Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko otsailaren 10ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez iragarri ziren zenbait eskalatan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako kalifikazio-epaimahaien osaera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 934
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/10
  • Argitaratze-data: 2023/02/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez, prozesu hauen deialdia egin zen, besteak beste:

Administrazioko Goi-mailako Eskala: prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

Administrazio Kudeaketako Eskala: prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

2022ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez, hautaketa-prozesu horietako epaimahaietan parte hartu behar duten pertsonak izendatu ziren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorren 18. apartatuan xedatutakoari jarraituz.

Legezko abstentzio-kasu batean sartuta dago bai Administrazioko Goi-mailako Kidegoko Administrazioko Eskalako eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskalako enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan epaimahaiko hirugarren bokal titular izendatutako pertsona. Beraz, aipatutako epaimahaiaren osaera aldatu behar da.

Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatzen denaren arabera, hau

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 10a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.