Arautegia

Inprimatu

Agindua, 2022ko martxoaren 9koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailaren 2022rako Dirulaguntzen Plan estrategikoa aldatzen duena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
  • Aldizkari ofiziala: ---
  • Aldizkari-zk.: ---
  • Hurrenkera-zk.: ---
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: ---
  • Argitaratze-data: ---

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

AGINDUA, 2022KO MARTXOAREN 9KOA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUARENA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2022RAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA ALDATZEN DUENA

I.- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko urtarrilaren 18ko Aginduaren bidez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2022rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu zen.

II.- Plan hori onartu ondoren, egiaztatu da ez dagoela dirulaguntza-lerrorik – "Erroka globalen aurrean, gazteak martxan" - izenekoa, zeina jada sartu baitzen 2021eko GLPn eta mantendu egin nahi baita 2022an, eta zenbait akats daudela 4.I epigrafeko (Gazteria Zuzendaritza) 1. atalean eta 4.III epigrafeko (Justizia Zuzendaritza) 12., 14., 15., 19. eta 20. ataletan identifikatutako dirulaguntza-lerroetan.

Ondorioz, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 4. artikuluak ematen dizkidan eskumenei jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT

Lehenengoa.- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2022rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzea, honela:

1) Eranskineko 4.I epigrafeari 9. atala gehitu zaio, lehiarako dirulaguntzak izenburupean. Gazteak abian izeneko saria gazteek egindako proposamen onenei emango zaie, parte-hartze aktiboa sustatzeko eta garapenerako lankidetzaren arloan sentsibilizatzeko. Agindu honen I. eranskinean agertzen diren datuak erantsi dira.

2) Planaren eranskinaren 4.I.1[1] atalean identifikatutako laguntza-lerroari dagozkion datuak – 9. orrialdean agertzen direnak – Agindu honen II.a eranskinean agertzen direnekin ordezkatu dira.

3) Planaren Eranskineko 4.III.12[2] atalaren testuaren ordez, "Doako Laguntza Juridikoa jarriko da. Dirulaguntza izenduna Arabako Abokatuen Elkargoari, guardiako letradu izateko, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren arloko Gasteizko Epaitegian ikertutako pertsonei laguntzeko”, eta laguntza-lerro horri dagozkion datuak – 31. orrialdean agertzen direnak – Agindu honen II.b eranskinean agertzen direnekin ordezkatzen dira.

4) Planaren eranskineko 4.III.14[3] paragrafoaren testuaren ordez, "Doako laguntza juridikoa" jarriko da. Euskal Autonomia Erkidegoko Abokatuen Elkargoentzako laguntza zuzena, ofiziozko txandagatik eta guardiako txandagatik konpentsazio ekonomikoa emateko. 2021eko laugarren hiruhilekoa eta 2022ko lehenengo hiru hiruhilekoa”, eta laguntza-lerro horri dagozkion 33. orrialdeko datuak Agindu honen II.c eranskinean agertzen direnekin ordezkatzen dira.

5) Planaren eranskineko 4.III.15[4] paragrafoaren testuaren ordez, "Doako laguntza juridikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Prokuradoreen Elkargoentzako laguntza zuzena, ofiziozko txandagatiko konpentsazio ekonomikorako. 2021eko laugarren hiruhilekoa eta 2022ko lehenengo hiru hiruhilekoa” jarriko da. Laguntza-lerro horri dagozkion 34. orrialdeko datuak Agindu honen II.d eranskinean agertzen direnekin ordezkatzen dira.

6) Planaren eranskineko 4.III.19[5] atalaren testuaren ordez, "Espetxean dauden pertsonei, baldintzapean askatutakoei eta hauen familiakoei laguntza-asistentzialak" testua jarriko da, eta laguntza-lerro horri dagozkion datuak (38. orrialdean ageri direnak) agindu honetako II.e eranskinean agertzen direnekin ordezkatuko dira.

7) Planaren Eranskineko 4.III.20[6] atalaren testuaren ordez, "Espetxeetako ibilbide eta ikerketaren saria. Lehiarako dirulaguntza" jarri da., eta 39. orrialdean agertzen diren laguntza-lerro horri dagozkion datuak agindu honen II.f eranskinean agertzen direnekin ordezkatzea.

Bigarrena.- Agindu hau argitara dadila agintzea, dagozkion bitarteko ofizialen bidez eta, nolanahi ere, euskadi.eus webgunean Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari dagokion espazioan txertatuz.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko martxoaren 9a

 

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ

 

[1] “1.- EAEko toki-erakundeentzako eta udalaz gaindiko toki-erakundeentzako laguntzak, toki-mailan gazteen emantzipaziorako diagnostikoak eta planak egiteko”.

[2] “12.-Doako laguntza juridikoa. Arabako Abokatuen Elkargoari zuzeneko laguntza guardiako letraduarentzat, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren arloko Gasteizko Epaitegian ikertutako pertsonei laguntzeko”.

[3] “14.- Doako laguntza juridikoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Abokatuen Elkargoei laguntza zuzena, guardia eta ofiziozko txandagatik konpentsazio ekonomikoa jasotzeko. 2020ko laugarrena eta 2021eko lehenengo hiru urteak”.

[4] “15.- Doako laguntza juridikoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Prokuradoreen Elkargoentzako laguntza zuzena, ofizioko eta guardiako txandengatiko konpentsazio ekonomikorako. 2020ko laugarren hiruhilekoa eta 2021eko lehenengo hiru hiruhilekoa”.

[5] “19.- Konkurrentzia familiei transferentzia, barneratuei, liberatuei eta familiakoeei arreta emateko”.

[6] “20.- Espetxeen arloko ibilbide eta ikerketari saria. Dirulaguntza zuzena”.

 

ERANSKINA

AGINDUA, 2022KO MARTXOAREN 9KOA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUARENA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2022RAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA ALDATZEN DUENA  (Ikus pdfa (PDF, 78 KB))

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik