Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko azaroaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuan araututako laguntza eta dirulaguntzen 2022rako deialdia egiten duena. Dekretu horren bidez arautzen dira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak. Akordio horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu, hein batean, Next Generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 230
- Hurrenkera-zk.: 5248
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/11/16
- Argitaratze-data: 2022/12/01
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 11.1.a) artikuluak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da Estatuko ingurumen- eta ekologia-gaietan ezarritako oinarrizko legeria garatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean betearaztea.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 8. artikuluaren zehazki, s), u) eta w) apartatuen arabera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari dagozkio honako egiteko eta jardun-arlo hauek: ingurumena eta klima-aldaketaren aurkako borroka; natura-ondarearen kontserbazioa; baliabide naturalak antolatzea eta natura kontserbatzea.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 22.2.o) artikuluaren arabera, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari dagokio Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean eta hura garatzeko araudian aurreikusitako zehaztapenak betetzeko behar diren ekintzak sustatu eta kontrolatzea.
Otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 22.2.o) artikuluari jarraikiz, Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak funtzionalki eta hierarkikoki Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren mende dagoenak uztailaren 6ko 5/1989 Legean eta hura garatzen duen araudian aurreikusitako zehaztapenak betetzeko beharrezkoak diren ekintzak sustatu eta kontrolatuko ditu.
Nola Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza hala Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzua Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren egituran otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 2. artikuluak zehaztutakoan sartzen dira.
Bestalde, Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen azken xedapenetatik lehenak lurralde historikoei esleitzen die erakunde komunek naturagune babestuak (Urdaibaiko Biosfera Erreserba izan ezik) administratzeko legeria betearazteko eginkizuna. Lege horrek azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.c) artikulua 3. zenbakia aldatzen du (27/1983 Legea, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko harremanei buruzkoa).
Biosferaren Erreserbak UNESCOren MaB Programaren barruan aitortzen dira halakotzat. Zehazki, honako helburu hau duten lurraldeak dira: biodibertsitatearen eta aniztasun kulturalaren kontserbazioa eta garapen ekonomikoa eta soziala harmonizatzea, pertsonek naturarekin duten harremanaren bidez. Ekologikoki adierazgarriak edo balio berezikoak diren zonetan ezartzen dira, lehorreko, kostaldeko eta itsasoko inguruneetan, non funtsezkoak baitira giza populazioa eta bertako jarduerak kontserbazioarekin integratzea.
Urdaibai eskualdeari Biosfera Erreserbaren izaera ematen dion araua Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legea da. Uztailaren 6ko 5/1989 Legearen 1. artikuluaren arabera, araubide juridiko berezia ematen zaio Urdaibaiko Biosfera Erreserbari, eta araubide juridiko horren helburua zera da, gea, flora, fauna, paisaia, urak eta atmosfera babestea eta lehengoratzea, eta, azken batean, Urdaibaiko ekosistema guztiak babestea, natura, zientzia, hezkuntza, kultura eta, aisiarekin lotuta duten interesa eta interes sozioekonomikoa dela eta.
Uztailaren 6ko 5/1989 Legearen 15.1 artikuluan hau dago jasota: 1. artikuluaren xedea hezurmamitzeko, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-organoak Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamua idatziko du.
Une honetan indarrean dagoen erabilera eta kudeaketa zuzentzeko plana Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamua onesteko irailaren 27ko 139/2016 Dekretuaren bidez onetsi zen.
Irailaren 27ko 139/2016 Dekretuaren 1.3.1 artikuluak ezartzen duenez, Urdaibaiko Biosfera Erreserba lagungarria izango da NBEk onartutako 2030 Agendan jasotako Garapen Jasangarrirako Helburuak GJHak lortzeko; izan ere, 15. GJHak basoen kudeaketa jasangarriari eustera behartzen ditu administrazio publikoak.
Ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuak (zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) eta Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuaren agindu honek arautzen dituzten konpentsatzeko laguntzak eta zaintza-dirulaguntzak funtsezko baliabideak dira ingurumena lehengoratzeko jarduketak irailaren 27ko 139/2016 Dekretuaren 4.3.2.1 artikuluak «lehentasunezkotzat» jotzen dituenak aplikatzeko: espezie exotiko inbaditzaileak ezabatzea eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako lurzoruaren kategoria eta azpikategoria bakoitzaren ingurumen-ezaugarriekin bateragarriak diren espezieak berriro sartzea edo sustatzea.
Ildo horretan, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako lurzoruen ingurumena lehengoratzea bultzatze aldera, 4.4.3.21 artikuluak 13. apartatua agindu bat biltzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarentzat: laguntza ekonomikoen sistema bat onartzea erregelamendu bidez. Sistema horren jomuga baso-ustiategien titularrei konpentsazioa ematea izango litzateke, baso-ustiapenerako edo -lehengoratzerako birpopulaketan espezie aloktonoak hazkunde ertain edo luzeko hostozabalengatik aldatzearen ondorioz errentagarritasun finantzarioak izandako galeragatik. Ez dira inolaz ere konpentsatuko Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeak edo Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamua onartzen duen abuztuaren 3ko 242/1993 Dekretuak ezarria urratuz egin diren baso-landaketak.
Agindu honen bidez garatu da araua: 83/2019 Dekretua, ekainaren 4koa, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak.
Ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 2. artikuluan bi lerro zehazten dira: konpentsatzeko laguntzak eta zaintza-dirulaguntzak. Ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 13. artikuluan Agindu honen gutxieneko edukia jasotzen da.
Bestalde, Urdaibaiko Biosfera Erreserban Kontserbazio Bereziko hiru Eremu Urdaibaiko Ibai Sarea (ES2130006), Urdaibaiko Itsasertzak eta Padurak (ES2130007) eta Urdaibaiko Artadi Kantauriarrak (ES2130008) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu bat Urdaibaiko Itsasadarra (ES0000144) daude, Natura 2000 Sarean sartuak denak.
Naturagune Babestu horiei dagokienez, Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauaren habitat naturalak eta basoko fauna eta flora kontserbatzeari buruzkoaren 6.3 artikuluak honako agindu hau ezartzen du: plan edo proiektuek leku horietan eragin nabarmena izateko arriskua dakarten kasuan, horiek tokian izango dituzten ondorioen ebaluazio egokia egin beharko da, kontserbazio-helburuak kontuan hartuta betiere.
Azkenik, laguntzen eta dirulaguntzen deialdi honen ebazpenean, horiek lurzoruen baso-erabilerarekin lotura materiala dutenez, Bizkaiko Lurralde Historikoko erakundeek onartutako bi arau hauetako aginduak aplikatuko ditu Balorazio Epaimahaiak: 3/1994 Foru Araua, ekainaren 2koa, Mendiei eta Babespeko Naturaguneen Administrazioari buruzkoa; eta 11/1997 Foru Araua, urriaren 14koa, Euskal Herriko basoko espeziei buruzko Araubide Zehatzari buruzkoa.
Agindu honen xede diren konpentsatzeko laguntzen eta zaintza-dirulaguntzen bidez, irailaren 27ko 139/2016 Dekretuaren 4.4.3.21 artikuluan adierazitako hiru helburuak bete nahi dira: baso-masek irautea, baso-erabileren etekin mantendua eta basoen askotariko erabilera. Ildo horretan, emango diren laguntzak eta dirulaguntzak baso-baliabideen aprobetxamendu iraunkorra gauzatzera, natura kontserbatzera, arro hidrografikoak eta lurzorua babestera eta basoen funtzio publikoa indartzera bideratuta daude.
Era berean, laguntzen eta dirulaguntzen deialdi honen bidez, bete egiten da Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 5.2.c) artikuluak administrazio publikoei ezartzen dien agindua: neurri fiskalen eta beste pizgarri ekonomiko batzuen erabilpena sustatzea natura kontserbatzeko ekimen pribatuak gauzatzeko, eta biodibertsitatearen kontserbazioan eragin negatiboa duten eta natura-ondarearen erabilpen jasangarria sustatzen duten ekimenak sustatzeko.
Deialdi hau Europar Batasuneko funtsekin batera finantzatzen da; zehazki, zaintza-dirulaguntzen 2. lerroa Next Generation EU funtsekin finantzatzen da oso-osorik. Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legearen 26. 34. artikuluetan arautzen da Next Generation EU Suspertze Planarekin lotutako funtsen kudeaketa. Horrenbestez, abenduaren 23ko 11/2021 Legearen 34. artikulua aplikatuz, Eusko Jaurlaritzak hiru hilean behin emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari laguntza eta dirulaguntzen deialdi honen ondoriozko kredituen gauzatze-mailaren eta helburu espezifikoaren berri.
Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduaren 3.2 artikuluak (EE) (minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da erregelamendu hori) ezartzen duenez, laguntza publikoak minimistzat jotzeko enpresa jakin bati estatu kide batek emango dizkion laguntzen kopuru osoa ez da 200.000 euro baino gehiagokoa izango, hiru zergaldiko edozein alditan.
Agindu honen 2. artikuluko zenbatekoak kontuan hartuta, minimis gisa emango diren dirulaguntzak eta laguntzak kontzeptualizatzeko aukera egongo da, eta 1407/2013 Erregelamenduaren 3.1 artikulua aplikatuz, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 108.3 artikuluan ezarritako jakinarazpen-betebeharretik salbuetsita egongo dira horiek.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikulua betez, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak 2021eko martxoaren 17an emandako Aginduaren bidez onartuan zehazten dira (zehazki, 5.5.2.10 fitxan) laguntzen eta dirulaguntzen deialdi honen helburuak eta ondorioak, horiek lortzeko behar den epea, aurreikusitako kostuak eta finantzaketa-iturriak.
Orobat, laguntzen eta dirulaguntzen deialdi honetan, kontuan hartuko dira horiek garatzeko genero-ikuspegia txertatzen duten jarduerak, eta estrategikotzat hartuko dira, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritako irizpideen arabera.
COVID-19aren pandemiak sortutako kalte ekonomiko eta sozialak konpontzeko, Europako Batzordeak, Europako Parlamentuak eta EBko agintariek suspertze-plan bat adostu dute, krisitik ateratzeko bidean gidatzeko eta Europa moderno eta jasangarriago baterako oinarriak ezartzeko.
Europako Kontseiluak, 2020ko uztailaren 21ean, ikusita une historiko honetan ezohiko ahalegina egin behar zela eta planteamendu berritzaile bat behar zela Europar Batasunean konbergentzia, erresilientzia eta eraldaketa bultzatzeko, irismen handiko neurri sorta bat adostu zuen.
Akordio horren ondorioz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena hartu zuen. Mekanismo hori da EB suspertzeko ezohiko neurrien ardatz nagusia, eta «Next Generation EU» funts europarrak arautzen dituen Suspertze eta Erresilientzia Tresnaren esparruan kokatzen da; koronabirusaren pandemiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialak konpontzen lagunduko du aldi baterako baliabide horrek, eta COVID-19aren ondorengo Europa ekologikoagoa, digitalagoa, erresilienteagoa eta egungo eta etorkizuneko erronketara hobeto egokitua izan dadin lortzeko jomuga du.
Testuinguru horretan eman da abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretua, zeinaren bidez presako neurriak onartzen baitira Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko. Horren xedea da, behar diren xedapen orokorrak ezartzea, Europako funtsen bidez, bereziki Suspertzeko Tresnatik datozen funtsen bidez, finantzatu daitezkeen jardueren programazioa, aurrekontua, kudeaketa eta betearazpena errazteko. Suspertzeko Tresna Europako Kontseiluak onartu zuen 2020ko uztailaren 21ean, hazkunde ekonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko, SARS-CoV-2 pandemiak eragindako krisitik suspertu eta kalteak konpontzeko, eta egiturazko eraldatze-prozesua bultzatzeko, inbertsio publikoa eta pribatua bultzatu eta ekoizpen-ehunari lagunduz, trantsizio ekologiko eta digital bikoitza bizkortuz, eta erresilientzia eta ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesioa indartu eta areagotuko dira, Europako merkatu bakarraren esparruan.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plan horrek hamar trakzio-politika edo politika eragile biltzen ditu, zuzeneko eragina izango dutenak sare ekonomiko eta soziala eraldatzeko gaitasun handiena duten ekoizpen-sektoreetan. Horien artean, bigarrena, «Azpiegitura eta ekosistema erresilienteak», ekosistemen kontserbazio-egoera ona lortu behar dela ezartzen du, beharrezkoa denean horien lehengoratze ekologia gauzatuta, baita biodibertsitatearen galera lehengoratu egin behar dela ere, baliabide naturalen erabilera iraunkorra bermatuz eta ekosistema-zerbitzuak zainduz eta hobetuz.
Trakzio-politika horretan, 4. osagaia sartzen da: «Ekosistemak eta haien biodibertsitatea kontserbatzea eta lehengoratzea». Osagai horrek 3 erreforma eta 4 inbertsio biltzen ditu. Zehazki, «Lurreko eta itsasoko biodibertsitatea kontserbatzea» izeneko 2. Inbertsioaren helburu nagusia zera da, arriskuan dauden espezieen kontserbazioa faboratzea, eremu babestuetan kudeaketarako eta erabilera publikorako azpiegituretan inbertitzea, hezeguneak lehengoratzea edo basa-espezieen nazioarteko merkataritza kontrolatzea, Kontseiluaren Betearazpen Erabakian (CID) onartutako 69. helburua betetzeko. SEEParen ebaluazioa onartzeari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakiaren Proposamenarekin batera doan SEEParen Analisia dokumentuaren arabera, plan horrek trantsizio ekologikoari eta digitalari egiten dion ekarpena % 40ra igotzen da klimaren aldeko ekintzaren kasuan, eta % 0ra etiketatze digitalaren kasuan.
SEEParen ildo beretik, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak, 2021eko uztailaren 9ko Arloko Biltzarrean, lurralde-banaketaren irizpide objektiboak eta Biosferaren Erreserbetan jarduketak finantzatzeko oinarri arautzaileak onetsi zituen.
Abenduaren 30eko 36/2020 Lege Errege Dekretua garatzeko, honako hauek onetsi dira: HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duena, eta HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen dituena Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren ataletako neurrien mugarri eta helburuak zenbateraino betetzen diren jakiteko jarraipena egiteko eta neurrion aurrekontu- eta kontabilitatea-betearazpenaren jarraipena egiteko.
Azaldutako guztiagatik, Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) eta otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) ematen dizkidaten eskumenak baliatuz; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta laguntzei eta dirulaguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura, honako hau
Agindu honen xedea zera da, konpentsatzeko laguntzetarako eta zaintza-dirulaguntzetarako deialdia egitea 2022ko ekitaldirako; testu honetan jasota dauden laguntza eta dirulaguntza horiek: 83/2019 Dekretua, ekainaren 4koa, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak.
Agindu honen bidez deitzen diren laguntzak eta dirulaguntzak kategoria hauetan sailkatzen dira:
1. lerroa Konpentsatzeko laguntzak: Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamua onesteko irailaren 27ko 139/2016 Dekretuan baso-erabileretarako ezarritako mugek eragindako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko laguntzak.
2. lerroa Zaintza-dirulaguntzak: natura-ondarearen kontserbazio aktiborako jomuga izaki zaintza-akordio batean formalizatu diren jarduketak finantzatzeko dirulaguntzak. Balio Erantsiaren gaineko Zergari BEZari dagokion zenbatekoa ezingo da finantzatu.
Ildo honetan finantzatu beharreko jarduketak 2. inbertsioaren barruan daude: «Lurreko eta itsasoko biodibertsitatea kontserbatzea». Inbertsio hori «Itsasoko eta lehorreko ekosistemak eta horien biodibertsitatea kontserbatzea eta lehengoratzea» (C4.I2) izeneko 4. osagaiaren barruan dago, baita Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan ere, eta lagungarriak dira «Biodibertsitatea kontserbatzeko ekintzak» izeneko 069 helbururako. Helburu horrek 2026ko ekainean gutxienez 50.000 hektarea biodibertsitatea kontserbatzeko jarduera eraginkorrez estaliak lortzea aurreikusten du. Dirulaguntza jasotzeko, nolanahi ere, Arloko Biltzarrean ezarritako tarteko zein amaierako mugarri eta helburuak bete, gauzatu eta egikaritu beharko dira.
Gainera, programa honen kontura finantzatutako jarduketek etiketa berdearen konpromisoa betetzen dela ziurtatu beharko dute (ez dute etiketa digitalik). Zehazki, esku hartzeko hurrengo eremuan kokatuta egon beharko dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat ezartzeari buruzko 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren eta haren Egintza Eskuordetuen arabera (Taxonomia Erregelamendua): «050: Natura, biodibertsitatea, ondare eta baliabide naturalak, azpiegitura berdeak eta urdinak babestea», klima-helburuen % 40ko klima-koefizientearekin eta % 100eko ingurumen-koefizientearekin.
1. 2. lerroan aurreikusitako dirulaguntzak, ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuan, deialdi honetan eta dirulaguntza emateko ebazpenean xedatutakoaren arabera ez ezik, honako arau hauetan xedatutakoaren arabera ere zuzenduko dira:
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena.
36/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, zeinaren bidez presako neurriak onartzen baitira Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko.
HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duena.
HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen dituena Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaietako neurrien mugarriak eta helburuak betetzen diren kontrolatzeko eta neurrion aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenaren jarraipena egiteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legearen V. kapitulua.
1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.
887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (38/2003, azaroaren 17koaren) Erregelamendua onartzen duena.
698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.
83/2019 Dekretua, ekainaren 4koa, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak.
Halaber, 2. lerroan aurreikusitako dirulaguntzei honako hauek aplikatuko zaizkie:
Gobernu Kontseiluaren Erabakia, 2022ko otsailaren 8koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jardueren eta proiektuen aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa, argitaratu zena Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 1eko 30/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko martxoaren 4ko EHAA, 46. zenbakia).
Gobernu Kontseiluaren Erabakia, 2022ko martxoaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko eskatzen diren iruzurraren aurkako borrokari, interes-gatazkei, finantzaketa bikoitzari eta estatu-laguntzei buruzko betekizunak eta ingurumenari kalte nabarmenik ez egitekoak betetzeko iruzurraren aurkako neurrien plana onartzen duena, argitaratu zena Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak aipatu erabakia argitaratzeko emandako apirilaren 6ko 40/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko apirilaren 13ko EHAA, 74. zk.).
Era berean, entitate onuradunek nahitaez bete beharko dituzte laguntza ematen duen administrazioak, estatuko eta Europako gainerako agintari eskudunek xede horretarako ezarritako arauak, bai eta aipatu finantzaketa-iturrien arabera laguntza hauen onuradun izateagatik ezarritako betebehar guztiak ere.
Dekretu honen 3. artikuluan zehaztutako eta 4. artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituzten pertsonak izan daitezke onuradun: 83/2019 Dekretua, ekainaren 4koa, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak.
Ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 2. artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) zehaztutako jarduketarako guztizko aurrekontu-zuzkidura berrehun eta berrogeita hamar mila eurokoa (250.000,00) izango da.
Berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000,00) euroko zenbatekoa honela banakatzen da:
1. Lerroa: Konpentsatzeko laguntzak: ehun eta berrogeita hamar mila (150.000,00) euro.
2. Lerroa: Zaintza-dirulaguntzak: ehun mila (100.000,00) euro.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren baliabide propioen bidez finantzatzen da konpentsatzeko laguntzen 1. lerroaren aurrekontu-zuzkidura.
Zaintza-dirulaguntzen 2. lerroan jasotako aurrekontu-zuzkidura oso-osorik dago finantzatuta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez. Europako funtsekin finantza daitezkeen dirulaguntza horiek izapidetzeari eta emateari abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoa aplikatuko zaie (Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzen dituena), aplikatzekoa den gainerako araudiari kalterik egin gabe.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik eratorritako funtsen banaketaren ondorioz sortutako kredituak funts propioekin hornitu ahalko dira, baldin eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planarekin lotutako jarduketak eta proiektuak batera finantzatu edo osatzeko helburua badute.
Ekitaldian zehar Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako ordainketa-kredituak zabaltzeko aukera egongo da. Kreditu-zabaltzeak Ekonomia eta Ogasun Sailak erabakitzen duen moduan finantzatuko dira. Horrez gain, Gobernu Kontseiluak ere egin ahal izango du zabaltze hori, kreditu orokorraren edo diruzaintzako gerakinen kontura.
Ekonomia eta Ogasun Sailak konpromiso-kredituen egoera-orria gehitu dezake, kreditu berriak onartuz edo haien zenbatekoa handituz, eta gerorako konpromisoen egoera-orria ere gehitu dezake, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak finantzatzeko.
Nola konpentsatzeko laguntzen lerroko hala zaintza-dirulaguntzen lerroko diruzko xedapenek, minimis izaera dutenez, ez dute Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 108.3 artikuluan ezarritako jakinarazpen-betebeharrik izango.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskabideak ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 8. artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) ezarritakoari jarraikiz formalizatuko dira.
Ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 5. artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) zehaztutako erantzukizunpeko adierazpenarekin batera aurkeztu beharko dira eskabideak.
Konpentsatzeko laguntzaren 1. lerroan, agindu honen 6. artikuluko 1. apartatuko erantzukizunpeko adierazpenaz gain, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Baso-ustiategi baten titulartasuna frogatzeko dokumentazioa.
Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunak emandako mozketa-baimena.
Basoen Kudeaketa Iraunkorrerako Plana, Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunak onartua, hala badagokio.
Zaintza-dirulaguntzen 2. lerroan, agindu honen 6. artikuluko 1. apartatuko erantzukizunpeko adierazpenaz gain, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Erakunde eskatzailea fundazio bat bada, estatutuen kopia bat aurkeztu beharko da.
Deskribapen-memoria, eduki honekin:
Ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 2.2 artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) finkatutako baldintzak betetzen dituen zaintza-akordioa.
Zaintza-akordioaren iraupena, diruz lagundutako jarduketen helburuak, jarduketa-lekuaren planoa eta mugaketa, jarduketak gauzatzeko epeak eta egutegia, jarduketen irismena eta garapena, eta jarduketen guztizko aurrekontua, partiden arabera banakatuta.
Hala badagokio, udalaren hirigintza-lizentzia eta administrazio sektorialaren lizentzia.
Onuradunaren eta, hala badagokio, azpikontratisten benetako titulartasunaren identifikazioa. Identifikatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko 2015/849 (EB) Zuzentarauaren 3. artikuluaren 6. puntuan xedatutakoa beteko da, irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduaren 10. artikuluan ezartzen denari jarraikiz betiere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluari lotuta.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren SEEParen zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoaren adierazpena, deialdiaren I. eranskineko 1. apartatuan jasotako formularioaren arabera.
«Kalte esanguratsurik ez eragiteko» printzipioari («do not significant harm DNSH» printzipioa) egokitzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 6. paragrafoan ezarritakoaren ildotik, deialdiaren I. eranskineko 2. atalean jasotako formularioaren arabera.
Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (IGEA), agindu honen I. eranskinaren 3. atalean ezarritakoaren arabera.
Datuen lagapenari eta tratamenduari buruzko aitorpena, deialdiaren I. eranskineko 4. atalean jasotako formularioaren arabera, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko jarduketak gauzatzeari dagokionez.
Eusko Jaurlaritzak onartutako Iruzurraren aurkako Neurrien Plana baldintzarik gabe eta inolako erreserbarik gabe onartzeko adierazpena (2022ko apirilaren 13ko EHAAn, 74. zenbakian, argitaratua, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren apirilaren 6ko 40/2022 Ebazpenari jarraikiz).
Eskatzaileek eskubidea dute agindu honen 6. artikuluko 2.b) eta 3.c) apartatuetan aipatzen diren agiriak ez aurkezteko, baldin eta laguntzen eta dirulaguntzen deialdi honetako organo kudeatzaileak beste administrazio publiko batzuetatik elektronikoki eskuragarri daudenak beren sare korporatiboen bidez edo datuen bitartekaritza-plataformetan edo horretarako gaitutako beste sistema elektroniko batzuetan kontsultatuta agiri horiek jasotzearen aurka ez badaude.
Konpentsatzeko laguntzen lerroan, diruz lagundutako jarduketak gauzatzeko epeak honako hauek dira:
Baso-proiektua ezabatzea: Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamuaren arabera baso-erabilera baimenduta ez duten lurzoruetan, baso-erabilera oro ezabatu beharko da, gehienez urtebeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Ingurumen-lehengoratzera aldatzea: Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamuan Gune Gainkategorian sailkatuta dauden lurzoruetan, baso-proiektua aldatu beharko da, ziklo ertain edo luzeko espezie hostozabal autoktonoak jarriz, gehienez urtebeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Baso-mota aldatzea: Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamuaren arabera baso-erabilera baimenduta duten lurzoruetan, baso-proiektua aldatu beharko da, ziklo ertaineko edo luzeko espezie hostozabal autoktonoak ezarriz, gehienez ere urtebeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Zaintza-dirulaguntzen 2. lerroan, laguntza eta dirulaguntzen deialdi honen bidez diruz lagundutako jarduketak 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean hasi beharko dira. Jarduketak gauzatzeko epea urtebetekoa izango da, Ebazpena jakinarazi eta biharamunetik zebatzen hasita.
Hauek dira konpentsatzeko laguntzen 1. lerroan aurkeztutako proiektuen puntuazio-irizpideak:
Lursailen kokapena. Gehienez ere 75 puntu (irizpide aplikagarrien % 75), eskala honen arabera:
Gune Gainkategorian sartutako lursailaren azalera-ehunekoa. Azalera-ehunekoa 75 puntuz biderkatuko da.
Gunearen Babes Gainkategorian sartutako lursailaren azaleraren ehunekoa. Azalera-ehunekoa 50 puntuz biderkatuko da.
Trantsizio Gainkategoriako Nekazaritza, Abelazkuntza eta Landazabaleko Intereseko Eremuko Nekazaritza Balio Handiko Zonan bildutako lurzoru-azaleraren ehunekoa. Azalera-ehunekoa 50 puntuz biderkatuko da.
Proposaturiko ekintzek natura-ondarea kontserbatzeko duten ahalmena. Gehienez ere 15 puntu (irizpide aplikagarrien % 15), eskala honen arabera:
2016ko abenduaren 31 baino lehen egindako mozketak (15 puntu).
2017ko abenduaren 31 baino lehen egindako mozketak (10 puntu).
2018ko abenduaren 31 baino lehen egindako mozketak (5 puntu).
2018ko abenduaren 31tik aurrera egindako mozketak (0 puntu).
Baso-kudeaketa jasangarrirako plan tekniko bati jarraikiz mozketa baten eraginpean egon diren lursailak. Gehienez 10 puntu (irizpide aplikagarrien % 10).
Berdinketarik egonez gero, lurzoruko kalifikazio desberdinetan azalera handiena duten partzelak lehenetsiko dira; hala, eta irizpide gehigarri gisa, Gune Gainkategorian lursail-azalera handiagoa izatearen arabera antolatuko dira, eta irizpide gehigarri gisa, berriz, Gunearen Babes Gainkategorian lursail-azalera handiagoa izatea.
Hauek dira zaintza-dirulaguntzen 2. lerroan aurkeztutako proiektuen puntuazio-irizpideak:
Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamuarekiko bateragarritasunari dagokionez: Gehienez 50 puntu (irizpide aplikagarrien % 50).
Gune Gainkategorian sartutako lursailak (50 puntu).
Gunearen Babes Gainkategorian sartutako lursailak (40 puntu).
Trantsizio Gainkategorian sartuta egonik eta baso-erabilera izateko aukera ematen duten lursailak (30 puntu).
Jardun-arlo baten gainean hainbat kalifikazio egiten baldin badira, puntu gehien duena balioetsiko da.
Proposaturiko ekintzek natura-ondarea kontserbatzeko duten ahalmena. Gehienez 30 puntu (irizpide aplikagarrien % 30).
Egitasmoaren kalitate teknikoa eta bideragarritasuna, ondare naturala eta paisaia kontserbatu, leheneratu eta hobetzeari egiten dion ekarpena arabera. Gehienez, 10 puntu.
Ikerketa- eta jarraipen-planaren kalitate teknikoa eta proiekzioa. Gehienez, 10 puntu.
Komunikazio- eta zabaltze-ekintzek gizartean izan dezaketen eragina. Gehienez, 10 puntu.
Lurraldearen zaintza-akordioaren denbora-esparrua: 2 puntu emango dira akordioak irauten duen urte bakoitzeko, eta gehienez 20 puntu, nolanahi ere (irizpide aplikagarrien % 20).
Konpentsatzeko laguntzen lerroan emandako laguntzen zenbatekoa Agindu honen II. eranskinean finkatutako metodologiaren bidez kalkulatzen da.
Zaintza-dirulaguntzen lerroan esleitutako dirulaguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, agindu honen III. eranskinean finkatutako metodologia erabiliko da.
Ordainketa ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 11. artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) ezarritakoari jarraikiz gauzatuko da.
Hau izango da aplikatzekoa: 83/2019 Dekretua, ekainaren 4koa, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak.
Ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 6. artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) ezarritako obligazioak bete beharko dituzte pertsona onuradunek.
2. dirulaguntza-lerroaren onuradunek, gainera, Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa finantzatzeari buruz Europak eta Estatuak ezarritako betebehar hauek bete beharko dituzte:
DNSH Do Not Significant Harm Printzipioa (ingurumenari kalte esanguratsurik ez eragiteko printzipioa) eta etiketatze klimatiko eta digitalerako kondizioak erabat betetzen direla bermatzea, honako hauek ezarritakoari jarraikiz: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana; Kontseiluaren Gauzatze Erabakia, Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onartzeari buruzkoa (Council Implementing Decision CID); Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 5. artikulua (aginduak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eta hura garatzeko araudia eratzen ditu, proiektuaren diseinuaren eta exekuzioaren fase guztietan eta jarduera bakoitzerako banaka).
Finantzatu beharreko jarduketek DNSH (do no significant harm) printzipioa betetzen dutela justifikatzeko, autoebaluazio-inprimakia aurkeztu beharko da eskabidearekin batera, IV. eranskinari jarraikiz.
Nolanahi ere, erakunde onuradunek printzipio hori betetzen dela egiaztatzeko mekanismoak eta ezarpena ziurtatzeko neurri zuzentzaileak aurreikusiko dituzte, eta horren berri emango dute dirulaguntza justifikatzeko memorian.
Bermatzea ez dagoela interes-gatazkarik, iruzurrik eta ustelkeriarik, eta baldintzarik eta erreparorik gabe onartzea Eusko Jaurlaritzak onartutako Iruzurraren aurkako Neurrien Plana kontratuaren kondizio espezifikoen xxx klausulan jasotakoa. Hala, horren xedapenen mende egongo da erabat, eta guztiz beteko ditu autonomia-erkidegoko, estatuko eta Europako araudiak, bai eta Europar Batasuneko erakundeek beren finantza-interesak babesteari buruz hartzen dituzten erabakiak ere.
Onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio helburu bererako beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jaso dituela estatuko edo nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publikotatik, baina kostu beraren gaineko finantzaketa bikoitzik izan gabe.
Europako Batzordeak, Iruzurraren Aurkako Bulegoak (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiak eta Europako Fiskaltzak ezarritako kontrolak onartzea. Horretarako, organo horiei dirulaguntzari buruz eskatutako informazio guztirako sarbidea emango zaie, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari Finantza Erregelamenduko 129. artikuluko 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko baimena ematea, eta Suspertze eta Erresilientzia Planean sartutako erreformak eta inbertsio-proiektuak aplikatzeko neurrietarako ordaindutako funtsen azken hartzaile guztiak behartzea, edo aplikazioan esku hartzen duten gainerako pertsona edo erakunde guztiak, eta berariaz baimena ematea Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari Finantza Erregelamenduko 129. artikuluko 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko eta antzeko betebeharrak ezartzeko funtsen azken hartzaile guztiei.
Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak zaintzea eta gordetzea bost urtez edo, finantzaketaren zenbatekoa 60.000 eurokoa edo txikiagoa bada, hiru urtez, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapen- eta kontrol-jarduketak egiteko aukera emate aldera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.f) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema zehazten duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikuluak ezarritako komunikazio-betebeharrak betetzea. Bereziki, inbertsioek garatzeko jarduerei buruzko informazio- eta komunikazio-neurrietan (informazio-kartelak, plakak, argitalpen inprimatu eta elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, web-orriak, prentsako iragarki eta txertaketak, ziurtagiriak, etab.), honako logotipoak sartu beharko dira: a) Europar Batasunaren ikurra; b) Batasunaren ikurrarekin batera, «Europar Batasunak Next Generation EUk finantzatua» testua sartuko da; c) 821/2014 Gauzatze Erregelamenduaren II. eranskinean ezarritako arau grafiko eta kolore normalizatuak hartuko dira kontuan.
Beren identifikazio-datuak datu-base bakarrean sartzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluan adierazitakoaren arabera.
Laguntzen eta dirulaguntzen onuradunek egun hauek baino lehen justifikatu beharko dute diruz lagundutako jarduketa:
Konpentsatzeko laguntzen 1. lerroan:
Baso-proiektua ezabatzea: ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 11.5 artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) ezarritako epearen barnean justifikatu beharko dira gauzatutako jarduketak.
Ingurumen-lehengoratzera aldatzea: ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 11,3. artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) ezarritako epearen barnean justifikatu beharko dira gauzatutako jarduketak.
Baso-mota aldatzea: ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 11.3 artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) ezarritako epearen barnean justifikatu beharko dira gauzatutako jarduketak.
Zaintza-dirulaguntzen 2. lerroan, ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 11.4 artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) ezarritako epearen barnean justifikatu beharko dira gauzatutako jarduketak.
Laguntzen eta dirulaguntzen onuradunek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte:
Diruz lagundutako ekintzak egin direla azaltzen duen memoria, konpentsatzeko laguntzen lerroari edo zaintza-dirulaguntzen lerroari dagokiona.
Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak.
Zaintza-dirulaguntzen 2. lerroari dagozkion deskribapen-memorietan honako hauek egiaztatu beharko dira:
Egindako jarduketek zenbat hektarea estaltzen dituzten.
Diruz lagundutako jarduketak ekosistemen urrakortasuna murrizten duela, honako neurri hauen guztien edo batzuen bidez:
Karbono-stockak handitzea.
Osasun-maila egokiak mantentzea.
Biodibertsitatea areagotzea.
Nekazaritza-sistemetan zuhaitz-estalkia handitzea.
Baso-sistemetan landare-estalkia handitzea.
Baso-sistemen mendeko populazioak egokitzeko duen gaitasuna indartzea.
Proiektuari lotutako isuriak (makinak, ongarriak, pestizidak, etab.) bahitutako karbonoa baino askoz ere txikiagoak direla.
DNSH printzipioa betetzen direla, dagokion autoebaluazioa aurkeztuta (IV. eranskina).
Agindu honen 8. artikuluko 2. paragrafoan bildutako dokumentazioa honako bitarteko hauetakoren bat erabiliz aurkeztu ahalko da:
Laguntzaren edo dirulaguntzaren onuraduna pertsona fisikoa denean, edozein unetan aukeratu ahalko du bitarteko elektronikoen bidez komunikatu nahi ote duen.
Onuradunak, pertsona fisikoa bada, Agindu honetako 8. artikuluko 3. paragrafoko b) letran deskribatutako bitarteko elektronikoaren bidez ezarri ahalko du harremana, edo, bestela, aipatutako dokumentazioa aurkezteko aukera ere izango du Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuaren bulegoan (San Bartolome auzoa, 34-36; 48350 Busturia, Bizkaia).
Pertsona fisikoak noiznahi aldatu ahalko du aukeratutako bitartekoa.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan jasotako subjektua bada, bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko du dokumentazioa Laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» apartatuaren bidez (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).
Hauek izango dira Balorazio Epaimahaiko kide: Adolfo Uriarte Villalba, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria, Balorazio Epaimahaiko lehendakari gisa; Nicolás García-Borreguero Uribe, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zuzendari-kontserbatzailea; eta Xabier Albizu Zabala, Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuari atxikitako teknikaria.
Balorazio Epaimahaiak ebazpen-proposamena egingo dio Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeari. Proposamen hori Agindu honen 6. artikuluan adierazitako esleipen-irizpideei eta aurrekontu-mugei egokituko zaie, eta honakoak bilduko ditu, arrazoiak adierazita: dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak; dirulaguntzen zenbatekoa; dirulaguntza jasoko ez duten proiektuak; ukatutako eskaerak, ukatzeko arrazoiekin batera; eta ebatzi beharreko beste edozein inguruabar.
Prozeduraren ebazpena ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 16. artikuluan (83/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak) ezarritakoari jarraikiz eman eta jakinaraziko da.
Zaintza-dirulaguntzen 2. lerroan finantzatutako jarduerak gauzatzean, DNSH printzipioa bete beharko da uneoro. DNSH printzipioa edo etiketa klimatikoari buruzkoak betetzen ez badira, onuradunak ordura arte jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko ditu, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako moduan. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra arautzen da eta kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileen betebeharrak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dira.
Balizko onuradunak hautatzeko prozesuan edo baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozesuetan parte hartzen duten pertsonek Gobernu Kontseiluaren 2022ko martxoaren 29ko Erabakiaren bidez onartutako «Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko eskatzen diren iruzurraren aurkako eta interes-gatazkaren, finantzaketa bikoitzaren eta estatu-laguntzen eta ingurumen-kalte ez-esanguratsuaren arloko betebeharrak betetzeko neurrien plana» osorik eta erreserbarik gabe ezagutzen eta onartzen dutela adieraziko dute.
Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, dirulaguntza emateko eskumena duen organoaren arduradunak, dirulaguntzaren oinarriak eta/edo deialdia idazten dituzten langileek, eskaerak ebaluatzen dituzten aditu eta batzordekideek, baita jarduera horietan Administrazioari laguntza eta aholkularitza ematen dioten erakunde pribatuetako pertsona fisiko guztiek ere, iruzurraren aurkako neurrien plana ezagutu eta onartu beharko dute.
Aurreko apartatuetan aipatutako pertsonek Interes-gatazkarik Ez Izatearen Adierazpena ere beteko dute, oinarri hauetan II. eranskin gisa jasotako ereduari jarraikiz, hala egin behar dela ezartzen baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduko 61.3 artikuluan («Finantza Erregelamendua») eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeko 23. artikuluan.
Prozeduraren batean interes-gatazkak eragiteko arriskua dakarren kausaren batean dauden agintariek eta langileek ez dute esku hartuko dena delako prozedura horretan. Norbaitek uste badu agian interes-gatazkaren bat dagoela, hierarkian gorago dagoenari jakinaraziko dio, idatziz; zerbitzu juridikoek txostena egingo dute, eta hartu beharreko erabakia hartuko da.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, bere kabuz edo Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiarekin lankidetzan (III. maila), interes-gatazkak prebenitzeko, antzemateko eta zuzentzeko neurri egokiei buruzko auditoria espezifikoak egin ahalko ditu.
Behin interes-gatazka bat hautematen denean, kasu bakoitzean aplikatzekoak diren legezko arauen eta barne-erregelamenduen araberako neurriak hartuko dira. Era berean, edozein kasutan, interes-gatazkako egoera argitaratu beharko da gardentasun-printzipioa betetzeko.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan berariaz aurreikusi gabeko alderdi orori aplikatzekoak izango zaizkio honako hauetan bildutako aurreikuspenak: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa); Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra (azaroaren 17ko 38/2003 Legea); 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen Legegintzako Dekretua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua); eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen Dekretua (abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua).
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 16a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Zuzendutakoa: HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko azaroaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuan araututako laguntza eta dirulaguntzen 2022rako deialdia egiten duena. Dekretu horren bidez arautzen dira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak. Akordio horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu, hein batean, Next Generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
- Ikus: 83/2019 DEKRETUA, ekainaren 4koa, zeinaren bidez arautzen baitira Urdaibai Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak.