Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko martxoaren 8koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, 14 urtetik beherako seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzei buruzko irailaren 7ko 102/2022 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntzen aurrekontu-zuzkidurak jakinarazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1331
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/08
  • Argitaratze-data: 2023/03/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko I. Planak, Gobernu Kontseiluak 2001eko uztailaren 3ko bilkuran onetsitakoak, lana eta familia bateragarri egiteko hainbat neurri jarri zituen abian, aitatasunaren edo amatasunaren ondoriozko enplegurako oztopoak eta lan-bizitzak familia-bizitzarako dakartzan mugak kentzeko. Horrela, bi eremuen arteko bateragarritasuna erraztuko da, eta, azken batean, gizonen eta emakumeen aukera-berdintasuna sustatuko da, bai enplegua lortzeari eta irauteari dagokienez, bai seme-alaben zaintzan intentsiboki aritzeko aukerei dagokienez, gehien behar duten etapan. Neurri horien artean, 3 urtetik beherakoentzako hezkuntza-zentroen sarea garatzearen aldeko apustua eta Langileen Estatutuak ezarritako esparruan seme-alabak zaintzeko eszedentziak edo lanaldi-murrizketak hartzen dituztenentzako dirulaguntzak nabarmentzen ziren.

  1. Planaren esparruan, lehenik, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen uztailaren 16ko 177/2002 Dekretua onartu zen, eta, ondoren, enplegurako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretua, zeinaren VI. kapituluak lana eta familia bateragarri egiteko neurriak berrantolatzen zituen.

    Esperientzia positibo horren ondoren, Eusko Jaurlaritzak, familia babesteko sistema garatzen eta hobetzen jarraitzeko borondateari tinko eutsiz, garrantzi handiagoa eman nahi izan zion bere uztartze-politikari. Hori dela eta, Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko II. Planean, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko irailaren 26ko bilkuran onetsitakoan, ildo estrategikoko entitatea eman zion. Ildo horren helburuen artean, honako hauek aipatzen ziren: emakumea lan-bizitzan sartzea eta bere karrera profesionala garatzea erraztea, emakumeen eta gizonen erantzunkidetasuna sustatzea familia-eremuan, eta familia- eta lanbide-erantzukizunak bateragarri egitea erraztea. Helburu horiek lortzen laguntzeko, lehenik eta behin, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen uztailaren 17ko 118/2007 Dekretua onartu zen, eta, geroago, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretua, martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak aldatu duena.

    Bestalde, abenduaren 12ko 13/2008 Legeak, Familiei Laguntzekoak, familiei babesa, arreta eta laguntza ematea du helburu, autonomia-erkidegoan familien alde indarrean dauden neurriak multzo koherente batean antolatuz eta laguntza-neurri berriak arautuz. II. tituluko II. kapituluak bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzeko neurriak arautzen ditu.

    EAEko Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko III. Plana Gobernu Kontseiluak onartu zuen 2011ko abenduaren 27ko bilkuran, helburu nagusitzat hartuta eskubide subjektiboaren ikuspegitik familia-politika bat sustatzea, familiak beren bizitzaren ziklo osoan sustatu, osatu eta laguntzeko. Plan horren helburuetako bat da familien garapen-aukerek aurrera egitea, laguntza-eskaintza baten bidez, familia horiek ordezkatzea, hirugarrenei eskuordetzea edo amore ematea eragotziko duena, ezinezkoa baita erantzunkidetasunetik familia-bizitza, bizitza pertsonala eta lan-bizitza uztartzea.

    Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko IV. Planak (2018-2022), 2. ardatzean, honako helburu hau ezarri zuen: norberaren bizitza, familia eta lana uztartzea eta seme-alabak zaintzeko erantzunkidetasuna erraztea. Horretarako, beste dekretu bat egin zen, 164/2019 Dekretua, urriaren 22koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa. Dekretu horretan beste laguntza-lerro bat sartu zen, eta lehendik zeudenen gaineko hainbat hobekuntza sartu ziren.

    2021ean, COVID-19 osasun-larrialdiko egoerak EAEko familietan eragin zuen inpaktu ekonomiko eta sozialari premiazko erantzun gisa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko otsailaren 9ko Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, langileak kontratatzeko laguntzen deialdia egin zen, 3 eta 14 urte bitarteko seme-alaba adingabeak zaintzeko 2020/2021 ikasturtean. Agindu horretan aurreikusitako diruz laguntzeko epea 2020ko irailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era artekoa izan zen.

    Azaldutako egoera oinarri hartuta, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 0 eta 14 urte bitarteko seme-alaben zaintzaileen kontratazioa etengabe diruz laguntzea erabaki zuen, eta zaintzaileak kontratatzeagatik familiei ematen zaizkien laguntzei buruzko araudi osoa legezko gorputz koherente bakar batean bateratzea. Horrek ekarri zuen familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko 164/2019 Dekretuaren V. kapitulua indargabetzea.

    Gainera, laguntza-ildo hori 164/2019 Dekretutik bereizten da, uste baita arau-multzo espezifiko batean laguntza horiek modu eraginkorragoan jakinarazi eta transmititu ahal izango zaizkiola gizarteari.

    Irailaren 7ko 102/2022 Dekretu berria, 14 urtetik beherako seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzei buruzkoa, 2022ko urriaren 1ean sartu zen indarrean, eta seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzei buruzko V. kapitulua indargabetu zuen. Dekretu berriak 14 urtera arte zabaltzen du adingabeen adina, eta hainbat hobekuntza egiten ditu:

    Laguntzen zenbatekoa: aurreko araudiari dagokionez, dekretuak tarte bat gehiago sartzen du 50.000 eurotik gorako familia-errenta estandarizatua duen eskatzaile bati Gizarte Segurantzari zaintzaile enplegatuaren kotizazio gisa ordaindutako zenbatekoen % 25 emango zaio diruz. Horren arrazoia da beharrezkotzat jo dela laguntza-kopuruetan progresibotasun handiagoa sartzea, diru-sarrerak eta familia-unitatearen osaera kontuan hartuta.

    Ebazpen judizial bidez zaintza eta jagoletza partekatuko kasuetan zaintzailea zaintzeko kontratatzen den seme-alabarekin batera erroldatzeko betekizuna malgutu da.

    Malgutu egin da bi gurasoek beren jarduera gauzatzen duten sektoreko lanaldi osoari dagokion lanaldia izatea eskatzen duen baldintza. Salbuespen izango dira:

    Guraso bakarreko familiak.

    Familia ugariak.

    Familia-unitateak, zeinetan mendekotasun larria, mendekotasun handia edo % 50eko desgaitasuna baino handiagoa duen kideren bat baitago.

    Genero-indarkeriaren biktima izan den kideren bat daukaten familia-unitateak.

    Zerrendatutako egoera horietan, onartuko da gurasoetako bat lanaldi murriztuan edo partzialean egotea, bere jarduera egiten duen sektoreko lanaldi osoari dagokion lanaldiarekiko % 50eko lanaldian edo handiagoan, kasu bietan.

    Dekretu honetan araututako laguntzak ez dira bateragarriak urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren II. kapituluan (seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako laguntzak) eta III. kapituluan (mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako laguntzak) araututakoekin, honako kasu hauetan:

    Guraso bakarreko familiak.

    Familia ugariak.

    Familia-unitateak, zeinetan mendekotasun larria, mendekotasun handia edo % 50eko desgaitasuna baino handiagoa duen kideren bat baitago.

    Genero-indarkeriaren biktima izan den kideren bat daukaten familia-unitateak.

    Zerrendatutako kasuetan, familia-unitate batek dekretu honetan araututako laguntza eta Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan araututakolaguntzak jasotzea onartuko da.

    Laguntza-programa hau Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailaren 2023rako Diru-laguntzen Plan Estrategikoan sartuta dago. Plan hori sailburuaren 2023ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bidez onartua, eta Eusko Jaurlaritzaren webgunean argitaratua (https://www.legegunea.euskadi.eus/eu/eli/-/agindua/agindua-2023ko-urtarrilaren-20koa-berdintasun-justizia-eta-gizarte-politiketako-sailburuarena-berdintasun-justizia-eta-gizarte-politiketako-sailaren-2023-urterako-dirulaguntzen-plan-estrategikoa-onartzen-duena/)

    Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51. artikuluaren 9. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, eskabidea izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan ebazpena jakinarazi gabe sartu eta sei hilabeteko epea igarotakoan, interesdunak dirulaguntza emateko eskaera administrazioaren isiltasunez ezetsi dela ulertuko da.

    Herri Administrazioaren dirulaguntzen jarduerak bideratu behar duen publikotasun-printzipioa babeste aldera, irailaren 7ko 102/2022 Dekretuak 4.4 artikuluan aurreikusten du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, sailburuaren agindu bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko duela, urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan, dekretu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoak finantzatzeko aurrekontu-zuzkidura, edo, hala badagokio, eguneratzearen ondoriozko zenbatekoa.

    Ikuspegi horretatik, beharrezkoa da, halaber, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Artikulu horrek ezartzen du aldizkari horretan argitaratuko direla arauak, laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak eta, hala badagokio, emateko proposamena egingo duten organoen osaera. Halaber, interesdunentzat garrantzitsuak diren eta orokorrean eragiten dieten egintzak argitaratuko dira.

    Bestalde, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 17. artikuluaren c) idatz-zatiak xedatzen duenez, familia-politikaren arloan ekintza zuzeneko prestazioen eta jardueren kudeaketa, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legean jasotako baldintzetan, Familien eta Haurren Zuzendaritzari esleitutako eginkizuna da, eta, dekretu horren 15.2 artikuluak xedatzen duen bezala, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Politiketako Sailburuordetzaren mende dago.

    Ondorioz, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, eta, horrela, balizko onuradunek dirulaguntzen programa honen berri izango dutela bermatzen da.

    Horrenbestez, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan eta irailaren 7ko 102/2022 Dekretuaren 4.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

Hasierako aurrekontu-esleipena eguneratzen bada, irailaren 7ko 102/2022 Dekretuaren 4.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu bidez emango da horren berri.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

nerea melgosa vega.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.