Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko irailaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak egiteko deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 3979
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/08
  • Argitaratze-data: 2022/09/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Gobernu Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 24ko Akordioak lan-eskaintza publikoa onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lan-kontratuko langileentzat.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetako enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu dira, eta, 1.2 oinarrian dago xedatuta ezen hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoen bidez arautuko direla eta, halaber, zehaztuta dago zer eduki izan behar duten oinarriok, hau hain zuzen: zenbat plazatarako deialdia egingo den, nola banatuko diren hizkuntza-eskakizunen eta sarbide-modalitatearen arabera, zer epetan aurkeztu ahal izango diren eskabideak, zenbatekoa izango den inskribatze-tasa langileak hautatzeko deialdietan, zer titulu beharko den sartzeko, zer merezimendu baloratuko diren eta zer baremo baliatuko den, zer data izango den erreferentzia euskara-ezagutzak egiaztatzeko, zer betekizun espezifiko izango duten deialdiko lanpostuek, zein izango diren gai espezifikoak enplegua finkatzeko prozesu berezietan, eta emakumeen lehentasunaren klausula aplikatuko den ala ez.

Agindu honen bidez, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko. Era berean, prozesuko oinarri espezifikoak ere onartzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera, aintzat hartuta Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoa eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko 1989ko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen II. tituluko IV. kapituluan langileen hautaketaz xedatutakoa, eta bat etorriz lege horrek 6.1.i) artikuluan emandako eskudantziekin eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 2021eko urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.3.f) artikuluan ezarritakoarekin, hau

(Ikus .PDF)

Agindu honen bidez iragartzen diren hautaketa-prozesuak egiteko, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Agindura joko da, agindu horren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, betiere bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 8a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Arte Grafikoetako laguntzaileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko oinarri espezifikoak

  1. Deialdiko plazak.

    Arte Grafikoetako laguntzaileen 3 plaza eskaintzen dira txanda irekian, denak sarbide orokorreko modalitatean eta honela banatuta:

    Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1.

  1. hizkuntza-eskakizunarekin: 2.

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 11,72 euro da.

  3. Oinarri orokorren 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, Arte Grafikoetako laguntzaile lanpostuetan sartzeko, Inpresio Grafikoko teknikari titulazioa eskatzen da, edo titulazio horren baliokideak.

    Titulazio bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

  1. Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

    Deialdi honetako lanpostuetan, euskarazko 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

    Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorren 12.2 apartatuan egiten zaio erreferentzia, honako hauek zehazten dira: zein den lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea eta zentro organikoa, zein herritan dagoen kokatuta, zer ordainsari-maila, hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-data dituen, eta zer betekizun espezifiko bete behar diren lanpostua betetzeko.

  2. Hautaketa-prozesua.

    Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.

    Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira Arte Grafikoetako langileen C1 taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 15 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko Arte Grafikoetako laguntzaile lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 45 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Titulazioak eta hautaketa-prozesuetan izandako parte-hartzea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (25 puntu lor daitezke gehienez):

      1. Titulazioak, gehienez 20 puntu.

      10 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutako tituluaz kanpo; gehienez ere, 20 puntu emango dira:

      Postinprimaketa eta Akabera Grafikoko teknikaria.

      Paperaren eta Kartoiaren Enkoadernazio eta Manipulazioko teknikaria.

      Arte Grafikoetako Aurreinprimaketako teknikaria.

      Aurreinprimaketa Digitaleko teknikaria.

      Era berean balioetsiko dira baliokide diren tituluak. Zein diren jakiteko, jo Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunera (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

      2. Gehienez ere, 20 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko edo Administrarien Kidegoko karrerako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

      Oposizio-fasea gainditzea: 20 puntu.

      Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 15 puntu. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

      3. 15 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Arte Grafikoetako laguntzaileen lan-poltsetan egoteagatik. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak, gehienez ere, 12 punturekin baloratuko dira, eta 4 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez ere 3 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

    6. Euskara jakitea.

      Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

      1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

  3. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko aipatutako artikuluan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Arte Grafikoetako laguntzaile lanpostuetan.

Sukalde eta jantokiko laguntzaileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko oinarri espezifikoak

  1. Deialdiko plazak.

    Sukalde eta jantokiko laguntzaileen 6 plaza eskaintzen dira txanda irekian, denak ere sarbide orokorreko modalitatean eta honela banatuta:

    Hizkuntza-eskakizunik gabe: 3.

  1. hizkuntza-eskakizunarekin: 2.

  2. hizkuntza-eskakizunarekin: 1.

  1. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 11,72 euro da.

  3. Oinarri orokorren 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, Sukaldaritzako eta Jatetxe-arloko Oinarrizko Profesionala titulua eskatzen da sukalde eta jantokiko laguntzaileen lanpostuetan sartzeko.

  1. Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

  1. Deialdi honetako lanpostuetan, 1. eta 2. hizkuntza-eskakizunak betekizun izan daitezke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

  2. Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

    Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.

    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

    Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorren 12.2 apartatuan egiten zaio erreferentzia, honako hauek zehazten dira: zein den lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea eta zentro organikoa, zein herritan dagoen kokatuta, zer ordainsari-maila, hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-data dituen, eta zer betekizun espezifiko bete behar diren lanpostua betetzeko.

  1. Hautaketa-prozesua.

    Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.

    Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira sukaldarien E taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 15 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko sukalde eta jantokiko laguntzaile lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 45 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Titulazioak eta hautaketa-prozesuetan izandako parte-hartzea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (25 puntu lor daitezke gehienez):

      1. Titulazioak, gehienez 20 puntu.

      10 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutako tituluaz kanpo; gehienez ere, 20 puntu emango dira:

      Lanbide Heziketako teknikaria.

      Lanbide Heziketako goi-mailako teknikaria.

      Bigarren Hezkuntzako graduatua.

      2. Gehienez ere, 20 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako sukalde eta jantokiko arduradun eta sukalde eta jantokiko langile lan-kontratudun finko edo karrerako funtzionario izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

      Oposizio-fasea gainditzea: 20 puntu.

      Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 15 puntu. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

      3. 15 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lan-poltsa hauetan egoteagatik: sukaldari laguntzaileak-garbitzaileak, mendeko langileak eta laguntzako langileen talde profesionala. Azpiatal honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak, gehienez ere, 12 punturekin baloratuko dira, eta 4 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez ere 3 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

    6. Euskara jakitea.

      Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

      1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

  2. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta sukalde eta jantokiko laguntzaile lanpostuetan.

Ikuztegiko laguntzaileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko oinarri espezifikoak

  1. Deialdiko plazak.

    Ikuztegiko laguntzaileen 2 plaza eskaintzen dira txanda irekian, denak sarbide orokorreko modalitatean eta honela banatuta:

    Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1

  1. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 7,82 euro da.

  3. Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, eskola-ziurtagiria eskatzen da ikuztegiko laguntzaileen lanpostuetan sartzeko.

  1. Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

  1. Deialdi honetako lanpostuetan, euskarazko 1. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

  2. Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

    Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.

    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

    Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorren 12.2 apartatuan egiten zaio erreferentzia, honako hauek zehazten dira: zein den lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea eta zentro organikoa, zein herritan dagoen kokatuta, zer ordainsari-maila, hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-data dituen, eta zer betekizun espezifiko bete behar diren lanpostua betetzeko.

  1. Hautaketa-prozesua.

    Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.

    Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira ikuztegiko langileen E taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 15 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko ikuztegiko laguntzaile lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 45 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Titulazioak eta hautaketa-prozesuetan izandako parte-hartzea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (25 puntu lor daitezke gehienez):

      1. Titulazioak, gehienez 20 puntu.

      10 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutako tituluaz kanpo; gehienez ere, 20 puntu emango dira:

      Lanbide Heziketako teknikaria.

      Bigarren Hezkuntzako graduatua.

      2. Gehienez ere, 20 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Mendekoen Kidegoko eta ikuztegiko laguntzaileen karrerako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

      Oposizio-fasea gainditzea: 20 puntu.

      Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 15 puntu. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

      3. 15 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lan-poltsa hauetan egoteagatik: sukaldari laguntzailea-garbitzailea, ikuztegiko laguntzailea, mendeko langilea edo laguntzako langileen talde profesionala. Azpiatal honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak, gehienez ere, 12 punturekin baloratuko dira, eta 4 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez ere 3 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

    6. Euskara jakitea.

      Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

      1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

  2. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko aipatutako artikuluan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta ikuztegiko laguntzaile lanpostuetan.

Saileko gidarien enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko oinarri espezifikoak

  1. Deialdiko plazak.

    Lau gidari-plaza eskaintzen da txanda irekian, denak sarbide orokorreko modalitatean eta honela banatuta:

    Hizkuntza-eskakizunik gabe: 2.

  1. hizkuntza-eskakizunarekin: 2.

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 7,82 euro da.

  3. Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, eskola-ziurtagiria eskatzen da saileko gidari-lanpostuetan sartzeko.

  1. Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

  1. Deialdi honetako lanpostuetan, euskarazko 1. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

  2. Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

    B gidabaimena.

    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

    Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorren 12.2 apartatuan egiten zaio erreferentzia, honako hauek zehazten dira: zein den lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea eta zentro organikoa, zein herritan dagoen kokatuta, zer ordainsari-maila, hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-data dituen, eta zer betekizun espezifiko bete behar diren lanpostua betetzeko.

  1. Hautaketa-prozesua.

    Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.

    Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira gidarien E taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikotan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 15 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko gidari lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 45 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Titulazioak eta hautaketa-prozesuetan izandako parte-hartzea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (25 puntu lor daitezke gehienez):

      1. Titulazioak, gehienez 20 puntu.

      10 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutako tituluaz kanpo; gehienez ere, 20 puntu emango dira:

      Karrozeriako teknikaria.

      Errepideko Garraiorako Ibilgailuak Gidatzeko teknikaria.

      Ibilgailu Automobilen Elektromekanikako teknikaria.

      Ibilgailuen Elektromekanikako teknikaria.

      Era berean balioetsiko dira baliokide diren tituluak. Zein diren jakiteko, jo Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunera (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

      2. Gehienez ere, 20 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako mendeko lan-kontratudun finko edo karrerako funtzionario izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

      Oposizio-fasea gainditzea: 20 puntu.

      Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 15 puntu. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

      3. 15 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Euskal Autonomia Erkidegoko Laguntzako Langileen Talde Profesionaleko lan-poltsan egoteagatik. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak, gehienez ere, 12 punturekin baloratuko dira, eta 4 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez ere 3 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

    6. Euskara jakitea.

      Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

      1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

  2. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, aplikatu egingo da artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak gutxiegi ordezkatuta baitaude saileko gidari-lanpostuetan.

Garbiketa-buruen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko oinarri espezifikoak

  1. Deialdiko plazak.

    Garbiketa-buru plaza 1 eskaintzen da txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean eta hizkuntza-eskakizunik gabe.

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plaza eskuratu nahi dutenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 7,82 euro da.

  3. Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, eskola-ziurtagiria eskatzen da garbiketa-buru lanpostuan sartzeko.

  1. Hautaketa-prozesua.

    Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.

    Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira garbitzaileen E taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 15 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko garbiketa-buru lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 45 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Titulazioak eta hautaketa-prozesuetan izandako parte-hartzea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (25 puntu lor daitezke gehienez):

      1. Titulazioak, gehienez 20 puntu.

      10 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutako tituluaz kanpo; gehienez ere, 20 puntu emango dira:

      Lanbide Heziketako teknikaria.

      Bigarren Hezkuntzako graduatua.

      2. Gehienez ere, 20 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Mendekoen Kidegoko eta ikuztegiko laguntzaileen karrerako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

      Oposizio-fasea gainditzea: 20 puntu.

      Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 15 puntu. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

      3. 15 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lan-poltsa hauetan egoteagatik: sukaldari laguntzailea-garbitzailea, ikuztegiko laguntzailea edo laguntzako langileen talde profesionala. Azpiatal honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak, gehienez ere, 12 punturekin baloratuko dira, eta 4 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez ere 3 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

    6. Euskara jakitea.

      Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

      1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

  2. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko aipatutako artikuluan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta garbiketa-buru lanpostuetan.

Garbitzaileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko oinarri espezifikoak

  1. Deialdiko plazak.

    Bost garbitzaile-plaza eskaintzen dira txanda irekian, denak ere sarbide orokorreko modalitatean eta honela banatuta:

    Hizkuntza-eskakizunik gabe: 4.

  1. hizkuntza-eskakizunarekin: 1.

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 7,82 euro da.

  3. Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, eskola-ziurtagiria eskatzen da garbitzaile-lanpostuetan sartzeko.

  1. Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

  1. Deialdi honetako lanpostuetan, euskarazko 1. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

  2. Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

    Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.

    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

    Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorren 12.2 apartatuan egiten zaio erreferentzia, honako hauek zehazten dira: zein den lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea eta zentro organikoa, zein herritan dagoen kokatuta, zer ordainsari-maila, hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-data dituen, eta zer betekizun espezifiko bete behar diren lanpostua betetzeko.

  1. Hautaketa-prozesua.

    Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.

    Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira garbitzaileen E taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 15 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako hitzarmeneko garbitzaileen lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 45 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Titulazioak eta hautaketa-prozesuetan izandako parte-hartzea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (25 puntu lor daitezke gehienez):

      1. Titulazioak, gehienez 20 puntu.

      10 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutako tituluaz kanpo; gehienez ere, 20 puntu emango dira:

      Lanbide Heziketako teknikaria.

      Bigarren Hezkuntzako graduatua.

      2. Gehienez ere, 20 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Mendekoen Kidegoko edo ikuztegiko laguntzaileen lan-kontratudun finko edo karrerako funtzionario izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

      Oposizio-fasea gainditzea: 20 puntu.

      Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 15 puntu. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

      3. 15 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lan-poltsa hauetan egoteagatik: sukaldari laguntzailea-garbitzailea, ikuztegiko laguntzailea edo laguntzako langileen talde profesionala. Azpiatal honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak, gehienez ere, 12 punturekin baloratuko dira, eta 4 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez ere 3 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

    6. Euskara jakitea.

      Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

      1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

  2. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko aipatutako artikuluan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta garbitzaile-lanpostuetan.

    VII ERANSKINA

    Laborategiko garbitzaileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko oinarri espezifikoak

  1. Deialdiko plazak.

    Laborategiko garbitzaileen 6 plaza eskaintzen dira txanda irekian, denak ere sarbide orokorreko modalitatean eta honela banatuta:

    Hizkuntza-eskakizunik gabe: 3

  1. hizkuntza-eskakizunarekin: 3

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 7,82 euro da.

  3. Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, eskola-ziurtagiria eskatzen da laborategiko garbitzaile-lanpostuetan sartzeko.

  1. Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

    Deialdi honetako lanpostuetan, euskarazko 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

    Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorren 12.2 apartatuan egiten zaio erreferentzia, honako hauek zehazten dira: zein den lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea eta zentro organikoa, zein herritan dagoen kokatuta, zer ordainsari-maila, hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-data dituen, eta zer betekizun espezifiko bete behar diren lanpostua betetzeko.

  2. Hautaketa-prozesua.

    Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.

    Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira garbitzaileen E taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 15 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko laborategiko garbitzaileen lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 45 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Titulazioak eta hautaketa-prozesuetan izandako parte-hartzea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (25 puntu lor daitezke gehienez):

      1. Titulazioak, gehienez 20 puntu.

      10 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutako tituluaz kanpo; gehienez ere, 20 puntu emango dira:

      Lanbide Heziketako teknikaria.

      Bigarren Hezkuntzako graduatua.

      2. Gehienez ere, 20 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Mendekoen Kidegoko edo ikuztegiko laguntzaileen karrerako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

      Oposizio-fasea gainditzea: 20 puntu.

      Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 15 puntu. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

      3. 15 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lan-poltsa hauetan egoteagatik: sukaldari laguntzailea-garbitzailea, ikuztegiko laguntzailea edo laguntzako langileen talde profesionala. Azpiatal honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak, gehienez ere, 12 punturekin baloratuko dira, eta 4 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez ere 3 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

    6. Euskara jakitea.

      Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

      1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

  3. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko aipatutako artikuluan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta laborategiko garbitzaile-lanpostuetan.

Peoien enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko oinarri espezifikoak

  1. Deialdiko plazak.

    Lau peoi-plaza eskaintzen dira txanda irekian, denak ere sarbide orokorreko modalitatean eta honela banatuta:

    Hizkuntza-eskakizunik gabe: 2.

  2. hizkuntza-eskakizunarekin: 2.

  1. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 11,72 euro da.

  3. Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, eskola-ziurtagiria edo haren baliokidea eskatzen da peoi-lanpostuetan sartzeko.

  1. Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

    Deialdi honetako lanpostuetan, euskarazko 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

    Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorren 12.2 apartatuan egiten zaio erreferentzia, honako hauek zehazten dira: zein den lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea eta zentro organikoa, zein herritan dagoen kokatuta, zer ordainsari-maila, hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-data dituen, eta zer betekizun espezifiko bete behar diren lanpostua betetzeko.

  2. Hautaketa-prozesua.

    Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.

    Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira portuen arloko mantentze-, zaintza- eta kontrol-lanen C2 taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 15 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko peoi-lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 45 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Titulazioak eta hautaketa-prozesuetan izandako parte-hartzea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (25 puntu lor daitezke gehienez):

      1. Titulazioak, gehienez 20 puntu.

      10 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutako tituluaz kanpo; gehienez ere, 20 puntu emango dira:

      Aisiako Ontziak Mantentzeko teknikaria.

      Aisiako Ontzietako Zur Egiturak eta Altzariak Mantentzeko teknikaria.

      Ontzi eta Itsasontzien Makineria Zaintzeko eta Kontrolatzeko teknikaria.

      Itsasontzietako eta Ontzietako Makinen Mantentze-lanetako eta Kontroleko teknikaria.

      Era berean balioetsiko dira baliokide diren tituluak. Zein diren jakiteko, jo Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunera (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

      2. Gehienez ere, 20 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta haren organismo autonomoetako peoi lan-kontratudun finko edo karrerako funtzionario izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

      Oposizio-fasea gainditzea: 20 puntu.

      Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 15 puntu. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

      3. 15 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako peoien edo mendekoen poltsetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak, gehienez ere, 12 punturekin baloratuko dira, eta 4 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez ere 3 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

    6. Euskara jakitea.

      Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

      1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

      2. hizkuntza-eskakizuna: 9 puntu.

  3. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, aplikatu egingo da artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak gutxiegi ordezkatuta baitaude peoi-lanpostuetan.

Gaueko jagoleen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko oinarri espezifikoak

  1. Deialdiko plazak.

    Gaueko jagoleen 2 plaza eskaintzen dira txanda irekian, denak ere sarbide orokorreko modalitatean eta honela banatuta:

    Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1

  1. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 11,72 euro da.

  3. Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, eskola-ziurtagiria edo haren baliokidea eskatzen da gaueko jagole-lanpostuetan sartzeko.

  1. Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

  1. Deialdi honetako lanpostuetan, euskarazko 1. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

  2. Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

    Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.

    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

    Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorren 12.2 apartatuan egiten zaio erreferentzia, honako hauek zehazten dira: zein den lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea eta zentro organikoa, zein herritan dagoen kokatuta, zer ordainsari-maila, hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-data dituen, eta zer betekizun espezifiko bete behar diren lanpostua betetzeko.

  1. Hautaketa-prozesua.

    Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.

    Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira jagoleen C2 taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 15 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko gaueko jagoleen lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 45 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Titulazioak eta hautaketa-prozesuetan izandako parte-hartzea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (25 puntu lor daitezke gehienez):

      1. Titulazioak, gehienez 20 puntu.

      10 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutako tituluaz kanpo; gehienez ere, 20 puntu emango dira:

      Lanbide Heziketako teknikaria.

      Bigarren Hezkuntzako graduatua.

      2. Gehienez ere, 20 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako mendeko lan-kontratudun finko edo karrerako funtzionario izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

      Oposizio-fasea gainditzea: 20 puntu.

      Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 15 puntu. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

      3. 15 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzako Langileen Talde Profesionaleko lan-poltsan egoteagatik. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak, gehienez ere, 12 punturekin baloratuko dira, eta 4 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez ere 3 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

    6. Euskara jakitea.

      Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

      1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

  2. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko aipatutako artikuluan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Gaueko jagole-lanpostuetan.

Sukaldarien enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko oinarri espezifikoak

  1. Deialdiko plazak.

    Sei sukaldari-plaza eskaintzen dira txanda irekian, denak ere sarbide orokorreko modalitatean eta honela banatuta:

    Hizkuntza-eskakizunik gabe: 2.

  1. hizkuntza-eskakizunarekin: 4.

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 11,72 euro da.

  3. Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, titulazio hauetakoren bat eskatzen da sukaldari-lanpostuetan sartzeko:

    Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritzako goi-mailako teknikaria.

    Sukaldaritza Zuzendaritzako goi-mailako teknikaria.

    Sukaldaritza eta Gastronomia teknikaria eta sukaldari gisa bi urteko esperientzia izatea. Kasu horretan, merituak alegatzeko epean egiaztatu behar da sartzeko eskatzen den esperientzia, justifikazio-dokumentua erantsita. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean edo haren organismo autonomoetan eskuratutako esperientzia bada, ez da egiaztatu beharrik izango.

    Titulazio bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

  1. Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

    Deialdi honetako lanpostuetan, 1. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

    Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorren 12.2 apartatuan egiten zaio erreferentzia, honako hauek zehazten dira: zein den lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea eta zentro organikoa, zein herritan dagoen kokatuta, zer ordainsari-maila, hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-data dituen, eta zer betekizun espezifiko bete behar diren lanpostua betetzeko.

  2. Hautaketa-prozesua.

    Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.

    Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira sukaldeko langileen C taldean emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 15 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko sukaldari lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 45 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Titulazioak eta hautaketa-prozesuetan izandako parte-hartzea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (30 puntu lor daitezke gehienez):

      1. 10 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutako tituluaz kanpo; gehienez ere, 20 puntu emango dira:

      Lanbide Heziketako teknikaria.

      Lanbide Heziketako goi-mailako teknikaria.

      Bigarren Hezkuntzako graduatua.

      2. Gehienez ere, 24 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako sukalde eta jantokiko arduradun edo sukalde eta jantokiko langile lan-kontratudun finko edo karrerako funtzionario izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

      Oposizio-fasea gainditzea: 24 puntu.

      Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 18 puntu. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

      3. 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako sukalde eta jantokiko arduradunen edo sukaldarien lan-poltsetan egoteagatik. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak, gehienez ere, 5 punturekin baloratuko dira, eta 2 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez ere 5 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

    6. Euskara jakitea.

      Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

      1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

  3. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko aipatutako artikuluan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta sukaldari-lanpostuetan.

Sukaldeko arduradunen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko oinarri espezifikoak

  1. Deialdiko plazak.

    Sukaldeko arduradun-plaza 1 eskaintzen da txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean eta 1. hizkuntza eskakizuna nahitaezkoa duela.

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plaza eskuratu nahi dutenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 15,64 euro da.

  3. Oinarri orokorren 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, sukaldeko arduradun-lanpostura sartzeko, Sukaldaritza Zuzendaritzako goi-mailako teknikariaren titulua eta Jatetxe-arloko Zerbitzu Zuzendaritzako goi-mailako teknikariaren titulua eskatzen dira, edo titulazio horien baliokide guztiak.

    Titulazio bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

  1. Lanpostua esleitzeko betekizun espezifikoak.

  1. Deialdi honetako lanpostuan, euskarazko 1. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizuna da lanpostua betetzeko. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

  2. Horretaz gain, beste betekizun espezifiko hau ere badu esleituta:

    Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.

    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

  1. Hautaketa-prozesua.

    Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.

    Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira sukaldeko langileen C1 taldean emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 15 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko sukaldeko arduradun-lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 45 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Titulazioak eta hautaketa-prozesuetan izandako parte-hartzea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (30 puntu lor daitezke gehienez):

      1. 10 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutako tituluaz kanpo; gehienez ere, 20 puntu emango dira:

      Lanbide Heziketako teknikaria.

      Lanbide Heziketako goi-mailako teknikaria.

      Bigarren Hezkuntzako graduatua.

      2. Gehienez ere, 24 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako sukalde eta jantokiko arduradun edo sukalde eta jantokiko langile lan-kontratudun finko edo karrerako funtzionario izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

      Oposizio-fasea gainditzea: 24 puntu.

      Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 18 puntu. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

      3. 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako sukalde eta jantokiko arduradunen edo sukaldarien lan-poltsetan egoteagatik. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak, gehienez ere, 5 punturekin baloratuko dira, eta 2 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez ere 5 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

  2. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, aplikatu egingo da artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak gutxiegi ordezkatuta baitaude sukaldeko arduradun-lanpostuetan.

Itsasontziko arduradunen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko oinarri espezifikoak

  1. Deialdiko plazak.

    Itsasontziko arduradun-plaza 1 eskaintzen da txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean eta 1. hizkuntza eskakizuna nahitaezkoa duela.

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 15,64 euro da.

  3. Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, titulazio hauetakoren bat eskatzen da itsasontziko arduradunaren lanpostuetan sartzeko:

    Kostako patroi balioaniztuna.

    Kabotajeko patroi nagusia.

    Alturako patroia.

    Itsasontziko mekanikari nagusia.

    Kabotajeko patroia.

    Itsasontziko mekanikaria.

  1. Lanpostua esleitzeko betekizun espezifikoak.

  1. Deialdi honetako lanpostuan, euskarazko 1. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizuna da lanpostua betetzeko. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

  2. Horretaz gain, beste betekizun espezifiko hau ere badu esleituta:

    Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.

    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

  1. Hautaketa-prozesua.

    Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.

    Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira itsasontzietako mantentze-lanetako langileen C taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 15 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko itsasontziko arduradun-lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 45 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Titulazioak eta hautaketa-prozesuetan izandako parte-hartzea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (30 puntu lor daitezke gehienez):

      1. 10 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutako tituluaz kanpo; gehienez ere, 20 puntu emango dira:

      Ontzi eta Itsasontzien Makineria Zaintzeko eta Kontrolatzeko teknikaria.

      Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Operazio, Kontrol eta Mantentze Lanen teknikaria

      Itsasertzeko Nabigazioko eta Arrantzako teknikaria.

      Arrantzako eta Itsas Garraioetako teknikaria.

      Ontzien Makineria Antolatu eta Mantentzeko goi-mailako teknikaria.

      Makinak eta Instalazioak Ikuskatu eta Kontrolatzeko goi-mailako teknikaria.

      Itsas Garraioko eta Alturako Arrantzako goi-mailako teknikaria.

      Nabigazio, Arrantza eta Itsas Garraioetako goi-mailako teknikaria.

      Era berean balioetsiko dira baliokide diren tituluak. Zein diren jakiteko, jo Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunera (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

      2. Gehienez ere, 24 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta haren organismo autonomoetako lanpostu hauetan lan-kontratudun finko edo karrerako funtzionario izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik: A arrantza ikuskatzailea; B arrantza ikuskatzailea; Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. Aukera: Nabigazio, Arrantza eta Itsas Garraioetako goi-mailako teknikaria, edo Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. Aukera: Makinak eta Instalazioak Ikuskatu eta Kontrolatzeko goi-mailako teknikaria.

      Oposizio-fasea gainditzea: 24 puntu.

      Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 18 puntu. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

      3. 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Itsasontzietako Arduradunen lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak, gehienez ere, 5 punturekin baloratuko dira, eta 2 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez ere 5 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

  2. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko aipatutako artikuluan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta itsasontziko arduradun-lanpostuetan.

Inprentako arduradunaren enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko oinarri espezifikoak

  1. Deialdiko plazak.

    Inprentako arduradun-plaza 1 eskaintzen da txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean eta 2. hizkuntza eskakizuna nahitaezkoa duela.

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 15,64 euro da.

  3. Oinarri orokorren 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, inprentako arduradun-lanpostuetan sartzeko, Produkzio Grafikoaren Diseinuko eta Kudeaketako goi-mailako teknikari titulazioa eskatzen da, edo titulazio horren baliokide guztiak.

    Titulazio bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

  1. Hautaketa-prozesua.

    Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.

    Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira Arte Grafikoetako langileen C1 taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 15 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko inprentako arduradun-lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 45 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Titulazioak eta hautaketa-prozesuetan izandako parte-hartzea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (30 puntu lor daitezke gehienez):

      1. 10 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutako tituluaz kanpo; gehienez ere, 20 puntu emango dira:

      Argitalpen Inprimatuen Diseinuko eta Edizioko goi-mailako teknikaria

      LH-II Delineazioko adarra, Diseinu Grafikoa espezialitatea

      2. Gehienez ere, 24 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko edo Administrarien Kidegoko karrerako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

      Oposizio-fasea gainditzea: 24 puntu.

      Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 18 puntu. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

      3. 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Inprentako Arduradunen Kidegoko lan-poltsetan egoteagatik. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak, gehienez ere, 5 punturekin baloratuko dira, eta 2 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez ere 5 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

  2. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko aipatutako artikuluan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta inprentako arduradun-lanpostuetan.

Itzultzaile-interpretarien enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko oinarri espezifikoak

  1. Deialdiko plazak.

    Itzultzaile-interpretarien 5 plaza eskaintzen dira txanda irekian, denak sarbide orokorreko modalitatean eta 4. hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa dutela.

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 23,49 euro da.

  3. Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo graduko titulua eskatzen da itzultzaile-interprete lanpostuetan sartzeko.

  1. Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

  1. Deialdi honetako lanpostuetan, 4. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizuna da lanpostuak betetzeko.

  2. Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek dituzte:

    Euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara zinpeko itzulpen- eta interpretazio-lanak egiteko gaitasun profesionala.

    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

    Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorren 12.2 apartatuan egiten zaio erreferentzia, honako hauek zehazten dira: zein den lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea eta zentro organikoa, zein herritan dagoen kokatuta, zer ordainsari-maila, hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-data dituen, eta zer betekizun espezifiko bete behar diren lanpostua betetzeko.

  1. Hautaketa-prozesua.

    Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.

    Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira itzultzaile-lanpostuetako (euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskara) A1 azpitaldean emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 15 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako hitzarmeneko itzultzaile/itzultzaile-interpretari lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 45 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Titulazioak eta hautaketa-prozesuetan izandako parte-hartzea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (30 puntu lor daitezke gehienez):

      1. Titulu hauek baloratuko dira (20 puntu lor daitezke gehienez):

      10 puntu emango dira titulu hauetako bakoitzeko:

      Gradu, diplomatura eta lizentziako titulazioak, Espainiako hizkuntza eta dialektoen ikasketa-eremuetakoak eta euskararekin lotuak.

      5 puntu emango dira titulu hauetako bakoitzeko:

      023201 Espainiako hizkuntzak eta dialektoak.

      023101 Ingelesa.

      023102 Hizkuntza klasikoak.

      023901 Hizkuntza modernoak eta aplikatuak.

      023103 Atzerriko beste hizkuntza batzuk.

      1. oinarri orokorrean adierazitako lekuetan argitaratuko dira ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak.

        Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

        2. Gehienez ere, 24 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoan Itzultzailea lan-kontratudun finko edo karrerako funtzionario izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

        Oposizio-fasea gainditzea: 24 puntu.

        Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 18 puntu. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

        3. 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak, gehienez ere, 5 punturekin baloratuko dira, eta 2 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez ere 5 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

  2. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, aplikatu egingo da artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak gutxiegi ordezkatuta baitaude itzultzaile-interprete lanpostuetan.

Sukalde eta jantokiko arduradunen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko oinarri espezifikoak.

  1. Deialdiko plazak.

    Sukalde eta jantokiko arduradunen 4 plaza eskaintzen dira txanda irekian, denak ere sarbide orokorreko modalitatean eta honela banatuta:

    Hizkuntza-eskakizunik gabe: 3.

  1. hizkuntza-eskakizunarekin: 1.

  2. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

  2. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 15,64 euro da.

  3. Oinarri orokorren 3.3.e) apartatuan xedatutakoaren arabera, sukalde eta jantokiko arduradun-lanpostuetan sartzeko, Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritzako goi-mailako teknikari edo Sukalde-zuzendaritzako goi-mailako teknikari tituluak eskatzen dira, edo titulazio horien baliokide guztiak.

    Titulazio bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

  1. Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

  1. Deialdi honetako lanpostuetan, 1. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

  2. Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

    Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.

    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

    Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorren 12.2 apartatuan egiten zaio erreferentzia, honako hauek zehazten dira: zein den lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea eta zentro organikoa, zein herritan dagoen kokatuta, zer ordainsari-maila, hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-data dituen, eta zer betekizun espezifiko bete behar diren lanpostua betetzeko.

  1. Hautaketa-prozesua.

    Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.

    Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

    1. Esperientzia orokorra.

      Esperientzia orokortzat hartzen dira sukalde eta jantokiko arduradun-lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 15 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    2. Esperientzia espezifikoa.

      Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko sukalde eta jantokiko arduradun-lanpostuetan emandako zerbitzuak.

      Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 45 puntu lortu ahal izango dira.

      Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    3. Titulazioak eta hautaketa-prozesuetan izandako parte-hartzea.

      Merezimendu hauek baloratuko dira (30 puntu lor daitezke gehienez):

      1. 10 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutako tituluaz kanpo; gehienez ere, 20 puntu emango dira:

      Lanbide Heziketako teknikaria.

      Bigarren Hezkuntzako graduatua.

      2. Gehienez ere, 24 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako sukalde eta jantokiko arduradun edo sukalde eta jantokiko langile lan-kontratudun finko edo karrerako funtzionario izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:

      Oposizio-fasea gainditzea: 24 puntu.

      Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 18 puntu. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

      3. 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako sukalde eta jantokiko arduradunen edo sukaldarien lan-poltsetan egoteagatik. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.

    4. Informatika-ezagutzak.

      Informatika-ezagutzak, gehienez ere, 5 punturekin baloratuko dira, eta 2 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

      Internet oinarrizkoa.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

      Microsoft Outlook XP/2003/2010.

      Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

      Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

      Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

      Internet aurreratua.

      IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

      Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

    5. Hizkuntzak.

      Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez ere 5 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

      C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      B1 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

      Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

    6. Euskara jakitea.

      Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

      1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

  2. Lehentasunaren klausula aplikatzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta sukalde eta jantokiko arduradun-lanpostuetan.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (23)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.