Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko otsailaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez zazpiehun milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzen baita eta eragiketa horren ezaugarriak zehazten baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 32
  • Hurrenkera-zk.: 795
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/08
  • Argitaratze-data: 2023/02/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Urtarrilaren 31ko 16/2023 Dekretuak erabaki eta baimentzen du zorpetze-eragiketak egitea 2023ko ekitaldiaren kontura; betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legeak 10. artikuluko 1. paragrafoan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren kontura.

Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakorekin bat etorriz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuari dagokiola agindu baten bidez zehaztea zer tresna eta modalitate erabiliko diren xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko, eta zehaztea zein izango diren dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balore gisa jaulkitzen bada.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

  1. Zenbateko nominala: 700.000.000 euro.

  2. Modalitatea: bonu jasangarriak.

  3. Jaulkitzeko prozedura: jaulkipen publikoa.

  4. Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2023ko otsailaren 17a.

  5. Interesa: urteko nominalaren % 3,50, urtero apirilaren 30ean ordainduko dena; kupoi luze bat ordainduko da 2024ko apirilaren 30ean.

  6. Jaulkitze-prezioa: % 99,203.

  7. Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.

  8. Amortizazio-data: 2033ko apirilaren 30a.

  9. Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.

  10. Balio unitarioa: mila euro (1.000,00 euro).

  11. Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.