Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko ekainaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita, hirugarren aldiz, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Agindua eta, halaber, aldatu egiten baita sailburu beraren 2023ko uztailaren 26ko Agindua; azken bi agindu horien bidez argitara eman ziren, hurrenez hurren, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan -Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitu zen- hautatutako izangaien behin betiko zerrendak eta zerrenda osagarria.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 3342
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/06/28
  • Argitaratze-data: 2024/07/09

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2024ko ekainaren 21eko Ebazpenaren bidez, aldatu egin dira bertan agertzen diren pertsonen merezimenduen guztizko puntuazioak, pertsona horiek parte hartzen baitute 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan.

Era berean, aipatutako hautaketa-prozesua arautzen duten deialdiaren oinarriak ikusita, beharrezkoa da kidego eta espezialitate bakoitzeko izangaiak merezimendu-lehiaketa bidez lortutako guztizko puntuazioen arabera ordenatzea. Horrela, izangaiak hautatuak izateko, lortu nahi duten kidegoaren espezialitatean deitutako plaza guztien kopuruaren berdina edo txikiagoa izan beharko du haien ordena-zenbakiak.

Beraz, hautatutako izangaien zerrenden antolamendua aldatzeak, kasu batzuetan, zerrendetan agertzen ziren pertsonen posizioa aurreratzea dakar, eta, beste kasu batzuetan, atzeratzea. Era berean, hasieran hautatuak izan ez arren, espezialitate horretan hautatutako azken izangaiak lortutakoa baino guztizko puntuazio handiagoa aitortu zaien pertsonak sartu behar dira.

Ondorioz, hau

Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Agindua, zeinaren bidez argitara eman baitziren merezimendu-lehiaketaren bidez deitutako aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak (prozesu hori Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitu zen), hauek egiteko:

Errekurtsoari emandako erantzunaren ondorioz, Naroa Ogando Ubiria izangai hautatu gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskara eta Literatura espezialitatean, txanda irekian (2. hizkuntza-eskakizuna), guztira 9,0000 punturekin. Espezialitate horretan hautatutako azken izangaiak 8,8000 puntu lortu zituen guztira, eta, beraz, puntuazio handiagoa aitortu zaionez Naroa Ogando Ubiriari, Maria Olatz Albizu Gurruchagaren (9,0000) aurretik sartu behar da hautatutako pertsonen zerrendan (posizio hori lortzeko, berdinketa hausteko irizpideak aplikatu dira, deialdia arautzen duten 7.1. oinarriaren 2. apartatuan ezarritakoak izangaiak ordenatzea), eta Miren Del Blanco Aguirrezabalaren atzetik (9,1000).

Bigarrena. Errekurtsoei emandako erantzunen ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea (agindu horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak), aitortutako puntuazioari eta izangaiek zerrendan duten ordenari dagokienez, kasu hauetan:

Ainara Sologuren Garcíak maisu-maistren kidegoko Lehen Hezkuntzako espezialitatean (txanda irekia) lortutako guztizko puntuazioa aldatzea, eta 9,2450 ematea. Horren ondorioz, espezialitate horretan hautatutako pertsonen zerrendan duen posizioa ordenatuko da, eta Nekane Martínez Blascoren aurretik (9,2370) eta Libe Idígoras Sarraoaren atzetik (9,2500) jarriko da.

Amaya SagastI Eguiak maisu-maistren kidegoko Lehen Hezkuntzako espezialitatean (txanda irekia) duen guztizko puntuazioa aldatzea, eta 10,0450 puntu ematea. Horren ondorioz, espezialitatean hautatutako pertsonen zerrendan duen posizioa ordenatuko da, Elixabete Arcarazo Garmendiaren aurretik (10,0370) eta Aiert Ibarbia Urigüenen (10,0450) atzetik ager dadin. Azken posizio hori deialdia arautzen duten 7.1. oinarriaren 2. atalean hautagaien ordenari buruzkoa ezarritako berdinketa hausteko irizpideak aplikatzearen emaitza da.

Hirugarrena. Hezkuntzako sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren I. eranskina aldatzea (agindu horren bidez, argitara eman zen Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen zerrenda osagarria), helburu hauekin:

Pablo Calzada Martinez jauna sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Matematika espezialitatean, txanda irekian (2. hizkuntza-eskakizuna), 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako salbuespenezko prozesuaren deialdia arautzen duten 7.5 eta 4.3 oinarriak aplikatuz. Ondorioz, indarrik gabe uzten da Kidego bereko Teknologia espezialitatean hautatutako pertsonen zerrenda osagarrian sartzea, eta hori guztia errekurtsoari emandako erantzunaren ondorioz.

Laura Cenzano Izquierdo andrea sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Teknologia espezialitatean, txanda irekian, hautatutako pertsonen zerrenda osagarrian(2. hizkuntza-eskakizuna), aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera.

Laugarrena. Hezkuntzako sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren II. eranskina aldatzea (huts-zuzenketa, 2023-09-14ko EHAA, 176. zenbakia), hautaketa-prozesutik eratorritako eskubideei uko egin dieten pertsonei buruzkoa, Eva Pineda García andrearen aipamenari dagokionez. Izan ere, baliogabetu egin behar da errekurtsoa baiestearen ondorioz. Hau da, egokia da ondorioak Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduan ezarritakora atzera eramatea. Agindu horren bidez, desagertzear dagoen Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoko (txanda irekia, 2. HE) izangaia hautatutzat jotzen da Gizartearentzako Zerbitzuen espezialitatean, eta guztira 10,1080 puntu emango zaizkio.

Bosgarrena. Hamar egun naturaleko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, xedapen zati honen lehen eta laugarren zatietan zein hirugarren zatiaren hirugarren paragrafoan aipatutako izangai hautatuek Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 8.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkeztu ditzaten.

Dokumentazioa online aurkeztuko da, hemen: https://hezigunea.euskadi.eus/(«Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) Tramitagune «Administrazio-espedienteak: eskabideak, erreklamazio formalak, errekurtsoak» Gainerako izapideak.

Agindu honen eranskinean, zinpeko aitorpenaren eredua argitaratzen da, bai eta «Hautatuek dokumentazioa entregatzea» eredua ere, zeina bete eta adierazitako helbidean ere aurkeztu beharko baita.

Seigarrena. Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez dutenek, edo agiriok aztertuta, deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez dutela ikusten bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeriak egiteagatik izan lezaketen erantzukizunari eragin gabe. Era berean, eskubide guztiak galduko dituzte azterketa medikoan ez-gaitzat jotzen direnek.

Zazpigarrena. Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (5)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.