Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko otsailaren 10ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskinean jasotako modalitateen eta diziplinen katalogoa eguneratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 995
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/10
  • Argitaratze-data: 2022/03/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 18. artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzak, interes publikoko arrazoiengatik, edozein jarduera kirol-modalitatetzat kalifikatzeko irizpideak eta baldintzak zehaztuko ditu, bai eta kirol-modalitate bereko kidetzat hartu beharko diren diziplinak ere. Halaber, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailari dagokio jarduera bat kirol-modalitate gisa kalifikatzea eta hura osatzen duten diziplinak zehaztea, Kirolaren Euskal Kontseiluaren txostena jaso ondoren.

Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuak gai hori arautzen du kirol-modalitateei, diziplinei eta probei buruzko V. tituluko I. kapituluan.

Dekretu horren 46. artikuluaren arabera, kirol-modalitate bat honako hau da: gutxieneko arau espezifiko, finkatu eta behar bezala bereiziak dituzten kirol-diziplinen multzoa, baldin eta autonomia-maila esanguratsua badute beste kirol-modalitate batzuekiko.

  1. artikuluak, bestalde, honako hau ezartzen du kirol-diziplinatzat: kirol-modalitate jakin bati lotutako kirol-jarduera, gutxieneko arau espezifiko eta finkagarriak dituena, beste kirol-diziplina batzuekiko autonomia-maila nahikoak dituena.

    Zehazki, dekretu horren 49. artikuluan adierazten denez, dekretuaren eranskinean dago jasota Eusko Jaurlaritzak aitortutako modalitateen eta diziplinen hasierako zerrenda, eta Kulturako sailburuaren agindu baten bidez eguneratu ahal izango da.

    Aitorpen hori emateko prozedura dekretu horren 49.2 artikuluan ezartzen da. Artikulu horren azken paragrafoak Kiroletako zuzendariari ematen dio modalitate edo diziplina berriaren aitorpenari buruzko ebazpen arrazoitua emateko eta kirol-modalitatea argitaratzea agintzeko ahalmena.

    Hala ere, azken atal horretan eragina izan zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2007ko uztailaren 16ko Epaiak, Auzitegi Gorenak 2009ko ekainaren 16ko Epaiak berretsi duenak. Epai horren arabera, onarpen hori egiteko eta katalogoaren aldaketa argitaratzeko eskumena Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari dagokiola ulertu behar dugu.

    Zentzu horretan, agindu honen xedea da, horretarako ezarritako prozedurarekin bat, Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskinean jasotako modalitateen eta diziplinen katalogoa eguneratzea, katalogoa eguneratzeko agindua, hots, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko urriaren 17ko Agindua indarrean jarri zenetik aitortutako diziplina berriak sartzeko (agindu horren bidez eguneratzen da Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskinean jasotako modalitateen eta diziplinen katalogoa).

    Planteatutako aldaketaren helburua egungo errealitatera eguneratzea da, Euskal Autonomia Erkidegoan praktikatzen diren eta baldintzak betetzen dituzten kirol-modalitate eta diziplina berriak gehituta.

    Zehazki, honako hauek sartu nahi dira katalogoan:

    Modalitateak.

    Kirol egokituaren berezko modalitateak eta diziplinak birformulatzea. Horrela geratuko dira:

    Boccia.

    Goalballa.

    Eslaloma.

    Diziplinak.

    Mendia.

    Ibilketa nordikoa.

    Borroka eta Sanboa. Grapplinga gehitzea eta diziplinak birformulatzea. Horrela geratuko dira:

    Olinpiar borroka librea.

    Borroka greko-erromatarra.

    Grapplinga.

    Hondartzako borroka.

    Sanboa.

    Patinajea.

    Scooterra.

    Gimnastika.

    Parkourra.

    Ehiza. Field Target eta Agility gehitzea, eta ibilbidea eta ehiza larriko ibilbidea diziplinak birformulatzea; «ehiza-ibilbideak» bezala geratuko dira.

    Horrez gain, katalogoan zuzentzeko:

    Gaztelaniaz, «Aerobic deportivo»izenak ordezkatuko du «Aerobic desportivo» diziplina.

    Modalitate guztiak berriz ere zenbakitzea, «Kirol egokituaren berezko modalitateak» (28) ataletik aurrera.

    Hori guztia dela eta,

Bigarren aldiz eguneratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskinean jasotako modalitateen eta diziplinen katalogoa, aurrekoa ordeztuta. Katalogo horrek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko urriaren 17ko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zenetik izandako aldaketa guztiak jasotzen ditu. Agindu honen bidez eguneratzen da Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskinean jasotako modalitateen eta diziplinen katalogoa.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 10a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

  1. Urpeko jarduerak:

    Urpeko arrantza.

    Kirol urpekaritza.

    Hegats igeriketa.

    Apnea.

    Urpeko hockeya.

    Urpeko tiro jaurtiketa.

    Urpeko orientazioa.

    Urpeko argazkilaritza.

    Apnea argazkilaritza.

    Urpeko bideogintza.

  2. Xakea.

  3. Atletismoa:

    Atari zabaleko pistan.

    Krosa.

    Errepideko lasterketa.

    Pista estalia.

    Trail.

  4. Automobilismoa:

    Mendia.

    Rallyak.

    Zirkuitua.

    Autokrosa.

    Kartinga.

    Slaloma.

    Klasikoak.

  5. Badmintona.

  6. Saskibaloia:

    3x3 saskibaloia.

    Hondartzako saskibaloia.

  7. Eskubaloia:

    Eskubaloia.

    Hondartzako eskubaloia.

  8. Beisbola eta softballa:

    Beisbola.

    Softballa.

    Aretoko softballa.

  9. Billarra:

    Billarra.

    Poola.

    Snookerra.

  10. Bola jokoa:

    Bowlinga.

    Palmako bola jokoa.

    Palentziako bola jokoa.

    Burgosko bola jokoa.

    Gesaltzako bola jokoa.

    Leongo bola jokoa.

    Bolatokia.

    Arabako bola jokoa.

    Hiru Olako bola jokoa.

    Toka.

    Pasaboloa.

    Hiru txirlo.

    Calva.

    Katxete bola jokoa.

  11. Boxeoa:

    Boxeoa.

    Kickboxinga.

    Full contacta.

    Thai Boxinga.

    Aiki Wudoa.

  12. Ehiza:

    Erakustxakurrak.

    Arrasto-txakurrak.

    Eskuz botatako usoak.

    Usakumea kaiola eran.

    Colombaire usakumea.

    Ehiza-ibilbideak.

    Txakurrarekiko ehiza xehea.

    Oilagor-ehiza.

    Falkoneria.

    Apeu bidezko eper-ehiza.

    Galeperra kaiola eran.

    Colombaire galeperra.

    San Huberto.

    Arku bidezko ehiza.

    Compak sportinga.

    Silbestrismoa.

    Altuera handiko falkoneria.

    Agilitya.

    Field Tarjeta.

  13. Txirrindularitza:

    Ziklo-krosa.

    Trialsina.

    Mendiko bizikleta.

    Pista.

    Errepideko lasterketa.

    BMX.

    Gimnasioko txirrindularitza.

  14. Aireko kirolak:

    Parapentea.

    Delta hegala - Hegaldi librea.

    Paraxutismoa.

    Motordun hegaldia.

    Beladun hegaldia.

    Hegaldi akrobatikoa.

    Aerostazioa.

    Aeromodelismoa.

  15. Neguko kirolak:

    Eski alpetarra.

    Iraupen eskia.

    Eski jauziak.

    Eski artistikoa eta akrobatikoa.

    Snowboarda.

    Telemarka.

    Mushinga Txakurrekin lagundutako lera.

    Curling.

    Izotz gaineko lasterketak.

    Skyboba.

    Izotz hockeya.

    Izotz gaineko patinaje artistikoa.

    Biatloia.

    Bosleigha.

    Lugea.

  16. Eskrima:

    Ezpata.

    Floretea.

    Sablea.

  17. Uretako eskia eta motonautika:

    Uretako eskia.

    Motonautika.

  18. Futbola:

    Futbola.

    Hondartzako futbola.

    Areto futbola.

  19. Gimnastika:

    Gimnastika orokorra.

    Gimnastika akrobatikoa.

    Artistikoa.

    Erritmikoa.

    Ohol jauziak.

    Kirol aerobica.

    Taldekako Gimnastika Estetikoa.

    Parkourra.

  20. Golfa:

    Pitch and Putt.

  21. Halterofilia.

  22. Herri kirolak:

    Sokatira.

    Harri jasotzea.

    Trontza.

    Aizkora.

    Idi probak.

    Zaldi probak.

    Asto probak.

    Sega.

    Lokotx apustua.

    Txinga eroatea.

    Ingude altxatzea.

    Orga joko.

    Zaku lasterketa.

    Lasto jasotzea.

    Ontzi eroatea.

    Lasto botatzea.

    Harri zulatzaileak.

    Giza probak.

  23. Hipika:

    Oztopo jauziak.

    Lehiaketa osoa.

    Heziera klasikoa.

    Behi zaldien heziera.

    Raida.

    Ibilaldi neurtua.

    Horseballa.

    Zalgurdiak.

    Zaldi gaineko iraulketa. Jazartzea eta uzkailtzea.

    Poneyak.

    Reininga.

    Treca.

    Hunterra.

    Zaldi berri.

  24. Hockeya:

    Aretokoa.

    Belarretakoa.

  25. Judoa:

    Judoa.

    Kendoa.

    Aikidoa.

    Wu-shua.

    Jiu-jitsua.

    Defentsa Pertsonala.

  26. Karatea:

    Karate-Kumitea.

    Karate-katak.

    Kenpoa.

    Kung-Fua.

    Tai-Jitsua.

    Tai-Chia.

    Penckat-Silata.

  27. Borroka eta sanboa:

    Olinpiar borroka librea.

    Borroka greko-erromatarra.

    Grapplinga.

    Hondartzako borroka.

    Sanboa.

  28. Kirol egokituaren berezko modalitateak:

    Boccia.

    Goalballa.

    Eslaloma.

  29. Mendia:

    Orientazioa.

    Mendiko eskia.

    Mendi lasterketak.

    Eskalada haitzetan.

    Kirol eskalada.

    Alpinismoa.

    Mendiko ibilaldiak.

    Martxak.

    Arroilen jaitsierak.

    Espeleologia.

    Ibilketa nordikoa.

  30. Motoziklismoa:

    Triala.

    Moto txikiak.

    Moto-krosa.

    Enduroa.

    Abiadura.

    Stadium moto-krosa.

    Turismoa.

    Quadak.

    Promobikerrak.

    Trial-indoorra.

    Super-krosa.

    Super-motarda.

    Moto-balla.

  31. Igeriketa:

    Igeriketa igerilekuan.

    Waterpoloa.

    Sinkronizatua.

    Distantzia handikoa.

    Jauziak.

    Aquagima.

    Salbamendua eta sorospena.

  32. Padela.

  33. Patinajea:

    Patin hockeya.

    Lerro hockeya.

    Abiadura irristaketa.

    Artistikoa.

    Skate boarda.

    Gogorra.

    Lerroko alpetarra.

    Freestyle.

    Roller Derby.

    Scooterra.

  34. Euskal pilota:

    Plaza librea.

    Trinketa.

    Ezkerparetako pilotalekua.

    Frontenisa.

  35. Arrantza:

    Kontinentala.

    Itsasokoa.

    Castinga.

  36. Petanka:

    Petanka.

    Botxak.

  37. Piraguismoa:

    Ur lasaietakoa.

    Igoerak, jaitsierak eta zeharkaldiak.

    Maratoia.

    Slaloma.

    Ur amiletako jaitsiera.

    Jolas-piraguismoa.

    Kayak poloa.

    Raftinga.

    Itsas-kayak.

    Kayak surfa.

    Estilo librea.

    Herensuge itsasontzia.

    Piraguismo egokitua.

  38. Arraunketa:

    Eserleku finkoa.

    Eserleku mugikorra.

    Arraunergometroa.

  39. Errugbia:

    Errugbia.

    7ko errugbia.

  40. Squasha.

  41. Surfa:

    Bodyboarda.

    Surfboarda.

    Kneeboarda.

    Longboarda.

    Stand Up Paddle Surf.

    Stand Up Paddle Racing.

  42. Taekwondoa:

    Taekwondo-Kyoruguia.

    Taekwondo-Pumsea.

    Hapkidoa.

  43. Tenisa.

  44. Mahai tenisa.

  45. Arku tiroa:

    Arku tiroa aire zabalean.

    Arku tiroa aretoan.

    Landa zabaleko ibilbidea.

    Basoko ibilbidea.

    Lur gainean.

    Eskietan.

    Distantzia handikoa.

    Akademikoa.

    Arku lasterketa (Run-Archery).

  46. Tiroa:

    Zehaztasuneko tiro olinpikoa.

    Plater tiro olinpikoa.

    Uso tiroa.

    Helize tiroa.

  47. Triatloia:

    Triatloia.

    Neguko triatloia.

    Duatloia.

  48. Bela:

    Gurutzontziak.

    Irrati kontrola.

    Bela arina.

    TDV.

  49. Boleibola:

    Aretokoa.

    Hondartzakoa.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.