Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntzako sailburu beraren 2022ko azaroaren 30eko Aginduak deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten epaimahaien osaketa (Agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegoko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin da).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 520
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/25
  • Argitaratze-data: 2023/02/01

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 30eko Aginduaren bitartez (EHAA, 2022ko abenduaren 12koa), Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako irakasle Espezialisten kidegoko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen. Agindu horren 5.1 oinarriak ezartzen du, hautaketa-prozeduretako parte-hartzaileak hautatzeko, hautaketa-organoak izendatuko direla. Horiek izendatuko dira Hezkuntzako sailburuaren agindu bidez, aipatutako Hezkuntzako sailburu beraren 2022ko azaroaren 30eko Aginduaren 5.2.2 oinarriaren arabera.

Aipatutako 5.2.2 oinarriaren arabera, epaimahaiei dagokionez, Hezkuntzako sailburuak izendatuko du zuzenean epaimahaiburua. Beste lau epaimahaikideak izendatzeko, berriz, zozketa egingo da. Salbuespen gisa, titularren kopuru txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan, titular funtzionarioak izendatuko ditu zuzenean Hezkuntzako sailburuak, bai eta hautaketa-prozedura honetan borondatez parte hartzen duten epaimahaikideen kasuan ere, deialdiaren 5.4 oinarriaren arabera.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 30eko Aginduaren (EHAA, 2022ko abenduaren 12koa) 5.2.2 oinarriaren bosgarren paragrafoan adierazten denaren arabera 2023ko urtarrilaren 24an epaimahaien kideak izendatzeko zozketa egin da; zozketa Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 30eko Aginduaren 5.2.2 oinarrian aurreikusitako baldintzen arabera egin da.

Hori dela eta, hautaketa-organoen epaimahaiburuak eta epaimahaikideak izendatzeko egin beharrekoa egin ondoren, honako hau

Lehenengoa. Argitaratzea agindu honen eranskinean Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 30eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran jardun behar duten epaimahaien osaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegoko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan.

Bigarrena. Epaimahaietako kideren bat ordezkatu behar izanez gero, horren ordez eranskinean azaltzen den hurrenkera bereko ordezkoa izendatuko da, eta hori ezinezkoa bada, hurrengo ordezkoa, agertzen diren hurrenkerari jarraituz.

Hirugarrena. Agindu honen eranskinean azaltzen diren hautaketa-organoetako kideek ez dute prozeduran parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote frogagiriekin, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeak, 23. artikuluan aurreikusten dituen gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badute.

Halaber, izangaiek hautaketa-organoetako kideak errefusa ditzakete, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, 24. artikuluan aurreikusitako baldintzak ematen badira.

Laugarrena. Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko aretoan, bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.