Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko irailaren 19koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren bidez araututako dirulaguntzak emateko 2023ko deialdia egiteko dena. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira (Lehiatu Sustapena Programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 4461
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/09/19
  • Argitaratze-data: 2023/09/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Irailaren 23ko 179/2014 Dekretua nekazaritza, elikagai, arrantza eta basogintza produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzei buruzkoa da.

Lehiatu Sustapena Programa, eta nekazaritza, elikagai, arrantza eta basogintza-produktuak EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzen erregimena ezartzen eta arautzen du.

Aipatutako dekretuaren 9. artikuluak xedatzen du ezen, urtero, dekretuan ezarritako laguntzetarako deialdia egingo dela, eta artikulu horretan jasotzen diren zenbait alderdi zehaztuko direla.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak dirulaguntzen plan estrategiko bat dauka Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko Agindua, zeinaren bidez onartzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021, 2022 eta 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa, eta haren barruan dago agindu honen bidez iragartzen den laguntza. Laguntza hori euskadi.eus webgunean kontsulta daiteke.

Laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legeak baimendutako kredituen arabera. Hori dela eta, honako hau

Prozeduraren arloan agindu honetan aurreikusi gabekoari dagokionez, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, zuzenean jarri ahal izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 19a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Lehenengoa. Xedea.

Agindu honen xedea da 2023ko deialdia egitea irailaren 23ko 179/2014 Dekretuak araututako dirulaguntzak emateko. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira (Lehiatu Sustapena Programa).

Bigarrena. Onuradun izateko betekizunak.

Agindu honetan iragarritako edozein laguntzaren onuradun izateko, bete beharko dira hala irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako betekizunak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.5 artikuluak nola ebazten-zati honetako betekizunak, Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko betekizunak jasotzen dituztenak eta honako hau diotenak:

  1. Onuradun edo entitate laguntzaile izan ahal izango dira pertsonak edo entitateak, dirulaguntza ematea oinarritzen duen egoeran daudenak edo deialdi hau arautzen duten oinarrietan xedatutako baldintzak betetzen dituztenak.

  2. Arau honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun edo erakunde kolaboratzaile izateko, pertsonak edo entitateak ezingo dira egon honako egoera hauetako batean, salbu eta araudiak dirulaguntzaren izaeragatik salbuesten duenean:

    1. Epai irmo bidez dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak, edo kondenatuak izan direnak delitu hauetako bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoen bidegabeko eralgitzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legez kontrako ordainarazpenak edo hirigintza-arloko delituak.

    2. Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratu dituztenak, konkurtso-deklarazioa jaso dutenak, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende daudenak edo desgaituta daudenak Konkurtso Legearen testu bategina onartzen duen maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

    3. Administrazioarekin egindako edozer kontratu ebazpen irmoz suntsiarazi bada, dena delako kausagatik errudun deklaratzearen ondorioz.

    4. Lege hauetan jasotako kasuren batean sartuta dauden pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

    5. Egunean ez izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, indarrean dauden xedapenen bidez ezarritakoak.

    6. Paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean izatea egoitza fiskala.

    7. Egunean ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

    8. Epai irmo bidez zehatuta egotea, eta, beraz, galduta izatea laguntzak lortzeko aukera, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraikiz.

    9. Ezin izango dira onuradun izan 11.3 artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitako elkarteak, baldin eta kideren batek aurreko debekuren bat badu.

    10. Dirulaguntzak lortzeko debekuek enpresei ere eragingo diete, baldin eta, zuzentzen dituzten pertsonengatik edota beste zirkunstantzia batzuengatik, uste bada aurreragoko beste enpresa batzuen jarraipena direla edota beste enpresa batzuetatik eratorriak direla, dela eraldatu edo batu direlako, dela beste enpresa batzuen ondorengoak direlako.

  3. Elkarteek inoiz ezingo dute lortu lege honetan araututako dirulaguntzen onuradunaren edo entitate laguntzailearen izaera, baldin eta nahastuta badaude Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausetan.

    Era berean, ezingo dira izan onuradun edo erakunde kolaboratzaile, baldin eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten bada ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egon direlako, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, harik eta ebazpen judizial irmoa eman, eta, horren bitartez, inskripzioa dagokion erregistroan egin ahal izan arte.

  4. Artikulu honen 2. apartatuaren b), d), e), f), g), h), i) eta j) paragrafoetan eta 3. apartatuan jasotako debekuak, bestalde, modu automatikoan egiaztatuko dira, eta bere horretan mantenduko dira kasu bakoitzean zehazten diren inguruabarrek bere horretan segitzen duten bitartean.

  5. Artikulu honen 2. apartatuaren a) eta h) paragrafoetan jasotako debekuak automatikoki egiaztatuko dira. Epai edo ebazpen irmoak zehaztuko du zein diren debekuaren irismena. Bestela, irismena ezartzeko, araudiz zehaztutako prozedura beteko da, eta ezingo da bost urtetik gorakoa izan debekua ez bada epai irmo baten ondoriozkoa.

  6. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeak 71. artikuluan ezartzen duenaren arabera zehaztuko da zein diren artikulu honetako 2. apartatuko c) letran jasotzen den debekuaren estimazioa eta irismena. Lege horren bidez, 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora.

  7. Pertsona edo erakundeek justifikatu ahal izango dute ez daudela sartuta onuradun edo entitate laguntzaile izateko debekuetan artikulu honen 2. eta 3. apartatuetan adierazitakoetan Horretarako, lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu-transmisioak erabil ditzakete, Estatuko edo autonomia-erkidegoetako administrazio orokorrak teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzea arautzen duen erregelamenduzko araudian ezarritakoaren arabera; edo administrazio-ziurtagiria, kasu bakoitzaren arabera. Edo, bestela, agintaritza eskudunak ezin badu agiri hori egin, horren ordez, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu ahal izango da, administrazio-agintaritza edo notario publiko baten aurrean emandakoa.

    Halaber, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikulua betez, ezin izango zaie ez laguntzarik ez dirulaguntzarik eman nekazaritzaren arloan jarduten duten profesionalen, enpresen, sindikatuen edo bestelakoen elkarte edo erakundeei, baldin eta zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia gutxienez orekatua ez badute. Estatutu honen bigarren xedapen gehigarrian adierazten den bezala ezarriko da neurri hori.

    Hirugarrena. Eskabideak aurkezteko epea, eskabide-eredua eta dokumentazioa.

  1. 2023ko ekitaldirako, hilabetekoa izango da 179/2014 Dekretuak aurreikusitako laguntza-deialdiko eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  2. Agindu honen III. eranskinean jasotzen da zein den laguntza hau eskatzeko inprimakiaren edukia.

  3. Laguntza-eskabidearekin batera, eskatzaileek aurkeztu beharko dute agindu honen IV. eranskinean adierazten den dokumentazioa. Dekretu arautzailearen 8. artikuluaren 3.c) letran adierazten den memoria xehatua egiteko, «fitxa-txostena» bete beharko da, ebazpen-zati honen 5. apartatuan adierazitako web-helbidean dagoena.

    Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu daiteke dagokion zerbitzuaren bidez, baita egoitza elektronikoan ere, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  4. Eskabideak aurkezteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartu beharko dira, ebazpen-zati honen 5. apartatuan adierazitako helbideetara jota.

  5. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak kanal elektronikoz izapidetzeko zehaztapenak lortzeko, jo https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0082213 helbidera. Eskaera-inprimakia ere helbide horretan eskuratu ahal izango da.

    Gaztelaniaz: https://www.euskadi.eus/servicios/0082213

    Euskeraz: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0082213

  6. Kanal elektronikoaren bidez eskabidea egin ondoren ostean, gainerako izapideak jakinarazpenak barne Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» gunearen bitartez egin beharko dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  7. Helbide honetan zehazten da zein diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  8. Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistrora, bestalde, helbide honen bitartez sartu behar da: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

  9. Prozedura-eskuliburua onartzen da. Liburu hori eskuragarri egongo da http/www.euskadi.eus web-orrian, eta agindu honen I. eranskinean argitaratzen da.

  10. Enpresa txiki eta ertainek (ETE) egiaztatu beharko dute halakoak direla. Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Pertsona fisikoentzat: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kopia, ekonomia-jardueren eranskinarekin batera, eskabidea aurkeztu aurreko ekitaldikoa.

    2. Pertsona juridikoentzat: sozietateen gaineko zergaren kopia bat, eskabidea aurkeztu aurreko ekitaldikoa. Agiri horri, adierazpen bat erantsi beharko diote, dioena dokumentazioak erakusten duen egoerak bere horretan segitzen duela.

  11. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu ziurtagiriak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izateari buruzkoak.

    Hala eta guztiz ere, eskatzaileak baimen hori uka dezake, baina, halakoetan, berak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.

  12. Eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak espresuki deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, aurkeztutzat joko dira, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 3. paragrafoaren 28. artikuluan ezarritakoarekin. Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan eta zein unetan aurkeztu zituen dokumentuak. Hala eta guztiz ere, eskatzaileak baimen hori uka dezake, eta, halakoetan, berak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.

  13. Nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira laguntza-eskabidea eta eskatutako agiriak. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan eta prozedura osoan, zer hizkuntza aukeratu erakunde eskatzaileak, hizkuntza hori erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

    Laugarrena. Onuradunen betebeharrak.

    Agindu honetan araututako laguntzen onuradunek bete behar dituzte hala irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 5. artikuluko betekizunak eta aipatutako dekretu horren 15. artikuluko betebeharrak nola ebazpen-zati honetan jasotako betebeharrak, zeinek jasotzen baitituzte Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetako betebeharrak, eta honako hauek baitira:

    1 artikuluari dagokionez:

    1. Helburua betetzea; proiektua egikaritzea, edo, dirulaguntzak emateko orduan, oinarrian dagoen jarduera egitea edo jarrera hori hartzea.

    2. Dirulaguntza ematen duen organoari edo, hala badagokio, entitate laguntzaileari frogatzea bete egin direla betekizunak eta baldintzak, eta gauzatu egin dela dirulaguntzaren xede-jarduera, izan ere, xede-jarduera horrek baldintzatzen du dirulaguntza ematea edota hartaz gozatzea.

    3. Dirulaguntza ematen duen erakundeak edo, hala badagokio, entitate laguntzaileak egingo dituzten egiaztapen-ekintzak betetzea, eta eskumena duten kontrol-organoek finantza-arloa egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin dezaketen beste edozein ekintza ere bai. Horretarako, zer informazio eskatzen den ekintza horiek gauzatzeko, informazio hori eman beharko dute.

    4. Baldin eta diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituen bestelako dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabiderik lortzen badute, haren berri ematea dirulaguntza ematen duen organoari edo entitate laguntzaileari. Jakin bezain laster jakinarazi behar zaio, eta betiere jasotako funtsen erabilpena justifikatu baino lehen.

    5. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

    6. Behar bezala ikuskatuta eduki behar dituzte kontabilitate-liburuak, bideratutako erregistroak eta gainerako agiriak, kasu bakoitzean onuradunari aplikatzekoa den merkataritzako legerian eta legeria sektorialean eskatzen den eran; eta onuradunak eduki egin beharko ditu, halaber, dirulaguntzak arautzen dituzten oinarrietan eskatzen diren kontabilitateko egoera-orri eta berariazko erregistro guztiak, bermatzeko egiaztatzeko eta kontrolatzeko ahalmenak egoki gauzatzen direla.

    7. Emandako laguntza onartzea. Horri dagokionez, ulertuko da laguntza onartu egin dela baldin eta entitate onuradunak laguntzari espresuki uko egiten ez badio laguntzaren onarpenari buruzko jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean.

    8. Jasotako funtsak zertan erabili diren, hori justifikatzen duten dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, zeren eta egiaztapenak eta kontrolak egiteko erabil baitaitezke.

    9. Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 18. artikuluaren 4. apartatuan jasotako zabalkunde-neurriak hartzea.

    10. Jasotako funtsak itzultzea, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotzen diren kasuetan».

      1. artikuluari dagokionez, laguntzeko betebeharra ezartzen da. Hala:

      1. Kontrol-jarduerak egiten direnean, bai onuradunak, bai entitate laguntzaileak eta dirulaguntzaren xedearekin edo justifikazioarekin lotuta dauden hirugarrenak behartuta daude laguntzera eta beharrezkoak diren agiriak ematera Europar Batasunaren araudiaren arabera finantza-kontrolerako egitekoak esleituta dituzten organoei. Organo horiek, xede horretarako, honako ahalmen hauek izango baitituzte (Kontrol Ekonomikoko Bulegoa eta Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.1.k artikulua):

        1. Irispide librea izateko egiaztatu nahi duten dokumentaziora; baita euskarri informatikoetako programa eta fitxategietara ere.

        2. Irispide librea izateko negozio-lokaletara; bai eta dirulaguntzaren xede izan den jarduera egiten den establezimendu eta toki guztietara ere, edo laguntzaren kargura finantzatutako eragiketak egiazkoak eta erregularrak direnez egiaztatzeko arakatu beharreko tokietara.

        3. Fakturak, agiri baliokideak edo ordezko eta eragiketei buruzko beste edozein agiri atxikitzeko edo kopia eskuratzeko, baldin eta zantzuak badaude erakusten dutenak dirulaguntza oker lortu, gozatu edo bideratu dela.

        4. Irispide librea izateko dirulaguntza kobratu den finantza-erakundeko banku-kontuetara edo funtsak baliatzeko erabili den kontuko informazio guztira.

      2. Betebehar horri uko eginez gero, ulertuko da ezen, lege honen 37. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, erresistentzia, aitzakia, oztopatzea edo ezezkoa dela, hargatik eragotzi gabe bestelako zehapenak ere jarri ahal izatea.

        Horrez gain, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburua eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 18.4 artikulua aplikatuz, onuradunak behar bezalako publikotasuna eman behar dio diruz lagundutako jardueraren finantzaketaren izaera publikoari. Onuradunek jasotako dirulaguntzen eta laguntzen berri eman beharko dute, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean xedatutako moduan eta baldintzetan.

        Bosgarrena. Aurrekontu-zuzkidura.

        Deialdi honetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako aurrekontu-kredituak seiehun mila (600.000) eurokoak dira.

        Seigarrena. Onuradun bakoitzari gehienez emango zaion laguntzaren zenbatekoa.

        Onuradunei, gehienez ere, hamarna mila (10.000) euroko laguntza emango zaie dekretu arautzailearen 6. artikuluko 1A apartatuan xedatzen diren ekintza indibidualetarako, eta hogeita hamar mila (30.000) eurokoa , agindu arautzaile horren 1B apartatuan zehaztutako sustapen-programetarako.

        Dena den, errespetatu beharko dira honako araudi hauetan ezarritako dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak arrantzaren eta akuikulturaren alorrean minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2014ko ekainaren 27ko Batzordearen 717/2014 (EB) Erregelamenduan; horiek aplikagarri izango dira baldin eta enpresa onuraduna nekazaritza edo arrantza sektorekoa bada, eta, hori horrela izanik, lehenengo kasuan laguntza 200.000 eurokoa izango da, hiru zergalditan ematekoa; bigarren kasuan, berriz, 30.000 eurokoa izango da, hiru ekitaldi fiskaletan ematekoa.

        Zazpigarrena. Diruz lagun daitezkeen ekintzak.

      1. Eskabideak sustapen-programatzat joko dira, baldin eta ondorengo ekintza indibidualetako sei edo gehiago jasotzen badituzte eta ekintza horiek hiru herrialde desberdinetan egiten badira; bestela, ekintza indibidualtzat joko dira.

      2. Dirulaguntza deialdi honetan, honako programa eta ekintza hauek sartu ahal izango dira:

        1. Ekintza indibidualak. Jarduera hauek hartzen dira ekintza indibidualtzat:

          1. Erakusketari gisa parte hartzea izaera profesionaleko nazioarteko azoketan edo merkataritza-lehiaketetan, merkataritza-jarduerak garatzeko, produktuak erakutsiz stand indibidual edo partekatuetan.

          1. Azoketara joatea: eskatzaileak bisitaldiak egitea profesionalei zuzendutako nazioarteko azoketara.

          1. Zuzeneko misioak egitea eta estatutik kanpoko merkatuetan produktuak aurkeztea, hau da, enpresa eskatzailearen produktuak aurkezteko edo dastatzeko ekintzak egitea, atzerriko merkatu horietan merkataritza-harremanak eta produktuen esportazioa areagotzeko.

          1. Alderantzizko misioak egitea: atzerriko erosleei edo iritzi-emaileei gonbidapena egitea enpresen ekoizpen-establezimenduetan bisitaldiak egin ditzaten; Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik egingo dira bisitaldi horiek.

          1. Estatutik kanpoko merkatuetako salmenta-puntuetan sustapen ekintza zehatz eta espezifikoak egitea, produktuaren publizitatea eginez eta hura dastatzeko aukera emanez, kontsumitzailearen oniritzia lortzeko. Sustapen-jarduera zehatz eta espezifiko horietako bakoitzak, gehienez ere, hiru hilabeteko iraupena izango du.

          1. Ikus-entzunezko katalogoak eta materialak: enpresaren irudiari eta produktuei buruzko dibulgazio-materialak egitea, gutxienez atzerriko hizkuntza batean.

        2. Sustapen-programak:

          Sustapen-programetan, plan edo programa integral bat prestatu behar da, A apartatuan aurreikusitako ekintza indibidualen artetik gutxienez sei jarduera burutzeko, hiru herrialdetan. Kanpoan geratzen da enpresatik kanpoko zerbitzu profesionalak kontratatzea, eskatzailearen produktuak sustatzeko programa garatzeko aholkularitza emateko.

      3. Ez da dirulaguntzarik emango azoketan parte hartzeko, baldin eta azoka horietan erakusmahai bat jartzen badu Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, edo Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberek, edo kanpoko merkatuan enpresei laguntza finantzarioa ematen dieten antzeko erakundeek, eta baldin eta erakunde horiek euskal enpresei tokia eskaintzen badiete azoka horietan parte hartzeko. Hala ere, enpresek dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte, baldin eta aipatutako entitateei azoketan tokia eskatu badiete baina baiezko erantzunik jaso ez badute. Kanpoan geratuko dira azokan parte hartzearekin zerikusia duten eta dirulaguntza jaso duten gastuak.

      4. Dirulaguntza honen xede-jarduerak 2023ko ekitaldian egikaritu beharko dira.

        Zortzigarrena. Guztizko zenbatekoa, eremu geografikoaren arabera.

        Joan-etorrietarako, ostaturako eta mantenurako gastuei dagokienez, hauek dira jarduera bakoitzaren gehieneko zenbateko osoak, eremu geografikoaren arabera banatuta:

      1. Euskal Autonomia Erkidegoa eta Estatuko gainerako tokiak: mila (1.000) euro.

      2. Europa: mila eta bostehun (1.500) euro.

      3. Amerika, Afrika, Asia eta Ozeania: bi mila eta bostehun (2.500) euro.

        Jarduera bat hainbat datatan edo merkatutan egiten bada, banaka zenbatuko da, adierazitako gehieneko zenbatekoa aplikatzeko.

        Bederatzigarrena. Justifikazioa.

        Egikaritutako gastuak justifikatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

        Fakturen eta ordainketen Excel fitxategia.

        Eginiko jarduera bakoitza justifikatzeko fitxa-txostenak.

        Eginiko gastuen fakturak eta ordainketa-ziurtagiriak.

        Jarduerak egin direla frogatzen duten euskarri-dokumentuak.

        Gastuak justifikatzeko, bete egin beharko dira agindu honen hirugarren ebazpen-zatiaren 5. puntuan adierazitako helbidean jasotako jarraibideak.

        Hamargarrena. Bateraezintasuna.

        Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 24. artikuluan xedatutakoaren arabera, dekretu horretan araututako eta agindu honen bidez deitutako laguntza bateragarria da beste edozein erakunde publiko zein pribatuk xede bererako emandako beste edozeinekin, betiere dirulaguntza guztien baturak gainditzen ez baditu 11. artikuluak egoera bakoitzerako ezarritako gehieneko ehunekoak. Muga hori gaindituz gero, programa honen babespean emandako laguntzari kendu egingo zaio gaindikinari dagokion zenbatekoa.

        Aurreko paragrafoetan xedatutakoa gorabehera, agindu honetan aurreikusitako laguntzak ezingo da bat etorri ardoa sustatzeko laguntzekin, zeinak ezartzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 58. artikulua aplikatuz, eta urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 2. artikuluarekin dekretu horren bidez, mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen da; era berean, ezingo da bat etorri beste laguntza batzuekin, laguntza horiek espresuki hala ezartzen badute.

        Hamaikagarrena. Datuak babestea.

        Agindu hau aplikatuta biltzen diren datu pertsonalak tratatzeko, kontuan izango da zer dioten Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak eta horretarako aplika daitezkeen gainerako arauek.

        Datuak babesteari buruz informazio gehiago lortzeko, jo helbide honetara: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/065100-capa1-eu.shtml

Sarrera.

Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babespean egin da eskuliburu hau. Dekretu horretan, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzen erregimena ezarri eta arautzen da.

Laguntza hauen helburua da Euskal nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuei laguntzea Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan egon daitezen. Nekazaritza- eta elikagai-industriaren ekoizpen- eta merkataritza-egiturek gaitasuna dute lehen sektoreko lehengaien eraldaketatik sortutako produktuak merkaturatzeko. Laguntza hauen bidez, indartu egingo da onuradunek kanpoko merkatuetan egiten duten sustapen-lana, bai beste merkatu batzuetara zabaldu daitezen, bai egun duten presentzia sendotu dadin.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak dauka eskabideak izapidetzeko ardura, eta, balorazio-batzorde bat eratuko da proiektuak baloratzeko. Aurkeztutako eskabideak eta agiriak aztertu ondoren, eta ikusirik zer proposatzen duen balorazio-batzordeak, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emango du deialdiaren ebazpena, ebazpen bakarrean, eta adieraziko du ea ematen diren ala ez eskatutako laguntzak.

Neurri honetara bideratutako funtsak behar bezala kudeatzeko, funtsezkoa da laguntzaren onuradunek ezagutzea zer baldintza bete behar den laguntza eman dakien eta zer erantzukizun bereganatuko dituzten laguntza-hartzaileek.

Dirulaguntza emanda, onuradunak bereganatu egingo du diruz lagundutako sustapen-jarduerak aurrera eramateko erantzukizuna: era berean, bere egingo du ekintza horiek egin direla eta ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzen duten frogak aurkezteko erantzukizuna. Horrela, bada, alderdi horiek behar bezala ez justifikatzeak ekintza ez egiteak dakartzan ondorio berak ekarriko ditu.

Ondoren, orientabide gisa, adierazten da zer egiaztagiri aurkeztu behar den kasu bakoitzean. Helburua da laguntza jasotzen dutenei orientabideak ematea behar bezala justifika ditzaten diruz lagun daitezkeen gastuak.

(Ikus .PDF)

Oinarrizko eremuak:

Titularra.

Identifikazio-dokumentu mota.

Nortasun-agiriaren zenbakia.

Izena, abizenak eta sexua (soilik pertsona fisikoentzat).

Entitatearen izena (soilik pertsona juridikoentzat).

Helbidea.

Lurraldea.

Telefonoak, helbide elektronikoa.

Harremanetarako pertsona.

Legezko ordezkaria, izena, abizenak, telefonoa eta NANa.

Jakinarazpenetarako eta komunikaziorako bidea.

Jakinarazpenen hizkuntza.

Diruz lagundu daitezkeen ekintza motak:

Ekintza indibidualak.

Sustapen-programak.

Sustapen-proiektua, izenburua.

Sustapen-gastuak, BEZik gabe.

Eremu osagarriak; erantzukizunpeko adierazpenak:

Onuradunak betetzen ditu Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aginduan ezarritako betekizunak (agindu hori irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren bidez araututako dirulaguntzak emateko 2021eko deialdia egiteko da eta, dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira Lehiatu Sustapena Programa), eta badauka hori egiaztatzen duen dokumentazioa. Dokumentazio hori, bestalde, Administrazioaren eskura jarriko du hala eskatzen zaionean; eta, halaber, aurreko betebeharrak betetzeko konpromisoa hartzen du laguntza-eskubidea aitortzeak dakarren aldi osoan.

Onuradunak eskuratu ditu/ez ditu eskuratu (markatu dagokiona) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduari lotutako laguntzak, honako ekitaldi fiskal honetan eta aurreko bietan...............euro.

Onuradunak eskuratu ditu/ez ditu eskuratu (markatu dagokiona) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak arrantza- eta akuikultura-sektoreko minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2014ko ekainaren 27ko Batzordearen 717/2014 (EB) Erregelamenduari lotutako laguntzak, honako ekitaldi fiskal honetan eta aurreko bietan............................................ euro.

Ezin hartu daitekeela krisialdian dagoen enpresatzat, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

Onuraduna sartuta dago/ez dago sartuta (markatu dagokiona) abian den inongo itzultze- edo zehatze-prozeduratan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntzen arloan.

Dirulaguntza-esparruan, onuraduna egunean dago itzultze- edo zehatze-prozeduretako kopuruak ordaintzeko betebeharrari dagokionez. Zorrak geroratuta eta zatituta daudenean eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratuta dagoenean, ulertuko da egunean daudela betebehar horien ordainketak.

Onuraduna ez dago zehatuta (zehatuta dago) penalki ez administratiboki, eta ez du galdu / galdu egin du (markatu dagokiona) dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera, eta ez dago/badago horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne; bat etorriz otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin.

Onuradunak eskatuta dauka/ez dauka eskatuta (markatu dagokiona) konkurtso-deklarazioa; onuraduna ez dago/ badago kaudimengabetzat deklaratuta edozein prozeduratan, salbu eta hartan efikazia hartu badu hitzarmen batek; ez dago/badago esku-hartze judizial baten pean edo ez dago desgaituta / desgaituta badago Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.

Ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, onuradunak galdu du/ez du galdu (markatu dagokiona) dirulaguntzak lortzeko aukera, edo honako delitu hauetako bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

Onuradunak eragin du/ez du eragin (markatu dagokiona) administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmoa, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.

Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak sartuta daude/ez daude sartuta (markatu dagokiona) Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo onuraduna ez da Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat, haietan ezarritako baldintzetan.

Onuradunak ez du egoitza fiskala erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean/ halako batean du (markatu dagokiona).

Elkarteen kasuan, sartuta daude/ez daude sartuta (markatu dagokiona) elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan. Eta ez du/badu etenda inskribatzeko administrazio-prozedura ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak egoteagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, baldin eta ez bada eman ebazpen judizial irmoa, ziurtatzen duena dagokion erregistroan inskribatzeko ahala dagoela.

Onuraduna badago/ez dago berreskuratzeko agindu baten mende (markatu dagokiona), Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Enpresa mota: markatu dagokiona.

Enpresa txikia edo ertaina da, bat etorriz mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioarekin.

Enpresaren kategoria:

ETE-mikroenpresa (10 enplegatu baino gutxiago; 2 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

ETE-enpresa txikia (50 enplegatu baino gutxiago; 10 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

ETE-enpresa ertaina (250 enplegatu baino gutxiago; 43 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

Enpresa ez da ez enpresa txikia ez ertaina, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat.

Ez da aldatu enpresaren kategoria, Sozietateen gaineko Zergan edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan islatzen dena.

(50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan) indarrean dute berdintasun-plan bat, eta Euskadiko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan eta gordailuan inskribatuta dago.

Bai/Ez, markatu dagokiona: honako eskabide honetaz gainera, onuradunak laguntza eskatu die/ez die eskatu laguntzarik behean ageri diren erakunde publikoei edo pribatuei, eta/edo haien laguntza jaso du/ez du jaso haien laguntzarik proiektu honetarako; eta konpromisoa hartzen du aurrerantzean ere proiektu honetarako aurkezten dituen laguntza-eskabide guztien berri emateko.

(Ikus .PDF)

Halaber, onuradunak baimen inplizitua eman beharko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki ziurta dezan ea bete diren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako ordainketak; halaber, aukera izango du baimen hori espresuki ukatzeko, eta, kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.

Enpresaren datuak:

Egoitza fiskala.

Jarduera nagusia eta lortutako produktuak.

Erabilitako lehengaiak.

Sustatutako produktua.

Enplegatu kopurua, sexuka.

Partaide kopurua, sexuka. Sustapen-proiektuari buruzko datuak:

Diruz lagundu daitezkeen ekintza motak.

Eskatutako eta egin beharreko jarduerak.

Ikus-entzunezko katalogo eta materialak.

  1. Laguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluaren 2. paragrafoaren a), b), c) eta d) apartatuetan aurreikusitako pertsonek:

    Ahalordetze-eskritura.

    Entitatea eratzeko eskritura eta estatutuak, dagokien erregistroak zigilatuak.

    Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, soilik baimenari espresuki uko egin bazaio.

    Sozietateen gaineko zergaren kopia, eskabidea aurkeztu den ekitaldiaren aurrekoa.

    Erakunde/talde/kooperatiben kasuan, etab.

    Bazkideen zerrenda, sexuka, boto-ehunekoarekin.

    Organoa gidariaren osaera, sexuka, boto-ehunekoarekin.

    Pertsona fisikoek:

    NANaren kopia, soilik baimenari espresuki uko egin bazaio.

    Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, soilik baimenari espresuki uko egin bazaio (Kontsultatu Aholkularitza).

    Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kopia, eskabidea aurkeztu den dataren aurreko ekitaldikoa.

    Eskabidea aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiari dagokion ekonomia-jardueren eranskina.

    Eskatzaile guztientzat:

    Hirugarrenen alta-agiria, baldin eta azken bost urteetan ez bada jaso Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik.

    Eskatutako jarduera bakoitzaren «fitxa-txostenak» betetzea, laguntza honen web-helbidean eskuragarri dauden ereduen arabera.

    ETEa dela egiaztatzen duen dokumentazioa:

    Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eskatzaileari eskatu ahal izango dio aurkezteko beharrezko irizten dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak, egoki ulertzeko eta ebaluatzeko zer adierazi duen eskabidean, eta eskabidea izapidetzeko.

  2. Ordainketa-eskabidean egikaritutako gastua justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

    Egindako sustapen-jarduera bakoitzeko, honako hauek jasoko dituen pdf fitxategi bat aurkeztuko da:

    Egin den jarduera deskribatzen duen fitxa-txosten bat.

    Jarduera justifikatzeko, egin diren gastuen fakturak eta ordainagiriak:

    Ordainketa-agiria beti egon beharko da faktura bakoitzari atxikita.

    Ordainketa dibisetan eginez gero, justifikazio-agirian zehaztu beharko da kanbio-tasa.

    Hegaldirik egin bada, hegazkineratzeko txartelek jaso behar dute: faktura + ordainagiria + hegazkineratzeko txartela. * Hegazkineratzeko txartel eskaneatuak hegaldiaren ordena kronologiko berean jarri beharko dira.

    Diruz lagundu daitezkeen jarduerak gauzatu izanaren egiaztagiri osagarriak: bileren agenda, material grafikoa eta argazkiak, prentsa-oharrak, dastaketa-koadernoak, eskuorriak edo kartelak, bezeroekin, banatzaileekin edo inportatzaileekin izandako posta-trukea eta abar.

    Fakturek bete beharko dute Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorraren 72. eta 73. artikuluetan ezartzen dena.

    Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eskatzaileari eskatu ahal izango dio aurkezteko beharrezko irizten dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak, egoki ulertzeko eta ebaluatzeko zer adierazi duen eskabidean, eta eskabidea izapidetzeko.