Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, beste agindu honen IX. eta X. eranskinak aldatzen dituena: Agindua, 2022ko irailaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 499
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/18
  • Argitaratze-data: 2023/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Lehenengoa. 2022ko maiatzaren 23an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Agindua, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Bigarrena. 2022ko irailaren 13an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Agindua, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak, hainbat kidego eta eskalatan (I. XXIII. eranskinak).

Hirugarrena. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aginduen bidez, baietsi egin dira ikasketa-eremu jakin batzuetako tituluak merezimendu gisa baloratzeari buruzko atalari dagokionez aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoak.

Errekurtsoen ebazpenean adierazten den bezala, aldatu egingo dira prozesu berezirako (IX. eranskina) eta salbuespenezko prozesurako (X. eranskina) deialdiaren oinarri espezifikoak, merezimenduen balorazioan 023104 «Itzulpena eta interpretazioa» ikasketa-eremuari dagozkion titulazioak sartzeko, honela:

  1. eranskineko 4, b.1 apartatua:

    1. Titulu hauek baloratuko dira (10 puntu lor daitezke gehienez):

    5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia):

    023104 Itzulpengintza eta Interpretazioa.

    023201 Euskararekin zerikusia duten Espainiako hizkuntzak eta dialektoak.

  2. eranskineko 4, c.1 apartatua:

    1. Titulu hauek baloratuko dira (20 puntu lor daitezke gehienez):

    10 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia):

    023104 Itzulpengintza eta Interpretazioa.

    023201 Euskararekin zerikusia duten Espainiako hizkuntzak eta dialektoak.

    Laugarrena. Aurkeztutako errekurtsoak baietsita, deialdiaren oinarriak aldatu behar dira, adierazitako eran, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

    Azaldutakoa dela bide, honako hau

Lehenengoa. Aldatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren IX. eranskineko 4, b.1 apartatua. Agindu horren bidez iragartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Delako apartatua honela geratuko da:

b.1. Titulu hauek baloratuko dira (10 puntu lor daitezke gehienez):

5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia):

023104 Itzulpengintza eta Interpretazioa.

023201 Euskararekin zerikusia duten Espainiako hizkuntzak eta dialektoak.

3 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia):

023201 Espainiako hizkuntzak eta dialektoak.

023101 Ingelesa.

023102 Hizkuntza klasikoak.

023901 Hizkuntza modernoak eta aplikatuak.

023103 Atzerriko beste hizkuntza batzuk.

Bigarrena. Aldatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren X. eranskineko 4, c.1 apartatua. Agindu horren bidez iragartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Delako apartatua honela geratuko da:

c.1. Titulu hauek baloratuko dira (20 puntu lor daitezke gehienez):

10 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia):

023104 Itzulpengintza eta Interpretazioa.

023201 Euskararekin zerikusia duten Espainiako hizkuntzak eta dialektoak.

5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia):

023201 Espainiako hizkuntzak eta dialektoak.

023101 Ingelesa.

023102 Hizkuntza klasikoak.

023901 Hizkuntza modernoak eta aplikatuak.

023103 Atzerriko beste hizkuntza batzuk.

Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 18a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.