Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko urriaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntza-deialdi bat argitaratzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak emateko 2022ko ekitaldian, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren esparruan («Elkarteak» programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 4398
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/05
  • Argitaratze-data: 2022/10/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2011ko abenduaren 12an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 233. zenbakian argitara eman zen 233/2011 Dekretua, azaroaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei zuzendutako laguntzei buruzkoa («Elkarteak» programa). Harrezkeroztik, urtero deialdiak egin dira, adierazitako sektoreen elkarteei laguntzak emateko. 2022ko ekitaldi honetan, nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreei dagozkienak argitaratzen dira. Arrantzaren sektorekoak kanpoan geratzen dira, ordea, aurrekontuetan esleitutako dirulaguntza izendunen bidez finantzatuko baitira.

Dekretu horretako 8.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, sailburuaren agindu baten bidez zehaztuko da urtero zein den laguntza-eskaerak aurkezteko epea, zer irizpide aukeratuko diren 7.1 artikuluan ezarritakoen artetik, zein den sektore bakoitzerako (nekazaritza, elikadura) aurrekontu-esleipena, eta zer dirulaguntza eman daitezkeen gehienez ere diruz lagundu daitezkeen 5. artikuluko gastu hauetarako: a) ordezkaritza-zereginak betetzeari dagozkionak, b) funtzionamenduaren gastu arruntak, c) izaera esperimentala duten jarduerak eta azterlanak egiteari dagozkionak eta d) nekazaritza edo elikadurari buruzko azokak eta lehiaketak antolatzeko egindakoak.

Laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. 2022ko ekitaldiko deialdia egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak emateko, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz (Elkarteak programa).

Berrehun eta hogeita hamabost mila zazpiehun eta laurogeita bi euro (235.782,00) erabiliko dira guztira horretarako, 2022. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera. Honela banatuko da diru-kopuru hori:

Elikadura-sektorerako: ehun mila euro (100.000).

Nekazaritza-sektorerako: ehun eta hogeita hamabost mila zazpiehun ea laurogeita bi euro (135.782,00).

Bigarrena. 1. Onuradun bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, jarraian sektoreka adieraziko diren balorazio-ehuneko metagarriak aplikatuko zaizkio onartutako gastuaren zenbatekoari, aurrez aipatutako dekretuaren 5. artikuluan finkatutako mugen barruan betiere:

Elikaduraren sektorea:

  1. Lurralde historikoetako zenbait elkarte batuta sortu berri den elkartea edo federazioa (gehienez ere % 20).

  2. Erakunde eskatzaileak defendatzen dituen interes ekonomiko eta sozialen garrantzia (gehienez ere % 10).

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore zehatz bakoitzaren barruan egiaztatzen duen ezarpen-maila (gehienez ere % 20).

  4. Elkarteak jarduteko hartzen duen lurraldearen eremua (gehienez ere % 20).

  5. Profesionalen azoketan parte-hartzea (gehienez ere % 10).

  6. Emakumeek presentzia orekatua izatea zuzendaritza-organoetan. Presentzia orekatutzat hartuko da Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 7.5 artikuluan ezarritakoa (gehienez ere % 15).

  7. Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzea, elkartearen edo federazioaren barneko nahiz kanpoko komunikazioetan (gehienez ere % 15).

    Nekazaritza-sektorea:

  1. Erakunde eskatzaileak defendatzen dituen interes ekonomiko eta sozialen garrantzia (gehienez ere % 25).

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore zehatz bakoitzaren barruan egiaztatzen duen ezarpen-maila (gehienez ere % 20).

  3. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustaturiko jarduera eta ekimenetan erakundeak azaltzen duen lankidetza-maila, betiere sektore hori modernizatu eta hobetzeari dagokionez (gehienez ere % 10).

  4. Elkarteak jarduteko hartzen duen lurraldearen eremua (gehienez ere % 10).

  5. Aurkeztutako proiektuen interes teknikoa eta zientifikoa, bai eta emaitzek sektorea hobetzeko, garatzeko eta modernizatzeko ekar ditzaketen abantailak ere (gehienez ere % 15).

  6. Emakumeek presentzia orekatua izatea zuzendaritza-organoetan. Presentzia orekatutzat hartuko da Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 7.5 artikuluan ezarritakoa (gehienez ere % 15).

  7. Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzea, elkartearen edo federazioaren barneko nahiz kanpoko komunikazioetan (gehienez ere % 5).

    1. Ebazpen-zatiaren lehenengo puntuan ezarritako gehieneko diru-kopurua ez bada nahikoa aurkeztutako eskaera guztiei erantzuteko, dirulaguntza hainbanatu egingo da sektore bakoitzeko onuradunen artean, harik eta funtsak erabat agortu arte. Sektore batean dirua sobera badago, beste sektorera bideratuko da, harik eta erabat agortu arte.

      Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei zuzendutako laguntzei buruzko azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan («Elkarteak» programa) ezarritako dirulaguntzak jaso ahal izateko, xedapen hauetan ezarritako betekizunak bete beharko dira: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan, lege hori garatzen duen erregelamenduan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50. artikulua (testu hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen). Erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko dira betekizun horiek.

      Halaber, betekizun hauek bete beharko dira:

    1. Onuradun izatea, erreferentziako dekretuko 3. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

    2. Dekretu horretako 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

    3. Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren arabera, ez zaie laguntzarik ez dirulaguntzarik emango zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia gutxienez orekatua ez duten elkarteei.

    4. Ezin izango da inolako dirulaguntza edo laguntzarik eman sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duen ezein jardueratarako. Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio-zehapena edo zigor penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak ere egoera berean geratuko dira, dena delako zehapen edo zigorrak dirauen denboran. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten eta halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez badute, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko Estatuko legeriak ezarritako baldintzetan.

      Laugarrena. 1. Dagokion zuzendaritzako titularrari zuzenduko zaizkio laguntza-eskabideak:

      1. Elikaduraren sektoreak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzara.

      2. Nekazaritzaren sektoreak Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzara.

        1. Eskabideak kanal elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta, eredu normalizatuaren araberako eskaera eginez. Helbide honetan dago eskuragarri eredu hori:

          Elikaduraren sektorea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1083403

          Nekazaritzaren sektorea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0113508

          Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak honako helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

          Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

        2. Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz egitekoak, helbide honen bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

        3. Erakunde eskatzaileek Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta egon beharko dute. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu daiteke, egoitza elektronikoan ere eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

        4. Aurkeztutako eskabideak akatsen bat badu edo behar bezalako zehaztasunak ematen ez baditu, edota baldintza guztiak betetzen ez baditu, errekerimendu bat egingo zaio interesdunari, akatsa zuzentzeko edo erantsi beharreko agiriak eransteko hamar eguneko epearen barruan. Adieraziko zaio, horrela egin ezean, atzera egin duela ulertuko dela, ebazpena eman ostean, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak ezarritakoari jarraituz.

          Bosgarrena. Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako laguntzak («Elkarteak» programa) jasotzeko eskaerak aurkezteko, hilabeteko epea egongo da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

          Seigarrena. Eskabideak jaso dituen zuzendaritzak izapidetu, ebatzi eta ordainduko ditu, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren 9. eta 11. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Erakundeak ez badio berariaz eta idatziz uko egiten dirulaguntzari hura eman zaiola jakinarazi ondorengo hamabost eguneko epean, dirulaguntza onartu duela ulertuko da.

          Zazpigarrena. Aurrez aipatutako dekretuko 5. artikuluan adierazitako eta 2022ko ekitaldian onartutako gastuak lagundu ahal izango dira diruz, zenbateko hauen arabera:

          1. Ordezkaritza-zereginak betetzeari dagozkion gastuak, % 90.

          2. Funtzionamendu-gastu arruntak, % 50. Dena den, zenbait funtzionamendu-gastutan (bulegoko langileen gastuak, bulegoen alokairuak, aseguru-primak, garbiketaren eta komunitatearen gastu orokorrak, bulegoko materiala, argitalpenen kuotak, eta zainketa- eta konponketa-gastuak), 50 eurotik gorako fakturak (BEZa barne) soilik lagundu ahal izango dira diruz.

          3. Izaera esperimentala duten jarduerak eta azterlanak egiteko gastuak, % 100.

          4. Azokak eta lehiaketak antolatzeko gastuak, % 100.

            Zortzigarrena. Hona hemen dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak, kontzeptu jakin batzuetarako:

            75.000 euro, autonomia-erkidegoaren, estatuaren eta Europako Erkidegoaren eremuetan bazkideen interesak defendatzeko eman eta aitortu zaizkien ordezkaritza-zereginak betetzeari dagozkion gastuetarako.

          1. 100.000 euro, elkarteen funtzionamendurako gastu arruntak ordaintzeko, gastu horiek elkarteen helburu sozialak behar bezala bete daitezen sustatzeko badira betiere.

          2. 120.000 euro, izaera esperimentala duten jarduerak eta azterlanak egiteko gastuetarako, baldin eta jarduera eta azterlan horien helburua bada sektoreetako jardueren baldintzak eta baldintza sozioekonomikoak sustatu eta hobetzea.

            Bederatzigarrena. Ezingo dituzte laguntza hauek jaso Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 20ko Agindura atxiki diren elkarteek (agindu horren bidez, deialdia bat egiten da 2022an, Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei dirulaguntzak emateko (2021eko abenduaren 30eko EHAA, 261. zk.).

            AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

            Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

            AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

            Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

            Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 5a.

            Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

            MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.