Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita 2023ko urriaren 30eko Agindua. Agindu horrek argitara eman zituen, alde batetik, 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez egindako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, eta, bestetik, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituen bigarren hautatuen zerrenda. Halaber, ondoriorik gabe uzten da Maria Estibaliz Ruiz de Azua Fraileren karrerako funtzionarioaren izendapena, 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez egina.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 420
  • Xedapen-zk.: 29
  • Xedapen-data: 2024/01/18
  • Argitaratze-data: 2024/01/26

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 30eko Aginduaren bidez, argitara eman ziren, batetik, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez egindako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria eta, bestetik, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten bigarren hautatuen zerrenda. Agindu hori sailburu beraren 2023ko azaroaren 30eko Aginduaren bidez aldatu zen.

Ohartarazi da Maria Estibaliz Ruiz de Azua Fraile prozesuko izangai hautatuen artean mantendu dela, nahiz eta 2023ko abuztuan idazkia aurkeztu zuen salbuespenezko egonkortze-prozesuan lortutako lanpostuari uko egiteko; horiek horrela, karrerako funtzionario izendatu dute Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez.

Kontuan hartuta 2023ko urriaren 30eko Aginduak II.a) eranskinean sartu zituela hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei 2023ko irailaren 30a baino lehen uko egin zieten pertsona hautatuak, aipatutako izangai hautatuak eranskin horretan agertu behar zuen. Horrek berekin dakar orain arte hautatutako ordezko gisa agertzen zen izangai bat aurrerantzean hautatutako pertsona gisa agertu behar izatea.

Era berean, ondoriorik gabe utzi behar da aipatutako pertsonaren karrerako funtzionarioaren izendapena, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez egina.

Hori ikusita, eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 7.5 eta 8.4 oinarrietan xedatutakoarekin bat etorriz, hau

  1. Bigarrenez aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 30eko Agindua, zeinaren bidez argitara ematen baitira, batetik, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez egindako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, eta, bestetik, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten bigarren hautatuen zerrenda; hauek dira aldaketak:

  1. Pertsona hau II.a) eranskinean sartzea hau da, 2023ko irailaren 30a baino lehen uko egin izanagatik karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galtzen dituzten hautatuei buruzko zerrendan:

    (Ikus .PDF)

  2. Pertsona hau hautatutakoen bigarren zerrenda osagarriari buruzko I. eranskinean sartzea, orain arte ordezkoen zerrendan agertzen baitzen, eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutzat jotzea:

    (Ikus .PDF)

  1. Ondoriorik gabe uztea Maria Estibaliz Ruiz de Azua Fraile andrearen karrerako funtzionarioaren izendapena, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez egina.

  2. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide honetan argitaratuko da:

    https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) «Arlo pertsonala» «Izapideak langileekin» «Administrazio-izapideak» «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» «Berriak»

  3. Bost egun naturaleko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, agindu honen 1.2 azpiatalean sartutako izangai hautatuak Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 8.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzan.

    Dokumentazioa online aurkeztuko da: https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) Tramitagune «Administrazio-espedienteak: eskabideak, erreklamazio formalak, errekurtsoak» «Hautaketa-prozedurak» «EPE 2022. Salbuespenezko egonkortze-prozesua» «Merezimendu-lehiaketa». Agindu honen eranskin batean, zinpeko aitorpenaren eredua argitaratzen da, bai eta «Hautatuek dokumentazioa entregatzea» eredua ere, zeina bete eta adierazitako helbidean aurkeztu beharko baita.

  4. Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ezean, edo dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bada deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duela, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hargatik eragotzi gabe hasierako eskabidean faltsukeriak egiteagatik izan lezakeen erantzukizuna. Era berean, eskubide guztiak galduko ditu, azterketa medikoan ez-gai gisa kalifikatzen badute.

  5. Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 18a.

    Hezkuntzako sailburua,

    JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (4)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.