Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, 2023ko urriaren 30eko Agindua aldatzen duena. Azken agindu horren bidez, argitara eman zen, batetik, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria (Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutakoa), eta, bestetik, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak galdu dituzten pertsonen bigarren zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 233
- Hurrenkera-zk.: 5446
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/11/30
- Argitaratze-data: 2023/12/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Deskribapenak
- HERRI ADMINISTRAZIO
- PROZEDURA ADMINISTRATIBOA
- LAGUNTZAILEAK
- ALDAKETA
- LANGILEAK
- FUNTZIONARIO PUBLIKOAK
- IRAKASKUNTZA INTEGRATUEN PRAKTIKA ETA JARDUERETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- OPOSIZIO ETA LEHIAKETAK
- HIZKUNTZ-ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- MAISUEN KIDEGOA
- LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA
- MATERIA TEKNIKO ETA PROFESIONALEN IRAKASLEEN KIDEGOA
- FUNTZIO PUBLIKOA
- MUSIKAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 30eko Aginduaren bidez, argitara eman zen, batetik, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria (sailburu beraren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutakoa), eta, bestetik, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak galdu dituzten pertsonen bigarren zerrenda.
Ohartarazi da 2023ko urriaren 30eko Aginduaren II.b eranskineko pertsonak (2023ko irailaren 30etik aurrera aurkeztutako uko egiteak) oker sartuta daudela bertan; izan ere, uko egite horien aurretik ez zuten bete Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen 8.4 oinarriaren aurreikuspena, hau da, 8.1 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztea. Horrek esan nahi du eranskin bereizi batean jaso behar zirela, eskatutako dokumentazioa ezarritako epearen barruan aurkezten ez duten pertsonak eta karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galtzen dituztenak. Kasu horretan, hautatutako ordezkoen zerrenda erabili behar da, agindu horien 7.5 eta 7.6 oinarrietan aurreikusitakoaren arabera.
Bestalde, ohartarazi da Lehen Hezkuntzako espezialitatean 6 pertsonak bertan behera utzi dutela prozesua, uko egiteagatik edo eskatutako baldintzak ez betetzeagatik, baina hautatutako 5 ordezko baino ez dira argitaratu; beraz, akats hori zuzendu da eta Lehen Hezkuntzako espezialitatean hautatutako ordezko berri bat sartu da. Azkenik, kontuan hartu behar da hautatutako beste pertsona baten egoera, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galtzen dituena; izan ere, ez zuen bete 8.4 oinarri horretan aurreikusitakoa, hau da, eskatutako dokumentazioa aurkeztea. Kasu horretan, hautatutako ordezkoen zerrenda ere erabili beharko da.
Hori guztia ikusita, eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 7.5 eta 8.4 oinarrietan eta sailburu beraren 2022ko azaroaren 30eko Aginduaren 7.6 eta 8.4 oinarrietan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 30eko Agindua, zeinaren bidez argitara ematen baita, batetik, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, eta, bestetik, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak galdu dituzten pertsonen bigarren zerrenda. Honela aldatuko da:
II.b) eranskina indarrik gabe uztea.
Eranskin berri bat gehitzea, IX. eranskina izenekoa. Bertan, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen 8.4 oinarrian aurreikusitako kasuan egoteagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzten pertsona hautatuen zerrenda jasotzen da. Eranskin horretan honako pertsona hauek sartzen dira:
(Ikus .PDF)
Hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarriari buruzko I. eranskinean, ordezkoen zerrendan agertzen diren eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutzat jotzen diren pertsona hauek sartzea:
(Ikus .PDF)
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide honetan argitaratuko da:
LHko sektore berezietako irakasle espezialistentzat:
https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) «Eremu pertsonala» «Izapideak langileen sailarekin» «Administrazio-izapideak» «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua LHko sektore berezietako irakasle espezialistak «Berriak»
Gainerako kidegoetarako:
https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) «Eremu pertsonala» «Izapideak langileen sailarekin «Administrazio-izapideak» «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» «Berriak»
Bost egun naturaleko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, agindu honen 1.3 azpiatalean ageri diren izangai hautatuek Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen 8.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzaten.
Dokumentazioa online aurkeztuko da, https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) Tramitagune «Administrazio-espedienteak: eskaerak, erreklamazio formalak, errekurtsoak» «Hautaketa-prozedurak» «EPE 2022. Salbuespenezko egonkortze-prozesua» «Merezimendu-lehiaketa». Agindu honen eranskin batean, zinpeko aitorpenaren eredua argitaratzen da, bai eta «Hautatuek agiria entregatzeko» eredua ere, zeina bete eta adierazitako helbidean aurkeztu beharko baita.
Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez dutenek, edo dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bada deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez dutela, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hargatik eragotzi gabe hasierako eskabidean egindako faltsutzeengatik izan lezaketen erantzukizuna. Era berean, eskubide guztiak galduko dituzte azterketa medikoan ez-gaitzat jotzen direnek.
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: AGINDUA, 2023ko abenduaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko azaroaren 21eko Agindua, eta karrerako funtzionario izendatzen baitira iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangai berriak. 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez karrerako funtzionario izendatu ziren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak.
- Aldatzen du: AGINDUA, 2023ko urriaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira, batetik, 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez egindako deialdiko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, eta, bestetik, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten bigarren hautatuen zerrenda; eta, halaber, 2023ko uztailaren 26ko Agindua aldatu, zeinak argitara eman baitzuen hautatutako pertsonen eta aipatutako prozesuan karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak galdu dituzten pertsonen lehen zerrenda osagarria.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegoko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko irailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena.