Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko abenduaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen oinarri orokorrak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 5404
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/12
  • Argitaratze-data: 2022/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen helburuetako bat da administrazio publikoetako behin-behinekotasun tasa ehuneko zortzitik beherakoa izatea egiturazko lanpostuetan.

Helburu hori lortzeko, hirugarren egonkortze-prozesu bat baimentzen du lege horrek 2. artikuluan, 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan eta 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat.9 artikuluan araututako egonkortze-prozesuez gain. Hirugarren prozesu horretan, barne hartuko dira egiturazko lanpostuak, administrazio publikoen lanpostuen zerrendetakoak, plantilletakoak edo giza baliabideen edozein antolakundeetakoak izan zein ez, baldin eta aurrekontu-zuzkidura badute eta 2020ko abenduaren 31tik atzera gutxienez hiru urtez behin-behinean eta etenik gabe beteta egon badira. Era berean, seigarren xedapen gehigarrian, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdi bat aurreikusten da, aurretik aipatutako betekizunak beteta, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako eta etengabe beteta egon diren lanpostuak betetzeko, izaera horretako eta 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko harremana duten langileek aldi baterako okupatutako egiturazko lanpostu hutsak barne (zortzigarren xedapen gehigarria).

Horrela, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera (2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak emandako idazkeran), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagokio eskaintza publikoa onartzea, bai eta hautaketa-prozesuen deialdia egitea ere. Ondorioz, halaber, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen egonkortze-prozesuak egiteko ardura dagokio.

Horretarako, Gobernu Kontseiluak, 2022ko maiatzaren 24an egindako bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioak egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintza onartu zuen. Eskaintzaren xede ziren lanpostuen kopurua hartutako erabakiaren I. eranskinean zerrendatzen zen. Guztira, 55 plaza daude: horietatik 28 Idazkaritza - Kontu-hartzailetza azpieskalakoak dira, 9 Idazkaritza azpieskalakoak, sarrera-kategoriakoak, eta 18 Kontu-hartzailetza - Diruzaintza azpieskalakoak, sarrera-kategoriakoak.

Deialdi hau honako hauetan xedatutakoaren arabera arautuko da bereziki: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena; 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoarena; 128/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena, eta 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena.

Horrela, bat etorriz aipatutako legezko arauetan xedatutakoarekin, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.i) artikuluan emandako ahalmenak baliatuz, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.3.f) artikuluak arautzen duenarekin lotuta,

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzien organoaren aurrean, bi hileko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 12a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Lehenengoa. Helburua.

  1. Oinarri hauen xedea da egonkortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten arau orokorrak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalan sartzeko.

  2. Funtzionario horien eskala egituratzen den azpieskala bakoitzeko hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan arautuko dira, eta, nolanahi ere, honako hauek jaso beharko dituzte:

    Zenbat plaza eskainiko diren eta nola banatuko diren hizkuntza-eskakizunen, sarbide-modalitatearen eta, hala badagokio, txandaren arabera.

    Eskabideak aurkezteko epea.

    Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasaren diru-zenbatekoa.

    Sartzeko titulazioak.

    Eskainitako lanpostuen hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, haien nahitaezkotasuna.

    Euskararen ezagutza egiaztatzeko erabiliko den erreferentzia-data.

    Zer merezimendu baloratuko den eta zer baremo aplikatuko zaien.

    Gai-zerrendaren zati espezifikoa, hautaketa-sistema lehiaketa-oposizioa duten prozesuetan.

    Emakumeen lehentasunezko klausula aplikatuko den ala ez.

    Bigarrena. Aplikatu beharreko araudia.

    Oinarri orokor hauen bidez eta, hala badagokio, oinarri espezifikoen bidez arautzen diren hautaketa-prozesuei honako hauek aplikatuko zaizkie: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena; 128/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; 30/1984 Legea, abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoa Erreformatzeko Neurriena; 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoarena; 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena; 2022ko maiatzaren 24ko bilkuran hartutako Gobernu Kontseiluaren Erabakia, zeinaren bidez enplegu publikoaren eskaintza onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioak egonkortzeko, eta aplikatu beharreko gainerako araudia.

    Hirugarrena. Tratu-berdintasunaren printzipioa.

    Oinarri orokor hauen bidez arautuko diren deialdietan, honako hauek hartuko dira kontuan: emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa, enplegua lortzeari dagokionez, bat etorriz Konstituzioaren 14. artikuluarekin; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa; 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzekoa; eta XI. legealdirako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planak 2018-2021 legealdirako agenda politikoa jasotzen du, Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 19an egindako bilkuran onartua.

    Laugarrena. Plazen deskribapena.

    Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalan sartzeko sarbide orokorreko modalitateko 55 plaza betetzeko hautaketa-probetarako deialdia egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioak egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari dagozkionak. Adieraziko da azpieskala bakoitzean sartzeko oinarri espezifikoetan eskainitako plaza guztietatik zenbat plaza eskaintzen diren lehiaketa bidez edo lehiaketa-oposizio bidez.

    Eskainitako plaza guztietatik ehuneko zazpiko kupoa gordeko da % 33ko edo gehiagoko desgaitasun orokorra duten pertsonentzat. Azpieskala bakoitzean sartzeko oinarri espezifikoetan adieraziko da zenbat plaza eskaintzen diren desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitatean.

    Deialdian parte hartzeko eskabidean formulatu beharko da modalitate horretarako aukera. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitatean parte hartzea eskatzen dutenek modalitate horretan bakarrik aurkeztu ahal izango dute. Arau hori betetzen ez bada, hautagaia prozesutik baztertuko da.

    Baldin eta desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitatera aurkeztutako hautagaietako batek sarbide orokorreko modalitateko hautagaiek baino puntuazio handiagoa badu eta, hala denean, ariketak gainditzen baditu, eta modalitate horretan plazarik lortzen ez badu bere puntuazioa sarbide orokorreko beste hautagai batzuek lortutakoa baino handiagoa izanik, sarbide orokorreko modalitatean sartuko da, puntuazio-ordenaren arabera.

    Desgaitasuna duten pertsonentzako txandan, hautagai nahikorik ez dagoelako edo hautaketa-prozesuak gainditu dituenik ez dagoelako bete gabe geratzen diren plazak sarbide orokorreko modalitatean eskainitakoei gehituko zaizkie, kasuan kasuko prozesuan eta, hala denean, kasuan kasuko txandan. Hala ere, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako eta betetako plazak eskainitako plazen % 3ko tasara iristen ez badira, bete gabeko plazak hurrengo enplegu publikoaren eskaintzaren ehuneko zazpiko kupoari gehituko zaizkio, gehienez % 10eko mugarekin, bat etorriz, betiere, Desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikorako sarbidea izatea eta lanpostuak betetzea arautzen duen abenduaren 3ko 2271/2004 Errege Dekretuarekin.

    Bosgarrena. Hautaketa-prozesuak.

    Azpieskala bakoitzean sartzeko, honako hautaketa-prozesu hauek deituko dira:

    1. Idazkaritza - Kontu-hartzailetza azpieskala. Bi prozesu mota deitzen dira: bata lehiaketa-sistemaren bidez egingo da, eta bestea lehiaketa-oposizio sistemaren bidez.

    2. Diruzaintza - Kontu-hartzailetza azpieskala. Sarrera-kategorian, bi prozesu mota deitzen dira: bata lehiaketa-sistemaren bidez egingo da, eta bestea lehiaketa-oposizio sistemaren bidez.

    3. Idazkaritza azpieskala. Sarrera-kategorian, sarbidea lehiaketa-sistemaren bidez egingo da.

      Azpieskala bakoitzean sartzeko oinarri espezifikoetan zehaztuko dira prozesu bakoitzean kontuan hartu beharreko balorazioak, ariketak eta puntuazioak.

      Prozesu guztiek barne hartuko dute hautaketa-ikastaro bat gainditu beharra. Ikastaro horrek, halaber, praktikaldia izango du Euskal Autonomia Erkidegoko foru- edo toki-administrazioren batean. Hautaketa-ikastaro hori egiteko, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak praktiketako funtzionario izendatuko ditu hautaketa-prozesu bakoitzeko fase bakoitza gainditu duten hautagaiak, baldin eta eskainitako lanpostuen hizkuntza-eskakizuna betetzen badute.

      Seigarrena. Hautaketa-prozesuen garapena.

      1. Oinarri orokorretan eta oinarri espezifikoetan jasotako arau espezifikoen arabera garatuko dira hautaketa-prozesuak, harik eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindua argitaratu arte, zeinaren bidez onartuko baitira hautaketa-prozesuak gainditu dituzten hautagaien behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak, eta irekiko baita lehen destinoa hautatzeko epea. Agindu hori Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan (hamargarren oinarrian zerrendatuak) eta hamabigarren oinarrian adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko da.

      2. Kontuan hartuta Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioak azpieskala horretarako hautaketa-prozesuetarako deialdia egin dezakeela, Estatuko Administrazio Orokorrean aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzaren barruan (enplegu-eskaintza hori Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeari dagokio, eta maiatzaren 24ko 408/2022 Errege Dekretuaren bidez onartu zen), aldi berean parte hartu ahal izango da bi prozesuetan. Ondorio horietarako, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak eta Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar den koordinazioa egingo dute izendapen anizkoitzak saihesteko, interesdunak funtzionario izenda daitezkeen kasuetan, bai Euskal Autonomia Erkidegoak egindako deialdian, bai Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioak egindakoan.

      3. Hautaketa-prozesu bakoitza hasi ondoren, epaimahaietako bakoitzak iragarkiak zabalduko ditu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan (hamargarren oinarri orokorrean zerrendatuak) eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean, bai eta ahalik eta gehien zabaltzeko komeni den beste edozein bideren bidez ere.

      4. Hautaketa-prozesuen edozein unetan, beren nortasuna egiaztatzeko eskatu ahal izango diete hautaketa-organo eskudunek hautagaiei.

      5. Epaimahaiak, hautaketa-prozesuen edozein unetan, jakiten badu hautagairen batek ez dituela betetzen deialdi honetan eskatutako betekizun guztiak, interesdunari entzun ondoren, hautagaia baztertzea proposatuko dio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari, eta adieraziko dio hautagaiek zer zehaztasun falta edo faltsutasun adierazi dituzten hautaketa-proba hauetan onartzeko eskabidean, dagozkion ondorioetarako.

      6. Oposizio-lehiaketa bidezko hautaketa-prozesuetan, behin oposizioko ariketa bakoitza amaituta, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan (hamargarren oinarri orokorrean zerrendatuak) eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko dute epaimahaiek proba horiek gainditzeko gutxienekoa lortu duten hautagaien zerrenda, lortutako puntuazioa adierazita.

        Zazpigarrena. Gai-zerrenda.

        Oposizio-lehiaketaren sistemaren bidezko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten gai-zerrendak azpieskalaren oinarri espezifikoetan agertzen direnak izango dira sartzeko sistema horri dagokionez.

        Zortzigarrena. Hautagaien betekizunak.

      1. Hautaketa prozesu hauek egiteko onartuak izateko, hautagaiek betekizun hauek bete beharko dituzte:

      1. Nortasuna: Espainiako nortasuna izatea, bat etorriz Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 19.1 artikuluan xedatutakoarekin.

      2. Gaitasuna: bete beharreko lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

      3. Adina: hamasei urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina ez izatea.

      4. Gaikuntza: ez bereizita egotea diziplina-espediente bidez administrazio publikoen edo autonomia erkidegoetako erakunde konstituzional edo estatutarioen zerbitzuetatik, eta ez izatea ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza erabatekoa edo berezia, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalan sartzeko.

      5. Titulazioa: titulu akademiko hauetakoren bat izatea edo titulua jasotzeko eskubideak ordainduta izatea: lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo gradua, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera, A1 azpitaldean sailkatutako kidego edo eskaletan sartzeko.

        Titulua atzerrian eskuratu duten hautagaiek dagokion homologazioaren egiaztagutuna edo, hala badagokie, baliokidetasun-ziurtagiria izan beharko dute.

        Betekizun hau ez zaie aplikatuko Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako profesionalen arloan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten hautagaiei.

      6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezintasuneko edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.

      7. Ez izatea Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalan parte hartu nahi den azpieskalako karrerako funtzionario.

      8. Hizkuntza-eskakizuna: deialdiaren xede diren lanpostuetan, lehen destinoan eskainiko diren lanpostuak betetzeko betekizun izan daiteke euskarako 3. hizkuntza-eskakizuna edo 4. hizkuntza-eskakizuna izatea, edo hizkuntza-eskakizun horrekin baliozkotutako titulu edo ziurtagiri bat izatea, bat etorriz Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuarekin edo Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua.

      9. Tasak ordaintzea: irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko Legearen testu bateginaren 36. artikuluan eta hurrengoetan langileak hautatzeko deialdietan aurreikusitako inskripzio-tasa ordainduta izatea: A-1 azpitaldea: 23,49 euro.

      1. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean beteta izan beharko dira ezarritako betekizunak, eta hautaketa-prozesu osoan zehar mantendu beharko dira, karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetzen den arte. Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkezteak berarekin dakar hautagaiak oinarri honetan eskatzen diren betekizunak betetzen dituela adieraztea. Hala ere, ondoren egiaztatu ahal izango da, hamabosgarren oinarri orokorrarekin bat. Hizkuntza-eskakizuna betetzeari dagokionez, deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan ezartzen den eguna hartuko da kontuan.

      2. Nazioarteko erakundeetako Espainiako funtzionarioak enplegu publikorako sarbidea izango dute, baldin eta eskatutako titulazioa badute eta dagozkien hautaketa-prozesuak gainditzen badituzte.

        Bederatzigarrena. Desgaitasuna duten pertsonen sarbidea.

      1. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazetara aurkezten direnek, zortzigarren oinarrian aipatzen diren parte hartzeko betekizunak betetzeaz gain, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua izan beharko dute foru-aldundietako organo eskudunaren, Imsersoren edo horren baliokidearen eskutik, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidean hala adierazi beharko dute.

      2. Oposizio-lehiaketako sistema bidezko hautaketa-prozesuetan, desgaitasuna dela-eta prozesuan hautaketa-probak egiteko zailtasun bereziak dituzten pertsonek hautaketa-prozesuko probak arrazoizko denboran eta bitartekoetan egokitzeko eta doitzeko eskatu ahal izango dute eskabidea-inprimakian. Era berean, hautaketa-ikastaroa egiteko ere denbora eta bitartekoak egokitzeko eta doitzeko eskatu ahal izango dute, bai prestakuntza-ikastarorako, bai praktikaldirako.

        Hala, interesdunek berariaz adierazi beharko dute eskabide-inprimakian zer denbora-egokitzapen eta/edo bitarteko eskatzen dituzten hautaketa-prozesuko ariketa bakoitzerako. Epaimahaiak baloratu ahal izan dezan eskatutako egokitzapena egokia den ala ez, interesdunek ezintasun-maila kalifikatzeko organo teknikoak emandako irizpen tekniko fakultatiboaren kopia aurkeztu beharko dute nahitaez. Irizpen horretan, modu frogagarrian egiaztatuko dira aitortutako desgaitasun-maila eragin duten urritasun iraunkorrak, eta ez da baliozkoa izango, ondorio horietarako, beste inolako dokumenturik.

        Horretarako, ekainaren 9ko PRE/1822/2006 Aginduan aurreikusitako denbora-egokitzapenak aplikatuko dituzte epaimahaiek. Agindu horren bidez, irizpide orokorrak ezartzen dira desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikora sartzeko hautaketa-prozesuetan denbora gehigarriak egokitzeko.

      3. Aukera-berdintasuna lortzeko helburuan aurrera egiteko, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitatera aurkeztutako hautagaietako batek plazarik lortzen ez badu eta bere puntuazioa sarbide orokorreko beste hautagai batzuek lortutakoa baino handiagoa bada, bere puntuazio-ordenaren arabera sartuko da sarbide-sistema orokorrean.

        Hamargarrena. Eskabideak.

      1. Prozesuan onartua izatea.

        Azpieskala batean sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabide bat aurkeztu beharko dute parte hartu nahi duten sarbide-sistema bakoitzeko, nahiz eta azpieskala bera izan.

        Aurrekoa gorabehera, hautagaiek sarbide-sistema bakar baten bidez soilik aurkeztu ahal izango dute eskabidea, dela sarbide orokorreko modalitatearen bidez, dela desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitatearen bidez.

        Onartuak izateko eta, hala badagokio, hautaketa-prozesuetan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 1) Eskabidearen atal guztiak bete, 2) Eskabidea epe barruan aurkeztu, eta 3) Langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatiko tasak ordaindu.

        Halaber, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eskatutako betekizun guzti-guztiak beteta beharko dituzte, salbu eta hamargarren oinarri orokorreko lehenengo apartatuan (euskararen ezagutzari buruzkoa) aurreikusitakoa; izan ere, kasu azken kasu horretan, euskararen ezagutza 2023ko abuztuaren 1a baino lehen egiaztatuko da, oinarri espezifikoetan aurreikusten den bezala.

      2. Eskabideak aurkezteko epea.

        Eskabideak aurkezteko, hogei egun balioduneko epea egongo da, deialdi honen ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Adierazitako epean aurkeztutako eskabideak baino ez dira onartuko.

      3. Eskabideak aurkezteko modua.

        Ahal dela, eskabideak bide elektronikoz aurkeztuko dira.

        Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoan onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

        Eskabidea Enplegu Publikoaren Atariaren bidez aurkezteak aukera emango du honako izapide hauek elektronikoki egiteko:

        Parte hartzeko eskabidea.

        Langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatiko tasak ordaintzea.

        Eskabidearen erregistro elektronikoa.

        Egindako inskripzioaren datuak aldatzea inskripzioa egiteko epean.

        Hala badagokio, eskabidea zuzentzea zuzentzeko epean.

        Enplegu Publikoaren Atarian prozesuari buruz argitaratzen den informaziorako sarbidea izatea eta haren jarraipena egitea.

        Erreklamazioak aurkeztea horretarako ezartzen diren epeetan.

        Lehiaketaren faseko merezimenduak alegatzea horretarako ezartzen den epean.

        Eskatzen den dokumentazioa eranstea, hala badagokio.

        Inskripzio-prozesuan gorabehera teknikoren bat gertatuz gero, Enplegu Publikoaren Atarian (https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/) horretarako adieraziko diren telefonora edo helbide elektronikora jo ahal izango da.

        Halaber, eskabide hori Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan bete ahal izango da, helbide hauetan:

        Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia (Lakua). Wellingtongo Dukearen kaletiko sarbidea.

        Bilbao: Errekalde zumarkalea 18.

        Donostia: San Bartolome kalea 28.

        Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako bulegoetan ere aurkeztu ahal izango da. Kasu horretan, eskabidea IVAPen jaso ondoren, ordainketa-gutuna emango zaie eskatzaileei, beharrezkoa baita langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatiko tasa ordaintzeko, hurrengo apartatuetan adierazten den bezala.

      4. Eskabideen edukia.

        Eskabide-orriko atal hauek bete beharko dira:

        1. Prozesua zuzen kudeatzeko datu pertsonalak.

        2. Harremanetarako datuak: posta-helbidea, telefono mugikorra eta helbide elektronikoa.

        3. Zein hautaketa-sistematan parte hartu nahi den (lehiaketa ala oposizio-lehiaketa).

        4. Zein hizkuntza ofizial, euskara ala gaztelania, aukeratzen den oposizio-faseko hautaprobak egiteko.

        5. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartzeko aukera.

        6. Hautaprobak egiteko denboran eta baliabideetan egoki ikusten diren egokitzapenak eta doikuntzak eskatzeko aukera.

        7. Titulazioa.

        8. Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.

          Halaber, eskabidean erantzukizunpeko adierazpena jasoko da, parte-hartzaile guztiek bete dezaten. Adierazpen horretan adierazi beharko dute deialdiko oinarrietan eskatzen diren betekizun guztiak betetzen dituztela, eta egiazkoak direla onarpen-eskabidean jasotako datuak.

      5. Langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ezarritako tasak ordaintzeko modua.

        Diru-zenbatekoa ordainketa-pasabidearen bitartez ordainduko da, egoitza elektroniko honetan: https://euskadi.eus/nireordainketa

        Ordaintzeko bi era daude:

      1. Online ordainketa.

        Ordainketa egiteko modalitate hau egunean 24 orduz egongo da erabilgarri, eta, ordainketa egiteko, ezinbestekoa izango da entitate hauetakoren baten banka elektronikoko bezero izatea: Kutxabank, Laboral Kutxa, Caixabank, Banco Santander, BBVA, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa, Rural Kutxa. Bizum bidez ere egin ahal izango da, edo Visa edo Mastercard txartelak erabiliz.

      2. Offline ordainketa.

        Ordainketa-gutuna inprimatuta izanda, jarraian zehazten diren banku-erakundeetako edozein sukurtsaletara joan daiteke ordaintzera. Halaber, barra-kodearen irakurgailua duten edo datuak eskuz atzeman ditzaketen kutxazain automatikoetan ordain daiteke tasa.

        Banco Santander.

        Bankia.

        Bankoa.

        BBVA.

        Caixabank.

        Kutxabank.

        Laboral kutxa.

        Rural kutxa.

        Sabadell Guipuzcoano.

        Era berean, badago aukera ordainketa-gutunean ageri den QR kodea eskaneatzeko, telefono mugikor batetik, eta, horrela, automatikoki ordainketa-pasabidera sartu.

        Ez da beharrezkoa ordainagiria administrazioari bidaltzea, finantza-erakundeek automatikoki bidaliko baitituzte ordainketa-datuak.

      1. Langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ezarritako tasak eskabideak aurkezteko epean ordaintzen ez dituena prozesutik kanpo geratuko da. Nolanahi ere, ordaindutako zenbatekoan akatsen bat baldin badago, hamar egun balioduneko epea emango zaio hautagaiari akatsa zuzen dezan.

        Langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ezarritako tasa ordaintzea ez da inola ere nahikoa izango prozesuan parte hartzeko: eskabidea behar bezala eta emandako epearen barruan aurkeztu behar da, oinarri honetako aurreko apartatuetan adierazitakoari jarraituz.

      2. Hautagaiek eskabideetan jaso dituzten datuei atxikita daude; Enplegu Publikoaren Atariaren bidez baino ezin izango dituzte aldatu https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ helbide elektronikoan, oinarri orokor hauetan eskabideak aurkezteko ezarritako epean. Epe hori igarota, ez da horrelako eskabiderik onartuko.

      3. Baldin eta oinarri honetan gaitutako epean azpieskala berean eta hautaketa-sistema berean sartzeko parte hartzeko eskabide bat baino gehiago aurkezten badu eskatzaile batek, erregistratutako azken instantzia soilik hartuko da kontuan. Adierazitako edozein bide erabiliz egun berean egindako eskabideek kointziditzen badute, interesdunak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari jakinarazi beharko dio zein den baliozko eskabidea.

      4. Behar bezala egiaztatutako gorabehera teknikoren batek sistemen ohiko funtzionamendua eragozten badu, deialdia egiten duen organoak eskabideak aurkezteko epea luzatzea erabaki dezake, edo, bestela, horien ordezko eskabideak bete eta aurkeztea.

        Hamaikagarrena. Arriskuko haurdunaldia edo erditzea.

        Behar bezala egiaztatutako haurdunaldi arriskutsua edo erditzea dela-eta, hautagairen batek ezin badu hautaketa-prozesua osatu edo ezin badu prozesu horretako ariketaren bat egin, prozesua amaitu eta geroratutako faseak gainditu beharko ditu. Ahal dela, proba egin baino lehen eman beharko zaio epaimahaiari egoera horien berri, justifikazio-agiriak erantsiz.

        Hautaketa-probak edo -ikastaroa egiteak ez du ekarriko gainerako hautagaiek prozesua arrazoizko denboren arabera ebazteko duten eskubideari kaltea eragingo dion atzerapenik, eta epaimahaiak baloratu beharko du hori. Nolanahi ere, hautaketa-prozesua gainditu duten hautagaien zerrenda argitaratu aurretik egingo dira aipatutako probak edo hautaketa-ikastaroa.

        Hamabigarrena. Informazioa eta jakinarazpenak.

        Deialdi hau eta berau gauzatzearen ondoriozko egintzak Enplegu Publikoaren Atarian argitaratuko dira, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/

        Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratuta, aipatutako helbide elektronikoan argitaratuko da prozesuaren garapenaren alderdiekin zerikusia duen informazio guztia, jakinarazpen-ondorioetarako. Parte-hartzaileei abisu bat bidaliko zaie, SMS bidez edo posta elektroniko bidez, eman duten telefono mugikorraren edo helbide elektronikoaren zenbakian. Abisu hori egiten ez bada ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.6 artikuluan.

        Halaber, informazio hori Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan (hamargarren oinarri orokorrean zerrendatuak) egongo da eskuragarri:

        Nolanahi ere, oinarri hauetan aurreikusitako jakinarazpen- eta publizitate-bitartekoen bidez igorritako komunikazioek soilik izango dituzte ondorio juridikoak.

        Hamahirugarrena. Hautagaiak onartzea.

      1. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpen bat emango du, gehienez hilabeteko epean, eta han onartutzat joko du onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta hamargarren oinarri orokorrean aurreikusitako lekuetan argitaratuko da, eta bertan adieraziko da non dauden ikusgai onartutako eta baztertutako hautagaien zerrenda guztiak, bai eta zein sistematan onartu edo baztertu diren ere. Halaber, hamar egun balioduneko epea emango da, hala badagokio, baztertzea edo omisioa eragin duten akatsak zuzentzeko.

      2. Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta horiek ebatzita, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, non onartuko baitira onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak, eta adieraziko baita zerrenda horiek ikusgai egongo direla hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako lekuetan.

      3. Hautagaiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik direnean baztertzen, ez dira azterketa egiteko eskubideak itzuliko, ezta azterketa egitera joan ez direnean ere.

      4. Adierazitako epean baztertzea zuzentzen ez duten edo omisioa alegatzen duten hautagaiak, onartutakoen zerrendan sartzeko eskubidea justifikatuta, probak egitetik baztertuko dira behin betiko.

      5. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen dituen ebazpenaren aurka, errekurtsoa jarri ahal izango da.

      6. Oposizio-lehiaketaren bidez egin beharreko hautaketa-prozesuetan, probak egiteko egunean ez badago ebatzita onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendaren aurka jarritako errekurtsoa, ukitutako hautagaiek kautelaz egin ahal izango dituzte probak, baina horiek ez dute baliorik izango jarritako errekurtsoa ezesten bada.

      7. Onartutako eta baztertutako hautagaien zerrendan, gutxienez, izen-abizenak jasoko dira, datuak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera, bai eta baztertzeko arrazoiak ere, hala badagokio.

        Hamalaugarrena. Epaimahai kalifikatzailea.

      1. Osaera.

        Epaimahaia epaimahaiburuak, 3 epaimahaikidek eta idazkariak osatuko dute, eta haiei dagozkien ordezkoek.

        Epaimahaia modu orekatuan egongo da osatuta trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakume eta gizonekin, salbu eta behar bezala justifikatzen bada hori egitea ez dela egokia. Ordezkaritza hori orekatutzat hartuko da baldin eta lau kide baino gehiagoko organoetan sexu bakoitzak gutxieneko % 40ko ordezkaritza badu, bat etorriz Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 31. artikuluan ezarritakoarekin.

        Deitutako azpieskala bakoitzean, pertsona berberek osatuko dute epaimahaia, bai lehiaketan sartzeko sisteman, bai oposizio-lehiaketan sartzeko sisteman.

        Epaimahaiak, komeni dela uste badu, aholkua eskatu ahal izango die adituei. Pertsona horiek beren espezialitate teknikoaren alorreko aholkularitza eman besterik ez dute egingo, epaimahaiarekin lankidetzan aritzen direnean.

        Epaimahaikide-lana modu indibidualean egingo da beti, eta ezin izango da inoren izenean edo inoren ordezkari gisa aritu.

      2. Izendapena.

        Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez izendatuko dira epaimahaikideak. Izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendekin batera.

      3. Abstenitzea eta errekusatzea.

        Epaimahaiko kideek ezin izango dute prozesuan parte hartu Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritako kasuetan, eta, halakoetan, horren berri eman beharko diote Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Horrez gain, ezin izango dute parte hartu baldin eta deialdia argitaratu aurreko bost urteetan hautaprobetan parte hartuko duen hautagairen bat prestatzen jardun badute.

        Aurreko kasuren bat gertatzen denean ere, interesdunek noiznahi izango dute aukera epaimahaikideak errekusatzeko, aipatutako legearen 24. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

      4. Jarduteko arauak.

        Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritako arauen arabera jardungo du epaimahaiak. Nolanahi ere, epaimahaiburuak aginduta eta idazkariak bilerarako deia eginda bilduko da epaimahaia, hautaprobak hasi baino behar beste denbora lehenago, eta, balio osoz eratzeko, beharrezkoa izango da epaimahaiburua eta idazkaria (edo, hala dagokionean, haien ordezkoak) eta gutxienez bokalen erdiak bertaratzea.

        Epaimahaikide guztiek izango dituzte hitza eta botoa.

        Epaimahaiaren erabakiak botoen gehiengoaren bidez hartuko dira. Epaimahaiburuaren kalitatezko botoaren bidez ebatziko dira berdinketak.

        Epaimahaiburua (edo haren ordezkoa) bertaratu ez bada, gaixo dagoelako, bere kargua hutsik dagoelako edo bestelako lege-arrazoiren bat dagoelako, antzinatasun handiena duen edo adinez zaharrena den epaimahaikideak hartuko du haren lekua, hurrenkera horretan.

        Idazkariaren edo haren ordezkoaren kargua hutsik badago, bertaratu ez bada, gaixo badago edo idazkariari zein ordezkoari eragiten dien legezko bestelako arrazoiren bat badago, epaimahaikideen gehiengoaren erabakiz aukeratzen den epaimahaikideak beteko du haien kargua.

      5. Ahalmenak.

        Epaimahaiak autonomia funtzional osoz jardungo du, eta bera izango da prozeduraren gardentasun eta objektibotasunaren, proben eduki eta konfidentzialtasunaren eta deialdiko oinarriak zorrotz betetzearen erantzulea.

        Halaber, bat etorriz ordenamendu juridikoarekin, batetik, oinarri hauek eta oinarri espezifikoak aplikatzean sortzen diren zalantza guztiak ebatziko ditu; bestetik, deialdia behar bezala garatzeko beharrezko diren erabakiak hartuko ditu, eta, azkenik, oinarrietan aurreikusten ez diren kasuetarako, behar diren irizpideak ezarriko ditu.

        Epaimahaiburuak behar diren neurriak hartuko ditu oposizio-faseko ariketen edukia isilpean gordetzen dela bermatzeko, eta gauza bera egingo du azterketak zuzentzean azterketa bakoitza norena den ez jakiteko.

      6. Egoitza.

        Erreklamazioak bide elektronikoz aurkeztuko zaizkio epaimahaiari, eta, horretarako, Enplegu Publikoaren Atarian, honako helbide elektroniko honetan, eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/

        Era berean, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan (hamargarren oinarri orokorrean zerrendatuak) egin ahal izango dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bulegoetako edozeinetan aurkeztu.

        Jakinarazpenetarako eta bestelako kontuetarako, epaimahaiak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitza nagusian izango du helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua), 01010 Vitoria-Gasteiz.

      7. Zerbitzuagatik jaso beharreko kalte-ordainak.

        Epaimahaikideek dagozkien kalte-ordainak jasoko dituzte beren zerbitzuagatik, bai eta bertaratzeagatik ere, bat etorriz arlo honetako indarreko araudiarekin.

        Dagozkion kalte-ordainak jasoko dituzte, era berean, epaimahaiari aholkularitza ematen dioten edo zaintzan edo laguntza materialean laguntzen dioten pertsonek.

        Hamabosgarrena. Betekizunak eta merezimenduak. Erreferentzia-datak, deskribapena, alegazioa eta egiaztapena.

      1. Parte hartzeko eta lanpostuak esleitzeko merezimenduak eta betekizunak betetzeko erreferentzia-datak.

        Adierazten diren merezimenduen jabe izateko eta baldintzak betetzeko erreferentzia-data eskabideak aurkezteko epea bukatzen denekoa izango da, salbu eta euskara-ezagupenak, horiek 2023ko abuztuaren 1a baino lehen egiaztatu beharko baitira.

      2. Betekizunak eta merezimenduak alegatzea.

        1. Parte hartzeko betekizun orokorrak, bai eta desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitatean parte hartzeko betekizun espezifikoak ere, eskabideak aurkezteko epean alegatu beharko dira, euskararen ezagutza izan ezik.

        2. Merezimenduak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten bidez alegatu beharko dira, horretarako ezartzen den epean.

      3. Betekizunak eta merezimenduak egiaztatzea.

        1. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak betekizunak eta alegatutako merezimenduak egiaztatuko ditu, eta, horretarako, kontsulta egingo die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari, edo ziurtagiriak ematen dituen erakundeari, kasuaren arabera. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko toki-araubidearen gaineko eskumena duen organoari eskatuko dio Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen erregistro integratuan inskribatutako betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko.

        Kontsulta horiek kasu guztietan egingo dira, salbu eta eskatzailea modu arrazoituan aurka agertzen bada, eta tratamendu-jardueraren ardura duen organoak arrazoi horiek aintzat hartzen baditu (hogeita batgarren oinarri orokorra).

        Modu arrazoituan aurka agertuz gero, nahitaez aurkeztu beharko dira kontsultaren xede diren dokumentuak.

        2. Hemezortzigarren oinarrian xedatzen denez, hautatutako pertsonek, karrerako funtzionario izendatuak izan aurretik, honako kasu hauetan aurkeztu beharko dute merezimendu eta betekizunei buruzko dokumentazioa:

        Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egiaztapena egiterik izan ez badu, edo

        Hautagaiak egiaztapen horren aurka azaldu badira, eta epaimahaiak aurkako jarrera hori aintzat hartu badu.

        Nolanahi ere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak prozeduraren aurreko edozein unetan eska dezake dokumentazio hori aurkezteko. Kasu horretan, dokumentazioak oinarri orokor hauetan ezarritako betekizunak bete beharko ditu.

      4. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitatean parte hartzeko betekizuna.

        Sarbide-modalitate horretan parte hartzeko bederatzigarren oinarri orokorrean ezarritako betekizuna % 33ko desgaitasun-maila edo hortik gorakoa aitortua izatea deklarazio baten bidez alegatu beharko da, baldin eta aitortza hori EAEko administrazio publikoek egin badute.

        Aitortza beste administrazio publiko batzuek egin badute, ordea, aitortzari buruzko agiriaren kopia arrunta erantsi beharko da.

      5. Esperientzia.

        Administrazio publikoetan egindako zerbitzuengatiko esperientzia baloratzeko, aintzat hartuko da Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionario gisa zer azpieskalatan izan duen izendapena.

        Egindako zerbitzuak alegatzeko, bitarteko funtzionarioaren izendapenaren egiaztagiriaren kopia soil bat aurkeztu beharko da, Foru Aldundiak edo, hala badagokio, izendapena egin duen Autonomia Erkidegoak emana; eta zerbitzuak eman diren toki-erakundearen ziurtagiria, hasiera- eta amaiera-data jasotzen dituena, betiere izendapenaren azpieskala eta lanpostuaren izena zehaztuta.

      6. Titulazioak.

        Titulazioak betekizun gisa nahiz merezimendu gisa alegatzeko, dagokion izapidean deklaratu beharko dira, bat etorriz oinarri orokor honen 2.2 apartatuan xedatutakoarekin.

        Atzerriko titulazioen kasuan, tituluaren kopia arrunta aurkeztu beharko da, bai eta homologazioa egiaztatzen duen agiriarena ere.

      7. Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako karrerako funtzionario izateko hauta-probetako ariketak gainditzea.

        Merezimenduak horiek alegatzeko izapidean deklaratuz alegatuko dira, eta dagozkien oinarri espezifikoetan ezartzen diren baldintzetan baloratuko.

        Merezimendu hori egiaztatzeko, Administrazio Publikoko organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, gainditutako ariketak, azpieskala eta oposiziogilea identifikatzeko datuak adierazita.

      8. Atzerriko hizkuntzak.

        Honako xedapen hauetan maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotako titulu eta ziurtagiriak bakarrik baloratuko dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuen hautatze- eta hornitze-prozesuetarako tituluen eta hizkuntza-ziurtagirien baliokidetasunari buruzko ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuaren eranskinean jasotakoak, bai eta Zenbait ikasketa planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-ikasketen eta errege-dekretu honetakoen arteko baliokidetzak oinarrizko izaeraz ezartzen dituen abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan jasotakoak ere.

        Hizkuntza-eskola ofizialek emandako titulu eta ziurtagiriak merezimenduak alegatzeko epean alegatu beharko dira.

        Beste entitate batzuek emandako titulu eta ziurtagiriak. Horiek deklaratzeaz gainera, egiaztagiriaren kopia arrunta aurkeztu beharko da.

      9. Euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea.

        Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuari (ETZEB) kontsulta eginez egiaztatuko dira euskararen hizkuntza-eskakizunak. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatutzat joko dira, baldin eta erregistro horretan inskribatuta badaude, deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan ondorio horietarako ezartzen den data baino lehenagoko egiaztatze-data dutela.

        Erregistro horretan jasota ez dauden euskara-ziurtagiri edo -tituluak dituztenek egiaztagiria aurkeztu beharko dute, deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ezartzen den eguna baino lehenago.

        Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

        Hamaseigarrena. Praktiketako funtzionarioen izendapena.

      1. Hautaketa-sistema bakoitzaren bidez deitutako lanpostu-kopuruaren barruan, epaimahaiek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan (hamargarren oinarri orokorrean zerrendatuak) eta hamabigarren oinarrian adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko dituzte gainditu duten hautagaien behin betiko zerrendak, hautaketa-sistema lehiaketa-oposizioa denean, edo deitutako lanpostu-kopuruaren barruan puntuazio handiena dutenena, hautaketa-prozesua lehiaketa denean, betiere zortzigarren oinarri orokorrean ezarritako betekizunak betetzen badituzte, hizkuntza-eskakizuna barne.

        Zerrenda horiek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari helaraziko zaizkio, zerrendan datozenak praktiketako funtzionario izenda ditzan eta zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen.

        Izendapen horren bidez, hautaketa-prozesuaren parte den hautaketa-ikastaroan parte hartzeko deia egingo zaie hautagaiei. Ikastaro horren barruan, praktikaldia bat egingo dute Euskal Autonomia Erkidegoko foru- edo toki-administrazioren batean

      2. Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren koordinatzea. Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak eta Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar den koordinazioa egingo dute izendapen anizkoitzak saihesteko, interesdunak praktiketako funtzionario izenda daitezkeen kasuetan, bai Euskal Autonomia Erkidegoak egindako deialdian, bai Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioak egindakoan.

        Horretarako, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioak egindako deialdian parte hartu duten hautagaiek, hautaketa-prozesu bakoitza gainditu dutelako praktiketako funtzionario izenda badaitezke eta eskainitako plaza kopuruaren barruan badaude, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak edo Herri Administrazioaren Institutu Nazionalak egindako prestakuntza-ikastaroa egitea aukeratu beharko dute, eta administrazio horietako batek soilik izendatuko ditu praktiketako funtzionario.

      3. Nolanahi ere, epaimahaiek ezin izango dute hautatu gisa deklaratu eskainitako plazak baino hautagai gehiago, eta muga hori hausten duten proposamenak erabat deusezak izango dira.

      4. Arrazoituak izan beharko dira hautaketa-prozesuei amaiera ematen dieten egintzak. Epaimahaien egintzak arrazoitzeko, beren balorazio-eginkizunaren garapenean diskrezionalitate teknikoaren arabera emanak, erregelamendu-arauak eta deialdiaren oinarriak bete beharko dira.

        Hamazazpigarrena. Dokumentazioa aurkeztea.

      1. Aurkezteko epea. Deialdi honen hamaseigarren oinarri orokorrean aipatzen den zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hogei egun balioduneko epean, zerrendan ageri direnek dagokien azpieskalako praktiketako funtzionario izenda ditzaten eskaera aurkeztu beharko diote Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariari, horretarako prestatutako administrazio-prozeduraren bitartez, zortzigarren oinarrian aipatzen diren betekizunak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztuta, eta, desgaitasunen kasuan, baita bederatzigarren oinarrian aipatutakoak betetzen dituztela egiaztatzen dutenak ere.

      2. Dokumentuak aurkeztu ez izanaren ondorioak. Ezarritako epearen barruan dokumentuak aurkezten ez dituztenek, ezinbesteko kasuetan izan ezik, edo, aurkeztutako dokumentuak aztertuta, ikusten bada zortzigarren oinarrian eskatutako betekizunen bat ez dutela betetzen, ezin izango dituzte praktiketako funtzionario izendatu, eta egindako jarduketa guztiak deuseztatuta geratuko dira, eta, nolanahi ere, eskabidea faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizuna ere eskatu ahalko zaie.

      3. Beste azpieskala batzuetakoak diren Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioak. Lehenik ere Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalaz bestelako azpieskalaren batean sartuta daudenak salbuetsita egongo dira aurreko izendapena lortzeko frogatutako baldintzak eta gainerako betekizunak dokumentu bidez justifikatzetik, baina eskabidea aurkeztu beharko du eta eskabidean adierazi beharko du Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskala batekoa dela.

        Hemezortzigarrena. Hautaketa-ikastaroa.

        18,1. Hautaketa-ikastaroa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak prestatuko du.

        Ikastaroaren helburua da izangaiei prestakuntza eta gaikuntza nahikoa ematea, beren lanpostuko eginkizunak eraginkortasunez bete ditzaten. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ezarriko ditu ikastaroen edukia, egutegia, egiteko lekua eta bestelako arauak, eta behar bezala jakinaraziko ditu.

      1. Hamaikagarren oinarri orokorrean ezarritakoaren arabera, praktiketako funtzionario gisa proposatutako pertsonek hautaketa-ikastaroan sartzeko epea geroratzeko eskatu ahal izango dute. Eskaera behar bezala arrazoitu beharko da, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko du.

        Ezarritako epean hautaketa-ikastaroan parte hartzen ez dutenek hautaketa-prozesuan lortutako eskubideak galduko dituzte, ezinbesteko kasuetan edo geroratzea onartu den kasuetan izan ezik.

        Hautaketa-ikastaroan parte hartzera deitutakoak ez badira hautaketa-ikastaroan sartzen, geroratzea onartu den kasuez harago, ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziko da, eta epaimahaiak praktiketako funtzionario izendatzeko proposamen osagarria egin ahal izango du, dagokion hautaketa-prozesuko behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera dagozkion hautagaien alde. Halaber, pertsona horri edo horiei deituko zaie dagokion hautaketa-ikastaroan parte har dezaten.

        Hautaketa-ikastaroan parte hartzera deitutakoak, geroratzea onartu den kasuez harago, ez badira hautaketa-ikastaroan sartzen edo ikastaroa hasi eta gero jakinarazten bada, epaimahaiak praktiketako funtzionario izendatzeko proposamen osagarria egin ahal izango du dagokion hautaketa-prozesuko behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera dagozkion hautagaien alde.

      2. Ikastaroa amaitutakoan, ikastaroa gainditzen duten pertsonek praktikaldia egin beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko foru- edo toki-administrazioren batean, oinarri espezifikoetan zehaztutako baldintzetan.

      3. Hautaketa-ikastaroa gainditzen ez duten hautagaiek, deialdi honetan aurreikusitako eta deialdiaren oinarri espezifikoetan aurreikusitako kalifikazio-prozeduraren arabera, karrerako funtzionario izateko eskubidea galduko dute, hautaketa-ikastaroa ebaluatzeko ardura duen organoak proposatu eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak aldez aurretik ebazpen arrazoitu bat emanda.

        Hemeretzigarrena. Karrerako funtzionarioen izendapena.

      1. Hautaketa-ikastaroa amaitutakoan, Herri Arduralaritzako Euskal Erakundeko zuzendariak argitara emango du ikastaroa gainditu dutenenen zerrenda hautagaien kopurua ezingo da inola ere eskainitako plazen kopurua baino gehiago izan, hamargarren oinarri arauan aipatutako IVAPen bulegoetan eta hamabigarren oinarrian adierazitako interneteko helbidean, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari helaraziko dio, zeinak karrerako funtzionario izendatu eta lehen destinoa esleituko baitie.

      2. Ez dira inola ere karrerako funtzionario izendatuko hautaketa-ikastaroa gainditu arren lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizunak betetzen ez dituztelako lehen destinoa esleitu ezin zaien pertsonak. Baldintza horien artean hizkuntza-eskakizunaren betekizuna dago, nahitaezkoa denean.

      3. Izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira.

        Hogeigarrena. Lehen destinoa esleitzea.

      1. IVAPeko zuzendariak deialdi honetako hemeretzigarren oinarri orokorrean aipatzen diren zerrendak argitaratzen dituenean, pertsona horiek lehen destinoa aukeratu ahal izateko prozedura hasiko da.

      2. Hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoari jarraituz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez, kontuan hartuta hautaketa-prozesu bakoitzean eskuratutako ordenaren zenbakia, bai eta eskatzaileen lehentasun-ordena ere, eta, betiere, lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte, sartu berri diren funtzionarioei lehen destinoa esleituko zaie karrerako funtzionario izendatzen dituen ebazpenean.

      3. Lehen destinoa aukeratzeko prozesuan parte hartzera deitutakoek, gainditu duten azpieskala eta sarbide modalitate bakoitzean eskainitako eta egiaztatua duten hizkuntza-eskakizunaren arabera hauta ditzaketen lanpostuak lehentasunen arabera antolatu beharko dituzte.

      4. Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak ezin izango dituzte inola ere bete oinarri orokorretan eta espezifikoetan aurreikusitako moduan hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ez duten izangaiek.

        Aurrekoa gorabehera, bat etorriz Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 97.4 artikuluan ezarritakoarekin, lanpostu jakin baten hautaketa- eta betetze-prozesuetan nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizuna eskatzen bada, eta hautagaietako ezeinek ez badu maila hori, lanpostu horri 3. hizkuntza-eskakizuna aplikatuko zaio, lanpostua betetzeko xede hutsarekin.

      5. Epaimahaiak hala erabakitzen duenean (behar bezala justifikatuta dagoelako), beharrezkoak diren gutxieneko aldaketak egingo dira lehentasun-hurrenkeran, desgaitasuna duten pertsonek lanpostu jakin batzuk eskuratu ahal izan ditzaten, bat etorriz Desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikorako sarbidea izatea eta lanpostuak betetzea arautzen duen abenduaren 3ko 2271/2004 Errege Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoarekin. Hori guztia, baldin eta desgaitasunak eragozten ez badie lanpostuko zereginak betetzea.

      6. Oinarri hauetan aurreikusitakoaren arabera lanpostua epearen barruan eta modu egokian hautatzen ez dutenek galdu egingo dituzte hautaketa-prozesuan parte hartzetik eratorritako eskubideak.

        Hogeitabatgarrena. Hautaketa-prozesuko datuen babesa eta kudeaketa.

        Jakinarazten da datu pertsonalak tratamendu-jarduera honen barruan sartuko direla: «Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuak». Hala egiten da behar bezala betetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datu Babeserako Erregelamendu Orokorra), eta datu-babesaren alorrean indarrean dagoen gainerako araudia.

        Tratamenduaren arduraduna: Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.

        Tratamenduaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: Euskal Autonomia Erkidegoan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak behin-behinean edo behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuak kudeatzea eta jarraipena egitea.

        Legitimazioa:

        Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko.

        Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin behar den eginkizun bat betetzeko.

        7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena.

        128/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena.

        Informazio-hartzaileak: Foru-aldundiak, toki-erakundeak. Arlo horretan eskumena duen ministerioa.

        Eskubideak: datuetara iristeko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, eta informazio gehigarrian azaldutako beste zenbait eskubide.

        Informazio gehigarria: web-orri honetan kontsulta dezakezu datu-babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: (https://www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/131900-capa1-es.shtml).

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (7)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.