Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko azaroaren 25ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 238
- Hurrenkera-zk.: 5387
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/11/25
- Argitaratze-data: 2022/12/15
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Industria; Ekonomia
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifen zenbait osagairen prezioak aldatu egin direnez, indarrean dauden tarifak ere igotzea komeni da.
Ondorioz, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 4.1 artikuluak ematen didan eskumena erabiliz, eta bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo automobilez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 3. eta 17. artikuluak kontuan izanik, hauxe
tarifa: egunekoa (07:00etatik 22:00etara):
Kilometroko: 0,757893 euro.
Itxaronaldia, orduko: 20,81 euro.
Gutxienekoa (1): 7,12 euro.
(1) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.
tarifa: jaiegunetakoa eta gauekoa (22:00etatik 07:00etara):
Kilometroko: 0,838140 euro.
Itxaronaldia, orduko: 21,88 euro.
Gutxienekoa (2): 7,82 euro.
(2) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.
Ordainpeko bide-azpiegitura bat erabiliz gero, helmugara iristeko ibilbideko bidesaria erabiltzaileak ordainduko du.
Taximetroa urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren bidez onarturiko 2/2000 Legearen Erregelamenduaren 44. artikuluak ezarritakoaren arabera jarriko da martxan.
Urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 4.h) eta 32.1 artikuluetan xedatutakoa kontuan izanik, eta zerbitzuaren erabiltzaileek hala eskatuta, taxi-gidariek kasuan kasuko ordainagiria egin beharko dute horretarako jarria izango duten gailua erabiliz.
Indargabetu egiten da Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko azaroaren 24ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoan turismo automobiletan egiten den bidaiarien hiriarteko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Plangintzaren zuzendariari Agindu hau garatzeko xedapenak emateko.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 25a.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2023ko abenduaren 11koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien hiriarteko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 2021eko azaroaren 24koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.