Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko martxoaren 8koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, seme-alabak dituzten familien onurarako dirulaguntzen aurrekontu-zuzkidura jakinarazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1332
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/08
  • Argitaratze-data: 2023/03/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legearen helburua da familia-politika integral baten oinarriak eta esparrua ezartzea, familien eta familiakideen bizimoduaren kalitatea eta ongizatea hobetzeko asmoz; izan ere, ardurapean seme-alabak dituzten familiei laguntzeko dirulaguntzei buruzkoa da II. tituluaren I. kapitulua, eta 8. artikuluan eskubide subjektiboaren izaera ematen die, bete beharreko baldintzak betetzen badira.

Gobernu Kontseiluak, 2015eko martxoaren 17ko bilkuran, 30/2015 Dekretua onartu zuen ardurapean seme-alabak dituzten familiei laguntzeko dirulaguntzak arautzeko, eta 2015eko apirilaren 1ean sartu zen indarrean dekretu hori. Arau horrek segida eman zion Familiei Laguntzeko Erakundearteko I. Planaren esparruan 2002an hasi zen seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzen programari eta abenduaren 19ko 255/2006 Dekretua indargabetu zuen seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen zituena.

2018ko ekainaren 19ko bilkuran Eusko Jaurlaritzak 2018-2022 aldirako onartutako Euskal Autonomi Erkidegoko familiei laguntzeko erakunde arteko IV. Planaren esparruan, 121/2018 Dekretuak, uztailaren 30ekoa denak, martxoaren 17ko 30/2015 Dekretua aldatu zuen. 121/2018 Dekretuak ardurapeko seme-alaben ondoriozko prestazio ekonomikoak hobetzen ditu, hau da, bigarren semearen edo alabaren laguntzak luzatu egiten ditu eta hirugarren urteko laguntza ematen da. Era berean, bestelako neurri batzuk ere onartzen dira.

Laguntza-programa hau Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago, sailburuaren 2023ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bidez onartua eta Eusko Jaurlaritzaren webgunean argitaratua (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/agindua/agindua-2023ko-urtarrilaren-20koa-berdintasun-justizia-eta-gizarte-politiketako-sailburuarena-berdintasun-justizia-eta-gizarte-politiketako-sailaren-2023-urterako-dirulaguntzen-plan-estrategikoa-onartzen-duena/).

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluaren 9. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, eskaera izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan sartu eta sei hilabeteko epea ebazpenik gabe igarotzeak interesdunak legitimatzen ditu dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertzeko.

Administrazio publikoaren dirulaguntzen jardueran bideratu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko xedez, 30/2015 Dekretuaren 30.2 artikuluan dago aurreikusita ezen, familia-politikaren eskumena daukan sailak, sailburuaren agindu baten bidez, urtero jakinaraziko duela zenbateko aurrekontu-zuzkidura dagoen dekretu horretan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, edo, hala badagokio, zuzkidura horren eguneratzearen ondoriozko zenbatekoa finantzatzeko.

Horri dagokionez, beharrezkoa da agindua EHAAn argitaratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 49.2 artikuluan agindutakoaren arabera azaroaren 11ko 1/1979 Legegintzako Dekretuak onartu zuen lege hori. Izan ere, testu horrek dio Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko direla jarraitu beharreko arauak, laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak eta, hala gertatzen denean, laguntza emateko proposamena egingo duen organoaren osaera; halaber, interesdunentzat garrantzitsuak diren egintzak ere argitaratuko dira baldin eta modu orokorrean eragiten badiete.

Bestalde, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 17. artikuluaren c) letrak xedatzen du familia-politikaren gaian ekimen zuzeneko prestazioen eta jardueren kudeaketa, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legean bildutako baldintzetan, Familia eta Haurren Zuzendaritzari esleituriko funtzioa dela, eta hori, dekretu horren 15.2 artikuluak xedatzen duenez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuordetzaren mendekoa da.

Horren ondorioz, 30/2015 Dekretuan familia-politikaren eskumena daukan sailari egindako aipamena ulertzeko, gaur egun, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari egindakotzat hartu behar da, eta agindua ematea hango sailburuari dagokio.

Horrenbestez, agindu hau EHAAn argitaratzen da, interesdun izan daitezkeenek dirulaguntza programa horren berri izango dutela bermatzeko.

Beraz, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan eta martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuaren 30.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, honako hau

Martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuaren 30.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hasierako aurrekontu-zuzkiduran eguneratzerik gertatzen bada, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu baten bidez argitaratuko da hori.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.