Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko martxoaren 3koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1295
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/03
  • Argitaratze-data: 2023/03/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez sortu zen Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordea (2018ko uztailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 136. zk.), organo aholku-emaile gisa, Osasun Sailari aholku teknikoak emateko antolamendu-ereduaren eraketan, non lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuaren integrazioak arretaren jarraitutasun hobea ahalbidetuko baitu. Hori guztia Osasun Saileko aholku-batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoaren esparruan egin zen.

2018ko ekainaren 25eko Aginduaren 3. artikuluan ezartzen denez, hauxe izango da batzordearen osaera, agindu horren 4. artikuluan jasotako banaketari jarraituz: batzordeburu bat, idazkari bat eta hemezortzi batzordekide. Denak ere Osasuneko sailburuak izendatuko ditu.

Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez, Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordeko kideak izendatu ziren, eta Osasuneko sailburuaren 2022ko ekainaren 6ko Aginduaren bidez eguneratu zen azkenekoz batzordearen osaera.

Orain, beharrezkoa da organo horretako kide batzuk ordeztea.

Adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzea eta honako hauek kide izendatzea:

Batzordeburua:

José Luis Quintas Díez, Osasuneko sailburuordea.

Idazkaria:

Susana Martín Benavides, Osakidetzako Lehen Mailako Arretako zuzendariordea.

Batzordekideak:

Osatzen Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Erakundearen ordezkaria:

Mónica Garcia Asensio andrea.

Semergen Lehen Mailako Arretako Medikuen Espainiako Elkartearen ordezkaria:

Jesús Iturralde Iriso jauna.

Semg Geriatria Medikuntzako Espainiako Elkartearen ordezkaria:

Juan Alberto Muguruza Valdeolmillos jauna.

Efekeze Euskadiko Familiako eta Komunitateko Erizaintzaren Zientzia Elkartearen ordezkaria:

Judit Aldeguer Corbi andrea.

Lehen Mailako Arretako EAEko Pediatria Elkartearen ordezkaria:

Rubén García Perez jauna.

Euskadiko Emaginen Elkartearen ordezkaria:

Estibaliz Jiménez Gutiérrez andrea.

Euskal Herriko Pediatria Elkartearen ordezkaria:

Izaskun Miner Canflanca andrea.

Osasun Sailak proposatuta:

Lehen Mailako Arretako Unitateko burua:

Elene Oyarzabal Arbide andrea.

Administrazioa:

María Eulalia Antolín Larrañaga andrea.

Integrazio Asistentzialerako zuzendaria:

Miren Edurne Martínez Ayuso andrea.

Erizaintzako zuzendaria:

María Nerea Aperribay Sáez andrea.

Pediatrian espezializatutako erizaina:

Cristina Vaamonde García andrea.

Lehen mailako arretako farmazialaria:

Elena Ruiz de Velasco Artaza andrea.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria:

Miguel Sánchez Fernández jauna.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkariak:

Víctor Bustamante Madariaga jauna.

Inmaculada Moro Casuso andrea.

Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkaria:

Ane Beitia Arriola andrea.

Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseiluaren ordezkaria:

José Antonio de La Rica Jiménez jauna.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 3a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.