteko errendimendu akademikoko osagaia lortzeko, eskatzaileak, batez beste eta gutxienez 9 puntuko nota lortu behar izan du masterra ikasteko bide ematen duen unibertsitate-tituluko ikasketetan.

    Master ofizialeko bigarren mailarako beka eskatzen dituztenek ziurtatu beharko dute aurreko mailaren matrikulan hartu zituzten kreditu guztiak gainditu dituztela, eta batez besteko nota 9 puntukoa dela.

    Ondorio horietarako, ingeniaritzako eta arkitekturako ikasketetatik datozen batez besteko notak 1,17 koefizientearekin biderkatuko dira, zientzietako irakaskuntza-adarretako ikasketak 1,11 koefizientearekin eta osasun-zientzietako adarretako ikasketak 1,05 koefizientearekin.

    Kasu guztietan, zenbatekoa bikoiztu egingo da 1. atalasean sartutako pertsonentzat, 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Beka-eskatzaileek familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa lortu ahal izango dute, baldin eta, gainerako betebeharrak beteta, honako errendimendu akademiko hau gainditu dutela egiaztatzen badute:

  1. Gradu-ikasketetan edo beste goi-mailako ikasketa batzuetan lehenengo aldiz matrikulatzen diren ikasleek gutxienez 6 puntuko batez besteko nota lortu behar izan dute unibertsitateko sarbide-proban. Unibertsitateko sarbide-proba egin ez dutenek unibertsitatean hasteko bidea eman dien batez besteko nota gutxienez 6 puntukoa izango da, edo handiagoa.

  2. Bigarren mailan edo hurrengoetan matrikula egiten dutenek (master ofiziala izan ezik), unibertsitateko edo goi-mailako ikasketen azken mailan honako errendimendu hau lortu behar izan dute, matrikulatutako kredituak erreferentziatzat hartuta:

    Ingeniaritza eta arkitekturaren adarreko ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 65.

    Zientzien ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 70.

    Osasun Zientzien, Zientzia Sozial eta Juridikoen, Arteen eta Giza Zientzien adarreko unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak: matrikulatu diren kredituen % 80.

  3. Master-titulu ofiziala lortzeko ikasketetan matrikula egin duten ikasleek:

    Urtebeteko master bat egiteko, edo bi urteko master baten lehenengo maila egiteko, eskatzaileak batez beste eta gutxienez, 7 puntuko nota lortu behar izan du masterra ikasteko bide ematen duen unibertsitate-tituluko ikasketetan.

    Master ofizialeko bigarren mailarako beka eskatzen dutenek ziurtatu beharko dute aurreko mailaren matrikulan hartu zituzten kreditu guztiak gainditu dituztela, eta batez besteko nota 7 puntukoa dela.

    Ondorio horietarako, graduko bigarren eta ondorengo ikasturteetan zein masterretan, ingeniaritzako eta arkitekturako ikasketetatik datozen batez besteko notak 1,17 koefizientearekin biderkatuko dira, zientzietako irakaskuntza-adarretako ikasketak 1,11 koefizientearekin eta osasun-zientzietako adarretako ikasketak 1,05 koefizientearekin.

  1. Genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeek (Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera), edozein unetan 2023ko ekainaren 30etik 2025eko ekainaren 30era bitartean emandako agiriaren bidez egiaztatzen badute; eta hogeita bost urtetik beherako seme-alabek eta haien tutoretza edo zaintza eta jagoletza duten adingabeek ere (guztiak 2023ko abenduaren 31n) 2024-2025 ikasturtean beka lortu ahal izango dute, betiere indarrean dagoen araudian aurreikusitako gainerako baldintza guztiak betetzen badituzte.

    Araubide bera aplikatuko zaie 2023ko abenduaren 31n dauden adingabeei, baldin eta adierazitako epean sexu-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen badute, Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoaren 37. artikuluan eta Indarkeriazko eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktimentzako laguntzei eta laguntzari buruzko abenduaren 11ko 35/1995 Legearen 2.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  2. Aurreko paragrafoan aipatutako pertsonei ez zaizkie aplikatuko gainditutako irakastorduei, lortutako batez besteko notari eta 2023-2024 ikasturtean matrikulatutako gutxieneko kreditu edo irakasgai kopuruari dagokienez ezarritako baldintzak. Era berean, ez zaizkie aplikatuko ikasketak aldatzeari buruzko baldintzak, bekadun gisa emandako urte-kopuruaren mugari buruzko baldintzak, ez eta 2024-2025 ikasturtean kredituen, ikasgaien, moduluen edo ordu-baliokidearen ehuneko bat gainditzeko eskakizuna ere.

  3. Lehenengo paragrafoan aipatutako pertsonek, bertan aurreikusitako baldintzak betetzeaz gain, 2024-2025 ikasturtean, gutxienez, kreditu-kopuru honetan matrikulatu beharko dute:

    Goi-mailako arte-ikasketetako eta ikasketa erlijioso eta militarretako ikasleak: 30 kreditu.

    Unibertsitate-ikasleak: 30 kreditu edo ikasturte osoaren erdia gradu-titulazio bikoitzen kasuan.

Honako urrats hauek egin behar dira, eskabideak aurkezteko:

  1. Ikasleak berak beteko du eskabide-inprimakia, bide telematikoz bakarrik eskuragarri egongo dena, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1010610

    Eskabideak identifikatzeko eta sinatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio-bitartekoak eta sinadura elektronikoa erabili behar dira, helbide honetan eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

    Eskabide elektronikoa formalizatu ahal izango da, ordezkaritza zuzenbidean baliozkoa den edozein bitartekoren bidez egiaztatuz, baldin eta horren berri modu fidagarrian ematen badu. Ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatzea gomendatzen da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak/

  2. Pertsona behar bezala identifikatu ondoren, eskabide-formulario elektronikoa bete beharko da. Inprimaki horrek hainbat erlaitz ditu, datu pertsonalak, familiarrak eta akademikoak osatzeko. Bizikidetza-unitateko kide guztiek alta eman beharko dute beren nortasun-agiri eguneratuenarekin, NANarekin edo egoitza-baimenarekin (AIZ).

  3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa bide elektronikoz baino ez da aurkeztuko, eta agindu honen 32. artikuluan adierazitakoa izango da. Dokumentazio hori Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala onartzen duen 4/2010 Errege Dekretuan eta hura garatzeko araudian araututako formatuetara egokituko da. Eskabide elektronikoan nahitaezko dokumentu guztiak erantsi behar dira, «Dokumentu erantsiak» atalean.

  4. Eskabidea bete ondoren, interesdunak sinatu beharko du, egoitza elektronikoak onartutako sinadura elektronikoko sistemetako edozeinekin, eta ezarritako prozedura telematikoaren bidez bidali beharko du, ondorio guztietarako aurkeztuta. Ez dira kontuan hartuko bide telematikoz betetako eskabideak, baldin eta ezarritako aurkezpen-prozesua osatzen ez badute. Eskatzaileak gorde egin beharko du eskabide-frogagiria, hala behar izanez gero, ezarritako epean eta moduan aurkeztu dela egiaztatzeko.

    33.1 artikuluan adierazitako eskaera aurkezteko epe orokorra amaitu ondoren, 33.2 artikuluan adierazitako salbuespenezko epeari heldu nahi dioten pertsonek beste eskabide bati ekin beharko diote.

  1. Deialdiarekin eta haren prozedurarekin zerikusia duen informazio guztia esteka honetan egongo da beti eskuragarri: https://www.euskadi.eus/unibertsitateko-ikasleak-unibertsitate-mailako-eta-goi-mailako-beste-ikasketa-batzuk-egiteko-bekak/web01-a3lagun/eu/

Ez da beharrezkoa izango eskatzaileak aurreko ikasturteko espediente elektronikoan sartu zituen dokumentu iraunkorrak aurkeztea, baldin eta haietan adierazitako informazioa aldatu ez bada. Dokumentu horiek, besteak beste, dibortzio-epaia, hitzarmen arautzailea, IBANen banku-ziurtagiria, alokairu-kontratua (aldatzen ez bada), jabetza-erregistroko ohar soila, salerosketa-eskriturak, guraso baten heriotza-ziurtagiria edo desgaitasun-mailaren ziurtagiria izan daitezke.

Urteko espedienteari gehitu beharko zaizkio honako aldi baterako dokumentu hauek: errolda kolektiboa, matrikula, alokairua edo bizilekua ordaindu izanaren egiaztagiria, agiri akademiko guztiak, nazioko edo nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartu izanaren justifikazioa, eta, hala badagokio, beste dokumentu batzuk.

  1. Eskatzaile guztientzako nahitaezko dokumentuak, eskabidean jaso beharrekoak:

    1. Egungo ikasturteko matrikularen kopia, graduarena edo masterrarena.

    2. Banku-ziurtagiria, eskatzailearen libretaren edo kontu korrontearen IBAN adierazten duena (titular edo titularkide gisa agertu behar du). Ziurtagiri horren ordez, libretaren kopia edo banku elektronikoaren irudia erabil daiteke, non libretaren edo kontu korrontearen titularrak eta IBAN agertzen diren.

  2. Zirkunstantzia pertsonalen arabera derrigorrezkoak diren dokumentuak:

    1. Interesduna dagokion egiaztapen automatizatuaren aurka agertzen bada edo egiaztapen hori ezinezkoa bada, bizikidetza- edo familia-unitatearen ohiko bizilekuaren errolda kolektiboa, 2023ko abenduaren 31ko egoera jasotzen duena.

    2. Dibortzioa edo banantzea gertatuz gero, nahiz eta gurasoetako bat eskatzailearekin bizi ez: hitzarmen arautzailearen edota ebazpen judizialaren edota notario-hitzarmenaren kopia, adostutako baldintzak zehazten dituena.

    3. Hitzarmen arautzaileak ezartzen duen mantenu-pentsioa ez ordaintzeagatik demanda judiziala badago, horri buruzko epailearen egungo datako ebazpena aurkeztu beharko da.

    4. 2024-2025 ikasturtean ikasketak direla-eta ohiko bizilekutik kanpo bizitzeagatik egoitza-osagaia eskatuz gero:

      Alokairu-kontratuaren kopia osoa, eskatzailearen izena jasotzen duena, eta hilabete bat ordaindu izanaren egiaztagiria, 2024ko irailetik aurrerakoa.

      Ikasleen egoitza batean erreserbatu dela egiaztatzeko agiria, zenbatekoa jasota, eta lehen hilabetearen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria.

      Bi kasuetan, eta beharrezkotzat jotzen badu, alokairu-hilabete gehiago ordaindu izanaren egiaztagiriak eskatu ahal izango ditu Administrazioak.

    5. Bizikidetza-unitateko kideren baten desgaitasuna edo mendetasuna izanez gero: Foru-Aldundiak emandako ebazpenaren kopia, desgaitasun- edo mendetasun-maila aitortzen duena, Administrazio kudeatzailearena.

    6. Independente gisa eskaera aurkezten baduzu (gurasorik gabe).

      2023ko abenduaren 31ko datan duen ohiko etxebizitzaren alokairu-kontratua. Etxebizitza jabetzan badu, ez da ezer aurkeztu behar.

      Emantzipazio-programa batean parte hartzen badu: hori egiaztatzeko ziurtagiria, programa kudeatzen duen administrazioarena.

  3. Derrigorrezko agiriak, zirkunstantzia ekonomikoen arabera:

    1. Ez da beharrezkoa izango diru-sarrerak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpena 2023an egin bada, Eusko Jaurlaritzak zuzenean kontsulta egingo baitio Zerga Administrazioari. Baina, salbuespen gisa, diru-sarrera, ondare eta bizibide guztiei buruzko dokumentazio gehigarria eskatu ahal izango zaie eskatzaileei, baldin eta elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez informaziorik lortu ezin izan bada.

    2. Kide konputagarriren batek 2023ko errentaren aitorpena beste autonomia erkidego batean aurkeztu badu, adierazpen horren kopia bat aurkeztu beharko du.

    3. Sustengatzaile ekonomiko nagusietako batek 2024an langabezia, enplegu-erregulazioko espedientea, aldi baterako lan-erregulazioko espedientea edo jarduera-itxierako egoera bat izan badu: egoera hori egiaztatzen duen EPEaren edo enpresaren dokumentua.

    4. Errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa jaso ahal izateko, 2023ko zerga-ekitaldian erabilgarri dauden gizarte-laguntzetako bat kobratu izana egiaztatu beharko da (DSBE, EPO, GLL, GSINen laguntzak, langabeziagatiko sorospena, etab.).

  4. Zirkunstantzia akademikoen arabera derrigorrezkoak diren dokumentuak:

    1. Unibertsitatez aldatu diren eta Euskadin eta kanpoan matrikulatuta dauden ikasleak:

      Masterra: ziurtagiri akademikoaren kopia osoa, sarbidea ematen dion graduaren batez besteko notarekin.

      Gradua: aurreko ikasturteko ziurtagiri akademikoa, batez besteko nota jasotzen duena.

    2. Batxilergotik sartzen diren 1. mailako ikasleak: unibertsitatean sartzeko notaren ziurtagiri akademikoa.

    3. Batxilergotik sartzen ez diren 1. mailako ikasleak: ikasketetara sartzeko aukera ematen dien titulazioaren espediente akademikoa aurkeztu beharko dute eta titulazio horretan batez besteko nota agertuko da.

    4. Eskatzaileak nazioarteko edo Estatuko mugikortasun-programetan parte hartzen baldin badu, parte-hartzea ziurtatzeko agiria, egunak eta egoitza-lekua adierazita.

    5. Matrikula partzialaren salbuespena eskatzen bada, ikasketak lan-jarduerarekin bateratzen direla egiaztatzeko agiriak (lan-kontratuak, lan-bizitza...).

    6. Osasunari buruzko arrazoiak direla-eta etekin akademikoan salbuespena eskatzen bada, osasun-sare publikoko mediku espezialistaren ziurtagiria.

  5. Zenbait kasutan beharrezkoak izan daitezkeen beste dokumentu batzuk:

    1. Unibertsitateak berak edo beste erakunde batzuek emandako ikasketa-laguntzen ziurtagiriak.

    2. Bizikidetza-unitatearen kideren batek bere kontura egiten badu jarduera ekonomikoa bere jabetzako lokalen batean, jarduera 2023ko ekitaldi fiskalean higiezin horretan helbideratuta zegoela egiaztatu beharko da.

    3. Ondasun higiezin batzuen jabetza soila justifikatzeko, Jabetza Erregistroaren ohar soil bat aurkeztu beharko da, gaur egungoa.

    4. Jasotako diru-sarreren zati bat prestakuntza dualetik datorrela justifikatzeko, prestakuntza-zentroak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, jasotako zenbatekoa zehaztuz eta ikasketak Unibasq edo Estatuko beste kalitate-agentzia batzuen zigilu duala duen titulazio bati dagozkiola ziurtatuz.

    5. Kide konputagarrietako batek laneko diru-sarrerak dituenean, baina errenta-aitorpena egin ez duenean, horretara behartuta ez dagoelako, gomendatzen da 10-T aurkeztea gastu kengarriak deskontatu ahal izateko 17.3.b artikuluan adierazten den bezala, datu horiek ezin baitira lortu elkarreragingarritasun-kontsultetan.

      Aurkeztutako dokumentaziotik Administrazioak ezin izan duenean ondorioztatu eskaera izapidetzeko beharrezkoa den alderdi bat., bitarteko telematikoen bidez lortu ezin izan den beste edozein agiri eskatu ahal izango da.

  1. Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2024ko irailaren 16an amaituko da, 23:59an, ikasle guztientzat.

  2. Salbuespen gisa, eskatzaileek 1. puntuan adierazitako epea amaitu ondoren hasten den matrikula-epea duten ikasketak egiten badituzte, matrikula-dataren ondorengo 5 egun baliodunetan egin ahal izango dute beka-eskaera. Ez da inola ere onartuko 2024ko abenduaren 31tik aurrerako beka-eskaerarik.

  3. Eskatzaileek egiten dituzten ikasketen matrikulazio-epea 2024ko abenduaren 31 baino geroagokoa bada eta ezin badute beka ikasturte honetan eskatu, 2025-2026ko ikasturtean eskatu ahal izango dute, betiere ikasketa horiek 2026ko ekaina baino lehenago amaitzen badira.

Beka-eskabidea aurkezteak berekin dakar:

  1. Deialdiaren oinarriak onartzea.

  2. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikuluak zehazten duen erantzukizunpeko adierazpena sinatzea.

  3. Interesdunaren baimena, eskabidean jasotako datuak Eusko Jaurlaritzaren Jaurlaritzaren Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko.

  4. Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak, beste administrazio batzuekin indarrean dauden elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez, kide guztien familia-errenta eta -ondarea zehazteko behar diren datuak automatikoki kontsultatzea eta lortzea, beka izapidetzeko erabilgarriak direnekin batera, eskatzailea aurka agertzen ez bada.

  1. Dirulaguntza hau zuzenean emango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.5.a) artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.2.b) artikuluan xedatutakoaren babespean.

  2. Dirulaguntza emateko prozedura hau erabiliko da: indibidualki ebaluatuko da eskaera bakoitza, eranskin honetan ezarritako irizpideekin kontrastatuta, dirulaguntza dagokion edo ez eta, baiezkoan, zein motatako eta zenbatekokoa izango den zehazteko. Prozedura ofizioz hasten da, deialdi honen bitartez.

  3. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak ebatziko ditu eskaerak sei hileko epearen barruan, eskabideak aurkezteko azken epea amaitzen denetik aurrera zenbatuta.

  4. Epe hori igarotzen baldin bada, eta eskaeraren ebazpena jasota ez badago, eskaera ukatu duela joko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25 artikuluak ezarritako ondorioetarako. Hala eta guztiz ere, geroago, berariaz ebatz daiteke.

  1. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honen bidez arautzen diren bekak.

  2. Unibertsitateek eta goi-mailako arte ikasketen eta goi-mailako ikasketen zentroek ere lagunduko dute bekak kudeatzen. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak aplikazio informatiko bat jarriko du parte hartzen duten erakundeen eskura, beka-eskaerak kudeatu eta izapidetzeko.

  3. Hona unibertsitate horiek nola hartuko duten parte:

    1. Eskaera elektronikoak izapidetuko dituzte.

    2. Aurkeztutako eskaerak eta dokumentazio gehigarria, elkarren artean operatzeko zerbitzuek era automatikoan lortutako informazioa barne, egiaztatzea eta, behar izanez gero, atzemandako gabeziak edo akatsak zuzentzea edo aurkeztu ez den dokumentazioa aurkeztea eskatu ahal izango da.

      Dokumentuetan atzemandako gabeziak edo akatsak zuzentzeko edo aurkeztu gabeko dokumentazioa aurkezteko 10 egun balioduneko epea egongo da, gehienez ere.

    3. Egiaztatu egingo dute eskatzaileek bete egiten dituztela eskatutako betekizunak.

    4. 2024ko otsailaren 1a baino lehenago, beka eskatu eta eskatutako betekizunak betetzen dituzten eskatzaileen zerrenda bidali beharko dute Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzara; baldintza horiek betetzen ez dituzten eskabideen zerrenda ere bidali behar dute.

  1. Aurkeztutako eskabideak aztertuko dituzte hautaketa-epaimahaiek, eta beka eman edo ez erabaki. Egindako bileren akten kopiak Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzara bidali behar dituzte, epaimahaiburuaren oniritzia jaso ondoren.

  2. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean hautaketa-epaimahai bat eratuko da, honela osatuta:

    Presidentea: unibertsitateko errektoreak izendatutako errektoreordea.

    Epaimahaiburuordea: unibertsitateko gerentea.

    Idazkaria: unibertsitateko gerentziako beken arloko edo bulegoko burua.

    Kideak: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko bi ordezkari, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak izendatuak; unibertsitateko bost irakasle, epaimahaiburuak izendatuak; Ikasle-kontseiluko hiru ordezkari, gehienez ere; eta beste pertsona batzuk -ez hiru baino gehiago- epaimahaiburuak beharrezkotzat jotzen baditu.

  3. Euskal unibertsitate-sistemako unibertsitate pribatuetan, unibertsitatean pertsona bakarreko organo horien eginkizunen baliokideak dituzten pertsonak izango dira hautaketa-epaimahaiaren epaimahaiburu, epaimahaiburuorde eta idazkari. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko bi ordezkari, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak izendatuak, kide arituko dira, eta Hautaketa-epaimahaiaren eraketan parte hartuko dute.

  4. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden unibertsitateetan, eskaerak hautatzeko, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren aginduak xedatzen duenaren arabera sortuko dituzte hautaketa-epaimahaiak (agindu horren bidez egiten da unibertsitateko eta goi-mailako ikasleentzako izaera orokorreko eta mugikortasuneko beken deialdia, 2024-2025 ikasturterako).

  5. Hautaketa-epaimahaiek ahalmena izango dute:

    1. Beharrezkotzat jotzen diren agiri guztiak eskatzeko. Agiri horiei esker, bermatu egingo da, batetik, behar adina datu dituztela kasuan kasuko berezitasunei buruz, eta, bestetik, beketarako bideratutako bitartekoak behar bezala inbertitzen direla.

    2. Beharrezkotzat jotzen diren txosten guztiak eskatzeko. Txosten horien bidez, erabaki-proposamena egiteko kontuan izan behar diren datuak zehaztu, jakin eta egiaztatu ahalko dituzte.

  6. Organo horien jarduna Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18.era bitartean jasotako arauetara egokituko da.

  1. Beka-eskarien espedienteak aztertu ondoren, unibertsitateek eta goi-mailako arte-ikasketen eta bestelako ikasketen ikastegiek bekak onartu eta ukatzeko proposamenak bidali beharko dituzte Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzara, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak emandako baliabide informatikoen bidez, han prozeduraren izapideak egin ditzaten. Hautaketa-epaimahaiaren akta bidali beharko dute proposamen horrekin batera.

  2. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak interesdunei jakinaraziko die arrazoiak zehaztuta onartzeko edo ukatzeko proposamena.

  3. Jakinarazpena jaso ondoren, proposamenarekin ados ez dauden eskatzaileek alegazioak egin ahalko dizkiote hautaketa-epaimahaiari (matrikula egin duten ikastegiko epaimahaiari), bai eta egokitzat jotzen duten dokumentazioa aurkeztu ere; horretarako, 10 egun baliodun izango dituzte, jakinarazpena iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    Alegazioak aurkezteko, eskatzaileak beken aplikatzailera sartu beharko du bere ziurtagiri elektronikoarekin, eta horretarako dagoen formularioa erabili beharko du. Halaber, nahi duen dokumentazio guztia espediente elektronikoari gehitu beharko dio.

  4. Alegazioak jartzeko emandako epean interesdunak adierazten badu proposamena onartzen duela baina uko egiten badio datu eta dokumentazio gehiago emateari, ebazpena emango da, alegatzeko epea agortu arte itxaron barik.

  5. Proposamenari alegaziorik aurkeztuz gero, edo horretarako epea igarotakoan, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak laguntza emateko eta ukatzeko ebazpena jakinaraziko du, arrazoiak zehaztuta, eta interesdunei jakinaraziko zaie.

  6. Prozedura-ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

    Errekurtsoa jartzeko, ziurtagiri elektronikoarekin beken aplikatzailera sartu beharko du eskatzaileak, eta horretarako dagoen formularioa erabili beharko du. Halaber, nahi duen dokumentazio guztia espediente elektronikoari gehitu beharko dio.

  7. Behar den dokumentazioa errekeritzeko eskaerak, ebazpen-proposamena, laguntza emateko edo ukatzeko ebazpena eta, behar izanez gero, gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena era elektronikoan bakarrik jakinaraziko zaizkie eskatzaileei, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan, https://euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios/resoluciones web helbidean, argitara emanez. Halaber, komunikazio elektroniko bat bidaliko zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta). «Nire karpeta» atalera sartzeko, ziurtagiri elektronikoa erabili beharko dute.

    Abisu bat bidaliko da interesdunak jakinarazi duen gailu elektronikora edota posta elektronikora, aipatutako egoitza elektronikoan jakinarazpen bat eskura duela aditzera emateko.

Beka emateko ebazpena jakinarazi ondoren, beka hilabeteko epe bakar batean ordainduko da, matrikula-osagaia izan ezik. Beka jasoko duten ikasleei dagozkien prezio publikoen ziurtagiria unibertsitateak aurkeztu beharko du, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak zenbateko egokiak ordain ditzan. Hori egin eta gero ordainduko da matrikula-osagaia.

2024-2025 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko beka jasotzen dutenek hau guztia egin behar dute, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluaren arabera, azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuaren arabera:

  1. Beka zertarako ematen den, horretarako erabili beharko dute, ez beste ezertarako; alegia, matrikula egiteko, eskolara joateko eta ikasketekin loturiko gastuak ordaintzeko.

  2. Egiaztatu egin beharko dute laguntza emateko eta hartaz baliatzeko ezarri diren baldintzak eta betekizunak betetzen dituztela.

  3. Onartu egin beharko dituzte beka emateko zehaztutako baldintzak guztiak betetzen direla egiaztatzeko egiten diren jarduera guztiak, halakorik egiten bada, eta, beken helburua fiskalizatzeko, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dieten informazio guztia eman beharko diete erakunde horiei.

  4. Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak aldatuz gero, berariaz adierazi beharko dute aurreko urteetan beka izan duten ala ez.

  5. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote helburu bererako laguntzarik jaso duten beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuetatik.

  6. Matrikula ezetsiz gero eta laguntza emateko kontuan hartutako beste edozein baldintza aldatuz gero, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote.

  7. Irakaskuntza-zentroetako idazkaritzen bitartez, aipatutako organo eta unibertsitateek egiaztatu egingo dute onuradunek bekaren zenbatekoa beka eman zen xederako erabili dutela. Ondore horietako, ikasleek matrikulatutako kredituen % 50 gainditu behar dituzte ohiko edo ezohiko deialdietan. Zientzien zein Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren adarretako irakaskuntzen kasuan, gainditu beharreko gutxienekoa % 40 izango da. Ehuneko hori kalkulatzeko, ez dira aintzat hartuko baliozkotutako, aitortutako edo egokitutako kredituak. Gutxieneko ehuneko hori gaindituko ez balitz, bekaren osagai guztiak itzultzea eska dakioke ikasleari, matrikula-beka izan ezik.

  8. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak, eskura dauden operatibitate-zerbitzu guztietan, beka-eskaera tramitatzeko behar diren errenta- eta ondare-datuak egiaztatuko dituela elkarbizitza-unitateko zenbatzeko moduko kide guztiei jakinaraztea.

  1. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak, espedienteko interesdunaren entzunaldiaren izapidea egin ondoren, emandako beka kobratzeko eskubidea galdu dela edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli behar direla eta aplikagarriak diren interesak itzuli beharko direla adieraziko du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen arabera, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuaren arabera, honako arrazoi hauek direla-eta:

    1. Eskatzaileak datuak ezkutatu edo faltsutu baditu beka jasotzeko.

    2. Egiaztatzen bada jasotako beka bateraezina dela beste pertsona fisiko edo juridikoek emandako beka edo laguntzekin.

    3. Helburu jakin bat betetzeko emandako bekaren zenbatekoa ez bada helburu hori betetzeko erabili.

    4. Frogatzen bada beka jaso dutenek ez dutela ezarritako betekizunen bat betetzen edo ez dituztela betekizun horiek behar bezala egiaztatu.

    5. Eskatzaileak ezeztatu egiten badu bekarekin egin behar zituen ikasketen matrikula.

    6. Edo beka hau arautzen duen araudian jasotako beste edozein ez-betetze.

  2. Egiaztatu egingo da ikasleek beka eman zen xederako erabili dutela. Ondore horietarako, matrikulatutako kredituen % 50 gainditu beharko dituzte ohiko edo ezohiko deialdian. Zientzien eta Ingeniaritza eta Arkitekturaren adarretan gainditu beharreko gutxieneko ehunekoa % 40 izango da. Ehuneko hori kalkulatzeko, ez dira aintzat hartuko baliozkotutako, aitortutako edo egokitutako kredituak. Gutxieneko ehunekoa gainditu ezean, bekaren osagai guztiak ordaindu beharra abiaraz daiteke, matrikularen prezio publikoaren osagaia izan ezik.

  3. Espedientearen izapideak egitean ondorioztatzen bada itzuli egin behar direla jasotako zenbatekoak eta, behar izanez gero, baita haien legezko interesak ere, ebazpen bat emango da; ebazpen horrek eduki beharreko informazio guztia izango du, dirua itzuli behar dela deklaratzen duen jakinarazpena jasotzen denetik bi hilabeteko epean zenbateko horiek itzultzeko, betiere kontuan izanik Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikulua. Familiaren egoera ekonomikoa oinarrizko betekizuna denez bekak emateko, eskatzaileak eta sostengu ekonomikoa ematen diotenek egungo eta bihar-etziko ondasunekin erantzun beharko diote bat eginik Administrazioari, itzulketa horri erantzuteko, legez ezarritako mugapenak salbuetsita.

  4. Borondatezko epearen barruan dirua itzultzen ez bada, Ogasun eta Finantzak Sailari jakinaraziko zaio, premiamendu-bidez ekin dezan, indarrean dauden xedapenen arabera.

  1. Hezkuntza Administrazioko organoek zehatz-mehatz kontrolatuko dituzte beketara bideratutako aurrekontu-baliabideak, behar bezala inbertitu direla ziurtatzeko.

  2. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak laguntzeko eskatu ahal izango dio Ogasun eta Finantzak Sailari, bai eta foru-aldundietako ogasunsailei, Lanbideri edo administrazio publikoko beste edozein organori ere: batetik, zehazteko zer mekanismoren bidez baloratuko den ondoen familien errenta eta ondare erreala dirulaguntzak esleitzeko garaian; eta, bestetik, bekak lortzera bideratutako aitorpenetan gehiago kontrolatzeko iruzurra. Gainera, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak erabili ahalko ditu erakunde horietan dauden datuak, familiaunitateko kide konputagarri guztiei buruzkoak, beharrezkotzat jotzen duen guztia egiaztatzeko.

  3. Eskaera aurkezteak adierazten du baimena ematen zaiola Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailari errentaren eta ondarearen inguruko datuak eskuratzeko edo horiek zerga-administrazioetan daudenekin konparatzeko.

Datu pertsonalak tratatu eta «Dirulaguntzak eta unibertsitate bekak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila.

Xedea: lehen eta bigarren mailako zikloetako, gradu eta master ofizialetako unibertsitate ikasleei bekak ematea. Tasa salbuespenak ematea. Unibertsitate alorrean jarduten duten entitateak laguntzea.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legea.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.

Hartzaileak:

Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

Ogasun eta Finantzak Saila.

Unibertsitateak.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/055400-capa2-eu.shtml.

Araudia:

Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

  1. Hauxe da deialdi honen xedea: beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleei ikastegietara edo/eta ikasketa-praktikak egiten diren ikastetxeetara eguneroko lekualdatzeko garraio-gastuak ordaintzeko dirulaguntzak ematea, baldin eta ikasle horiek 2024-2025 ikasturtean unibertsitate-ikasketa ofizialak, goi-mailako arte-ikasketak, ikasketa erlijiosoak edo militarrak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte. Eta, betiere, baldin eta garraiobide publikoak, haien ezaugarriei egokituta, ezin badituzte erabili; edo garraiobide publikoak erabiltzeko, beste pertsona baten laguntza behar badute, 4. artikuluan ezarritako betekizunak beteta.

  2. Beka horiek dirulaguntzak dira eta Hezkuntza Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan txertatzen dira. Araubide juridikoan aurreikusten ez den guztirako hauxe aplikatuko da: 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duena, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua.

  1. Pertsona interesdunek bide elektronikoak erabili beharko dituzte prozedura honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartzen diren identifikatzeko eta elektronikoki izenpetzeko bitartekoen bidez identifikatu eta izenpetu beharko dira eskaerak. Bitarteko horiek helbide honetan egongo dira eskura: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  2. Era elektronikoan, ordezkari baten bidez, egin ahal izango du zuzenbidean baliozkoa den eta ordezkaritza dagoela modu fidagarrian egiaztatzen duen edozein bitartekoren bidez.

  3. Izapidetze elektronikoa ondoko bi hauetan dago araututa: Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan, eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa (PLATEA) onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenean. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektroniko honetan zehazten da nola izapidetu eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/01755011

    Eskaeraren ondorengo izapideak, bide elektronikoz egin nahi badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» atalaren bidez egingo dira (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

  1. Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, eskatzaileak aurkeztu duen aurrekontua oinarritzat hartuko da. Aurrekontu hori balioetsiko da, dagokion sektoreko jardunbide egokien arabera, eta Hezkuntza Administrazioak beste kostu edo irtenbide batzuk ere proposatu ahal izango ditu.

  2. Onartzen den aurrekontu guztia (% 100) finantzatu ahal izango da, eta eskaera bakoitzeko, gehienez, 12.000 euro emango dira, horretarako ezarritako diru-kopurua agortu arte.

  3. Lehen aipatu den 2. atalean jasotako muga aintzat hartuta, egokituta dagoen ibilgailu pribatua erabiliz gero joan-etorrietarako, laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, kilometro bakoitza 0,29 euroko kopuruaz biderkatuko da. Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, erabiliko da: https://maps.google.es/ Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta.

    Mugikortasun-programetan parte hartzen duten pertsonen kasuan, mugikortasunak irauten duen bitartean, distantzia kalkulatuko da bizilekuaren eta helmugako ikasketa-zentroaren kokapenaren artean, 20 km-ko distantzia-mugarekin.

  4. Lehen aipatu den 2. atalean jasotako muga aintzat hartuta, egokitutako taxi bat joan-etorrietarako erabiliz gero, gehieneko dirulaguntzak ezin du inola ere gainditu Hezkuntza Administrazioak sektoreko elkarte ordezkagarriari eskatutako aurrekontua, hala egiteari egoki irizten badio. Lekualdaketa zer lurraldetan egingo den, han eskatuko du aurrekontua administrazioak.

  5. Garraiobide publiko kolektiboa erabiltzeko, beste pertsona baten parte-hartzea behar bada, beste pertsona horren lekualdaketaren gastuak ere ordainduko dira.

  6. Deialdi honen xedea den garraio-gastua ordaintzen laguntzeko erabilgarri dagoen kreditua ez bada ontzat jotako eskabide guztietan jasotako kostu guztiak finantzatzeko bezain handia, onartu diren aurrekontu guztiak kontuan hartuko dira, eta onartutako eskabide guztietan laguntzaren zenbatekoa murriztuko da aurrekontuetan dagoen gabeziaren proportzio berean.

Dirulaguntzaren eskatzaileak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Era berean, honako baldintza hauek ere bete beharko ditu:

  1. 2023ko abenduaren 31n Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea.

  2. Eskatzaile atzerritarren kasuan, erroldaz gain, Espainiako nazionalitatea izan behar dute edo Espainian egon behar dute legezko bizileku-egoeran, eskaera aurkezten den egunean. Ikasketak egiteko egonaldi edo egoitza egoeran daudenak ez dira laguntzen onuradun izango, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.

  3. Dagokion foru-aldundiko balorazio eta orientazio unitateak egiaztatzea % 33ko edo gehiagoko minusbaliotasun-maila, eta mugikortasun-arazoak direla-eta garraiobide publiko kolektiboak erabiltzeko ezintasuna, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskineko baremoaren arabera (minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautzen du errege-dekretu horrek). Laguntza jasotzeko, eskatzaileak egiaztatu egin beharko du A, B edo C egoeran dagoela. Egoera horietako batean ez badago, gutxienez 7 puntu lortu beharko ditu D eta H ataletako puntuazioak batzen dituenean.

  4. Garraio publikoa erabiltzeko hirugarren pertsona baten laguntza behar izanez gero, hirugarren pertsona horrek esku hartzea beharrezkoa dela egiaztatu beharko da honakoen arabera; minusbaliotasun-maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautzen duen abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean ezarritako baremoaren arabera; edo apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretuaren 1. eranskinean ezarritakoaren arabera. Azken horren bidez onartu zen mendekotasuna duten pertsonen balioespen-baremoa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritakoa; lege hori autonomia pertsonalaren sustapenari eta mendekotasuna duten pertsonentzako laguntzari buruzkoa da.

  5. 2024-2025 ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeren batean matrikula egitea eta hauetako ikasketa ofizialen bat aurrez aurre egitea:

    Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

    Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

    25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate publikoetan emandakoak.

    Goi-mailako arte-ikasketak.

    Goi-mailako ikasketa militarrak.

    Goi-mailako erlijio-ikasketak.

  6. Mugikortasun-programei atxikita daudenek eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko zentroetara joateko laguntza eskatzen dutenek mugikortasun-programetan parte hartzea egiaztatu beharko dute.

  7. Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko betekizunak, ikasketa horietarako beka jaso zuten ala ez kontuan hartu gabe.

    Ondorio horietarako, diplomatura, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa dutenek beka lortu ahal izango dute eskuratutako titulua ordezkatuko duten gradu-ikasketak egiteko (edo gradura egokitzekoak). Hala ere, titulazio hori lortzeko gainerako kreditu guztiak matrikulatu beharko dituzte.

    Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, Goi Hezkuntzarako Gaikuntzen Marko Espainolaren (MECES) 3. mailari (Masterra) atxikitako graduko titulu ofizial dutenak, edo MECESeko 3. mailarekin (Masterra) bat datorren Arkitektoaren, Ingeniariaren, Lizentziatuaren, Arkitekto Teknikoaren, Ingeniari Teknikoaren edo Diplomadunaren titulu ofizial bat dutenak izan ahalko dira unibertsitate-masterraren titulu ofizial batera bideratutako irakaskuntzak egiteko bekaren onuradunak, baina inola ere ez 2. mailari atxikitako Gradu bat egiteko bekarenak.

  1. artikuluan ezarritako betekizunak egiaztatzeko, betekizun bakoitzerako adierazitako egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

    Gainerako betekizunak erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko dira, non alderdi hauek jasoko baitira:

    Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, lortu direla jakinaraziko duela.

    Laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez duela, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ez duela.

    Ez dagoela itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean, eta, hala badagokio, ez duela dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketarik egin gabe.

    Onuradun izateko baldintza guztiak betetzen dituela.

    Egiazkoak direla eskabide honetan agertzen diren datuak, eta bere gain hartzen dituela eskabidean zehaztasunik ez egotearen ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak.

    Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuen eraginpean ez egotea.

    Era berean, Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko du maila bereko edo goragoko unibertsitate-titulu ofizialik ez duela.

  1. Dirulaguntza horiek bateragarriak dira beste erakunde batzuek helburu bererako ematen dituztenekin, bai eta 2024-2025 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekekin ere, betiere beken finantzaketa guztira handiegia ez bada.

  2. Helburu bererako lortutako laguntzen zenbateko osoa ezin izango da, inola ere, benetako kostua baino handiagoa izan. Gaindituz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da lekualdaketaren kostu errealaren % 100era iritsi arte, gehienez.

Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan. Eskabideak aurkezteko zehaztapenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan zehazten dira, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/servicios/0175511

Eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta dokumentazioa. Era berean, prozeduran zehar, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoari jarraiki.

Eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  1. Interesduna Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-egoitza ofizioz egiaztatzearen aurka agertzen bada, edo ezin bada egiaztatu, administrazio-egoitzaren ziurtagiria aurkeztuko da, eta bertan jasoko da Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta dagoela 2023ko abenduaren 31n.

  2. Dagokion foru-aldundiak emandako desgaitasun-ziurtagiria, 4. artikuluan zehaztutako baldintzak egiaztatzen dituena.

  3. Hala badagokio, hirugarren pertsona baten laguntza beharrezkoa dela egiaztatzea.

  4. 2024-2025 ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoan, 4. artikuluaren e) idatz-zatian adierazitako ikasketaren bat egiteko matrikula egin izanaren egiaztagiria.

  5. Idazki bat, honako hau justifikatuko duena: lekualdaketarako edo lekualdaketaren zati baterako eskuragarri dauden garraiobide publiko kolektiboak ez direla egokiak eskatzailearen beharretarako, eta garraio-neurri bereziak behar direla lekualdaketaren zati batean edo ibilbide osoan, eta, hala badagokio, hirugarren pertsona baten laguntza behar dela.

  6. Aurrekontu xehatua, honako hauek jasoko dituena: laguntzarekin bete beharreko ibilbidea, beharrezko garraiobidea, ikasturte osoan zehar egitea aurreikusita dagoen bidaia-kopurua, bidaia bakoitzaren kostu unitarioa eta taldea kontratatzeagatik aplikatutako deskontua (hala dagokionean). Bidaia garraio publikoan egiten bada hirugarren pertsona baten laguntzarekin, laguntzailearen kostua jasoko da.

  7. Mugikortasun-programetan parte hartzen dutenek mugikortasun-programetan parte hartzearen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

  8. Praktikak egiten dituzten ikasleek ikasketa-praktikak egitearen justifikazioa aurkeztu beharko dute, praktikak zein ikastetxetan egingo diren adierazita.

  9. Laguntza ordaindu ahal izateko, eskatzaileak banku-datuak erregistratu beharko ditu Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean. Beraz, aldez aurretik erregistratuta ez badaude edo erregistroan aldaketak egin badira, «Hirugarrenen alta» dokumentua aurkeztu beharko da.

    Aurreko kudeaketak https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu estekan egin ahal izango dira. Onuraduna adinez nagusia bada, dokumentu hau bete beharko du, eta bera izango da banku-kontuaren titularra. Aitzitik, onuraduna adingabea bada, «Hirugarrenen alta» amak, aitak eta/edo legezko tutoreak egingo du, eta horiek izango dira banku-kontuaren titularrak.

Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2024ko irailaren 30ean amaituko da ikasle guztientzat.

Hautaketa-batzorde bat eratuko da, espedienteei dagokienez azterketak eta ebazpen-proposamenak egingo dituena. Batzordea hauek osatuko dute:

Unibertsitateetako arloburu Eugenia Santos Urdiain, batzordeko buru gisa, edo Ikerketaren Zuzendaritzako arloburu Maialen Agirre Pinedo, ordezko gisa.

Unibertsitateetako teknikari Irantzu Arrizabalaga Santiago kide eta idazkari gisa, edo Unibertsitateetako teknikari Maite Balza de Vallejo Arana, ordezko gisa.

Unibertsitateetako teknikari Virginia Barinaga Fernández, kide gisa, edo Ikerketa Programen teknikari Miren Intxaurraga Zuloaga, ordezko gisa.

  1. Horretarako eratutako hautaketa-batzordeak ebaluatuko ditu aurkeztutako eskabideak, eta txosten bat bidaliko dio Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariari, ebazpen-proposamena egin dezan.

    Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariaren ebazpen-proposamenak bi zerrenda izango ditu:

    1. Lehenengo zerrendan, laguntzaren esleipendun izan behar duten eskabideak zerrendatuko dira, proposatutako zenbatekoa adierazita.

    2. Bigarren zerrendan, deialdi honetan laguntza jasotzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten eskabideen zerrenda jasoko da. Zerrenda horretan, ukatzeko arrazoiak jasoko dira.

  2. Ebazpen-proposamena modu elektronikoan baino ez zaie jakinaraziko eskatzaileei, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuta, helbide honetan: https://euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios/resolución. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» helbidera (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta) komunikazio bat bidaliko zaie, eta ziurtagiri elektronikoarekin sartu beharko dute bertara.

  3. Jakinarazpenaren ondoren, proposamenarekin bat ez datozen eskatzaileek alegazioak egin eta egoki iritzitako dokumentazioa aurkeztu ahal izango diote Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako Zuzendaritzari, 10 egun balioduneko epean, egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Alegazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalean (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

  1. Alegazioak aztertu ondoren, horiek aurkezteko epea igaro ondoren, eta atzera egiteak onartu ondoren, horretarako eratutako hautaketa-batzordeak beste txosten bat bidaliko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta hark, agindu hau argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean, deialdiaren ebazpena emango du, aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorderen ebazpenak bi zerrenda izango ditu:

    1. Lehenengo zerrendan, laguntzaren esleipendun izan diren eskabideak zerrendatuko dira, proposatutako zenbatekoa adierazita.

    2. Bigarren zerrendan, laguntza esleitzeko deialdi honetan eskatutako baldintzak ez betetzeagatik ukatutako eskabideen zerrenda jasoko da. Zerrenda horretan, ukatzeko arrazoiak jasoko dira.

  2. Deialdi honetan araututako emakida-prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epea igaro eta jakinarazpenik egin ez bada, eskatzaileek beka-eskaera ezetsi egin dela ulertu ahal izango dute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

  3. Ebazpena modu elektronikoan baino ez zaie jakinaraziko eskatzaileei, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuta, helbide honetan: https://euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios/resolución Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» helbidera (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta) komunikazio bat bidaliko zaie, eta ziurtagiri elektronikoarekin sartu beharko dute bertara.

    Halaber, jakinarazi duen interesdunaren gailu elektronikora eta/edo posta elektronikora abisu bat bidaliko da, eta jakinaraziko zaio aipatutako egoitza elektronikoan jakinarazpen bat jarri dela eskuragarri.

  4. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Bekak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, bekak aldez aurretik ordainduko dira, ordainketa bakarrean eta hilabeteko epean.

Onuradunek Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute, 2025eko abuztua baino lehen, dirulaguntza gauzatu izanaren justifikazioa, lekualdatzeko erabili den garraiobide motaren arabera.

  1. Lekualdaketak taxiz egiten badira, aurkeztutako eta adostutako aurrekontuari dagozkion fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Fakturek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

    Zenbakia eta, behar izanez gero, seriea.

    Eman den data.

    Operazioaren data, emate-datarena ez bada.

    Ematen duenaren IFZ, izen-deiturak, merkatu-izena edo izendapen soziala.

    Emandako zerbitzuen identifikazioa.

    Zerga-tasa eta, aukerakoa, «BEZa barne» esaera.

    Kontraprestazio osoa.

  2. Lekualdaketak garraio publikoan egiten badira, bidaia-txartelak edo garraio-konpainiak emandako bidaia-ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

  3. Lekualdaketak ibilgailu partikularrean egiten badira, benetan egindako lekualdatzeen zinpeko aitorpena eta unibertsitateak emandako eskoletara joan izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

    Justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalean (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

    Justifikazioari buruzko zehaztapenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan zehazten dira, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/servicios/0175511

Honako hauek dira dirulaguntzaren esleipendunen betebeharrak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluaren arabera, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuaren arabera:

  1. Zertarako eman den laguntza, horretarako erabiltzea; alegia, laguntza ematean ezarritako baldintzen arabera egin beharko dituzte ikastegiko joan-etorriak.

  2. Beken helburua fiskalizatzeko lanetan, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia eman beharko dute, eta, behar izanez gero, laguntza emateko ezarri ziren baldintzak bete dituztela egiaztatzeko egiten diren jarduera guztiak onartu beharko dituzte.

  1. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak, espedienteko interesdunaren entzunaldiaren izapidea egin ondoren, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli behar direla eta aplikagarriak diren interesak itzuli beharko direla adieraziko du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen arabera, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera eta haren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuaren arabera, honako arrazoi hauek direla-eta:

    1. Justifikatzeko betebeharra ez betetzea edo esleitutakoa baino zenbateko txikiagoa justifikatzea.

    2. Eskatzaileak datuak ezkutatu edo faltsutu baditu beka jasotzeko.

    3. Emandako laguntzaren zenbatekoak jardueraren kostua gainditzea, bakarrik edo beste administrazio, erakunde edo organismo publiko batek helburu bererako emandako beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin batera.

    4. Helburu jakin bat betetzeko emandako bekaren zenbatekoa ez bada helburu hori betetzeko erabili.

    5. Frogatzen bada beka jaso dutenek ez dutela ezarritako betekizunen bat betetzen edo ez dituztela betekizun horiek behar bezala egiaztatu.

    6. Eskatzaileak indargabetu egiten badu bekarekin egin behar zituen ikasketen matrikula edo ikastegira joan ez bada.

  2. Espedientearen izapideak egitean ondorioztatzen bada itzuli egin behar direla jasotako zenbatekoak eta, behar izanez gero, baita haien legezko interesak ere, ebazpen bat emango da; ebazpen horrek eduki beharreko informazio guztia izango du, dirua itzuli behar dela deklaratzen duen jakinarazpena jasotzen denetik bi hilabeteko epean zenbateko horiek itzultzeko, betiere kontuan izanik Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikulua.

  3. Borondatezko epearen barruan dirua itzultzen ez bada, Ogasun eta Finantzak Sailari jakinaraziko zaio, premiamendu-bidez ekin dezan, indarrean dauden xedapenen arabera.

Datu pertsonalak tratatu eta «Dirulaguntzak eta unibertsitate bekak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Saila.

Xedea: lehen eta bigarren mailako zikloetako, gradu eta master ofizialetako unibertsitate ikasleei bekak ematea. Tasa salbuespenak ematea. Unibertsitate alorrean jarduten duten entitateak laguntzea.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legea.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.

Hartzaileak:

Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

Ogasun eta Finantzak Saila.

Unibertsitateak.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/055400-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).