Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko otsailaren 13koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaietako kideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 935
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/13
  • Argitaratze-data: 2023/02/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 17ko Aginduaren bidez, enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak iragarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostu hauetarako: kaizainburua, mekanikari gainbegiralea, peritu judiziala, mantentze-lanetako teknikaria, Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea eta Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea. Horrez gainera, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak iragarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostu hauetarako: kontserbatzailea, laborategiko laguntzailea, kaizaina, mekanikaria, medikua (Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia), praktiketako monitorea, EJko administrazioko korporazio-sarea kudeatu eta mantentzeko arduraduna, mantentze-lanetako arduraduna, histopatologiako teknikaria, laborategiko teknikaria, laborategiko teknikari fakultatiboa, Ibaiondo heziketa-zentroko gizarte-langilea, Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako hezitzailea, Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako psikologoa, eta Ibaiondo heziketa-zentroko psikologoa.

Hautaketa-prozesu horiek egiteko, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduan xedatutakora joko da, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Oinarri orokorren 17. apartatuan ezartzen da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez izendatuko direla enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaikideak, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela. Halaber, xedatzen da kategoria bakoitzean epaimahaikide berak egongo direla enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan.

Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatzen denaren arabera, hau

Enplegua finkatzeko prozesu bereziak:

Kaizainburua.

Mekanikari gainbegiralea.

Peritu judiziala.

Mantentze-lanetako teknikaria.

Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea.

Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea.

Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak:

Kontserbatzailea.

Laborategiko laguntzailea.

Kaizainburua.

Kaizaina.

Mekanikaria.

Mekanikari gainbegiralea.

Medikua (Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia).

Praktiketako monitorea.

Peritu judiziala.

EJko administrazioko korporazio-sarea kudeatu eta mantentzeko arduraduna.

Mantentze-lanetako arduraduna.

Histopatologiako teknikaria.

Laborategiko teknikaria.

Laborategiko teknikari fakultatiboa.

Mantentze-lanetako teknikaria.

Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea.

Ibaiondo heziketa-zentroko gizarte-langilea.

Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako hezitzailea.

Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako psikologoa.

Ibaiondo heziketa-zentroko psikologoa.

Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea.

Agindu honen eranskinean dago jasota epaimahaien osaera.

Izendatutako pertsonek osatuko dituzte aipatutako epaimahaiak, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 13a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

  1. Epaimahaia: peritu judizialaren enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua.

    (Ikus .PDF)

  2. Epaimahaia: laborategiko laguntzaile, histopatologiako teknikari, laborategiko teknikari eta laborategiko teknikari fakultatiboaren enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak.

    (Ikus .PDF)

  3. Epaimahaia: medikuen (Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia) enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua.

    (Ikus .PDF)

  4. Epaimahaia: praktiketako monitorearen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua.

    (Ikus .PDF)

  5. Epaimahaia: enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak: Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea, Ibaiondo heziketa-zentroko gizarte-langilea, Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako hezitzailea, Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako psikologoa, Ibaiondo heziketa-zentroko psikologoa eta Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea; eta enplegua finkatzeko prozesu bereziak: Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea eta Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea.

    (Ikus .PDF)

  6. Epaimahaia: enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak: kontserbatzailea, kaizainburua, kaizaina, mekanikaria, mekanikari ganbegiralea, EJko administrazioko korporazio-sarea kudeatu eta mantentzeko arduraduna, mantentze-lanetako arduraduna eta mantentze-lanetako teknikaria; eta enplegua finkatzeko prozesu bereziak: kaizainburua, mekanikari gainbegiralea eta mantentze-lanetako teknikaria.

    (Ikus .PDF)