Arautegia

Inprimatu

--

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 185
  • Hurrenkera-zk.: 5428
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/08/08
  • Argitaratze-data: 2008/09/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2005eko irailaren 12ko Aginduak Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza programa garatzen du.

2006ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez aldatu zen lehenengo aldiz agindu hori, hain zuzen ere, prestakuntza-aldiko langileen estatutua onartzen duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuan ezarritakoari egokitzeko.

Errege Dekretu horretan ezartzen denez, dirulaguntza-programa bi fasetan garatu behar da, lehenengoa beka moduan, Ikasketa Aurreratuen Diploma jasotzen denean amaitzen dena, eta bigarrena, praktika-kontratuan, doktore-titulua lortzen denean amaitzen dena. Agindu horren IV. eranskinean, halaber, diru-laguntzak urtean 12.500 eurokoak direla ezartzen du.

Diru-laguntzen fase bakoitza finantzatzeko izendatutako diru-kopuruak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru-laguntza mailei egokitzeko asmoz, agindua aldatu behar da laguntzetarako diru-kopuru berriak sartzeko.

Aurrekoa ikusirik, artikuluetan zenbait aldaketa egitea beharrezkoa da.

Horregatik, honako hau

Giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza programa garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2005eko irailaren 12ko Aginduaren IV. eranskineko 1. puntua aldatzen da eta, aurrerantzean, honela geratuko dira idatzita:

Ikertzaileak trebatzeko diru-laguntzetarako zuzkidura honakoa izango da:

Beka-fasearen zuzkidura 14.850,67 eurokoa izango da. 14.217,76 zuzkidura bera eta langilearen kuota eta 632,91 euro enpresako kuota.

Praktika-kontratuaren faseko zuzkidura 23.100 eurokoa izango da. Trebatze aldian dauden langile ikerlariek jaso beharreko diru-kopuru garbia 17.500 eurokoa izango da.

Lehenengoa. Ahalmena ematen zaio Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeari agindu hau aplikatzeko beharrezko diren ebazpenak eman ditzan eta aginduaren inguruan sortzen diren zalantza zehatzak ebatz ditzan.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Hirugarrena. Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abuztuaren 8a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSE ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik