Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko maiatzaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Muskizko (Bizkaia) «Somorrostro» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 133
- Hurrenkera-zk.: 3144
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/05/20
- Argitaratze-data: 2022/07/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
«Somorrostro» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinean baimena eskatzen baitu Lanbide Heziketako espezializazio-ikastaro bat handitzeko
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (uztailaren 30eko BOE), Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; 283/2019 Errege Dekretua, apirilaren 22koa (maiatzaren 10eko BOE), zeinaren bidez Kimika eta ingurumen osasuna goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren; 254/2021 Dekretua, abenduaren 21ekoa, (urtarrilaren 11ko EHAA), zeinaren bidez ezartzen den Kimika eta ingurumen-osasuna goi-mailako tituluari dagokion curriculuma, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 48003631 eta 014779.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Somorrostro».
Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti.
Helbidea: San Juan, 10.
Udalerria: Muskiz.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
Goi-mailako heziketa-ziklo bat gehitzeko: «Kimika eta ingurumen osasuna».
Goi-mailako heziketa-ziklo bat kentzeko: «Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola».
Ikastetxearen osaera:
Lanbide Heziketa:
Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.
Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila.
Obra zibileko proiektuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Eraikuntza-proiektuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
Elektrizitatea eta elektronika lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Telekomunikazioetako instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Telekomunikazio- eta informatika-sistemak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Lanbide-arloa: Energia eta ura.
Energia berriztagarriak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
Elementu metalikoen fabrikazioa, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Metal-eraikuntzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Fabrikazio mekanikoko-diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Irudi pertsonala.
Ile-apainketa eta estetika, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Ile-apainketa eta -kosmetika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako espezializazio- ikastaroa. Edukiera: 2 ziklo.
Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.
Etxebizitzen mantentze-lanak, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Mantentze-lan elektromekanikoa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Arrisku profesionalen prebentzioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena.
Kimika eta ingurumen-osasuna, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.
Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Animazio soziokulturala eta turistikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.
Ibilgailu automobilen elektromekanika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Automozioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
Uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=es).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 20a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.