Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko irailaren 4koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, beste agindu honek iragarritako lanpostuak esleitzen dituena: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko urriaren 17ko Agindua, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Eskalako lanpostuak (azpitaldea: C1; destino-osagarriaren maila: 20) betetzeko lehiaketa orokorraren deialdia eta oinarriak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 4326
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/09/04
  • Argitaratze-data: 2024/09/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2022ko urriaren 17ko Aginduaren bidez (azaroaren 10eko EHAA), deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioentzat gordetako Administrarien Eskalako lanpostuak betetzeko lehiaketarako (destino-osagarriaren maila: 20).

Balorazio Batzordearen 2023ko ekainaren 7ko erabakiaren bidez, behin betiko esleipen-proposamena onartu zen, eta erabaki zen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari igortzea, ontzat eman zezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara zedin 2022ko urriaren 17ko Aginduaren bidez iragarritako lanpostuen behin betiko esleipen-proposamena.

Hori guztia kontuan hartuta, eta Euskal Enplegu Publikoaren uztailaren 1eko 11/2022 Legearen 18.2.t) artikuluak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3. artikuluak esleitzen dizkidaten eskumenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko urriaren 17ko Aginduaren bidez iragarritako lanpostuen esleipena onartzea eta agindu honen eranskin gisa argitaratzea.

Bigarrena. Kargu-uzteak eta destino berrien kargu-hartzeak 2024ko irailaren 24an gauzatuko dira.

Hirugarrena. Esleipendunen bat ezarritako datan lanpostuaz jabetzen ez bada, ulertuko da interes partikularragatiko borondatezko eszedentzia eskatzen duela karrerako funtzionario gisa, eta egoera hori deklaratuko dio Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Funtzio Publikoko Zuzendaritzak.

Hala ere, esleipendunak behar bezala justifikatutako arrazoiak alegatzen baditu, egoera hori ondoriorik gabe utzi ahal izango da, alegazioak ebazten diren bitartean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024 irailaren 4a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)