Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko ekainaren 7koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena. Horren bidez, argitara eman dira 2023an etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko hainbat jarduketa babesgarritako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 114
  • Hurrenkera-zk.: 2868
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/07
  • Argitaratze-data: 2023/06/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxebizitza programan Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren edo haren sozietate publikoen merkatuan, lurzorua erosteko eta urbanizatzeko eragiketetan eta etxebizitzak eraikitzeko eragiketetan esku-hartze zuzenak egitea dakarten jarduera-ildo jakin batzuk daude, erosteko zein alokatzeko. Jarduketa horiek kontratu publikoen, programa-kontratuen, lankidetza-hitzarmenen eta abarren bidez bideratzen dira, eta emaitzak herritarrei jakinarazteko prozedura espezifikoak eta bereiziak dituzte.

Era berean, dirulaguntzen politiken aukera zabala dago, deialdi indibidual eta espezifikoa izanik (adibidez, sustapen itundu bateko dirulaguntzak esleitzea) edo deialdi publiko propio eta bereizia izanik (irisgarritasuna, etab.). Edonola ere, deialdi horietan ezarrita egoten dira politika horiek finantzatzeko kredituak.

Azkenik, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan badaude beste laguntza batzuk honako ezaugarri hauek dituztenak; arau bidez erregulatzen dira eta ez dute aldizkako deialdirik, eta beraz, edozein unetan eska daitezke eta segidan ematen dira. Horregatik, aurreikusita dago horiek finantzatzeko aurrekontu-kredituen zenbatekoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian urtero argitaratu behar direla. Betebehar hori ezarri da herritarrei eta, bereziki, onuradunei ematen zaien informazio-maila hobetzeko asmo nabarmenari erantzuteko.

Zehazki, 2023ko ekitaldirako kredituak argitara emateko betebeharrak honako arau hauei eragiten die:

39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa (2008ko martxoaren 28ko EHAA, 59. zk.). Dekretu hori honako dekretu honek aldatu zuen: 210/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa (2020ko urtarrilaren 20ko EHAA, 12. zk.).

Agindua, 2006ko abenduaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, lehentasunez erregimen orokorreko zein erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratutako lurzoru-ondare publikoak osatzeko lurzorua kostu bidez eskuratzeari dagozkion lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa (2007ko urtarrilaren 25eko EHAA, 18. zk.).

Agindua, 2010eko urriaren 6koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitzak erosteko finantza-neurriei buruzkoa (2010eko urriaren 21eko EHAA, 203. zk.). Agindu hori honako dekretu honek aldatu zuen: 210/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa (2020ko urtarrilaren 20ko EHAA, 12. zk.).

Agindua, 2021eko uztailaren 21ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoa (2021eko irailaren 9ko EHAA, 180. zk.).

Agindua, 2021eko abenduaren 7koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, alokairua eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen bestelako erabilerak sustatzeko jarduketei buruzkoa (2021eko abenduaren 20ko EHAA, 252. zk.).

Agindua, 2022ko apirilaren 26koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Gaztelagun programako etxebizitzen alokairurako laguntzak arautzen dituena (2022ko maiatzaren 6ko EHAA, 87. zk.).

Horren ondorioz, eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, honako hau

Lehenengoa. 2023ko ekitaldian etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko dirulaguntza lerroei finantza-estaldura emateko honako ordainketa- eta konpromiso-kreditu hauek iragartzea:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. «Alokairuaren sustapena» epigrafeak honako jarduketa babesgarri hauetarako dirulaguntzak biltzen ditu: etxebizitzak sustatzea eta/edo birgaitzea errentamendu babestura bideratzeko, etxebizitzak eskuratzea errentamendu babestuan jartzeko, zuzkidura-bizitokiak sustatzea eta/edo birgaitzea, eta etxebizitza pribatuak mobilizatzea landa-inguruneetan alokairu babestura bideratzeko eta despopulatzearen aurkako neurriak.

Hirugarrena. «2023ko Finantza Hitzarmenaren interes-puntuen sorospena» epigrafeak interes-tasaren subsidiazio-eskubidea duten honako figura hauek biltzen ditu: etxebizitzak sustatzea eta/edo birgaitzea alokairu babestuan lagatzeko, etxebizitzak eskuratzea errentamendu babestuan jartzeko, eraikinak sustatzea (sustapena eta/edo birgaitzea) zuzkidura-alojamenduetarako eta lurzorua kostu bidez eskuratzeko eragiketak edozein administrazio publikoren mendeko lurzoru-ondare publikoak eratzeko, lehentasunez babes publikoko etxebizitzak sustatzera bideratuta.

Laugarrena. 2023ko ekitaldiaren kontura eman beharreko laguntzen guztizko zenbatekoak ezin izango ditu gainditu lehenengo atalean adierazitako diru-kopuruak edo, indarrean dagoen legedi aplikagarriaren arabera aurrekontu-aldaketarik onartuz gero, kopuru horiek izango duten igoeraren ondoriozko kopurua. Aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren agindu baten bidez.

Beraz, zenbateko hori agortu ondoren, ez da laguntza gehiago emango. Kredituaren amaiera Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren agindu bidez jakinaraziko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Bosgarrena. Agindu honetan aipatzen den etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko araudian jasotako erregulazioaren arabera baiezkoa jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituzten eskaerak, baliabide ekonomikorik ez izateagatik bakarrik ukatzen badira, hurrengo ekitaldi ekonomikoan ebatzi ahal izango dira, baldin eta eskatzaileak dagokion lurralde-ordezkaritzara edo zuzendaritza funtzional kudeatzailera idazki bat bidaltzen badu, eskaera baldintza berberetan mantentzeko asmoa duela adieraziz. Aukera hori hurrengo ekitaldian baliabide ekonomiko nahikoak izatearen baldintzapean egongo da.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 7a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.