Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko ekainaren 19koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, irakurketa eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien zerbitzuen erabilera sustatzeko dirulaguntzak arautzeko eta dirulaguntza horien 2024ko deialdia egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 4025
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/06/19
- Argitaratze-data: 2024/08/26
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legearen bidez sortu zen Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea, eta sare horri dagokio, besteak beste, liburutegiei laguntza-programak eta -zerbitzuak ezartzea, batez ere informatika-sareak antolatzeko, irakurketa eta liburutegien erabilera sustatzeko kanpainak bultzatzeko eta funtsez edo bestelakoez hornitzeko.
Era berean, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagokio liburutegien alorreko eskumena, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta haien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 14.1.d) artikuluan.
Bestalde, sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuaren arabera, Liburutegi Zerbitzuaren eskumena da «Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legearen esparruan Euskadiko Liburutegien Irakurketa Publikoko Sareari dagozkion planifikazio-, funtzionamendu- eta koordinazio-egitekoak garatu eta gauzatzea», bai eta «Irakurtzeko zaletasuna sustatzeko neurriak diseinatzea» ere.
Hori dela eta, eta jakinik haurtzaroan eta gaztaroan errazago hartzen dela liburuekiko zaletasuna eta liburutegiak erabiltzeko ohitura, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren ustez lehentasunezkoa da batez ere herritar horien beharrizanei erantzutea.
Agindu hau, gainera, sartuta dago bai sailaren 2021-2024 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bidez onartu zen, eta zenbait aldaketa izan ditu, azkena 2023ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez), baita 2024rako Dirulaguntzen Urteko Planean ere (Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko maiatzaren 28ko Aginduaren bidez onartu zen).
Alde horretatik, eta deialdi honek liburuekiko eta liburutegiak erabiltzeko ohiturarekiko zaletasuna sustatzea errazten delakoan, batez ere haurren eta gazteen artean,
honako hau
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, interesdunek, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari; horretarako, hilabeteko epea dute, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 19a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
Irakurketa eta Euskadiko Irakurketa Publikoko sarean dauden liburutegien erabilera sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen eta dirulaguntza horietarako 2024ko deialdia egiten duen deialdiaren oinarriak
Irakurketa eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegien zerbitzuen erabilpena sustatzeko dirulaguntzen 2024ko deialdia arautzea du xede agindu honek.
Agindu honetan araututako dirulaguntzen gehieneko guztizko zenbatekoa 350.000,00 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden aurrekontu orokorren kargura emango dira.
Erakunde interesdunek, prozedura honen eskabideak, kontsultak eta izapide guztiak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan erabilgarri dauden bide elektronikoak erabili beharko dituzte.
Izapidetzeko-jarraibideak, ereduak eta eskabide-inprimakia eskuragarri jarriko dira administrazio prozedurari buruzko informazio-fitxan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0038311
Eskaera egin osteko izapideak, berriz, helbide honen bidez egingo dira, bide elektronikoz: https:// www.euskadi.eus/nirekarpeta
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Eusko Jaurlaritzaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da (helbide honetan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ordezkariak).
Agindu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradun izan daitezke liburutegi publikoen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, toki-erakunde eskudunak eta udal-liburutegi publikoen arloko zereginak esleituta dauzkaten Euskal Autonomia Erkidegoko udal-erakundeak.
Udalerri bakoitzean erakunde onuradun bakarra egon daiteke. Horrenbestez, udalerri batean eskaera bat baino gehiago badago, udalaren eskaerak lehentasuna izango du gainerako erakunde eskatzaileen aurretik.
Erakunde eskatzaile bat baino gehiago badago, eta haietako bat ere ez bada udala, liburutegi gehien kudeatzen duen erakundeak izango du lehentasuna. Azken kasu horretan, erakunde eskatzaileek liburutegi-kopuru bera kudeatzen badute, liburu-funtsen kopuru handiena duenak izango du lehentasuna.
Deialdiaren xede diren dirulaguntzak eskuratzeko baldintza da Dirulaguntzen Araubideari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekuren baten eraginpean ez egotea.
Halaber, ezingo dute dirulaguntzarik eskatu, kasuan kasuko zehapenak ezarritako epean, sexu-bereizkeria dela-eta zehapen administratibo edo penalik duten pertsona juridikoek, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren indarrez debeku horrekin zehatutakoek ere.
Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak jaso ahal izateko, ezinbestekoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta izatea ere.
Aurreko apartatuetan dirulaguntzen onuradun izateko adierazitako baldintzak bete beharko dira laguntza-eskaera aurkezten den unetik ematen den dirulaguntza likidatu arte.
Diruz lagun ahalko dira 2024ko ekitaldian egiten diren jarduerak, baldin eta irakurzaletasuna sustatzea badute helburu, batez ere haur eta gazteen artean, baita Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan kultura eta liburutegi-zerbitzuak hedatzeko jarduerak bultzatzea ere.
Ildo horretatik, besteak beste, hauek izango dira diruz laguntzeko modukoak:
Irakurzaletasuna sustatzearen arloan profesionalei prestakuntza espezifikoa emateko jarduerak. Ez dira sartuko joan-etorrien gastuak, mantenukoak eta jarduera horietan parte hartzetik eratorritako gainerako dietak.
Irakurketako jarduera osagarriak (ipuinaren ordua, irakurketa-tailerrak umeentzat, gazteentzat eta helduentzat, eta abar).
Liburuen inguruko erakusketa bibliografikoak, solasaldiak eta abar antolatzea.
Literatura-lehiaketak antolatzea, haur eta gazteentzako literatura barne.
Liburuak eta liburutegiak sustatzeko kanpainak, bereziki haur eta gazteen artean irakurle berriak erakartzeko.
Kanpo uzten da, espresuki, agindu honek aipatzen dituen helburuen barnean jarduera zehatzak egiteko behar ez den material bibliografikoa erostea.
Ezin izango dira dirulaguntza hauetara aurkeztu gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzen ez duten jarduerak.
Diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da. Zehazki, egindako gastutzat hartuko da justifikazio-aldia amaitu aurretik benetan ordaindu dena.
Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, erakunde onuradunak diruz lagundutako jardueraren % 100 azpikontratatu ahal izango du gehienez.
Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak sektore publikoko kontratazioa arautzen duen araudian kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, eta, betiere, horrek berekin badakar hirugarrenekin kontratatzea, onuradunak hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu, gutxienez, zerbitzua emateko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta zerbitzu horren ezaugarri bereziak direla-eta, ez badago merkatuan halako zerbitzurik ematen edo hornitzen duen nahikoa erakunde.
Efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera aukeratuko da aurkeztutako eskaintzen artean (justifikazioan edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskabidean aurkeztu beharko dira), eta baldin eta proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez bada, berariaz justifikatu beharko da memoria batean.
Baldin eta, aurreko paragrafoetan xedatutakoaren arabera nahitaezkoa bada eskaintza bat baino gehiago eskatzea, eta eskaintza horiek aurkezten ez badira, edo ekonomikoki onuragarriena ez den eskaintza bat adjudikatzen bada, justifikazio egokirik gabe, organo emaileak zerbitzuaren peritu-tasazioa eskatu ahal izango du, eta sortzen diren gastuak onuradunaren kontura izango dira. Kasu horretan, dirulaguntza kalkulatzeko, bi balioetatik txikiena hartuko da erreferentziatzat: onuradunak adierazitakoa edo tasazioaren ondoriozkoa.
Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskabideak bide elektronikoak erabiliz aurkeztuko dira, agindu honen 3. artikuluaren 2. puntuan zehaztutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.
Erakunde eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta agiriak, aukeran. Era berean, prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Eskabideari honako hauek erantsiko zaizkio:
Memoria labur bat, non jasoko baitira burutu beharreko jarduerak, eta proiektua egoki interpretatzeko interesgarri iritzitako elementu oro. Memoria hori liburutegiko teknikari arduradunak datatu eta sinatu beharko du.
Errolda-datuak, 0 eta 18 urte bitarteko biztanleei buruzkoak. Ez da erroldako ziurtagiririk aurkeztu behar.
Liburutegiak kudeatzeko eskumenak dituzten toki-erakundeek, eskumen hori egiaztatzeko, agiri bat erantsi beharko dute, non eta aurretik ez duten aurkeztu eta ez dagoen baldintza berean indarrean, behintzat.
Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikulua aplikatuz, honako betekizun hauek egiaztatuko dira eskabidean, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez:
Erakunde eskatzaileak adierazi egingo du egiazkoak direla eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta bete egiten dituela dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak.
Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela, erregelamenduz zehazten den moduan.
Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluaren arabera.
Erakunde eskatzaileak helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk eskatu eta, hala badagokio, jaso dituela jakinarazi beharko du, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.
Erakunde eskatzailea ez dagoela zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan ezarritakoa barne.
Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, erantzukizunpeko adierazpenean jasotako alderdiak egiaztatzeko, ordeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute subjektu onuradun gisa proposatzen direnek, kasuan kasuko dirulaguntza emateko prozedura ebatzi aurretik.
Eskatzaileak baldintzak betetzen dituela erakusteko eta hori ofizioz egiaztatzeko, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari eta dirulaguntzak itzultzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan aurreikusitakoa aplikatuko da.
Kultura Ondarearen zuzendariari dagokio agindu honen bidez araututako dirulaguntzak kudeatzeko egin beharrekoak egitea.
Eskabidea izapidetzea onartzeko eskatzen diren agiriak falta direla edo agiri horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako agirietan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio erakunde interesdunari huts-egitea zuzentzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta, orobat, jakinaraziko zaio, hori egin ezean, ulertuko dela eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela; betiere, aurrez dagokion ebazpena emango da.
Erakunde eskatzaileren batek eskabidea presentzialki aurkeztu badu, zuzenketak aurkezpen elektronikoaren bidez egiteko eskatuko zaio.
Kultura Ondareko zuzendariari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea, agindu honen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera. Era berean, zuzendari horrek osatuko du ebazpen-proposamena, eta, hori egin ondoren, Kulturako sailburuordeari igorriko dio. Bertan azalduko dira, hala badagokio, erakunde onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren kopurua, bai eta emandako dirulaguntzak egokiro erabiliko direla ziurtatzeko beharrezkotzat jotzen diren baldintza guztiak ere.
Agindu honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten erakunde onuradunen artean banatuko dira agindu honen xedera bideratutako baliabide ekonomikoak.
Diru-kopuruak zehazteko, honako irizpide hau erabiliko da:
Biztanleria-irizpidea: erakunde onuraduneko haurren eta gazteen biztanleria hartuko da kontuan, 0-18 urteko tarte bakarrean. Horretarako, biztanleen araberako multzoak ezartzen dira, eta multzo horiei balio homologatu batzuk eta indize zuzentzaile batzuk aplikatuko zaizkie: zenbat eta biztanle gutxiago izan erakunde onuradunek, orduan eta handiagoak izango dira indize zuzentzaileak.
Biztanleria homologatua (P).
Herri guztiak haurren eta gazteen biztanle-kopuruaren arabera sailkatzen dira, eta, horrela, herrien P balio homologatua lortzen da, eskala honen arabera:
Biztanleria P.
0tik 100era: 100.
101etik 200era: 200.
201etik 300era: 300.
301etik 500era: 500.
501etik 1.000ra: 1.000.
001etik 2.000ra: 2.000.
001etik 3.000ra: 3.000.
001etik 5.000ra: 5.000.
001etik 10.000ra: 10.000.
001etik 20.000ra: 20.000.
001etik 30.000ra: 30.000.
001etik 40.000ra: 40.000.
001etik 50.000ra: 50.000.
001etik 60.000ra: 60.000.
000naka jarraitzen du.
Adibidea: 1.145 biztanle dituen udalerri bat 2.000 dituenarekin parekatuko da, eta 40.127 biztanle dituen beste bat 50.000 dituenarekin.
Indize zuzentzailea (IZ).
Honako koefiziente zuzentzaile hau ezarriko da:
Biztanleria IZ.
0tik 100era: 10.
101etik 200era: 6.
201etik 300era: 5.
301etik 500era: 3,5.
501etik 1.000ra: 2.
001etik 2.000ra: 1,25.
001etik 3.000ra: 1.
001etik 5.000ra: 0,75.
001etik 10.000ra: 0,5.
001etik 20.000ra: 0,35.
001etik 30.000ra: 0,33.
001etik 40.000ra: 0,31.
001etik 50.000ra: 0,29.
001etik aurrera: 0,27.
Formula lortzeko, urrats hauek egin behar dira:
Erakunde onuradun bakoitzaren B balioa eskuratzea, hau da, faktore hauek biderkatzearen emaitza: Biztanleria homologatua (B) eta indize zuzentzailea (IZ).
(B = BH*IZ*).
B koefizienteen baturaren emaitza (BB).
Dirulaguntza kalkulatzea:
(Ikus .PDF)
Faktoreak:
P: biztanle-taldeentzako biztanleria homologatua.
IZ: indize zuzentzailea.
B: biztanleria (P) eta indize zuzentzailea (IZ) biderkatzearen emaitza. (B = BH*IZ).
BB: erakunde onuradun guztien B balioen batura.
DK: baliabide erabilgarriak.
Aurreko hori guztia aplikatu eta gero, onuradunen batek 11.1 artikuluko ehunekoa gainditzen badu, aurrekontuaren gainean onarturiko gehieneko zenbatekoan ezarriko dira dirulaguntzak. Soberakinak gainerako erakunde onuradunen artean banatuko dira, eta, horretarako, artikulu honetako kalkulu-prozesuan ezarritako sistema erabiliko da. Gauza bera egingo da behar adina aldiz, eta aurretik lortutako zenbatekoei gehituko zaizkie hori aplikatzearen ondoriozkoak.
Prozeduran goian aipatutako adierazleetatik ateratako datu objektiboez bestelako egitate, alegazio eta frogak ez direnez kontuan hartu, Kultura Ondarearen zuzendariak egindako ebazpen-proposamena behin betikoa izango da.
Laguntza hauen xede diren jarduerak egiteko gastuen onartutako aurrekontuaren % 75erainokoa izan ahal izango da dirulaguntza. Gehieneko ehuneko hori mantendu beharko da amaieran justifikatutako kopuruekiko.
Artikulu honen aurreko zenbakian zehaztutakoa gorabehera, erakunde bakoitzari emandako dirulaguntza ezin izango da inola ere izan 30.100,00 eurotik gorakoa.
Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, deialdi honetan aurreikusitako kalkulu-irizpideak aplikatuta lortutako zenbatekoak biribildu egingo dira aurreko edo ondorengo zenbaki oso hurbilenera. Biribiltzearen ondorioz, finantzatu beharreko guztizkoa deialdian finkatutako kreditua baino handiagoa bada, alde hori kendu egingo zaio finantzaketa handiena lortzen duen proiektuari.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gehiegiko finantzaketarik gertatzen ez bada, betiere. Izan ere, halakorik gertatuz gero, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehieneko mugaraino.
Kulturako sailburuordeari dagokio, Kultura Ondarearen zuzendariak egindako proposamena ikusita, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen ebazpena ematea. Ebazpen horretan, honako informazio hau adieraziko da: eskatutako dirulaguntza ematen den, ukatzen den, eta, hala badagokio, ez den onartzen. Dirulaguntza ematen bada, erakunde onuradunaren izen soziala eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira. Ukatzen bada, berriz, erakunde eskatzaileen izena edo izen soziala azalduko dira, baita dirulaguntza zergatik ukatzen den ere. Onartu ezean ere azaldu beharko da zergatik.
Hartzen den ebazpena bide elektronikoz jakinaraziko zaie erakunde interesdunei, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Errekurtsoak aurkezteko kontuan hartu beharreko data lehenik egiten denarena izango da.
Aurreko paragrafoan aipatzen diren ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote erakunde interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpenak jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
Sei hilekoa izango da prozedura ebazteko eta ebazpena erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.
Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, oinarri arautzaileetan baimendutako kasuetatik kanpo aldi berean beste ekarpen batzuk lortzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu egingo da.
Honako betebehar hauek izango dituzte agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako dirulaguntzak jasotzen dituzten erakundeek:
Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek berariaz uko egiten ez badiote dirulaguntzari, onartu egin dutela ulertuko da.
Agindutako xede zehatzerako erabiltzea dirulaguntza.
Dirulaguntza ematea eragin duen jarduera gauzatzea.
Dirulaguntza eman duen erakundearen aurrean egiaztatzea laguntza ematea eragin duten betekizunak eta baldintzak betetzen direla eta jarduera bera gauzatu dela.
Laguntza eman duen erakundeak egiten dituen egiaztapenen mende eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak burutzen duen ikuskaritzaren mende egotea, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura eskuratzen diren laguntza edo dirulaguntzei dagokienez. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziko neurrien mende ere egotea.
Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea dirulaguntza eman duen erakundeari.
Beste erakunde publiko zein pribatuei xede berberarekin dirulaguntzarik eskatu bazaie eta agindu honetan arautzen diren dirulaguntzetarako eskabidea egiteko unean erabakitzeke bazeuden edo haien egoeraren berririk ez bazen, laguntza horien egoera zein den adieraztea.
Dirulaguntza jasotzeko kontuan hartu zen edozein egoera objektiboren edo subjektiboren aldaketa oro jakinaraztea dirulaguntza eman duen erakundeari.
Jasota uztea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Liburutegi Zerbitzuak emandako babesa jaso dela, dirulaguntza honen bidez egiten diren jarduera eta agiri guztietan, bai eta horien publizitatean ere.
Herritarrekin, ahozko eta idatzizko harremanetan euskararen erabilera bermatzea.
Hizkuntza eta irudiak ikuspegi intersekzionalarekin eta, bereziki, sexuarekin eta generoarekin errespetuz erabiltzea dirulaguntzaren xede den jarduerak edo proiektuak behar dituen dokumentazio eta material guztietan.
Era berean, jarduera horietan, jarduerak eskaintzean bertan bermatuko da ez dela erabilera estereotipaturik egongo gizonen eta emakumeen rolei dagokienez.
Egiaztatzea, dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena eman aurretik eta dirulaguntza ordaintzen den unean, egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzen itzulketari dagozkionak ere, hala ezarrita baitago Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14 f) artikuluan.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeko eskakizunari dagokionez, kontuan hartuko da Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 9. artikuluan ezarritakoa (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da: 2023-02-17ko EHAA, 34. zk.).
Oro har, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean, zehazki 14. artikuluan, eta dirulaguntzen arloan aplikatzekoak diren gainerako lege-xedapenetan jasotako beste edozein betebehar.
Dirulaguntza agiri bidez justifikatuko da 2025eko urtarrilaren 3a baino lehen.
Justifikazio horiek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, web-gune honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Dirulaguntzak justifikatzeko agirien artean, kontu-hartzailearen edo idazkari kontu-hartzailearen «Justifikazio-ziurtagiria» aurkeztu beharko da, honako informazio hau duela: egindako gastuak eta, halakorik balego, helburu bererako jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen zerrenda. Helbide honetan dago eskuragarri ziurtagiri horren eredua: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0038311 Aurkeztu beharko dira, halaber, fakturak edo merkataritzako trafiko-juridikoan froga-balio bera duten edo administrazio-eraginkortasuna duten dokumentuak, 2024ko ekitaldian benetan egindako gastua egiaztatzeko.
Baldin eta eskabidean aurkeztutako jardueraren baten ordez xede bereko baina izaera desberdineko beste jarduera bat egitea justifikatu behar bada, betearazpenari buruzko memoria bat ere aurkeztu beharko da.
Jarduerak dirulaguntzarekin ez ezik, funts propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin ere finantzatu badituzte, justifikazioan hau guztia egiaztatu beharko da: dirulaguntza jaso duten jarduera horietarako zenbat diru erabili den, nondik etorri den eta zertan erabili den.
Aurkeztutako agiriak jasota eta aztertuta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak aginduko du dirulaguntza ordaintzeko, eta, hala behar denetan, minorazio bat egiteko dagokion prozedurari jarraikiz. Gainera, likidatzeko ebazpen-proposamena egingo dio Kulturako sailburuordeari, zeinari baitagokio ebazpena ematea bi hilabeteko epean, justifikazioak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.
Dirulaguntza egiaztatzeko eskumena duen organoak ikusten badu zuzen daitezkeen akatsak daudela onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emango dio onuradunari, eta 10 eguneko epea emango dio zuzentzeko.
Justifikazioa ez bada aurreikusitako epean aurkezten, pertsona edo erakunde interesdunari eskatuko zaio hamabost eguneko epean aurkez dezala. Epe hori igaro eta justifikazioa aurkeztu ez badu, dirulaguntza likidatzeko prozedurari ekingo zaio.
Ematen diren dirulaguntzak aldi bakarrean ordainduko dira, betiere egiaztatu eta gero diruz lagundutako jarduera gauzatu dela, eman den helbururako erabili dela eta haren kostuaren guztizko zenbatekoa zein den.
Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, erakunde onuradunek alta emanda egon beharko dute Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan.
Erregistratuta ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi badira, alta edo aldaketa egiteko helbide honetara jo ahal izango da: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak Bertan, inprimakia deskargatu daiteke. Badago ere baliabide elektronikoez egitea.
Honako hauek hartuko dira ez-betetzetzat:
Jasotako dirulaguntzak, osorik edo zati batean, eman diren proiektuez bestelakoetan erabiltzea.
Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza emateko ebazpenean adierazitako baldintzak ez betetzea.
Dirulaguntzen arloan aplikatzekoa den beste xedapen batek ezarritako beste edozein betebehar orokor ez betetzea, bereziki Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan araututako itzulketa-arrazoiak.
Haietako ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan aplikatzekoak diren berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. eta 41. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera eta artikulu horietan aurreikusitakoa betez.
Nolanahi ere, erakunde onuradunaren betetze-maila nabarmen hurbiltzen bada guztiz betetzera, eta hark egiaztatzen badu egindako jarduera argi eta garbi bere konpromisoak betetzera bideratu dela, dirulaguntzaren azken zenbatekoa dirulaguntzaren xede den jardueraren ez-betetze-mailaren araberakoa izango da, proportzionaltasun-printzipioa errespetatuz.
Horrenbestez, jarduera partzialki ez betetzea onartu ahal izango da, betiere baldin eta diruz lagundutako jardueraren helburuak eta konpromisoak betetzera bideratutako jarduera egin dela argi eta garbi egiaztatzen bada, eta jardueraren betetze-maila diruz lagundutako proiektuaren aurrekontu osoaren % 65era iristen bada gutxienez.
Kasu horretan, dirulaguntza emateko ebazpena aldatuko da, eta azkenean emandako zenbatekoa murriztu egingo da aurrekontu osotik benetan justifikatutako zenbatekoaren proportzioan.
Salbuespen gisa, proiektua aurretik ezarritako ehunekora iristen ez bada, dirulaguntzaren organo kudeatzaileak ez-betetze partzialak daudela balioetsi ahal izango du, baldin eta dirulaguntzaren onuradun den pertsonak edo erakundeak egindako lanek berezitasun eta espezifikotasun objektiboak badituzte, eta, berez, diruz lagundutako proiektuaren xedeari balio erantsia ematen badiote.
Datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Kultura Ondarearen arloko laguntzak eta dirulaguntzak.
Arduraduna: Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
Xedea: Kultura Ondarearen arloko laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzea.
Legitimazioa: datuen tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean gauzatutako misio bat betetzeko.
Hartzaileak: arlo horretan eskumena duten administrazioak.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/026100-capa2-eu.shtml
Araudia: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.