Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko urriaren 23koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren bidez araututako dirulaguntzak emateko 2024ko deialdia egiteko dena. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira (Lehiatu Sustapena Programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 5043
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/10/23
  • Argitaratze-data: 2024/11/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Irailaren 23ko 179/2014 Dekretua nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzei buruzkoa da Lehiatu Sustapena Programa, eta nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzen erregimena ezartzen eta arautzen du.

Aipatutako dekretuaren 9. artikuluak xedatzen du ezen, urtero, dekretuan ezarritako laguntzetarako deialdia egingo dela, eta artikulu horretan jasotzen diren zenbait alderdi zehaztuko direla.

Deialdi hau ebazterakoan, aintzat hartuko dira administrazio publikoen dirulaguntza-jarduera arautzen duten publizitate-, lehia- eta objektibotasun-printzipioak, betiere honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta haren betearazpen-erregelamendua eta laguntzei eta dirulaguntzei aplikatu beharreko gainerako xedapenak. Gainera, diru-baliabide erabilgarriak agindu honetan ezarritako irizpideen arabera aplikatuko dira.

Agindu hau Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024., 2025. eta 2026. urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan aurreikusitakoari jarraikiz onartu da. Plan hori 2023ko abenduaren 28ko agindu baten bidez onartu zen, eta hemen dago argitaratuta: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/sail-plana/diru-laguntzen-plan-estrategikoa-ekonomiaren-garapen-jasangarritasun-eta-ingurumen-sailarena-2024-2025-eta-2026-urteetarako/

Laguntza-deialdi honek aurrekontu-zuzkidura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 21eko 21/2023 Legeak baimendutako kredituen arabera. Horrenbestez, hau

Prozeduraren arloan oinarrietan aurreikusi gabekoari dagokionez, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, betiere agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 23a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

Lehenengoa. Xedea.

Agindu honen xedea da irailaren 23ko 179/2014 Dekretuak araututako dirulaguntzak emateko 2024ko deialdia egitea. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira (Lehiatu Sustapena Programa).

Bigarrena. Onuradun izateko betekizunak.

  1. Agindu honen bidez egindako deialdiko laguntzen onuradun izateko, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako betekizunez gain, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan zehazten direnak bete behar dira. Hauek dira:

    1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte eskatzaileek, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen edo dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa berau.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein entitatek emandako dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketak egunean izatea, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen edo dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa berau. Pertsona edo entitate eskatzaileek edo onuradunek dirulaguntzak itzultzeko betebeharraren ordainketa egunean dutela ulertuko da, betearazpen-epean Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein entitaterekin dirulaguntzak itzultzearekin lotutako zorrik ez badu, edo, premiamendu-bidea ezarri ezin zaien pertsona edo entitateen kasuan, borondatezko epean ordaindu gabeko zorrik ez badute. Era berean, pertsonek edo entitateek dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta edo bermatuta daudenean, edo dagokion ebazpenaren aurkaratzea dela-eta horiek bertan behera uztea erabaki denean.

    3. Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak ez izatea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

    4. Epai irmo bidez zehatuta ez egotea eta, beraz, legeetan zehaztutakoari jarraituz dirulaguntzak lortzeko aukera galdu ez izana. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.

    5. Pertsona fisikoa edo juridikoa, pribatua izan, publikoa izan, ez egotea zehatuta, Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean ezarritakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren zuzenketa-neurriak hartu eta zehapena ordaindu arte.

    6. Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratuta ez egotea, konkurtso-deklarazioa jaso ez izana, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende ez egotea edo desgaituta ez egotea Konkurtso Legearen testu bategina onartzen duen maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe dagoela.

    7. Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, ez ebatzita izatea Administrazioarekin egindako ezein kontraturen suntsiarazpen irmorik.

    8. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen Eusko Legebiltzarraren ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo ez dira Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

    9. Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

    10. Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota beteta izatea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri izana egiaztatuta izatea.

    11. Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoko 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan ezarritako debekuen kausetan nahasita ez egotea. Halaber, ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskripzioa egiteko administrazio-prozedura eten ez izana, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela dioen ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.

    12. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legeari atxikitako fundazioen kasuan, beren estatutuak lege horretan xedatutakora egokitu izana eta egokitutako estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan gordailutu izana.

      30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, eskatzaileak Merkataritza Eragiketetan Berankortasuna Ekiditeko Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartutako subjektuak badira, ezingo dira onuradun izan lege horretan xedatutako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak.

  2. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluan aurreikusitako taldeen kasuan, kide guztiek bete beharko dituzte aurreko eskakizunak.

  3. Debeku horietako ezein ez dagokiola egiaztatzeko, apartatu honetako 1. apartatuko a) eta m) paragrafoetan ezarritakoa izan ezik, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpena egingo du, agindu honen III. eranskinean erantsitako ereduaren arabera. Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen talde bat denean, taldekide guztiek banan-banan sinatu beharko dute eranskin horretan jasotako adierazpena.

    Dirulaguntza kudeatzen duen organoak noiznahi errekeritu ahal izango du aurkez dakiola erantzukizunpeko adierazpenean jasotako eskakizunak betetzearen egiaztagiriak. Halaber entitate onuradunak eman zaion laguntza edo dirulaguntza osoa justifikatu arte gerta litekeen edozein aldaketaren berri eman beharko du.

    Erantzukizunpeko adierazpen batean jasotzen den datu edo informazioren batek funtsean zehaztasunik ez badu edo faltsua bada, edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ez bada, edo adierazitakoa betetzen dela egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez bada, diruz lagundutako jarduera bertan behera geratu beharko da egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, administratibo edo zibilak.

    a) apartatuan jasotako betekizunari dagokionez, administrazio-ziurtagirien bidez egiaztatuko da betekizun hori betetzen dela, eta, beraz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak zuzenean bilduko ditu dokumentu horiek organo eskudunen eskutik. Hala ere, pertsona edo entitate interesdunak uko egin ahal izango dio zuzendaritza horrek inguruabar horiek zuzenean egiaztatzeari, eta, kasu horretan, bere kabuz aurkeztu beharko ditu kasuan kasuko ziurtagiriak.

    m) apartatuan jasotako betebeharraren kasuan, alderdi hori agindu honen V. eranskinean ezarritako jarraibideen arabera betetzeko eskatuko du aurretiaz organo kudeatzaileak.

    1.a), c), i), j), l), k) eta l) apartatuetan ezarritako betekizunek bere horretan jarraituko dute kasu bakoitzean zehaztutako inguruabarrek irauten duten bitartean.

  1. Halaber, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikuluaren arabera, nekazaritzaren arloan eskumena duten EAEko administrazioek ez diete laguntzarik ez dirulaguntzarik emango nekazaritzaren arloan jarduten duten profesionalen, enpresaburuen, sindikatuen edo bestelakoen elkarte edo antolakundeei, zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia gutxienez orekatua ez badute.

    Hirugarrena. Eskabideak aurkezteko epea, eskabide-eredua eta dokumentazioa.

  1. 179/2014 Dekretuak ezarritako laguntza-deialdirako eskabideak aurkezteko epea, 2024ko ekitaldirako, 15 egunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  2. Agindu honen III. eranskinean dago jasota laguntza hau eskatzeko inprimakiaren edukia.

  3. Laguntza-eskabidearekin batera, eskatzaileek aurkeztu beharko dute agindu honen IV. eranskinean adierazten den dokumentazioa. Dekretu arautzailearen 8.3.c) artikuluan adierazten den memoria xehatua egiteko, oinarri honen 5. apartatuan adierazitako web-helbideko «fitxa-txostena» bete beharko da.

    Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu daiteke dagokion zerbitzuaren bidez, baita egoitza elektronikoan ere, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

  4. Eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira, oinarri honen 5. apartatuan adierazitako helbideen bidez.

  5. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak kanal elektronikoz izapidetzeko zehaztapenak, eta eskabide-inprimakia bera, helbide honetan daude eskura: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0082214

  6. Eskabidearen ondorengo izapideak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta»-ren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  7. Helbide honetan daude zehaztuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  8. Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistrora helbide honen bitartez sar daiteke: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  9. Prozeduraren eskuliburua onartzen da, zeina eskuragarri egongo baita https://www.euskadi.eus web-orrian eta argitara ematen baita agindu honen I. eranskinean.

  10. ETEek izaera hori egiaztatu beharko dute, agiri hauek aurkeztuta:

    Pertsona fisikoentzat: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kopia, ekonomia-jardueren eranskinarekin batera, eskaera aurkeztu aurreko ekitaldikoa.

    Pertsona juridikoentzat: sozietateen gaineko zergaren kopia bat, eskabidea aurkeztu aurreko ekitaldikoa. Agiri horri, adierazpen bat erantsi beharko diote, dioena dokumentazioak erakusten duen egoerak bere horretan segitzen duela.

  11. Zuzendaritza kudeatzailearen zerbitzu teknikoek automatikoki egiaztatuko dute hala dagokionean onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela, baita NANa, erroldatzea eta bizileku-baimena ere. Hala ere, eskatzaileak modu arrazoituan aurka egin ahal izango du, eta, hala egiten badu, eskatzen zaion dokumentazioa aurkeztu beharko du, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  12. Eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak espresuki deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, aurkeztutzat joko dira, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoarekin. Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan eta zein unetan aurkeztu zituen dokumentuak. Hala eta guztiz ere, eskatzaileak modu arrazoituan uka dezake baimen hori, eta, hala egiten badu, dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria aurkeztu beharko du.

  13. Laguntza-eskabidea, eskatzen den dokumentazioarekin batera, aukeratzen den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

    Laugarrena. Onuradunen betebeharrak.

    Agindu honetan jasotako laguntza-deialdiaren onuradunek behar bezala bete beharko dituzte, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako betebeharrez gain, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan jasotako betebeharrak ere. Honako hauek dira:

    1. Emandako laguntza onartzea. Ildo horretan, laguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean onuradunak laguntzari beren-beregi uko egiten ez badio, onartu egin duela ulertuko da.

    2. Helburua bete, jarduera egin, proiektua gauzatu, edo dirulaguntza eman izanaren oinarrian dagoen jarrera hartzea.

    3. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari justifikatzea dirulaguntza ematea edo dirulaguntzaz baliatzea eragin duten eskakizunak eta baldintzak betetzen direla eta jarduera egin dela. Jarduera pertsonei buruzkoa bada, sexuaren arabera bereizitako datuak eman beharko dira.

    4. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren zein Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzaren esku jarri behar dituzte inbertsioa edo gastuak egin direla frogatzeko behar diren agiri guztiak.

    5. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, agindu honen kontura jasotako laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eginkizunen barruan, eskatzen dieten informazio guztia ematea.

    6. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari idatziz jakinaraztea, hala badagokio, helburu bererako beste dirulaguntza eta laguntza batzuk jaso dituztela beste administrazio edo ente publiko nahiz pribatu batzuetatik, horren berri izan bezain laster, eta, edonola ere, jasotako funtsei emandako erabilera justifikatu aurretik edo une horretan bertan.

    7. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari jakinaraztea dirulaguntza emateko kontuan hartu den edozein inguruabar objektibo edo subjektibo aldatu dela, horren berri izan bezain laster eta, edonola ere, jasotako funtsei emandako erabilera justifikatu aurretik edo une horretan bertan.

    8. Egiaztatzea, emate-ebazpena proposatu baino lehen eta berau ordaintzeko unean, egunean dituela hala zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak nola dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da).

    9. Merkataritza legeriak eskatutako terminoetan, behar bezala ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako aparteko kontabilitate-sistema bat edo kontabilitate-kode egoki bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko. Onuradunaren izaera juridikoak hala eskatzen badu.

    10. Jasotako dirulaguntza zertan erabili den egiaztatzeko dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapenak edo kontrolak egiteko erabil baitaitezke.

    11. Gastuei eta diruz lagundutako jarduerei buruz ematen den informazio edo publizitate guztian, argiki jasotzea Eusko Jaurlaritzaren funtsekin finantzatu direla jarduerok, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan xedatuarekin bat.

    12. Jasotako funtsak, edo gauzaturiko jarduerarako nahiz jarduketarako emandako dirulaguntzaren kostuaren gaineko soberakina itzultzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotako kasuetan.

    1. Hizkerak eta irudiek ikuspegi intersekzionala errespetatzea eta, batez ere, sexu- eta genero-ikuspegia kontuan hartzea, dirulaguntza jasoko duen jarduerak edo proiektuak eskatzen dituen dokumentu eta material guztietan.

    2. Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza-eskubideak eta bereziki euskararen erabilera bermatzea.

    1. Enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzea, Dirulaguntzen Araudia Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezartzen den moduan.

    2. Gainfinantzaketarik ez eragiteko konpromisoa hartzea.

    3. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.

      Bosgarrena. Aurrekontu-zuzkidura.

      Deialdi honetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako aurrekontu-kredituak zazpiehun mila (700.000) eurokoak dira.

      Seigarrena. Onuradun bakoitzari gehienez emango zaion laguntzaren zenbatekoa.

      Onuradunei, gehienez ere, hogei mila euroko (20.000 euro) laguntza emango zaie dekretu arautzailearen 6. artikuluko 1A apartatuan xedatzen diren ekintza indibidualetarako, eta berrogeita hamar mila eurokoa (50.000 euro), agindu arautzaile horren 1B apartatuan zehaztutako sustapen-programetarako.

      Dena den, errespetatu egin beharko dira honako araudi hauetan ezarritako dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoak, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak arrantzaren eta akuikulturaren alorrean minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2014ko ekainaren 27ko Batzordearen 717/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoak; horiek aplikagarri izango dira baldin eta enpresa onuraduna nekazaritza- edo arrantza-sektorekoa bada, eta, hori horrela izanik, laguntza 300.000 eurokoa izango da, hiru zergalditan ematekoa; bigarren kasuan, berriz, 40.000 eurokoa izango da, hiru zergalditan ematekoa.

      Zazpigarrena. Diruz lagun daitezkeen ekintzak.

      1. Eskabideak sustapen-programatzat joko dira, baldin eta ondorengo ekintza indibidualetako sei edo gehiago jasotzen badituzte eta ekintza horiek hiru herrialde desberdinetan egiten badira; bestela, ekintza indibidualtzat joko dira.

      2. Dirulaguntza deialdi honetan, honako programa eta ekintza hauek sartu ahal izango dira:

        1. Ekintza indibidualak. Jarduera hauek hartzen dira ekintza indibidualtzat:

          1. Erakusketari gisa parte hartzea izaera profesionaleko nazioarteko azoketan edo merkataritza-lehiaketetan, merkataritza-jarduerak garatzeko, produktuak erakutsiz stand indibidual edo partekatuetan.

          1. Azoketara joatea: eskatzaileak bisitaldiak egitea profesionalei zuzendutako nazioarteko azoketara.

          1. Zuzeneko misioak egitea eta atzerriko merkatuetan produktuak aurkeztea, hau da, enpresa eskatzailearen produktuak aurkezteko edo dastatzeko ekintzak egitea, atzerriko merkatu horietan merkataritza-harremanak areagotzeko eta produktuen esportazioa handiagotzeko.

          1. Alderantzizko misioak egitea: atzerriko erosleei edo iritzi-emaileei gonbidapena egitea enpresen ekoizpen-establezimenduetan bisitaldiak egin ditzaten; Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik egingo dira bisitaldi horiek.

          1. Estatutik kanpoko merkatuetako salmenta-puntuetan sustapen ekintza zehatz eta espezifikoak egitea, produktuaren publizitatea eginez eta hura dastatzeko aukera emanez, kontsumitzailearen oniritzia lortzeko. Sustapen-jarduera zehatz eta espezifiko horietako bakoitzak, gehienez ere, hiru hilabeteko iraupena izango du.

          1. Ikus-entzunezko katalogoak eta materialak: enpresaren irudiari eta produktuei buruzko dibulgazio-materialak egitea, gutxienez atzerriko hizkuntza batean.

        2. Sustapen-programak:

          Sustapen-programetan, plan edo programa integral bat prestatu behar da, A apartatuan aurreikusitako ekintza indibidualen artetik gutxienez sei jarduera burutzeko, hiru herrialdetan. Kanpoan geratzen da enpresatik kanpoko zerbitzu profesionalak kontratatzea, eskatzailearen produktuak sustatzeko programa garatzeko aholkularitza emateko.

      3. Ez da dirulaguntzarik emango azoketan parte hartzeko, baldin eta azoka horietan erakusmahai bat jarri badu Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, edo Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberek, edo kanpoko merkatuan enpresei laguntza finantzarioa ematen dieten antzeko organismoek, eta EAEko enpresei azoka horietan parte hartzeko tokia eskaini bazaie. Hala ere, dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte aipatutako entitateei azoketan tokia eskatu baina baiezko erantzunik jaso ez duten enpresek. Kanpoan geratuko dira azokan parte hartzearekin zerikusia duten eta dirulaguntza jaso duten gastuak.

      4. Dirulaguntza honen xede-jarduerak 2024ko ekitaldian egikaritu beharko dira.

        Zortzigarrena. Guztizko zenbatekoa, eremu geografikoaren arabera.

        Joan-etorrietarako, ostaturako eta mantenurako gastuei dagokienez, hauek dira jarduera bakoitzaren gehieneko zenbateko osoak, eremu geografikoaren arabera banatuta:

      1. Euskal Autonomia Erkidegoa eta Estatuko gainerako tokiak: bi mila (2.000) euro.

      2. Europa: hiru mila eta bostehun (3.500) euro.

      3. Amerika, Afrika, Asia eta Ozeania: bost mila (5.000) euro.

        Jarduera bat hainbat datatan edo merkatutan egiten bada, banaka zenbatuko da, adierazitako gehieneko zenbatekoa aplikatzeko.

        Bederatzigarrena. Lehia.

        Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean xedatutakoa betez, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da dirulaguntzen prozedura honen organo kudeatzailea, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak du ebazteko eskumena.

        Azken organo horrek izango du itzulketa-prozedura ebazteko eskumena, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari dagokio espedientea hastea eta izapidetzea.

        Hamargarrena. Prozedura.

      1. Kudeatzeko eskumena duen organoak ofizioz egingo ditu datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko egin beharrekotzat jotzen dituen jarduketa guztiak, gero datu horietan oinarrituz ebazpen-proposamenak egiteko.

      2. Eskabideak ebaluatu ondoren, 179/2014 Dekretuaren (irailaren 23koa, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzei buruzkoa Lehiatu Sustapena Programa) 12.2 artikuluan aipatzen den kide anitzeko organoak txostena egin beharko du, egindako ebaluazioaren emaitza zehazteko.

      3. Espedientea eta kide anitzeko organoaren txostena ikusita, organo kudeatzaileak behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta. Bertan, eskatzaileen zerrenda jaso beharko da, dirulaguntza nori ematea proposatzen den, baita zenbatekoa ere, haien ebaluazioa zehaztuta.

        Proposamen hori behin betikoa izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoaren arabera, hurrengo apartatuan xedatutakoa alde batera utzi gabe.

      4. Prozeduran interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak ageri badira, edo kontuan hartzen badira, ebazpen-proposamen hori behin-behinekoa izango da, eta interesdunei jakinaraziko zaie, hamar eguneko epea emanda, alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertu ondoren, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

      5. Behin-behineko eta behin betiko ebazpen-proposamenek ez diote inolako eskubiderik ematen proposatutako onuradunari Administrazioaren aurrean, eta balizko behin-behineko ebazpen-proposamenek ere ez dute eskubiderik sortuko.

      6. Dirulaguntzak emateko espedientean organo kudeatzailearen txostena egongo da, eta txosten horretan jasota geratuko da organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera onuradunek betekizun guztiak betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko.

        Hamaikagarrena. Ebazpena.

      1. Prozedura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluak xedatzen duenaren arabera, gehieneko epe hori igaro eta ebazpena jakinarazi ez bada, interesdunek administrazioaren isiltasunez ezetsitzat jo beharko dute dirulaguntza emateko eskabidea.

      2. Laguntzak esleitzeko ebazpenean, laguntza esleitu zaien hautagaien zerrenda identifikatuko da, euren puntuazioa adierazita, baita baztertutako eskabideen zerrenda ere, eta baztertzea eragin duten arrazoiak adieraziko dira.

        Era berean, honako hauek jaso beharko ditu: ordainketaren xedea eta zenbatekoa, ordaintzeko modua eta epeak, justifikatzeko modua, zein xedapenetan oinarrituta eman den, eta dirulaguntza arautzen duten oinarriek eskatzen dituzten gainerako baldintzak eta betekizunak.

      3. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitalpenak jakinarazpen-ondorioak izango ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari jarraikiz.

        Argitaratzeaz gain, interesdun bakoitzari ebazpen osoa banan-banan jakinaraziko zaio, eta kasuan kasuko pertsonari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuta agertuko dira.

      4. Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak emandako prozedura-ebazpenak ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Administrazio Prozeduraren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du haren aurka, hilabeteko epean, ebazpena eman eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, bai ebazpena eman duen organoaren aurrean, bai Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean.

        Hamabigarrena. Justifikazioa.

      1. Betearazitako gastuak justifikatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

        Fakturen eta ordainketen Excel fitxategia.

        Eginiko jarduera bakoitza justifikatzeko fitxa-txostenak.

        Eginiko gastuen fakturak eta ordainketa-ziurtagiriak.

        Jarduerak egin direla frogatzen duten euskarri-dokumentuak.

        Eranskin honen hirugarren oinarriaren 5. puntuan adierazitako helbidean jasota dauden jarraibideen arabera aurkeztuko da gastuen justifikazioa.

      2. Egindako gastuak justifikatzeko azken eguna 2025eko urtarrilaren 15a izango da.

        Hamahirugarrena. Bateraezintasuna.

        Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 24. artikuluan xedatutakoaren arabera, dekretu horretan araututako eta agindu honen bidez deitutako laguntza bateragarria da beste edozein entitate publiko zein pribatuk xede bererako emandako beste edozeinekin, betiere dirulaguntza guztien baturak gainditzen ez baditu 11. artikuluak egoera bakoitzerako ezarritako gehieneko ehunekoak. Muga hori gaindituz gero, programa honen babespean emandako laguntzari kendu egingo zaio gaindikinari dagokion zenbatekoa.

        Aurreko paragrafoetan xedatutakoa gorabehera, agindu honetan aurreikusitako laguntzak ezingo da bat etorri ardoa sustatzeko laguntzekin, zeinak ezartzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 58. artikulua aplikatuz, eta urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 2. artikuluarekin dekretu horren bidez, mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen da; era berean, ezingo da bat etorri beste laguntza batzuekin, laguntza horiek espresuki hala ezartzen badute.

        Hamalaugarrena. Datuen babesa.

        Agindu hau aplikatuz jasotzen diren datu pertsonalak Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

        Datuak babesteari buruzko informazioa lortzeko, jo helbide honetara: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/001600-capa2-eu.shtml

Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babespean egin da eskuliburu hau. Dekretu horretan, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzen erregimena ezarri eta arautzen da.

Laguntza hauen helburua da Euskal nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuei laguntzea Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan egon daitezen. Nekazaritza- eta elikagai-industriaren ekoizpen- eta merkataritza-egiturek gaitasuna dute lehen sektoreko lehengaien eraldaketatik sortutako produktuak merkaturatzeko. Laguntza hauen bidez, indartu egingo da onuradunek kanpoko merkatuetan egiten duten sustapen-lana, bai beste merkatu batzuetara zabaldu daitezen, bai egun duten presentzia sendotu dadin.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak dauka eskabideak izapidetzeko ardura, eta, proiektuen balorazioa egiteko, balorazio-batzorde bat eratuko da. Aurkeztutako eskabideak eta agiriak aztertu ondoren, balorazio-batzordeak egiten duen proposamena ikusirik, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emango du deialdiaren ebazpena, eskatutako laguntzak eman ala ez eman ebazteko; ebazpen bakarra emango du.

Neurri honetara bideratutako funtsak behar bezala kudeatzeko, funtsezkoa da laguntzaren onuradunek laguntza emateko baldintzen berri izatea, bai eta laguntzen hartzaile gisa hartzen dituzten erantzukizunak ezagutzea ere.

Dirulaguntza emanda, onuradunak bereganatu egingo du diruz lagundutako sustapen-jarduerak aurrera eramateko erantzukizuna: era berean, bere egingo du ekintza horiek egin direla eta ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzen duten frogak aurkezteko erantzukizuna. Horrela, bada, alderdi horiek behar bezala ez justifikatzeak ekintza ez egiteak dakartzan ondorio berak ekarriko ditu.

Ondoren, orientabide gisa, kasu bakoitzean aurkeztu beharreko egiaztagiriak daude adierazita. Helburua da laguntza jasotzen dutenei orientabideak ematea diruz lagun daitezkeen gastuak behar bezala justifikatzeko orduan.

Aukeratu daitezkeen gastu ohikoenak eta haien egiaztapena:

(Ikus .PDF)

Oinarrizko eremuak:

Titularra.

Identifikazio-agiriaren mota.

Nortasun-agiriaren zenbakia.

Izen-abizenak eta sexua (pertsona fisikoek soilik).

Entitatearen izena (pertsona juridikoek soilik).

Helbidea.

Lurraldea.

Telefonoak, helbide elektronikoa.

Harremanetarako pertsona.

Legezko ordezkaria, izen-abizenak, telefonoa eta NANa.

Jakinarazpen- eta komunikazio-bidea.

Jakinarazpenen hizkuntza.

Diruz lagundu daitezkeen ekintza motak:

Banakako ekintzak.

Sustapen-programak.

Sustapen-proiektua, izenburua.

Sustapen-gastuak, BEZik gabe.

Eremu osagarriak; erantzukizunpeko adierazpenak:

Egiazkoak eta dauden guztiak direla eskabide honetako datuak eta aurkezten dudan dokumentazioa, eta neure gain hartzen dut horrek dakarren erantzukizuna.

Betetzen ditu Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduan ezarritako eskakizunak (agindu hori irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren bidez araututako dirulaguntzak emateko 2024ko deialdia egiteko da eta, dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira Lehiatu Sustapena Programa), eta badauka hori egiaztatzen duen dokumentazioa, zeina Administrazioaren eskura jarriko baitu hala eskatzen zainean; eta, halaber, aurreko betebeharrak betetzeko konpromisoa hartzen du laguntza-eskubidea aitortzeak dakarren aldi osoan.

Ez dago dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzera kondenatuta epai irmo bidez, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

Ez du hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, ez dago hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu, ez dago epailearen esku-hartzearen mende edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.

Ez du eragin Administrazioarekin egindako ezein kontraturen amaiera irmoa, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.

Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen Eusko Legebiltzarraren ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo ez dira Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

Ez du egoitza fiskala erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako ezein herrialde edo lurraldetan.

Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).

Ez du zehapen-ebazpen irmorik jaso, eta beraz, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraituz dirulaguntzak lortzeko aukera galdu ez izana. Zehazki, ezingo dira onuradun izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan.

Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izateko betebeharra ez betetzea, ezta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezartzekoa ere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko Estatuko legeriak ezarritako baldintzetan, 50 langile baino gehiago dituzten enpresetan.

Elkarteen kasuan, ez egotea nahasita horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 5. eta 6. paragrafoetan ezarritako debekuen kausetan.

Elkarteen kasuan, ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, entitate ordezkatuaren inskripzioa egiteko administrazio-prozedura etenda ez egotea, Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela dioen ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.

LGTBIfobiaz jokatu ez izana, edo hura bultzatu edo sustatu ez izana, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.

Zehapenik ez jaso izana, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean ezarritakoaren arabera, harik eta behar diren zuzenketa-neurriak hartu eta zehapena ordaindu arte.

Hala badagokio, desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota ez bete izana, hura betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla frogatu gabe.

Fundazioen kasuan, estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean xedatutakora egokitu izana, eta egokitutako estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan gordailutu izana.

Enpresa-deslokalizaziorik ez egin izana, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 51. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Baimenduta egonik eskatutako laguntza bateragarria izatea jarduera beretarako aitortu edo ordaindutako beste laguntza batzuekin, gainfinantzaketarik ez izatea, hargatik eragotzi gabe etorkizunean helburu bererako jasotzen dituen laguntzen berri ematea, laguntza likidatu arteko aldian.

Aurreko hiru ekitaldietan jasotako minimis laguntzen zenbateko osoak 300.000 euroko muga ez gainditzea laguntza hau eman aurreko hiru urteetan muga hori Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan dago jasota, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoan, ezta gainerako arauetan minimis mekanismo horretarako berariaz ezarritako beste muga batzuk ere.

Pertsona edo entitate eskatzailea ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Enpresa mota: markatu dagokiona:

Enpresa txiki edo ertain bat ez dela, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat.

Enpresa txiki edo ertain bat da, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat.

Enpresaren kategoria:

ETE-mikroenpresa (10 enplegatu baino gutxiago; 2 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

ETE-enpresa txikia (50 enplegatu baino gutxiago; 10 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

ETE-enpresa ertaina (250 enplegatu baino gutxiago; 43 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

Enpresaren kategoria, sozietateen gaineko zergan edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan islatzen dena, ez dela aldatu.

Bai/Ez, markatu dagokiona: honako eskabide honetaz gainera, behean ageri diren erakunde publikoei edo pribatuei laguntza eskatu diela, edo haien laguntza jaso duela proiektu honetarako; eta konpromisoa hartzen duela aurrerantzean ere proiektu honetarako aurkezten dituen laguntza-eskabide guztien berri emateko:

(Ikus .PDF)

Enpresaren datuak:

Egoitza fiskala.

Jarduera nagusia eta lortutako produktuak.

Erabilitako lehengaiak.

Sustatutako produktua.

Enplegatu kopurua, sexuka.

Jabe kopurua, sexuka.

Sustapen-proiektuaren datuak:

Diruz lagundu daitezkeen ekintza motak.

Eskatutako eta egin beharreko jarduerak.

Ikus-entzunezko katalogo eta materialak.

Egiazkoak eta dauden guztiak dira eskabide honetako datuak eta aurkezten dudan dokumentazioa, eta neure gain hartzen dut horrek dakarren erantzukizuna.

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari baimena ematen diot/ez diot baimena ematen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean ditudala egiaztatzen duten ziurtagiriak automatikoki egiazta ditzan; egiaztapen horren aurka agertuz gero, ziurtagiri horiek aurkeztu beharko dira.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Elikagaien kalitate- eta industria-arloko laguntzak.

Arduraduna: Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila.

Xedea: Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren laguntzen, beken eta I+Garen jarraipena, kontrola eta kudeaketa.

Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren aldeko eginkizun bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak:

Autonomia-erkidegoko beste organo batzuk.

Nekazaritza eta Arrantzako Estatistika Ofizialen Zerbitzua (SEAS). Organismo ordaintzailea.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsultatu nahi izanez gero, web-orri honetan ikus dezakezu: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/001600-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

  1. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluaren 2. paragrafoetan a), b), c) eta d) letretan adierazitako pertsonek:

    Ahalordetze-eskritura.

    Entitatea eratzeko eskritura eta estatutuak, dagokien erregistroak zigilatuak.

    Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, baimen hori berariaz ukatu bada soilik.

    Eskaera aurkeztu den ekitaldiaren aurrekoari dagokion sozietateen gaineko zergaren kopia.

    Antolakunde/talde/kooperatiben kasuan, etab.

    Bazkideen zerrenda, sexuka, boto-ehunekoarekin.

    Zuzendaritza-organoaren osaera, sexuka, boto-ehunekoarekin.

    Pertsona fisikoak:

    NANaren kopia, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

    Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, baimen hori berariaz ukatu bada soilik. (kontsultatu Aholkularitza).

    Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kopia, eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiarena.

    Eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiari dagokion ekonomia-jardueren eranskina.

    Eskatzaile guztientzat:

    Ez badu Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso azken 5 urteetan, hirugarrenaren altaren agiria.

    Eskatutako jarduera bakoitzaren «fitxa-txostenak» betetzea, laguntza honen web-helbidean eskuragarri dauden ereduen arabera.

    ETEa dela egiaztatzen duen dokumentazioa:

    Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko irizten dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

  2. Ordainketa-eskabidean egikaritutako gastua justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

    Egindako sustapen-jarduera bakoitzeko, honako hauek jasoko dituen pdf fitxategi bat aurkeztuko da:

    Egin den jarduera deskribatzen duen fitxa-txosten bat.

    Jarduera justifikatzeko, egin diren gastuen fakturak eta ordainagiriak:

    Ordainketa-agiria faktura bakoitzari atxikita egon beharko da beti.

    Ordainketa dibisetan eginez gero, justifikazio-agirian zehaztu beharko da kanbio-tasa.

    Hegaldirik egin bada, ontziratze-txartelek jaso behar dute: faktura + ordainagiria + ontziratze-txartela. * Ontziratze-txartel eskaneatuak hegaldiaren ordena kronologiko berean jarri beharko dira.

    Diruz lagundu daitezkeen jarduerak gauzatu izanaren egiaztagiri osagarriak: bileren agenda, material grafikoa eta argazkiak, prentsa-oharrak, dastaketa-koadernoak, eskuorriak edo kartelak, bezeroekin, banatzaileekin edo inportatzaileekin izandako posta-trukea eta abar.

    Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorraren 72. eta 73. artikuluetan ezarritakoa bete beharko dute fakturek.

    Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko irizten dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

Onuradunaren izaera lortzeko, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aplikatzen zaien pertsona fisikoek eta juridikoek (zuzenbide publikoko entitateak ez beste guztiek), irabazi-asmoa duten heinean, egiaztatu egin beharko dute betetzen dituztela lege horretan ezartzen diren ordainketa-epeak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis apartatuan xedatutakoaren arabera.

Betetze-maila egiaztatzeko, frogagiri hauek aurkeztu ahal izango dira:

  1. Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen pertsona fisikoek eta pertsona juridikoek abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeen betetze-mailara iritsi direla adierazten duen ziurtagiria aurkez dezakete, ordezkaritza-ahal nahikoa daukan administrazio-organoak edo haren baliokideak sinatuta.

    Horrez gainera, b) letran ezartzen diren frogabideak ere erabil ditzakete hori egiaztatzeko, beren araudiari jarraituz.

  2. Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek honako agiri hauetako bat aurkeztu ahal izango dute:

    1. Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek sinatutako ziurtagiria, zeinean banakatuta agertuko baita ikuskatutako azken urteko kontuen memorian azaltzen diren ordainketei buruzko informazioa, baldin eta kontu horien arabera 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-mailara (apartatu honetan ezartzen denera) iristen bada, 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duen 2010eko uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatzen den informazioari kasu eginez.

      Ziurtagiri hori hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte baino ez da izango baliozkoa.

    2. Aurreko zenbakian aipatzen den ziurtagiria ezin bada egin, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek egindako «Adostutako prozedurei buruzko txostena», zeinaren bidez, erreferentziako data batean sozietatearen hornitzaileei ordaindu gabe dauden fakturen lagin adierazgarrian oinarrituta, ondorioztatzen baita abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdiak bete direla, inolako salbuespenik gabe, edo, salbuespenak antzemanez gero, apartatu honen azken paragrafoan eskatzen den betetze-mailara iristea ez dutela eragozten.

      Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren ondorioetarako, ordainketa-epek betetzeko baldintza bete dela ondorioztatuko da, baldin eta abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-maila Enpresen sorkuntzari eta hazkundeari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan ezartzen den ehunekoa bada gutxienez.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.