Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko irailaren 6koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2024rako deialdia; dekretu horren bidez, enpresa- eta sindikatu-erakundeentzako dirulaguntzak arautzen dira, beren jarduera-esparruei dagozkien gaietan erakunde horiekin lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 189
  • Hurrenkera-zk.: 4463
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/09/06
  • Argitaratze-data: 2024/09/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuak (2021eko azaroaren 18ko EHAAn argitaratu zen, 230. zenbakian) enpresa- eta sindikatu-erakundeentzako dirulaguntzak arautzen ditu, beren jarduera-esparruei dagozkien gaietan erakunde horiekin lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatzeko. Dekretu horren xedea da laguntza-neurriak berrestea eta finkatzea, sindikatu-erakundeen berezko helburuen barruan prestakuntza-jarduerak egiteko. Laguntza-neurri horiek 1996an hasi zituen Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak; urriaren 29ko 244/1996 Dekretuan arautu ziren hasiera batean, eta, ondoren, uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan.

Egungo dekretuak finantzaketa-sistema publiko bat ezartzen du, enpresa- eta sindikatu-erakundeen barneko prestakuntza-programak indartzeko. Modu horretan, erakunde horiek tresna egokiak izango dira lantaldeak eta langileak kualifikatzeko, eta, horrela, egoera soziolaborala hobetzen lagunduko dute.

Dekretuaren indarraldia mugagabea bada ere, ezartzen du urtero egingo dela arau horretan aurreikusitako laguntzen deialdia, lan-arloan eskumena duen saileko titularraren agindu bidez.

Deialdian, hauek adierazi beharko dira: eskabideak aurkezteko epea eta haiek finantzatzeko erabiliko den gehieneko zenbateko osoa, entitate onuradunen bi kategorien artean banatuta; zein ehunekotan banatuko diren baliabide ekonomikoak entitate-kategoria bien artean; balorazio-irizpide bakoitzaren baremoak, eta gehieneko modulu ekonomikoak. Gainera, laguntza horiek izapidetzeko bitarteko elektronikoak erabili beharko direla zehaztuko da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri zehaztapen horiek.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, indarrean dago Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretua. Bada, 7/2021 Dekretuaren 10.1.y) artikuluak Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari esleitzen dio eragile sozialek dituzten giza baliabideen kualifikazioa sustatzeko eginkizuna, zenbait prestakuntza-planen bitartez, zehazki giza baliabide horiek gizartearen garapen ekonomikoaren eta ongizatearen alde egin dezaten sustatuko duten prestakuntza-planen bitartez.

Azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 6. artikuluak xedatzen du laguntza-programa honetara bideratutako urteko aurrekontua Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ekitaldi bakoitzerako jasotakoa izango dela.

Bestalde, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.6 artikuluak ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko ekitaldi ekonomiko bakoitzeko aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, aztertu eta, hala badagokio, ezarri beharko dira programetako dirulaguntzak emateko oinarri erregulatzaileak, eta indarraldi mugagabea eman zitzaien dirulaguntzen deialdia egin beharko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legean, 2024/0440 partida kontsignatu da, izen honekin: «232/2001 Dekretua, enpresa- eta sindikatu-erakundeentzako prestakuntza-planak, 2024/2025». Partida hori programa honetan dago: 3112 Lana, 11 zerbitzua, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza, 452 azpikontzeptua, Transferentziak eta dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat. Dirulaguntzaren zenbatekoa, guztira: 797.346,00 euro.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 7. artikuluak ezarritakoari jarraituz, hemen dago aurreikusita xedapen honen bidez deitutako dirulaguntza-lerroa: Lan eta Enplegu Sailaren 2024-2027 epealdiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duen Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren Aginduan. Agindu hori 2024ko martxoaren 5ean sinatu zen digitalki, eta Lan eta Enplegu Sailari dagokion gunean dago argitaratuta www.euskadi.eus webgunean.

Hori guztia dela-eta, eta azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 6.1 artikuluan jasotako gaikuntza baliatuz, honako hau

Azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuan aurreikusitako laguntzen deialdia egitea 2024rako, I. eranskinean jasotako baldintzetan. Dekretu horren bidez, enpresa- eta sindikatu-erakundeentzako dirulaguntzak arautzen dira, beren jarduera-esparruei dagozkien gaietan erakunde horiekin lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatzeko.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Aplikatu beharreko araudia.

Agindu honetan adierazitako dirulaguntzetarako, honako hauek ezarritakoa aplikatuko da: 232/2021 Dekretua, azaroaren 9koa, enpresa- eta sindikatu-erakundeentzako dirulaguntzak arautzekoa, beren jarduera-esparruei dagozkien gaietan erakunde horiekin lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatzeko; 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko manuak (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak garatu duena), eta 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, eta, horretarako, bi hilabete izango dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 6a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.

  1. oinarria. Xedea.

    Agindu honen xedea da azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2024rako deialdia egitea. Dekretu horren bidez enpresa- eta sindikatu-erakundeentzako dirulaguntzak arautzen dira, beren jarduera-esparruei dagozkien gaietan erakunde horiekin lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatzeko.

  2. oinarria. Eskabideak aurkezteko epea.

    Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. oinarria. Baliabide ekonomikoak.

    Deialdi honen xede den finantzaketara bideratutako baliabide ekonomikoak, 2024rako, 797.346,00 euro dira guztira, honela banakatuta:

    142,00 euro 2024. urterako aurrekontu arruntaren kargura

    204,00 euro 2025. urterako konpromiso-aurrekontuaren kargura

    Gehieneko zenbateko hori entitate onuradunen bi kategorien artean banatuko da, honako banaketa-formula honen arabera:

    Enpresa-erakundeei gehieneko kopuru osoaren % 40 emango zaie, hau da, 318.938,40 euro.

    Sindikatu-erakundeei gainerako % 60a emango zaie, hau da, 478.407,60 euro.

  4. oinarria. Prestakuntza-ekintzak hasteko eta amaitzeko epea.

    Azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 4.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, dekretu horren arabera diruz lagunduko diren prestakuntza-planetan aurreikusitako prestakuntza-ekintza guztiak 2024. urtean hasi beharko dira, eta 2025eko martxoaren 30a baino lehen amaitu.

  5. oinarria. Prestakuntza-planen balorazio-irizpideen baremoak.

    Azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, hauek izango dira balorazio-irizpideen baremoak:

  1. Dekretuaren helburuetara egokitzea: prestakuntza-ekintza guztiak, diruz lagundu daitekeen taldea edozein dela ere, 232/2021 Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako helburuetara egokitzen ote diren baloratuko da. Horretarako, gehieneko puntuazioa emango zaio Dekretuaren araberako ekintza gehien aurkezten dituen entitateari: 50 puntu. Gainerako entitateei, dekretura egokitutako ekintza kopuruaren araberako puntuazio proportzionala emango zaie, gehieneko puntuazioari dagokionez.

  2. Prestakuntza garatzeko gaitasuna (gehienez 25 puntu): hauek izango dira balorazio-irizpide horretarako baremoak:

    I. taldeko ekintzetarako, honako irizpide eta baremo hauen arabera baloratuko da entitate eskatzaileak prestakuntza garatzeko duen gaitasuna:

    Prestakuntza-ekintzen lurralde-irismena. Gehienez 5 puntu, kontuan hartuta zenbat lurralde historikotan antolatuko diren prestakuntza-ekintzak:

    o Hiru lurralde historikotan: 5 puntu.

    o Bi lurralde historikotan: 3 puntu.

    o Lurralde historiko batean: puntu 1.

    Zenbat pertsona izango diren prestakuntza-planean sartutako I. taldeko prestakuntza-ekintzen hartzaile. Gehienez 10 puntu, tarte hauen arabera:

    o 801 pertsona edo gehiago: 10 puntu.

    o 800-501 pertsona: 5 puntu.

    o 500-301 pertsona: 3 puntu.

    o 300-101 pertsona: 2 puntu.

    o 101 pertsona baino gutxiago: puntu 1.

    Prestakuntza-ekintza bakoitzaren ordu kopurua. Gehienez 10 puntu.

    o Prestakuntza-ekintza guztien % 51k 6 ordu baino gehiago baditu: 10 puntu.

    o Prestakuntza-ekintza guztien % 51k 6 ordu baino gehiago ez baditu: 5 puntu.

    II. taldeko ekintzetarako. Honako irizpide eta baremo hauen arabera baloratuko da entitate eskatzaileak prestakuntza garatzeko duen gaitasuna:

    Prestakuntza-ekintzen lurralde-irismena. Gehienez 2 puntu, kontuan hartuta zenbat lurralde historikotan antolatuko diren prestakuntza-ekintzak:

    o Hiru lurralde historikotan: 2 puntu.

    o Bi lurralde historikotan: puntu 1.

    o Lurralde historiko batean: 0,5 puntu.

    Zenbat pertsona izango diren prestakuntza-planean sartutako II. taldeko prestakuntza-ekintzen hartzaile. Gehienez 10 puntu, tarte hauen arabera:

    o 1.001 pertsona edo gehiago: 10 puntu.

    o 1.000-901 pertsona: 9 puntu.

    o 900-801 pertsona: 8 puntu.

    o 800-701 pertsona: 7 puntu.

    o 700-601 pertsona: 6 puntu.

    o 600-501 pertsona: 5 puntu.

    o 500-401 pertsona: 4 puntu.

    o 400-301 pertsona: 3 puntu.

    o 300-201 pertsona: 2 puntu.

    o 201 baino gutxiago: puntu 1.

    Prestakuntza-ekintza bakoitzaren ordu kopurua. Gehienez 13 puntu.

    o Prestakuntza-ekintza guztien % 75ek 15 ordu baino gehiago baditu: 13 puntu.

    o Prestakuntza-ekintza guztien % 50ek 15 ordu baino gehiago baditu: 10 puntu.

    o Prestakuntza-ekintza guztien % 25ek 15 ordu baino gehiago baditu: 5 puntu.

  3. Esperientzia (gehienez 25 puntu): hauek izango dira balorazio-irizpide horretarako baremoak:

    I., II. eta IV. taldeetako ekintzetako. Honako irizpide eta baremo hauen arabera baloratuko da entitateek deialdiaren esparruan prestakuntza-ekintzak emateko duten esperientzia egiaztatua:

    Aurreko ekitaldian onartutako prestakuntza-planaren betearazpen-maila: Gehienez 20 puntu. Tarte hauen arabera banatuko dira:

    o Betearazpen-maila % 100ekoa bada: 20 puntu.

    o % 90 eta % 100 artekoa bada: 15 puntu.

    o % 75 eta % 90 artekoa bada: 10 puntu.

    o % 50 eta % 75 artekoa bada: 5 puntu.

    o % 50etik beherakoa bada: 0 puntu.

    Aurreko ekitaldian onartutako prestakuntza-planeko parte-hartzaileen amaitze-tasak. Gehienez 5 puntu.

    o Tasa % 75 eta % 100 artekoa bada: 5 puntu.

    o Tasa % 50 eta % 75 artekoa bada: 2,5 puntu.

    o % 50etik beherakoa bada: 0 puntu.

    III. taldeko ekintzetarako. Aurreko ekitaldiko planaren betearazpen-mailaren arabera soilik baloratuko da entitateen esperientzia egiaztatua. Gehienez 25 puntu.

    o Betearazpen-maila % 100ekoa bada: 25 puntu.

    o % 90 eta % 100 artekoa bada: 19 puntu.

    o % 75 eta % 90 artekoa bada: 13 puntu.

    o % 50 eta % 75 artekoa bada: 6 puntu.

    o % 50etik beherakoa bada: 0 puntu.

  1. oinarria. Gehieneko modulu ekonomikoak.

    Hauek izango dira prestakuntza finantzatzeko dirulaguntzak zehazteko eta justifikatzeko aplika daitezkeen gehieneko modulu ekonomikoak, irakasteko modalitatearen eta diruz lagun daitekeen taldearen arabera:

    (Ikus .PDF)

    1. taldean sartzen diren ekitaldi masiboen kasuan, baldin eta ekitaldi horiek lanaldi osokoak badira eta gehienez 2 egun irauten badute, gehienez ere 2.400 euroko modulua ezartzen da eguneko.

      Lanaldi osotzat hartuko da gutxienez 8 orduko iraupena badu egun bakar batean. Gehieneko modulua proportzioan murriztuko da benetako ordu kopuruaren arabera.

  2. oinarria. Laguntzen izapidetze telematikoa.

  1. Bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dira deialdi honekin zerikusia duten eskabide, errekerimendu, jakinarazpen, zuzenketa, justifikazio eta gainerako kudeaketa guztiak.

  2. Eskabidea eskuratu eta betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikora jo beharko da; zehazki, helbide honetara: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1065407

  3. Espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» atalean egongo da eskuragarri (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta), eta haren bidez egingo dira errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak, justifikazioak eta agindu honen eraginpean dauden eskabidea aurkeztu ondorengo gainerako kudeaketak.

  4. Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartzen diren identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  5. Eskabideen izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez egin ahal izango da. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da (https://www.euskadi.eus/ordezkariak).

  1. oinarria. Eskabideak eta dokumentazioa aurkeztea.

  1. Eskabide-orria (II. eranskina), erantzukizunpeko adierazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dagoen inprimakian beteko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1065407

  2. Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, honako inguruabar hauek egiaztatuko dira:

  1. Zein egoeratan dagoen (eskatuta, emanda edo izapidetzen) administrazio publiko honi edo beste batzuei edo beste ente publiko zein pribatu batzuei prestakuntza-plan bererako edo haren edozein zatitarako eskatu den beste edozein laguntza edo dirulaguntza.

  2. Zein egoeratan dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, halakorik izapidetzen ari bada.

  3. Konpromisoa hartzen duela azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean ezarritako betekizun eta baldintza guztiak betetzeko.

  4. Ez dagoela Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan zehaztutako ezein inguruabarretan.

  5. Ez duela eragin, bultzatu edo sustatu LGTBfobiarik, horren barruan dagoela konbertsio-terapiak sustatu edo egitea.

  6. Konpromisoa hartzen duela berme erreala eratzeko, abenduaren 17ko 698/191 Dekretuaren 2.3 artikuluan ezarritako moduren batean.

  1. Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

    Prestakuntza-plana deskribatzen duen inprimaki normalizatua, dekretuaren 8.1.b) artikuluan eskatutako baldintzetan.

    Gastu-aurrekontua, agindu honen III. eranskinean azaldutako formatuarekin.

    Eredu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1065407

  2. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeko, administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztuko dira, zerga-organoek edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko organo eskudunek emanak, hurrenez hurren. Espedientea kudeatzen duen organoak zuzenean bilduko ditu dokumentu horiek, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bitartez. Hala ere, entitate eskatzaileak horren aurka egin ahal izango du, eta, hala egiten badu, bere kabuz aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak.

  3. Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, entitate eskatzaileak inskribatuta egon behar du Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren hirugarrenen erregistroan.

    Entitatea erregistratuta ez badago, edo Ogasun eta Finantza Sailaren hirugarrenen erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, elektronikoki izapidetu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://euskadi.eus/hirugarrenak).

  1. oinarria. Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

    Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta honako izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: Prestakuntza-planetarako dirulaguntzak.

    Arduraduna: Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza; Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila.

    Helburua: Enpresa- eta sindikatu-erakundeentzako dirulaguntzak izapidetzea eta kudeatzea, giza baliabideen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak gara ditzaten beren jarduera-esparruei dagozkien gaietan.

    Legitimazioa:

    Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

    19/1977 Legea, apirilaren 1ekoa, Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duena.

    11/1985 Lege Organikoa, abuztuaren 2koa, Sindikatu Askatasunari buruzkoa.

    Hartzaileak:

    Ez dago aurreikusita daturik jakinaraztea.

    Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk baliatzeko ere.

    Informazio gehigarria: Gure webgunean kontsultatu dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza (https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/122900-capa2-eu.shtml).

    Araudia:

    Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

    3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

  2. oinarria. Dirulaguntzen kudeaketa eta ebazpena.

  1. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza arduratuko da eskabideak kudeatu eta bideratzeaz.

  2. Deialdian aurkeztutako eskabideak dagokion prozeduraren bidez izapidetuko dira, eta Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak ebatziko ditu, balorazio-batzordearen txostena jaso ondoren eta organo kudeatzaileak proposatuta.

  1. oinarria. Dirulaguntza ordaintzeko eta justifikatzeko modua.

    Honela ordainduko da dirulaguntza:

    Lehenengo ordainketa, esleitutako dirulaguntza guztiaren % 70, dirulaguntza ematea erabakitzen denean egingo da.

    Bigarren ordainketa, gainerako % 30a, diruz lagundutako prestakuntza-plana amaitu ondoren. Horretarako, azken memoria bat aurkeztu beharko dute entitateek, plana amaitu eta bi hilabeteko epean. Memoria horretan, 232/2021 Dekretuaren 15.1 artikuluan aipatutako dokumentazioa jasoko da.

  2. oinarria. Entitate onuradun izateko betekizunak.

    Entitate eskatzaileek onuradun izaera eskuratu ahal izateko, nahitaez bete beharko dituzte bi arau hauetan ezarritako betekizunak: 232/2021 Dekretua, azaroaren 9koa, enpresa- eta sindikatu-erakundeentzako dirulaguntzak arautzekoa, beren jarduera-esparruei dagozkien gaietan erakunde horiekin lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatzeko, eta 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.

    Era berean, ezin izango dute onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan eta Trans pertsonen benetako berdintasun eraginkorra lortzeko eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan adierazitako egoeraren batean dauden eskatzaileak.

  3. oinarria. Entitate onuradunen betebeharrak.

    Laguntzen onuradun izango diren entitateek nahitaez bete beharko dituzte arau hauetan ezarritako betebeharrak: 232/2021 Dekretua, azaroaren 9koa, enpresa- eta sindikatu-erakundeentzako dirulaguntzak arautzekoa, beren jarduera-esparruei dagozkien gaietan erakunde horiekin lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatzeko; Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluak. Halaber, indarrean dagoen araudiaren arabera eska daitezkeen gainerako betebeharrak ere bete beharko dituzte.

  4. oinarria. Laguntzak organo emaileari berreskuratzeko arrazoiak eta prozedura.

    Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen III. tituluko 36. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera arautuko dira bidegabeki jasotako laguntzak organo emaileari berreskuratzeko arrazoiak eta prozedura.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)