Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko otsailaren 14koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen da eta oinarriak onartzen dira Fundación Basque Team Fundazioak bekak eman ditzan 2023an Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirola sustatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeei laguntzak eman diezazkien 2023ko goi-mailako proiektuetarako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 37
- Hurrenkera-zk.: 921
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/02/14
- Argitaratze-data: 2023/02/22
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 12. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoen goi-mailako kirola sustatzeko bekak, sariak eta bestelako dirulaguntzak ematea aurreikusita dago, Euskal Sektore Publikoko Fundazioaren bitartez, Fundación Basque Team Fundazioaren bitartez edo Administrazio Orokorrak finantzatutako bestelako beka eta laguntzen bitartez.
Fundación Basque Team Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioa da, goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzeko eta sustatzeko interes orokorra duena, euskal ordezkaritza zabala ahalbidetzeko nazioarteko goi-mailako kirol-lehiaketetan, baita euskal kirolariek aipaturiko lehiaketa horietan emaitza bikainak lor ditzaten ere.
Arestian adierazitakoaren ondorioz, Fundación Basque Team Fundazioak hainbat laguntza edo beka eman ditu duela zenbait urtetik hona, euskal kirolariak behar bezala prestatzeko eta parte hartzeko mundu mailako nazioarteko kirol-lehiaketa garrantzitsuenetan, eta, bereziki, programa olinpiko eta paralinpikoaren parte diren lehiaketetan. Kirolariei zuzenean emandako laguntzez gain, beharrezkotzat jo da kirol-erakundeei zuzendutako beste laguntza batzuk ezartzea. Kontuan izan behar da kirol-modalitate eta -espezialitate batzuen kasuan kirol-erakundeak direla kirolarien prestakuntza bideratzen dutenak.
Aurrekontu-kreditua dago oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak emateko.
Horren arabera, honako hau
Lehenengoa. Fundación Basque Team Fundazioaren bekak ematea baimentzea Euskal Autonomia Erkidegoan 2023an goi-mailako kirola sustatzeko.
Bigarrena. Fundación Basque Team Fundazioak goi-mailako kirola sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan 2023. urtean bekak emateko agindu honen 1. eranskinak dakartzan oinarriak onartzea.
Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeei laguntzak emateko baimena ematea, Fundación Basque Team Fundazioak 2023. urtean emandako goi-mailako euskal kirola sustatzeko eta laguntzeko proiektuetarako.
Laugarrena. Fundación Basque Team Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeei 2023. urtean emandako goi-mailako euskal kirola sustatzeko eta laguntzeko proiektuetarako laguntzak emateko agindu honen 2. eranskinean jasotako oinarriak onartzea.
Bosgarrena. Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, hura argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren jurisdikzio horretako gelan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hori ere.
Seigarrena. Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita izango ditu ondorioak agindu honek.
1. GEHIGARRIA
2023KO BASQUE TEAM BEKEN OINARRIAK
Oinarri hauen xedea da Fundación Basque Team Fundazioak bekak emateko araubidea arautzea, hain zuzen ere goi-mailako kirola sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean.
«2023ko Basque Team bekak» izen orokorraren barruan, oinarri hauek dakartzaten goi-mailako kiroleko beka edo laguntza motak sartzen dira.
Oinarri hauetan «kirola» aipatzen denean, «goi-mailako kirola»-z ari garela ulertuko da. Horretarako, goi-mailako kiroltzat hartzen da Euskadiren interesekoa den kirol-jarduera, funtsezko faktorea baita Autonomia Erkidegoaren kirol-garapenean, oinarrizko kirola sustatzeko duen mailagatik eta goreneko mailako kirol-lehiaketa ofizialetan duen ordezkaritza-funtzioagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako kirola arautzen duen uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Beka hauen ondorioetarako, honako definizio hauek ezartzen dira:
«Kirol-lehiaketa» da Nazioarteko Batzorde Olinpikoak eta Nazioarteko Batzorde Paralinpikoak aintzatetsitako eta nazioarteko kirol-federazioek antolaturiko ekitaldia.
«Indarrean dagoen programa olinpikoan edo paralinpikoan onartutako probak» dira hurrengo Joko Olinpikoetako edo Joko Paralinpikoetako programa olinpikoan edo paralinpikoan sartutako probak.
«Kirol-modalitateak eta -diziplinak» dira Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioak arautzen dituen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren I. eranskinean eta dekretu hori garatzeko hurrengo arau-xedapenetan beren beregi bilduta daudenak.
«Kirol-emaitzak» dira nazioarteko lehiaketa ofizialetan 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) lorturiko posizioak, eta honako ekitaldi hauek kontutan hartuko dira: Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak, Munduko Txapelketak eta Europako Txapelketak, edo oinarri hauetan berariaz aurreikusitako beste batzuk.
«Kategoria absolutua» da diziplina bakoitzeko goren mailako kirol-lehiaketa egiten den adin-kategoria kirol-modalitate jakin baten barruan.
«Kategoria gorena» da mailarik edo talderik handiena lehiaketa zenbait mailatan antolatuta dagoenean.
«Kirol-ahalmena» deritzo kirolari batek, hark egiten duen proban, egungo munduko goren mailarekiko duen diferentziari (ondorio horietarako, egungo munduko goren maila «erpina edo muturra» da). Hortaz, kirolariak 2022an lorturiko kirol-emaitzarik onenaren eta munduko elitearekiko duen distantziaren (lehen postua Joko Olinpikoetan, Munduko Txapelketetan edo Europako Txapelketetan) diferentziak zehaztuko du «kirol-ahalmena».
«Lehiaketaren balioa» da ekitaldi bati, oinarri arautzaile hauen 10. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz, ematen zaion puntuazioa.
«Lorturiko postuaren balioa» da kirolariak lehiaketa batean izandako emaitzaren haztapena, oinarri arautzaile hauen 10. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz ezarritakoa.
«Banako probak» deritze pertsona bakar batek parte hartzen duen lehiaketako probei.
Probak «proba kolektibotzat» hartuko dira pertsona batek baino gehiagok parte hartzen duenean lehian. Talde-probak izan daitezke: (i) multzoka egiten direnak, kirolarien parte-hartzea aldiberekoa edo txandakakoa izanda; (ii) talde-probak, kirolarien artean kolaborazio- eta oposizio-egoerak sortzen direnean, mugikorra den elementu batekin elkarri eraginda beti.
Beka hauen onuradun izan ahalko dira hala eskatzen duten eta baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak, dagokien estamentuaren arabera:
Kirolariak. Honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:
Goi-mailako kirolariaren deklarazioa indarrean edo izapidetuta izatea, Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak aldeko proposamena egitea.
Baldintza hori egiaztatzeko, baldintza hori jasotzen duen administrazio-ebazpena aurkeztu beharko da. Goi-mailako euskal kirolari deklaratzeko eskabidea izapidetuta duten kirolarien kasuan, dagokion administrazio-ebazpena eman ez bada, eskatzaileak horren berri emango dio Fundación Basque Team Fundazioari, eta fundazio horrek baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko beharrezko egiaztapen-jarduerak egingo ditu.
Ez dute baldintza hau bete beharko honako kirolari hauek: Basque Team Support beka jasoko dutenek, 16 urtetik beherako kirolariak direnek edo Joko Paralinpikoetan parte hartu dutenek.
Oinarri arautzaile hauen 10. artikuluan ezartzen diren kirol-merezimenduak egiaztatzea.
Eskakizun hori egiaztatzeko, kasuan kasuko kirol-federazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Baldintza hau betetzetik salbuetsita daude kirol-merezimendua lortzeko erreferentziazko denboraldian (2022, kasu honetan) haurdun egon direla edo iraupen luzeko eta larritasun handiko lesioak edo osasun-arazoak izan dituztela eta horren ondorioz kirol-jarduerarik egiterik izan ez dutela egiaztatzen duten kirolariak. Basque Team Fundazioaren Patronatuak diskrezionalitatez balioetsiko du inguruabar hori, erakunde horretako zerbitzu medikoek egindako txostenak ikusita.
Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko baldintza hori betetzetik salbuetsita egongo dira, bakar-bakarrik, aurreko ekitaldian laguntzak eskuratu dituzten kirolariak, edo ondo-ondoko ekitaldian eskuratu dituztenak, egoerak bere horretan jarraitzen badu.
Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da, halaber, oinarri hauetan aurreikusitako beka bat jasotzen ari den bitartean.
Beka eskatzen duenak aurkeztu beharreko ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da eskakizun hori.
Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, edo horretarako lege-debekurik ez izatea, zehapena jarriko den epealdian sexuaren ziozko diskriminazioa egiteagatik ezarri zaizkionak barne.
Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, oinarri hauen VI. eranskineko ereduarekin bat etorriz.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako debekuen eraginpean ez egotea.
Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, oinarri hauen VI. eranskineko ereduarekin bat etorriz.
Teknikariak. Honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:
Oinarri hauen 4. artikuluko a) eta c) letretan ezartzen diren beketako bat lortu duen goi-mailako kirolari baten prestakuntzaren arduradun tekniko nagusia izatea eta kirolariak halakoxea dela aitortua izatea. Kirolari bakoitzak arduradun nagusi bakarra aitortu ahal izango du. Baldin eta arduradun tekniko nagusia aldatzen bada, kirolariak jakinarazi behar dio aldaketa hori idatziz Fundación Basque Team Fundazioari, eta jakinarazpen horretatik hasita soilik izango ditu ondorioak.
Eskakizun hori egiaztatzeko, beka eskatu duen pertsonak sinaturiko zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, VII. eranskinean horretarako ezarritako ereduaren arabera.
Jardueran jarraitzea 2023. urtean kirolariaren arduradun tekniko nagusia izanik.
Eskakizun hori egiaztatzeko, beka eskatu duen pertsonak sinaturiko zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, VII. eranskinaren arabera.
Baldintza hau betetzetik salbuetsita daude kirol-merezimendua lortzeko erreferentziazko denboraldian (2022, kasu honetan) haurdun egon direla edo iraupen luzeko eta larritasun handiko lesioak edo osasun-arazoak izan dituztela eta horren ondorioz kirol-jarduerarik egiterik izan ez dutela egiaztatzen duten kirolariak. Basque Team Fundazioaren Patronatuak diskrezionalitatez balioetsiko du inguruabar hori, erakunde horretako zerbitzu medikoek egindako txostenak ikusita.
Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko baldintza hori betetzetik salbuetsita egongo dira, bakar-bakarrik, aurreko ekitaldian laguntzak eskuratu dituzten kirolariak, edo ondo-ondoko ekitaldian eskuratu dituztenak, egoerak bere horretan jarraitzen badu.
Goi-mailako teknikariaren deklarazioa indarrean edo izapidetuta izatea, Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak aldeko proposamena egitea.
Baldintza hori egiaztatzeko, baldintza hori jasotzen duen administrazio-ebazpena aurkeztu beharko da. Goi-mailako deklarazioaren eskabidea izapidetuta duten teknikarien kasuan, dagokion administrazio-ebazpena eman ez bada, eskatzaileak horren berri emango dio Fundación Basque Team Fundazioari, eta fundazio horrek baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko beharrezko egiaztapen-jarduerak egingo ditu.
Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da, halaber, oinarri hauetan aurreikusitako beka bat jasotzen ari den bitartean.
Beka eskatzen duenak aurkeztu beharreko ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da eskakizun hori.
Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, edo horretarako lege-debekurik ez izatea, zehapena jarriko den epealdian sexuaren ziozko diskriminazioa egiteagatik ezarri zaizkionak barne.
Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, oinarri hauen VI. eranskineko ereduarekin bat etorriz.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako debekuen eraginpean ez egotea.
Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, oinarri hauen VI. eranskineko ereduarekin bat etorriz.
Epaileak. Honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:
Goi-mailako epailea izatea, 2022an programa olinpikoan jasotako maila goreneko nazioarteko kirol-lehiaketetan parte hartu izana egiaztatzen duena. Epaileak lehiaketa horietan parte hartzeko, aldez aurretik deialdi ofiziala egin beharko du dagokion nazioarteko kirol-federazioak, eta parte-hartze aktiboa izan beharko du ekitaldien garapenean, jokoa garatzeko teknika- eta kirol-arauak aplikatuz.
Eskakizun hori egiaztatzeko, kasuan kasuko kirol-federazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Jardueran jarraitzea 2023. urtean nazioarteko epaile gisa.
Eskakizun hori egiaztatzeko, beka eskatu duen pertsonak sinaturiko zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, VI. eranskinaren arabera.
Baldintza hau betetzetik salbuetsita daude kirol-merezimendua lortzeko erreferentziazko denboraldian (2022, kasu honetan) haurdun egon direla edo iraupen luzeko eta larritasun handiko lesioak edo osasun-arazoak izan dituztela eta horren ondorioz kirol-jarduerarik egiterik izan ez dutela egiaztatzen duten kirolariak. Basque Team Fundazioaren Patronatuak diskrezionalitatez balioetsiko du inguruabar hori, erakunde horretako zerbitzu medikoek egindako txostenak ikusita.
Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko baldintza hori betetzetik salbuetsita egongo dira, bakar-bakarrik, aurreko ekitaldian laguntzak eskuratu dituzten kirolariak, edo ondo-ondoko ekitaldian eskuratu dituztenak, egoerak bere horretan jarraitzen badu.
Goi-mailako epailearen deklarazioa indarrean edo izapidetuta izatea, Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 24. edo 25. artikuluetan ezarritakoaren arabera, eta Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak aldeko proposamena egitea.
Baldintza hori egiaztatzeko, baldintza hori jasotzen duen administrazio-ebazpena aurkeztu beharko da. Goi-mailako deklarazioaren eskabidea izapidetuta duten epaileen kasuan, dagokion administrazio-ebazpena eman ez bada, eskatzaileak horren berri emango dio Basque Team Fundazioari, eta fundazio horrek baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko beharrezko egiaztapen-jarduerak egingo ditu.
Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da, halaber, oinarri hauetan aurreikusitako beka bat jasotzen ari den bitartean.
Beka eskatzen duenak aurkeztu beharreko ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da eskakizun hori.
Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, edo horretarako lege-debekurik ez izatea, zehapena jarriko den epealdian sexuaren ziozko diskriminazioa egiteagatik ezarri zaizkionak barne.
Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, oinarri hauen VI. eranskineko ereduarekin bat etorriz.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako debekuen eraginpean ez egotea.
Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, oinarri hauen VI. eranskineko ereduarekin bat etorriz.
Mota hauetakoak izan daitezke «2023ko Basque Team bekak»:
Basque Team Kirolariak bekak:
Basque Team Kirolariak entrenamendurako eta lehiaketarako beharrezko eta lehentasunezko dedikazioa bermatzeko kirolariei ematen zaizkien laguntzak dira. Kirol-merezimendua egiaztatzen duen probaren arabera, honelakoak izan daitezke Basque Team Kirolariak bekak:
Basque Team Programa Olinpikoa beka.
Basque Team Programa Paralinpikoa beka.
Basque Team Teknikariak bekak:
Basque Team Kirolariak beka edo Atzeraeraginezko Basque Team beka baten onuraduna den kirolariaren prestakuntzaren arduradun nagusia den teknikariari emandako laguntzak dira.
Atzeraeraginezko Basque Team bekak:
2022. urtean Basque Team Kirolariak bekaren onuradunak izan diren kirolarientzako edo teknikarientzako laguntzak dira, betiere urte horretan oinarri hauetan 10. artikuluan aurreikusitako eta eskaturiko emaitza lortu ez badute edo parte hartu ez badute.
Basque Team «Support» bekak:
Basque Team Kirolariak bekak lortu ez dituzten eta 2022ko denboraldian programa olinpikoan onartutako multzo-kolektiboko edo banakako proben Munduko Txapelketetan edo Europako Txapelketetan parte hartu izana egiaztatzen duten kirolarientzako laguntzak dira.
Basque Team Epaileak bekak:
2022an lehiaketa jakin batzuetan parte hartu duten epaileentzako laguntzak dira, dagokion nazioarteko kirol-federazioak egindako deialdi ofizialaren ondoren, eta jokoa garatzeko arau teknikoak eta kirol-arauak aplikatuz lehiaketak garatzen aktiboki parte hartzen duten epaileentzat.
Hauexek izango dira Basque Team Fundazioak 2023. urtean entrenamenduan eta lehiaketan beharrezko eta lehentasunezko dedikazioa bermatze aldera emandako 2023ko Basque Team bekak:
Basque Team Kirolariak bekak:
Dirulaguntzak, honako eduki bereizi hauek izan ditzaketenak:
Oinarrizko beka:
Oinarrizko Basque Team beka bakoitzerako diru-ekarpena 11.000 eurokoa izango da.
Helburuen araberako saria:
2023. urtean zenbait kirol-helburu betetzeagatik emandako diru-ekarpena da.
Honelakoa izango da kirolari bakoitzarentzako sarien diru-ekarpenaren zenbatekoa, baina horien artean ez dira metagarriak; emaitzarik hoberena baloratuko da soilik:
(Ikus .PDF)
«Laguntza osagarriak» bekak:
Kirolariei zuzendutako ekarpen ekonomiko bat da, entrenamenduarekin eta lehiaketarekin lotutako jarduera jakin baten kostua estaltzeko berariaz emandakoa.
Laguntza osagarriengatiko ekarpen ekonomikoaren gehieneko zenbatekoa 1.800 eurokoa izango da pertsona bakoitzeko, eta entrenamenduarekin eta lehiaketarekin lotutako jarduera jakin baten kostua estaltzeko erabiliko da, osorik edo zati batean. Laguntza osagarrien helburua honako kontzeptu hauen kostua estaltzea izango da: lehiaketak prestatzeko kontzentrazioen gastuak eta lehiaketa mota jakin batzuetara joateko gastuak, joan-etorrien eta ostatuaren kontzeptuengatik bakarrik.
Pertsona berak laguntza osagarri bat edo gehiago jaso ahal izango ditu 2023an, pertsona bakoitzarentzat adierazitako gehieneko zenbateko osoa estali arte.
2023an Fundación Basque Team Fundazioak emandako laguntzetako bat jasotzen duten edo jasoko duten kirol-erakundeen proiektuetan sartuta dauden kirolariei ez zaie laguntza osagarririk emango.
Basque Team Teknikariak beka:
Artikulu honetako 1. eta 3. apartatuetan aurreikusitako laguntzen onuraduna den kirolari bakoitzeko, beka emango zaio teknikariari, hots, oinarrizko bekaren edo atzeraeraginezko bekaren % 25ari dagokion zenbatekoa eta kirolariari helburuen arabera emandako sarien % 25ari dagokion zenbatekoa.
Teknikari berak bere kirolarietako hiruri dagokien diru kopurua jaso dezake gehienez.
Atzeraeraginezko Basque Team beka:
Atzeraeraginezko Basque Team bekaren diru-ekarpena 5.500 eurokoa izango da kirolari bakoitzarentzat; teknikarien kasuan, dagokion portzentajea izango da (% 25).
Hala denean, 2023ko denboraldian oinarri hauen 10. artikuluan aurreikusitako kirol-emaitzen bat lortzeak ekarpen gehigarria ekarriko luke berekin, kirolariak dagoeneko aintzatetsita edo emanda duenaren zenbateko berekoa.
Era berean, Atzeraeraginezko Basque Team beka jasotzen dutenek eskubidea izango dute artikulu honetan aurreikusitako helburuengatiko sari kopuruak jasotzeko, baldin eta 2023. urtean artikulu honetako 1.2 apartatuan adierazitako kirol-emaitzak lortzen badituzte.
Atzeraeraginezko Basque Team bekaren ekarpen ekonomikoaz gain, onuradunak artikulu honetako 1.3. apartatuan aurreikusitako laguntza osagarriak eskatu eta jaso ahal izango ditu.
Basque Team «Support» bekak:
Basque Team «Support» beka bakoitzaren diru-ekarpena 5.500 eurokoa izango da.
Era berean, Basque Team «Support» beka jasotzen dutenek eskubidea izango dute artikulu honetan aurreikusitako helburuen araberako sari kopuruak jasotzeko, baldin eta 2023. urtean artikulu honetako 1.2 apartatuan adierazitako kirol-emaitzak lortzen badituzte.
Basque Team «Support» bekaren ekarpen ekonomikoaz gain, onuradunak artikulu honetako 1.3. apartatuan aurreikusitako laguntza osagarriak eskatu eta jaso ahal izango ditu.
Basque Team Epaileak bekak:
Basque Team Epaileak beka bakoitzaren diru-ekarpena 2.750 eurokoa izango da.
Interesatuek beren eskabideak bidali beharko dituzte eskabide-eredua beteta, oinarri hauetako I. eta II. eranskinekin bat etorriz, kirolariak edo teknikariak edo epaileak diren, hurrenez hurren. Eskabidearekin batera, 3. artikuluan aipaturiko dokumentazioa aurkeztu beharko da.
«Laguntza osagarriak» bekaren eskabideak aurkezteko, dagokion eredua bete beharko da, oinarri hauen IV. eranskinaren arabera.
Interesdunek deialdi honetako izapide guztiak aurrez aurre egin ahal izango dituzte, posta arrunta erabiliz (jaso izanaren agiridun gutun ziurtatua) edo Basque Team Fundazioaren egoitzan bertan, edo Fundazioaren webguneko «bekak» atalaren bidez (www.basqueteam.eus). Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat erabiltzeak ez du esan nahi prozeduraren hurrengo izapideetan bide hori erabili behar denik, eta edozein unetan alda daiteke.
Eskabideak aurkezteak berekin dakar berariaz eta formalki onartzea oinarrietan agertzen diren baldintzak, edozein pertsonak oinarriak aurkaratzeko duen eskubideari kalterik egin gabe.
Hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko, oinarri hauek Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Fundación Basque Team Fundazioak, eskabideak eta agiriak jaso ondoren, banako espedientea hasiko du eskatzaile bakoitzeko, eta oinarri hauetan ezarritako irizpideekin bat etorriz ebaluatuko da.
Baldin eta eskabidea eta eskatzaileak aurkezturiko gainerako dokumentazioa aztertzen badira eta akatsak daudela edo dokumentazioa osatugabea dela ikusten bada, horren berri emango zaio eskatzaileari, eta hamar egun balioduneko epea emango zaio zuzenketa egin dezan. Eskatzaileari emandako epea igaro bada eta eskaturiko zuzenketa edo aurkezpena egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko da.
Laguntza osagarrien eskabideak 2023an zehar aurkeztu ahal izango dira. Eskabidea, nolanahi ere, aipatutako bekaren bidez finantzatu nahi den entrenamendu- edo lehiaketa-jarduera zehatza egin baino lehen aurkeztu beharko da.
Helburuen araberako sariak emateko eskatuz gero, onuradunak 2023. urtean egin beharko du eskabidea, hau da, urte horretako abenduaren 31 baino lehen.
Fundacion Basque Team Fundazioaren Patronatuari dagokio, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak baimena eman ondoren, oinarri hauetan aurreikusitako bekak ematea. Bekak ematearekin lotutako prozedurak Patronatuko idazkariak kudeatuko ditu, eta, horretarako, Fundazioaren administrazio-zerbitzuez baliatu ahal izango da.
Basque Team Fundazioak, gehienez, 973.500 euro eman ahal izango ditu oinarri hauetan ezarritako beka guztietan. Honelaxe daude banatuta:
5. artikuluko 1.1. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 649.000 euro.
5. artikuluko 1.2. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 28.000 euro.
5. artikuluko 2. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 63.250 euro.
5. artikuluko 3. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 121.000 euro
5. artikuluko 4. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 77.000 euro.
5. artikuluko 5. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 8.250 euro.
«Laguntza Osagarri» guztien dagokien gehieneko zenbatekoa: 27.000 euro.
Baldin eta artikulu honetako aurreko apartatuan aurreikusitako atal baterako edo batzuetarako ezarritako laguntzen gehieneko zenbatekoa ematen ez bada, aurreikusitako gainerako laguntzen diru kopurua handitu ahal izango da, oinarri hauetan ezarritakoa betez, onuradun bakoitzarentzako ekarpena bermatu behar izanez gero. Apartatu honetan adierazitakoa oinarri hartuta sortuko liratekeen soberako diru kopuruak proportzioan banatuko lirateke oinarri hauetan ezarritakoa betez ekarpena oraindik osorik jaso ez duten pertsonen artean. Adierazitako hori ez zaie aplikatuko Laguntza Osagarriei, horien gehieneko zenbatekoa artikulu honetako aurreko apartatuko f) letran adierazitakoa izango baita.
Baldin eta, aurkezturiko eskabideekin eta eskatzaileek egiaztaturiko kirol-merezimenduekin edo emaitzekin bat etorriz, oinarri hauetan ezarritako beketarako gehieneko guztizko zenbatekoa nahikoa ez bada, Fundación Basque Team Fundazioak horretarako baliatu dezakeen diru kopurua handitu ahal izango da, zenbateko horren gehikuntza onartzeko sailburuak emandako aginduaren bidez, baita inguruabar horri dagozkion modalitateen gehieneko zenbatekoak ere. Baldin eta beketarako zuzkiduraren zenbatekoa handitu beharra badago, halako moldez egingo da ezarpena non onuradun bakoitzak oinarri hauetan aurreikusitako diru kopuruak jasoko dituela bermatuko baita.
Bekak emateko, Fundación Basque Team Fundazioak kontuan hartutako irizpideak oinarrietako artikulu honetan aurreikusitakoak izango dira. Oinarri hauetan aurreikusitako beketako baten onuradun izateko erreferentziatzat bakarrik hartuko diren irizpideak indarrean dagoen programa olinpikoan edo paralinpikoan onartutako proben emaitzei dagozkienak izango dira, eta salbuetsita geratuko dira edozein eskatzailek egiaztatutako gainerakoak.
Oinarri hauetan aurreikusitako beketako baten onuradun izateko, eskatzaileak kirol-merezimendu hauek bete beharko ditu:
Basque Team Kirolariak beka:
A taldea: indarrean dagoen programa olinpikoan sartutako probetako kirolariak (Paris 2024 eta Milan Cortina 2026).
1 Banakako probetako kirolariak:
Indarreko programa olinpikoetan sartutako banakako proben kasuan, gutxienez 40 puntu lortu beharko dituzte beren kirol-ahalmenaren balorazioan, izan ditzaketen 60 puntuetatik.
Indarrean dagoen neguko programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, gutxienez 2022an Munduko Kopako hiru probatan parte hartu beharko dute.
2 Proba kolektiboetako kirolariak.
2.1. Multzokako kirolariak: gutxienez 40 puntu lortu beharko dituzte beren kirol-potentzialaren balorazioan, egon daitezkeen 60 puntuetatik.
2.2. Taldeko kirolariak: 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean Joko Olinpikoetako, Munduko Txapelketako, Europako Txapelketako edo Munduko Kirol Ligetako azken faseari dagokion zerrenda ofizialean sartu izana egiaztatu beharko dute. Une eta leku desberdinetan jokatzen diren Munduko Txapelketetan, Europako Txapelketetan edo Munduko Ligetan, kirolariak gutxienez 2022ko % 75eko partaidetza egiaztatu beharko du.
B taldea: indarrean dagoen Programa Paralinpikoan sartutako proben kategorietako kirolariak (Paris 2024 eta Milan Cortina 2026).
1. Banakako probetako kirolariak: bi baldintza hauetako bat bete behar dute: (i) 2022an domina lortu izana Europako Txapelketan; (ii) 2022an lehen lau postuetako bat lortu izana Munduko Txapelketan.
2. Proba kolektiboetako kirolariak.
2.1. Multzokako kirolariak: bi baldintza hauetako bat bete behar dute: (i) 2022an domina lortu izana Europako Txapelketan; (ii) 2022an lehen lau postuetako bat lortu izana Munduko Txapelketan.
2.2. Taldeko kirolariak: bi baldintza hauetako bat bete behar dute: (i) 2022an Europako Txapelketan lehen 4 sailkatuen artean emaitza bat lortu izana; (ii) 2022an Munduko Txapelketan lehen 5 sailkatuen artean emaitza bat lortu izana.
C taldea: Pekin 2022 Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartzen duten kirolariak.
Basque Team Teknikariak beka:
2023an Basque Team Kirolariak edo Atzeraeraginezko Basque Team beka jasotzeko eskubidea duen kirolariren bat prestatzearen arduradun nagusia dela egiaztatu beharko dute.
Atzeraeraginezko Basque Team beka:
2022an Basque Team Kirolariak bekaren onuradun izan beharko dute, eta, urte horretan, kirolariak ez du lortu 2023an Basque Team Kirolariak beka bat lortzeko artikulu honetan eskatzen den emaitza edo kirol-merezimendua.
Basque Team Support beka:
Indarrean dauden programa olinpikoetan sartutako banakako proben kasuan, 2022an Europako edo Munduko txapelketetan soilik parte hartu izana egiaztatu beharko dute, indarrean dauden Olinpiar Programetan jasotako banakako edo multzo-kolektiboko probetan, nahiz eta kirolariak 2023an Basque Team Kirolariak beka bat lortzeko artikulu honetan eskatzen den kirol-emaitza edo -merezimendua lortu ez. Indarrean dagoen neguko programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, gutxienez Europako Kopako hiru probatan parte hartu beharko dute 2022an.
Basque Team Epaileak beka:
2022an nazioarteko kirol-lehiaketa batean epaile gisa parte hartu izana egiaztatu beharko dute, dagokion nazioarteko kirol-federazioak egindako deialdi ofizialaren ondoren, eta ekitaldien garapenean aktiboki parte hartu izana, jokoa garatzeko teknika eta kirol-arauak aplikatuz: munduko txapelketak eta/edo joko olinpiko edo paralinpikoak, baldin eta programa olinpiko edo paralinpikoen barruan sartzen diren probetako kirol-lehiaketei dagozkien ekitaldiak badira, kategoria absolutukoak eta kategoria gorenekoak, oinarri hauetan aurreikusitako baldintzetan.
Artikulu honen 2. apartatuan aipatzen diren kasuetan adierazitako kirol-merezimenduak ebaluatzeko eta egiaztatzeko, honako hau hartuko da kontuan:
Baloratu egingo da kirolariek Nazioarteko Batzorde Olinpikoak eta Nazioarteko Batzorde Paralinpikoak aintzatetsitako nazioarteko kirol-federazioek antolatzen dituzten modalitateen lehiaketetan parte hartzea. Beste erakunde edo entitate batzuek antolaturiko lehiaketetara ere zabaldu daitezke beka hauek, betiere Joko Olinpikoetan parte hartu ahal izateko sailkapenaren ondorioetarako kontutan hartuko badira.
Oinarri hauetan ezarritako laguntza guztiak emateko, oro har, soilik hartuko dira aintzat 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra (biak barne) nazioarteko kirol-lehiaketetan eta «kategoria absolutuan» eta «gorengo kategorian» lorturiko «kirol-emaitzak».
Soilik kontutan hartuko dira talde-probetan lorturiko emaitzak baldin eta indarreko programa olinpikoaren barruan badaude.
Kirol paralinpikoan, indarreko programa paralinpikoan onartutako proben kategorietan lorturiko emaitzak kontutan hartuko dira soilik.
Taldeko kiroletako proba olinpikoen kasuetan, 2022an Munduko Ligetan izandako parte-hartzearen ehunekoa kontuan hartu eta baloratuko da.
Zirkuitu profesional bat duten banakako kiroletako proba olinpikoen kasuan, 2022ko Munduko Banakako Rankingeko posizio finala kontuan hartu eta baloratuko da; hala ere, kasu horietan ez dira kontuan hartuko Europako Txapelketetan eta Munduko Txapelketetan lortutako emaitzak, salbu eta azken kasu horretan, Joko Olinpikoetan parte hartzeko sarbide-sailkapenerako zenbatzen diren edo zenbatuko diren probak badira.
Artikulu honetako aurreko paragrafoko A.2.2 epigrafean aurreikusitako taldeko kirolarien kasuan, ez da Basque Team Support bekarik emango.
«Kirol-ahalmena»·kalkulatzeko (gehienez, 60 puntu) honako kontzeptu hauek izango dira aintzat: «lehiaketaren balioa» eta «lorturiko postuaren balioa».
(Ikus .PDF)
«Lehiaketaren balioa»ri dagokionez, hauexek beteko dira: «Lehiaketaren balioa»ren gehieneko balioa 50 puntukoa izango da. «Lehiaketaren balioa» 35 eta 50 puntuen artekoa izango da, kasuan kasuko nazioarteko lehiaketaren kategoriaren arabera. «Lehiaketaren balioa» zehazteko, honako maila hauek ezarri dira:
(Ikus .PDF)
«Lehiaketaren balioa» 50, 40 edo 35 puntutik hasi eta mantendu edo gutxitu egingo da honako kontzeptu hauengatik:
Kontinente partaideak:
mailako probetan: puntuazioari eusten zaio baloratu beharreko proban 4 edo 5 kontinentek hartzen badute parte, eta honako portzentaje hauek gutxituko dira kasu hauetan:
5, baldin eta 3 kontinentek hartzen badute parte.
10, baldin eta 2 kontinentek hartzen badute parte.
15, baldin eta kontinente 1ek hartzen badu parte.
Herrialde partaideen kopurua:
mailako probetan, puntuazioari eusten zaio baloratu beharreko proban 50 federaziok edo gehiagok hartzen badute parte, eta portzentaje hauek gutxituko dira kasuotan:
5, baldin eta nazioko 50 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.
10, baldin eta nazioko 25 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.
15, baldin eta nazioko 10 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.
mailako probetan, puntuazioari eusten zaio baloratu beharreko proban 25 federaziok edo gehiagok hartzen badute parte, eta portzentaje hauek gutxituko dira kasuotan:
5, baldin eta nazioko 25 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.
10, baldin eta nazioko 10 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.
15, baldin eta nazioko 5 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.
«Lorturiko postuaren balioa»ri dagokionez, hauexek beteko dira. Gehienez 10 puntu izango dira lorturiko postuan. «Lehiaketaren balioa»ren gainean zuzenketa-koefizientea aplikatuz lortzen da haztapen hori. Izan ere, gorantz edo beherantz egingo du, kirolariak sailkapenean duen posizio erlatiboaren arabera. Balorazio positiboa izango dute txapelketa bakoitzeko lehen 15 postuek: lehen sailkatuak 10 puntu lortuko ditu, eta 0 puntu 16. postuan sailkatuak. 16. postutik atzera, balorazio negatiboa izango da; hartara, 0,625 deskontatuko dira postu bakoitzeko.
«Laguntza osagarriak» emateko, Basque Team Fundazioak entrenamendu- edo lehiaketa-jarduera jakin baten egokitasuna baloratuko du, baldin eta beka horren bidez finantzatu nahi bada. Egokitasuna baloratzeko, eskatzaileak dagokion memoria teknikoa, kirolekoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko ditu. Basque Team Fundazioaren erabakia diskrezionalitate teknikoko irizpideetan oinarrituko da, bekak ematea onartzen duen ala ez kontuan hartuta.
2023ko Basque Team beken oinarri hauetatik kanpo geratzen dira, berariaz, dagozkien laguntzak jaso ahal izateko, azken Joko Olinpiko edo Paralinpikoen programaren barruan egon arren jokatu beharreko hurrengo probetan parte hartuko ez duten kirolariek lortutako kirol-emaitzak.
Indarrean dagoen kirol-legedian aitortutako liga profesionaletan parte hartzen duten besteren konturako kirolari profesionalek ezin izango dituzte oinarri hauetan aurreikusitako bekak eskuratu.
Ebazpena emango duen organoak bekak ematea, ez onartzea edo ukatzea erabakiko du hiru (3) hilabeteko epean, oinarri hauek Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren egunetik zenbatzen hasita edo, oinarri hauen 7. artikuluaren 4.eta 5. apartatuetan jasotakoei jarraituz.
Zioak bildu beharko dira ebazpenean nolanahi ere, eta banaka jakinaraziko zaie ebazpena beka eskatu dutenei. Era berean, Fundazioak emandako laguntzen zerrenda argitaratuko du, erakunde horrek dituen komunikazio-kanalen bidez eskuragarri egon dadin.
Baldin eta, ebazpena emateko gehieneko epea igarota, ez bazaio jakinarazi eskatzaileari, eskabidea onartu ez dela ulertu ahal izango da.
Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzekin edo bekekin zerikusia duten ebazpenen kontrako errekurtsoa jarri ahal izango da jurisdikzio arrunt zibilaren aurrean hilabeteko epean, jakinarazten denetik edo isilbidez ezesten denetik hasita, artikulu honetako aurreko apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz. Nahi izanez gero, errekurtso hori jurisdikzio zibil arruntean aurkeztu aurretik, interesdunak berrikusteko eskabidea aurkeztu ahal izango dio Fundazioari, dagokion erabakia jakinarazi eta hurrengo hamar egun baliodunetan, eta erakunde horren barruan agortuko du erabakia.
Laguntzak emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere beken onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.
Hona hemen oinarri hauetan aurreikusitako beken edozein onuradunen betebeharrak:
Goi-mailako lehiaketako kirol-jarduera egitea gutxienez 2023. urtean. Bere kirol-espezialitateari dagokion goi-mailako lehiaketetan parte hartzeko beharrezko eginkizunetarako erabili beharko ditu kirolariak bere denbora eta dedikazioa, betiere 2023. urtean ahalik eta mailarik handienean aritzeko lehian.
Betebehar horretatik salbuetsita daude, laguntza baten onuradun izanik, 2023an haurdunaldian, iraupen luzeko lesioetan edo osasun-arazo oso larrietan daudenak, oinarri hauetan aurreikusitakoaren arabera.
«Laguntza osagarriak» beka gisa emandako zenbatekoak entrenamenduko edo lehiaketako jarduera zehatzaren kostuak ordaintzeko erabili direla justifikatzea.
Fundazioak haren kirol-jarduerari buruz eskatzen dion informazio zehatza ematea.
Fundazioak erabakitako egintza, ekitaldi eta jarduera ofizialetara joatea eta parte hartzea.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan ere ezarritakoak.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea.
Oinarrien 5. artikuluan aurreikusitako beken ordainketa oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak eman direla jasotzen duen ebazpena interesdunari jakinarazi ondoren egingo da. Ordainketa honela egingo da:
a) 5. artikuluko 1.1. apartatuan ezarritako laguntzak: zenbateko bereko hileko ondoz ondoko ordainketetan. Horretarako, esleitutako bekaren zenbatekoa zati emate-dataren eta ekitaldiaren amaieraren artean geratzen diren hilabeteak egingo dira.
b) 5. artikuluko 1.2. apartatuan ezarritako laguntzak: ordainketa bakarrean, kirol-lorpena edo emaitza eskuratutakoan.
c) 5. artikuluko 2. apartatuan ezarritako laguntzak: zenbateko bereko hileko ondoz ondoko ordainketetan. Horretarako, esleitutako bekaren zenbatekoa zati emate-dataren eta ekitaldiaren amaieraren artean geratzen diren hilabeteak egingo dira.
d) 5. artikuluko 3. apartatuan ezarritako laguntzak: ordainketa bakarrean, emakida-erabakia jakinarazi ondoren. Lehendik aitortutakoaren edo emandakoaren zenbateko bereko ekarpen gehigarri bat jasotzeko eskubidea ematen dion kirol-merezimendua lortuz gero, zenbateko hori hainbanatu eta zenbateko bereko hileko ordainketetan ordainduko da.
e) 5. artikuluko 4. apartatuan ezarritako laguntzak: ordainketa bakarrean, emakida-erabakia jakinarazi ondoren.
f) 5. artikuluko 5. apartatuan ezarritako laguntzak: ordainketa bakarrean, emakida-erabakia jakinarazi ondoren.
g) 5. artikuluko 1.3 apartatuan aurreikusitako laguntzak («Laguntza osagarriak»): ordainketa bakarrean, dirulaguntza emateko erabakia jakinarazi ondoren, eta eman den entrenamendu- edo lehiaketa-jarduera zehatzaren justifikazioa aurkeztu ondoren, eta, zehazki, jarduera horren hartzaileak ordaindutako gastuen edo kostuen justifikazioa aurkeztu ondoren.
eta d) letretan ezarritako kirol-lorpenak edo emaitzak egiaztatzeko, kirol-federazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du bekaren onuradunak.
Onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez baditu, ez da bekarik ordainduko. Era berean, zorra dagoen bitartean, ez zaie bekarik ordainduko dirua itzultzeko prozeduran daudenei.
Oinarri hauetan arauturiko bekak eta sariak bateragarriak dira helburu bera izanik edozein entitate publikok edo pribatuk eman dezakeen beste edozein laguntzarekin.
4. artikuluko a), c) eta d) letretako bekak bateraezinak dira artikulu bereko b) letran aurreikusitako bekak jasotzearekin; beraz, oinarri hauetan aurreikusitako kirolari gisa beka baten onuradun denak ezingo du beste bat jaso teknikari gisa.
Ezin izango da laguntza ordaintzeko eskatu eta, hala denean, bidezkoa izango da jasotako dirulaguntzak itzultzea eta laguntza ordaintzen denetik aplikatu beharreko berandutze-interesak eskatzea honako kasu hauetan:
Laguntza jasotzeko baldintzak bete barik lortzea edo lortu izana.
Onuradunak 12. artikuluan ezarritako betebeharrak ez betetzea.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluko 1. eta 2. apartatuetako edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluko edozein kausa, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 91., 92. eta 93. artikuluetan.
Itzulketa-prozedurak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko titularrak egingo ditu. Prozedura horien instrukzioa Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari dagokio.
Itzulketa-prozedurak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera egingo dira.
Artikulu honetan aurreikusitako itzulketa-prozedurek ez diote kalterik egingo dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko zehapen-araubideari.
Erantzulea: Fundación Basque Team Fundazioa.
Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan 2023. urtean goi-mailako kirola sustatzeko dirulaguntzen kudeaketa.
Legitimazioa: fundazioaren interesak betetzeko beharrezko tratamendua.
Hartzaileak: arlo horretan eskumenak dituzten herri administrazioei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.
Eskubideak: bere datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, baita datuen tratamendua mugatzea edo aurkaratzea ere, informazio gehigarrian azaltzen denez.
Informazio gehigarria: honako eskubide hauek ditu edozein pertsona interesdunek:
Eskuratzea: hari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari diren edo ez berrestearen inguruko jakinarazpena jasotzea tratamenduaren erantzulearen aldetik eta, hala denean, datuok eskuratzeko eskubidea.
Zuzentzea: hari dagozkion eta zuzenak ez diren datu pertsonalen zuzenketa lortzeko eskubidea eta osoak ez diren datu pertsonalak osatzeko eskubidea, adierazpen gehigarriaren bidez ere bai.
Ezabatzea (ahazteko eskubidea): hari dagozkion datu pertsonalen ezabaketa lortzeko eskubidea, honako inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
datuak biltzeko edo beste modu batean tratatzeko helburuekin lotuta dauden eta dagoeneko beharrezkoak ez diren datu pertsonalak;
interesatuak tratamenduaren oinarria den baimena kentzea eta tratamendu horrek beste edozein oinarri juridikorik ez izatea;
interesatua tratamenduaren kontra agertzea eta tratamendurako bestelako zio legitimoak nagusitzen ez badira;
datu pertsonalak legez kontra tratatuak izatea;
datu pertsonalak ezabatu behar izatea lege betebehar bat betetzeko;
informazioaren gizartearen zerbitzuen eskaintzaren inguruan lorturiko datu pertsonalak.
Datu pertsonaletarako edozein esteka ezabatzeko eskubidea datu horiek ezabatu beharra dagoenean.
Muga: bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea honako kasu hauetan:
datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen denean, erantzuleak datu horien zehaztasuna egiaztatu ahal izateko epean;
tratamendua legez kontrakoa denean eta interesatua datu pertsonalak ezabatzearen kontra dagoenean eta horren ordez datuen erabilera mugatzeko eskatzen duenean;
Erantzuleak dagoeneko datu pertsonalak behar ez dituenean tratamenduaren helburuetarako, baina interesatuak datuok behar dituenean erreklamazioak egin, erabili edo defentsa egiteko;
interesatua tratamenduaren kontra agertzen denean, erantzulearen zio legitimoak interesatuaren zioei nagusitzen zaizkien egiaztatzen diren bitartean.
Eramangarritasuna: interesdunak eskubidea izango du datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, bai eta beste tratamendu-arduradun bati bidaltzeko ere, tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada.
Tratamendu automatizatua: interesdunek eskubidea izango dute tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta berengan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten objektu ez izateko, profilak egitea barne.
Interesdunak bere eskubideak balia ditzake tratamenduaren arduradunaren aurrean. Horrez gain, edozein erreklamazio aurkez dezake Datuak Babesteko Euskal Bulegoan, eta aldez aurretik datuak babesteko ordezkariari helaraz diezaioke erreklamazioa.
2. GEHIGARRIA
2023KO BASQUE TEAM PROIEKTUEN OINARRIAK
Oinarri hauen xedea da Fundación Basque Team Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeei laguntzak emateko araubidea arautzea, nazioarteko goi-mailako kirol-lehiaketan euskal ordezkaritza handia izan dezaten eta goi-mailako kirol-mailako emaitzak lor ditzaten.
Goi-mailako proiektuetarako laguntzen definizio orokorraren barruan, oinarri hauetan jasotzen diren laguntza motak sartzen dira.
Oinarri hauetako erreferentzia guztiak «kirola»ren esparruan egiten dira. Horretarako, goi-mailako kiroltzat hartzen da Euskadirentzat interesgarria den kirol-jarduera, funtsezko faktorea baita Autonomia Erkidegoaren kirol-garapenean, oinarrizko kirola sustatzeko duen mailagatik eta goreneko mailako kirol-lehiaketa ofizialetan duen ordezkaritza-funtzioagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Goi Mailako Kirola arautzen duen uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 3.1 artikuluan ezarritako terminoetan.
Beka hauen ondorioetarako, honako definizio hauek ezarri dira:
Kirol-erakundetzat hartzen dira Euskadiko kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legean definituta daudenak: kirol-klubak, kirol-elkarteak eta euskal kirol-federazioak.
Goi-mailako kirol-proiektutzat hartzen da kirolari bati baino gehiagori zuzendutako plangintza, hau da, nazioarteko goi-mailako kirol-lehiaketan euskal kirolarien ordezkaritza handia ahalbidetzeko eta goi-mailako emaitzak lortzeko helburuarekin kirol-erakunde batek bere artean antolatutako jarduera-multzo bat, aurrekontu baten eta denbora-tarte jakin baten mugen barruan.
«Kirol-modalitateak eta -diziplinak» dira Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioak arautzen dituen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren I. eranskinean eta garapenerako hurrengo arau-xedapenak beren beregi bilduta daudenak.
«Kategoria absolutua» da diziplina bakoitzeko goren mailako kirol-lehiaketa egiten deneko adin-kategoria kirol-modalitate jakin baten baitan.
«Kategoria gorena» da mailarik edo talderik handiena lehiaketa hainbat mailatan antolatuta dagoenean.
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte hala eskatzen duten kirol-erakundeek, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
Legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea.
Baldintza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroak emandako ziurtagiri edo ebazpenaren bidez egiaztatuko da.
Onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.
Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean dituztela joko da baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko edo haren sektore publikoko edozein erakunderekin zorrik ez badute betearazpen-aldian dirulaguntzak itzultzeagatik, edo, pertsona onuradunen edo premiamendu-bidea erabiltzea bidezkoa ez den erakunde laguntzaileen kasuan, borondatezko epean ordaindu gabeko zorrik ez badute. Erakundeak dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketan egunean daudela ulertuko da, baldin eta zorrak geroratuta eta bermatuta badaude edo etetea erabaki bada, itzulketa-ebazpena aurkaratzen denean.
Baldintza hori erakunde eskatzaileak aurkeztu beharreko ziurtagirien bidez egiaztatuko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako moduan edo baldintzetan.
Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan jasotako egoeraren batean dauden erakundeek. Ezin izango dituzte deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskuratu dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta horretarako ezgaitzen dituen legezko debekurik dutenek ere, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik gertatutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz, dagokion zehapenean ezarritakoaren arabera.
Baldintza hori erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da, eta erakunde eskatzailearen legezko ordezkariak sinatu beharko du, oinarri hauen VIII. eranskineko ereduaren arabera.
Goi-mailako kirol-proiektu bat izatea, honako hauekin:
Zioen azalpena.
Euskal kirolariek Joko Olinpikoetan parte hartzera bideratutako helburuen zerrenda.
Proiektua osatzen duten euskal kirolarien zerrenda; zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, proiektuan parte hartzea onartzen dutela adieraziz.
Proiektuaren ezaugarrien eta garapenaren deskribapena, plangintza eta lan-dinamika barne.
Proiektua garatzeko dituen edo izango dituen giza baliabideen zerrenda.
Proiektua gauzatuko litzatekeen azpiegitura eta ekipamenduen edo lantokien zerrenda eta deskribapena.
Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.
Kirol-proiektuaren aurkezpena oinarri hauen IX. eranskineko ereduaren arabera egin beharko da.
Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak euskal kirolariek, oro har, abian den zikloan (Paris 2024) edo, salbuespen gisa, hurrengo ziklo olinpikoan (Los Angeles 2028) parte hartzera bideratutako goi-mailako kirol-proiektuak gauzatzeko dira.
Laguntza hauek jaso ditzaketen kirol-erakundeek garatutako kirol-proiektuak goi-mailako kirolariak diren euskal kirolarientzako sortu eta bideratu beharko dira, bai eta beren kirol-ibilbideagatik edo emaitzengatik eskabidea egiten den unean goi-mailako maila lortzetik bereziki gertu dauden euskal kirolarientzako ere.
Kirol-proiektuek 2 eta 4 urte arteko iraupena izango dute, eta programa olinpikoan onartutako probetara zuzenduta egongo dira.
Laguntza hauetatik kanpo geratzen dira Fundación Basque Team Fundazioarekin akordioa edo hitzarmena sinatuta duten kirol-erakundeek garatutako goi-mailako kirol-proiektuak, estrategikoak edo lehentasunezkoak direlako. Proiektu estrategiko horiek honako modalitate edo diziplina hauei dagozkie: surfa, slalom piraguismoa, neguko kirolak eta kirol egokitua.
Laguntza hauetatik kanpo geratzen dira liga profesionaletan parte hartzen duten kirol-erakundeak.
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzetarako gehieneko zenbatekoa 240.000 eurokoa izango da.
Deialdi honetan aurreikusitako laguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 40.000 eurokoa izango da.
Deialdi honetan aurreikusitako goi-mailako kirol-proiektuetarako laguntzen gehieneko kopurua 6 izango da.
Ezarritako laguntzen gehieneko zenbatekoa ematen ez bada, sortzen diren soberako zenbatekoak ez dira banatuko goi-mailako kirol-proiektuetarako laguntzak jasotzen dituzten erakundeen artean.
Deialdi honen babesean laguntzak eskatzeko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Erakunde interesdunek prozedura honen eskabideari buruzko izapide guztiak egin ahal izango dituzte egoitza elektronikoaren bidez: www.basqueteam.eus/
Eskabideak IX. eranskina erabiliz aurkeztu beharko dira.
Erakundeek euskaraz edo ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz) aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta dokumentazioa, nahi duten moduan. Halaber, prozeduran zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak.
Erakunde eskatzaileek eskabidea bakarra aurkeztu beharko dute kirol-diziplina bakoitzeko. Bat baino gehiago aurkezten badituzte, dagokion zuzenketa eskatuko zaie.
Erakunde eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituztela egiaztatzea, agintari eskudunek emandako ziurtagiriak aurkeztuz.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.6 eta 51.1 bis artikuluak aplikatuz, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, honako betebehar hauek egiaztatuko dira eskabide-orri normalizatuan:
Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, jaso direla jakinaraztea.
Erakunde eskatzailea legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dagoela.
Erakunde eskatzaileak, edozein hedapen-modutan, proiektuan parte hartuz gero, Fundación Basque Team Fundazioaren laguntza jasoko duela.
Erakunde eskatzaileak ez duela laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik, edo ez duela horretarako legezko debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
Dirua itzultzeko prozeduran sartuta ez egotea.
Eskabidearekin batera, goi-mailako kirol-proiektua azaltzeko edo deskribatzeko agiri bat aurkeztu beharko da, oinarri hauetako 3. artikuluko 4. paragrafoan aurreikusitakoaren arabera.
Fundación Basque Team Fundazioak eskabidea ebaluatzeko eta laguntza emateko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio osagarri guztia eskatu ahal izango du.
Aurkeztutako dokumentazio guztiak hizkuntza inklusiboa eta ez-sexista izan beharko du. Gainera, emandako datu guztiak sexuaren arabera bereizi behar dira.
Eskabidea izapidetzeko onartzeko eskatutako dokumenturik ez dagoela edo akats formalak daudela ikusten bada, edo alegatutako dokumentazioan akatsak daudela ikusten bada, erakunde interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, atzera egin duela ulertuko dela, edo atzera egin duela bere eskubideari buruzko ebazpenean.
Erakunde eskatzaileren batek eskabidea aurrez aurre aurkezten badu, aurkezpen elektronikoaren bidez zuzentzeko eskatuko zaio. Ondorio horietarako, eskabidea aurkezteko datatzat hartuko da aurkezpen elektronikoa egin den eguna.
Fundacion Basque Team Fundazioaren Patronatuari dagokio, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak baimena eman ondoren, oinarri hauetan aurreikusitako bekak ematea. Bekak ematearekin lotutako prozedurak Patronatuko idazkariak kudeatuko ditu, eta, horretarako, Fundazioaren administrazio-zerbitzuez baliatu ahal izango da.
Eskabideak irizpide eta baremo hauen arabera aztertuko dira:
6 laguntza-eskabide baino gehiago aurkezten badira, oinarri hauetan aurreikusitako irizpideak aplikatuz balorazio edo puntuazio handiena lortu dutenak izango dira onuradunak.
Kirol-klub edo kirol-elkarte bat laguntza baten onuradun izan ahal izateko kirol-modalitate eta -diziplina jakin batean, ezinbestekoa izango da dagokion kirol-federazioak laguntza ez eskatzea edo honi ez ematea.
Kirol-modalitate eta -diziplina bereko proiektuei dagokienez, ezingo zaie laguntzarik eman kirol-erakunde bati baino gehiagori.
Proiektu bakoitzari emandako puntuazioa honako irizpide eta balorazio hauen emaitza izango da:
Diziplinaren emaitzak, maila eta proiekzioa. 55 puntu.
Joko Olinpikoetan parte hartzen duten diziplinak (2008-2021) edo Joko Olinpikoetan berriak diren diziplinak (2021-2024) Gehienez, 20 puntu.
10 puntu Tokio 2021eko Joko Olinpikoetan parte hartzen duten diziplinetarako.
6 puntu JJOO Rio Janeiro 2016ko Joko Olinpikoetan parte hartzen duten diziplinetarako.
3 puntu Londres 2012ko Joko Olinpikoetan parte hartzen duten diziplinetarako.
1 puntu Pekin 2008ko Joko Olinpikoetan parte hartzen duten diziplinetarako.
5 puntu Tokio 2021 eta Paris 2024 egitarau olinpikoan berriak diren diziplinetarako.
Proiektuko kirolarien maila (azken bi urteetako emaitzarik onena) Gehienez, 35 puntu.
Joko Olinpikoetan, Munduko eta Europako Txapelketetan parte hartzea, maila absolutuan eta gorenean:
17,5 puntu kirolari bakoitzeko, Joko Olinpikoetan.
15 puntu kirolari bakoitzeko, Munduko Txapelketetan.
7,5 puntu kirolari bakoitzeko, Europako Txapelketetan/Munduko Kopetan (gutxienez, 2 kontinente).
5 puntu kirolari bakoitzeko, Nazioarteko edo kontinenteko federazioaren beste lehiaketa ofizial batzuetan.
Estatuko selekzioa duten nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzea, kategoria absolutuaren aurreko kategorietan:
5 puntu kirolari bakoitzeko, nazioarteko lehiaketetan.
2,5 puntu kirolari bakoitzeko, lehiaketa kontinentaletan.
Estatuko selekzioaren kontzentrazioen % 50era joatea gutxienez, bai kategoria absolutuan, bai absolutuaren aurreko kategorietan:
1 puntu kirolari bakoitzeko.
Giza baliabideak, teknikariak: 30 puntu.
Titulazioa. Gehienez, 10 puntu.
Goi-mailako teknikariak:
5 puntu goi-mailako teknikari bakoitzeko, 203/2010 Dekretuarekin bat.
Teknikariek beren kirolariekin izandako kirol-emaitzak. Gehienez, 20 puntu.
Izan diren Joko Olinpikoetako kirolarien teknikariak:
10 puntu kirolari bakoitzeko, Joko Olinpiko bakoitzean.
5 puntu, gehienez, nazioarteko maila duten kirolarien teknikari bakoitzeko.
Basque Team kirolarien teknikariak:
5 puntu BATeko kirolari bakoitzeko, 2022an.
Proiektuari egindako ekarpenak: aurrekontua 10 puntu.
Aurrekontua (bideragarritasuna):
2 puntu % 5eko autofinantzaketa bakoitzeko. Gehienez, 10 puntu.
Genero-ikuspegia: 15 puntu.
Genero-ikuspegia. Gehienez, 15 puntu.
Kirolariak:
10 puntu proiektua soilik emakumezkoa bada.
5 puntu proiektua gehienbat emakumezkoa bada.
Teknikariak:
5 puntu proiektuan lan-harremana duen emakumezko teknikari bakoitzeko.
Puntuazioak kalkulatzeko, aurreko taulari jarraituz, honako hauek hartuko dira kontuan:
Puntuazioak:
Azken puntuazioa apartatuetako puntuazioen batuketatik lortzen da (gehieneko puntuazioa: 110 puntu).
Apartatu bakoitzaren puntuazioa azpiapartatuen puntuazioen baturatik lortzen da, ezarritako gehienekora arte.
Azpiapartatu bakoitzaren puntuazioa itemen puntuazioen baturatik lortzen da, ezarritako gehienekora arte.
Munduko txapelketak baloratzeko (1.2 azpiapartatua):
Munduko txapelketa 4 urtean behin egiten den kiroletan, azken 4 urteetako emaitzarik onena hartzen da erreferentziatzat.
Azken bi urteetan munduko txapelketa egin behar izan den kiroletan eta pandemiagatik jokatu ez den kiroletan, azken 4 urteetako emaitzarik onena zenbatuko da.
Edozein proiektuk gutxienez 50 puntu lortu beharko dituela laguntza bat jaso ahal izateko ezartzen da.
Oinarri hauetan araututako laguntzak bateragarriak dira edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu bererako eman ditzakeen beste edozeinekin.
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak emateko ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, deialdi-agindu hau indarrean sartzen den egunetik zenbatzen hasita.
Ebazteko epea igaro eta interesdunari jakinarazi ez bazaio, eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da. Hala ere, 8. artikuluan aurreikusitakoa aplikatzekoa denean, ebazteko epea eten egingo da izapide horrek eskatzen duen denboraz, jakinarazpena jaso izanaren eta erantzuteko epearen arabera.
Laguntzen ebazpena erakunde eskatzaileei jakinaraziko zaie, jaso dela egiaztatzeko aukera emango duen eta ondorio administratiboetarako baliozkoa izango den mekanismo baten bidez, Fundación Basque Team Fundazioari aplikatu beharreko xedapenekin bat etorriz. Era berean, Fundazioak emandako laguntzen zerrenda argitaratuko du, erakunde horrek dituen komunikazio-kanalen bidez eskuragarri egon dadin.
Jakinarazten den ebazpenaren aurka, edo ebazteko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ezin izango dute administrazio-arloko errekurtsorik aurkeztu. Erreklamazio judiziala aurkez daiteke jurisdikzio zibil arruntaren bide eta prozeduren bidez.
Laguntza 2 ordainketatan ordainduko da. Lehenengo ordainketa, sinatzen den unean, laguntza eman ondoren, emandako zenbatekoaren % 70ekoa, eta, bigarrena, gainerako zenbatekoa, abenduan, 15. artikuluan aurreikusitako oinarrietan dirulaguntza justifikatu ondoren.
Erakunde onuradunek egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta segurtasunarekiko betebeharrak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.
Oinarri hauetan araututako laguntzen onuradunek, nolanahi ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 48. artikulutik 53.era artekoetan araututako betebeharren araubidea bete beharko dute, eta, zehazki, honako hauek bete beharko dituzte:
Finantzatutako jarduera egitea.
Emandako laguntza onartzea. Alde horretatik, laguntza eman zaiela jakinarazi eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek laguntzari berariaz eta idatziz uko egiten ez badiote, laguntza onartu dutela ulertuko da.
Laguntza oinarri hauetan adierazitako eta eskabidean aurkeztutako memorian eta aurrekontuan berariaz jasotako gastuak ordaintzeko erabili beharko da.
Fundación Basque Team Fundazioari bere eginkizunetan diharduela deialdi honen kontura jasotako laguntzei buruz eskatzen zaion informazioa ematea.
Basque Team Fundazioari jakinaraztea diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituzten bestelako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratu dituela. Jakinarazpen hori jakin bezain laster egin beharko da, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.
Kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta behar bezala ikuskatutako gainerako dokumentuak edukitzea, kasu bakoitzean onuradunari aplika dakiokeen merkataritza- eta sektore-legeriak eskatutako moduan, bai eta laguntzak arautzen dituzten oinarrietan eskatutako kontabilitate-egoerak eta berariazko erregistroak ere, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ahalmenak behar bezala baliatzen direla bermatzeko.
Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztapen- eta kontrol-jardueren xede izan baitaitezke.
Fundación Basque Team Fundazioari dei egitea planak, programak edo proiektuak garatzeko egiten diren ekitaldi publikoetara.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoa betez, diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekintzetan ez du hizkera sexistarik erabiliko. Emakumeen eta gizonen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatuko du.
Jasotako funtsak itzultzea, deialdi hau arautzen duen araudian jasotako kasuetan.
Laguntzen emakida zabaltzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14.8 artikulua.
Justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, 2023ko abenduaren 1a baino lehen, oinarri hauetan ezarritako jarraibideen arabera eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.
Justifikazio-agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Laguntza ematean ezarritako baldintzak betetzeari buruzko memoria zehatza, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.
Gastuak jatorrizko fakturen bidez eta froga-balio baliokidea duten jatorrizko dokumentuen bidez egiaztatuko dira. Agiri horiek merkataritzako trafiko juridikoan baliozkoak izango dira, edo administrazio-eraginkortasuna izango dute, erregelamendu bidez ezarritako moduan. Gastuak faktura elektrikoen bidez ere egiaztatu ahal izango dira, baldin eta zerga-arloan onartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Diruz lagundutako jardueraren zenbateko osoaren baliokidea izango da egiaztapena.
Finantzatutako jardueraren dokumentazio guztiaren (grafikoa, fotografikoa edo ikus-entzunezkoa) aleak, Fundación Basque Team Fundazioaren lankidetza berariaz jasotzen dutenak, emakidaren ebazpenean ezarritako baldintzen arabera.
Plan, programa edo proiektuaren kostuaren kontuen behin betiko balantzea, diru-sarrera eta gastu guztiak jasoz, bereziki xede bererako emandako beste edozein laguntzaren zerrenda, baldin eta eskabideak aurkezteko unean laguntza horien eraginkortasunaren berri ez bazen.
Gastu finantzagarritzat joko dira kirol-jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta 2023. urtean egiten direnak.
Erakunde onuradunek honako kontzeptu hauek finantzatzeko erabili beharko dituzte oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak:
Garatutako proiektua gauzatzeko giza baliabideak (zuzendaritza teknikoa, entrenamenduan laguntzeko langileak, etab.) eskuratzea.
Kirol-errendimendua lortzeko zerbitzu profesionalak ematea.
Goi-mailako lehiaketen aurreko kontzentrazioak.
Kontzentrazioak altitudean.
Prestakuntzan lagungarri diren nazioarteko lehiaketak.
Beste selekzio edo talde batzuen aurkako berariazko kirol-ekitaldiak.
Finantzatutako gastuen eskuratze-kostua ezin izango da merkatuko balioa baino handiagoa izan, inola ere ez.
Egindako gastutzat hartuko da justifikazio-aldia amaitu aurretik benetan ordaindu dena.
Finantzatutako gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, onuradunak, gutxienez, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu, zerbitzua emateko konpromisoaren kontratua egin aurretik, baldin eta hornitzaile horien ezaugarri bereziak ez badira, edo, bestela, zerbitzua emateko behar adina eskaintza ez badaude.
Aurkeztutako eskaintzen artean, justifikazioan edo, hala badagokio, laguntza-eskabidean aurkeztu beharko da aukeraketa, efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko da hautaketa, proposamen ekonomiko onuragarrienari ez dagokionean.
Finantza-gastuak, aholkularitza juridiko edo finantzarioaren gastuak, notariotza- eta erregistro-gastuak, finantzatutako proiektua egiteko peritu-gastuak eta berariazko administrazio-gastuak diruz lagun daitezke, baldin eta finantzatutako jarduerarekin zuzenean lotuta badaude eta jarduera behar bezala prestatzeko edo gauzatzeko ezinbestekoak badira.
Honako hauek ez dira inola ere diruz lagun daitezkeen gastuak izango:
Banku-kontuen interes zordunak.
Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.
Prozedura judizialen gastuak.
Zergak gastu finantzagarriak izango dira erakunde onuradunak benetan ordaintzen dituenean. Inola ere ez dira gastu finantzagarritzat hartuko zeharkako zergak, berreskuratu edo konpentsa badaitezke, ezta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.
Zeharkako kostuak finantzatutako jarduerari egotzi beharko dizkio erakunde onuradunak, oro har onartutako kontabilitate-printzipio eta -arauen arabera arrazoiz dagokion zatian, betiere kostu horiek jarduera benetan egiten den aldiari badagozkio.
Laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatuz gero, betiere laguntzaren xedea bete dela ulertzen bada, eta, hala badagokio, edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako beste dirulaguntza eta laguntza batzuk batera eskuratuz gero, laguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da, araudi erregulatzailean ezarritako epeetan, eta beti ere dirulaguntzen arauak onuraduna izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira. Horretarako, Fundación Basque Team Fundazioak likidazio-ebazpena emango du, emandako dirulaguntzen zenbatekoak berregokitzeko.
Ez-betetze kasuak azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoak dira.
Ez-betetze horiek gertatzen direla egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak itzuli beharko zaizkio Fundación Basque Team Fundazioari, legez dagozkion berandutze-interesak gehituta, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Itzulketa-prozedurak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera egingo dira.
Arduraduna: Fundación Basque Team Fundazioa.
Xedea: goi-mailako kirol-proiektuetarako laguntzak kudeatzea 2023an.
Legitimazioa: goi-mailako kirol-proiektuetarako laguntzen kudeaketa betetzeko beharrezko tratamendua (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina).
Hartzaileak: gai honetan eskumenak dituzten administrazio publikoei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.
Eskubideak: zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta datuen tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko eskubidea ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara: www.basqueteam.eus
Deialdi honetan parte hartzen duten pertsonek baimena ematen dute Fundación Basque Team Fundazioak emandako datuak erkatzeko eta administrazio publikoetan aurkeztutako dokumentuen egiazkotasunari buruzko egiaztapenak egiteko, laguntzen onuradun izateko eskatutako baldintzak betetzen diren eta betetzen jarraitzen duten egiaztatzeko.
Getxo, 2023ko otsailaren 14a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
(Ikus .PDF)