Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko urriaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak enplegu-zentro berezietan mantentzeko dirulaguntzaren zenbatekoa, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren arautua. Dekretu horren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 4488
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/11
  • Argitaratze-data: 2022/10/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluko 3. atalean arautzen dira enplegu-zentro berezientzako laguntzak, eta, zehazki, 1. azpiatalean, desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntzak.

Dirulaguntza horiek estaldura ematen diete enplegu-zentro berezietan kontratatutako desgaitasuna duten pertsonen soldata-kostuei, eta haien zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoarekin lotzen dute, soldataren % 50era iritsita, bat etorriz 168/2019 Dekretua onartu zenean indarrean zegoen Estatuko araudiarekin (168/2019 Dekretua, urriaren 29koa, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1998ko urriaren 16ko Agindua zen, desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan eta lan autonomoan laneratzeko laguntza eta dirulaguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena).

Aurreko ekitaldietan (2019, 2020 eta 2021), Estatuak, salbuespenez eta urtebeteko indarraldiarekin, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 55eraino gehitu zuen laguntza horien zenbatekoa, soilik desgaitasun larria duten eta lan-merkatu arruntean sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enpleguari eusteko. Gehikuntza horren justifikazioa izan zen, alde batetik, kolektibo horren enpleguak izango zuela eraginik handiena enplegu-zentro berezietarako soldata-kostuen igoeran, 2019tik aurrera lanbide arteko gutxieneko soldatak izandako gehikuntza handiaren ondorioz. Eta, bestetik, 2020an eta 2021ean iritzi zen, halaber, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko ekonomia- eta enplegu-egoera bereziek kolektibo horren lanpostuak mantentzeko zailtasun gehigarriak ekarriko zituztela.

Ezohiko gehikuntza horiek Lanbidek aplikatu zituen enplegu-zentro bereziei laguntzak ematean.

2021ean sartu zen indarrean irailaren 28ko 818/2021 Errege Dekretua, Enplegu Sistema Nazionaleko enplegua aktibatzeko programa komunak arautzen dituena, eta Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1998ko urriaren 16ko Agindua indargabetu zuen, besteak beste. Errege-dekretu horrek modu integralean eta sistematizatuan arautzen ditu Enplegu Sistema Nazionaleko kide guztiek aplikatu ahal izango dituzten enplegua aktibatzeko programa komunak, eta horien parte izan behar diren funtsezko edukiak ezartzen ditu.

  1. kapituluko 3. ataleko 3. azpiatalean, 818/2021 Errege Dekretuak desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu babestuan laneratzeko programa arautzen du, eta 54. artikuluan soldata-kostuetarako laguntzak jasotzen ditu aurreko araudiaz bestelako baldintzetan. Horrela, aipatutako xedapenean, era egonkorrean eta indarraldi mugagabearekin, zenbateko handiagoko dirulaguntza bereiziak jasotzen dira enplegu-zentro berezietan kontratatuta dauden eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten desgaituen kolektiboentzat. Dirulaguntza horiek dirulaguntzen gutxieneko zenbateko gisa ezartzen dira, eta autonomia-erkidegoek aplikatu beharko dituzte beren laguntza-programak arautzean.

    818/2021 Errege Dekretuaren azken xedapenetako bederatzigarrenean, urtebeteko epea ezarri zen, dekretua indarrean jartzen zenetik aurrera, administrazio publikoek beharrezko egokitzapenak egin zitzaten beren araudian, araudi horretan aurreikusitako enplegua aktibatzeko programa komun bakoitzaren baldintzetara egokitzeko. Epe hori bi urtera luzatu da Etxeko langileen lan-baldintzak eta Gizarte Segurantzakoak hobetzeko irailaren 6ko 16/2022 Errege Lege Dekretuaren bidez.

    Lan eta Enplegu Saila hasia da jada urriaren 29ko 168/2019 Dekretua ordeztuko duen araudi berria egiteko prozedura lantzen, Estatuko araudian aurreikusitako baldintzetara egokitzeko.

    Kontuan hartuta, hala ere, araudi berriaren onarpena zenbait hilabete luza daitekeela, eta jakinik kalteberatasun berezia dagoela desgaitasun larriak dituzten pertsonen enpleguari dagokionez, beharrezkotzat jotzen da dekretu berriaren onarpenari aurrea hartzea eta, aldi baterako, araudi berria indarrean jarri arte, enplegu-zentro bereziei desgaitasuna duten pertsonen soldata-kostuengatik ematen zaien dirulaguntzaren zenbatekoa aldatzea. Dirulaguntza hori urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusita dago, lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten desgaituen kasuan gehitzeko.

    168/2019 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoak aldatzeko ahalmena enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularrari esleitu zitzaion dekretu horren azken xedapenetako bigarrenean.

    Adierazitakoari jarraituz, hau

Lehenengoa. Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 36. artikuluan aurreikusitako dirulaguntzaren zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldataren % 55 izango da, kontratatutako pertsonak desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak direnean.

Ondorio horietarako, desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonatzat hartuko dira, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 3.2 artikuluan jasotakoez gain, autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonak, baldin eta % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitortuta badute.

Bigarrena. Aldaketa hau 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako soldata-kostuetarako dirulaguntzei aplikatuko zaie.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, hargatik eragotzi gabe agindu horren bigarren puntuan xedatutakoa.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 11.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.