Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko martxoaren 3koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez emakida baimendu eta oinarriak onesten baitira Fundación Basque Team Fundazioak bekak eman ditzan Euskal Autonomia Erkidegoan, 2021ean goi mailako kirola sustatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 55
  • Hurrenkera-zk.: 1600
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/03
  • Argitaratze-data: 2021/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuko 12. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoan goi mailako kirola sustatzeko bekak, sariak eta bestelako dirulaguntzak ematea aurreikusita dago, Euskal Sektore Publikoko Fundazioaren bitartez, Fundación Basque Team Fundazioaren bitartez edo Administrazio Orokorrak finantzatutako bestelako beka eta laguntzen bitartez.

Fundación Basque Team Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioa da, goi mailako euskal kirolaren garapena bultzatzeko eta sustatzeko interes orokorra duena, euskal ordezkaritza zabala ahalbidetzeko nazioarteko goi mailako kiroletan, baita euskal kirolariek aipaturiko lehiaketa horietan emaitza bikainak lor ditzaten ere.

Arestian adierazitakoaren ondorioz, Fundación Basque Team Fundazioak hainbat laguntza edo beka eman ditu duela zenbait urtetatik hona, euskal kirolariak behar bezala prestatzeko eta mundu mailako nazioarteko kirol-lehiaketa garrantzitsuenetan parte hartzeko, eta, bereziki, programa olinpiko eta paralinpikoaren parte diren lehiaketetan.

Aurrekontu-kreditu nahikoa dago oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak emateko.

Horren arabera, honakoa

Lehenengoa. Fundación Basque Team Fundazioaren bekak ematea baimentzea, Euskal Autonomia Erkidegoan 2021ean goi mailako kirola sustatzeko.

Bigarrena. Onestea Fundación Basque Team Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan 2021ean goi mailako kirola sustatzeko bekak emateko agindu honen eranskinean jasota dauden oinarriak.

Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Oinarri hauen xedea da Fundación Basque Team Fundazioak bekak emateko araubidea arautzea, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoan goi mailako kirola sustatzeko, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean.

  1. «2021 Basque Team Bekak» izen orokorraren barruan, oinarri hauek dakartzaten goi mailako kiroleko beka edo laguntza motak sartzen dira.

  2. Oinarri hauetako erreferentzia guztiak «kirola»ren esparruan egiten dira. Horretarako, goi-mailako kiroltzat hartzen da Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interesgarria den kirol-jarduera, funtsezko faktorea baita Autonomia Erkidegoaren kirol-garapenean, oinarrizko kirola sustatzeko duen mailagatik eta goreneko mailako kirol-lehiaketa ofizialetan duen ordezkaritza-funtzioagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Goi Mailako Kirola arautzen duen uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 3.1 artikuluan ezarritako terminoetan.

  3. Beka hauen ondorioetarako, honako definizio hauek ezarri dira:

    1. «Kirol lehiaketa» da Nazioarteko Batzorde Olinpikoak eta Nazioarteko Batzorde Paralinpikoak aintzatetsitako eta nazioarteko kirol federazioek antolaturiko ekitaldia.

    2. «Indarreko programa olinpikoaren edo paralinpikoaren barruko probak» dira hurrengo Joko Olinpikoetako edo Joko Paralinpikoetako programa olinpikoaren edo paralinpikoaren barruan sartutako probak.

    3. «Kirol modalitateak eta diziplinak» dira Euskal Autonomia Erkidegoko kirol federazioak arautzen dituen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko I. eranskinean eta garapenerako hurrengo arau-xedapenak beren-beregi bilduta daudenak.

    4. «Kirol emaitzak» dira nazioarteko lehiaketa ofizialetan 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) lorturiko posizioak, eta honako ekitaldi hauek konputatuko dira: Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak, Munduko Txapelketak eta Europako Txapelketak.

    5. «Kategoria absolutua» da diziplina bakoitzeko maila goreneko kirol-lehiaketa egiten den adin-kategoria, kirol-modalitate jakin baten barruan.

    6. «Kategoria gorena» talde mailarik handiena da, lehiaketa hainbat mailatan antolatuta dagoenean.

    7. «Kirol ahalmena» kirolari batek egungo munduko gorengo mailarekiko duen diferentziari deritzo (ondorio horietarako «erpina edo muturra» dena), hark egiten duen proban. Hortaz, kirolariak 2020an lorturiko kirol emaitzarik onenaren eta munduko elitearekiko duen distantziaren (lehen postua Joko Olinpikoetan, Munduko Txapelketetan edo Europako Txapelketetan) arteko diferentziak zehaztuko du «kirol ahalmena».

    8. «Lehiaketaren balioa» ekitaldi batean kasuan kasuko ekitaldiaren arabera emandako puntuazioa da, Oinarri arautzaile hauen 10. artikuluari jarraituz.

    9. «Lorturiko postuaren balioa» kirolariak lehiaketaren azken sailkapenean lorturiko posizioaren haztapena da, Oinarri arautzaile hauen 10. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.

    10. «Banakako probak» deritze pertsona bakar batek parte hartzen duen lehiaketako probei.

    11. Probak «proba kolektibotzat» hartuko dira pertsona batek baino gehiagok parte hartzen duenean lehian. Talde-probak izan daitezke: (i) multzoka egiten direnak, kirolarien parte hartzea aldiberekoa edo txandakakoa izanda; (ii) talde-probak, kirolarien artean kolaborazio eta oposizio egoerak sortzen direnean, mugikorra den elementu batekin elkarri eraginda beti.

Beka hauen onuradunak izan daitezke, eta ez dira besteren konturako kirolari profesionaltzat hartuko, indarrean dagoen kirol-legerian halakotzat onartutako liga profesionaletan (LFP eta ACB) parte hartzen dutenak, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

  1. Kirolariak. Honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Euskal herritarra izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan xedaturikoarekin bat etorriz. Baldin eta euskal herritarrak badira administrazio-egoitzagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egon behar dute beka eskatzen den urtean eta aurreko bi ekitaldi osoetan.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, errolda-agiria aurkeztu beharko da, bertan administrazio-egoitza adieraziko duena.

    2. Indarreko federazio-lizentziaren jabea izatea, kirol modalitateko euskal federazioak emana hain zuzen.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, indarreko euskal federazio-lizentziaren fotokopia aurkeztu behar da.

      Kirol modalitateko euskal federazioak emandako indarreko federazio-lizentziaren jabea izateko eskakizuna ez da eskatuko, baldin eta indarreko programa olinpikoaren barruko probetan parte hartzen duten banakako modalitateko kirolariak badira eta profesionalentzako nazioarteko zirkuituetan parte hartzen badute.

    3. Kirolariak, egokitua bada edo desgaitasunen bat badu, egoera hori egiaztatu beharko du.

      Horretarako, ziurtagiri ofizial baten kopia aurkeztu beharko du, desgaitasun gradua eta mota egiaztatzen duena.

    4. Indarrean izatea, edo izapidetzen hasita, goi-mailako kirolariaren deklarazioa, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen aldeko proposamena duela, betiere Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 24. eta 25. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, baldintza hori jasotzen duen administrazio-ebazpena aurkeztu beharko da. Goi-mailako euskal kirolariaren adierazpen-eskaera izapidetuta duten kirolarien kasuan, eta dagokion administrazio-ebazpena eman ez bada, eskatzaileak horren berri emango dio Basque Team Fundazioari, eta fundazio horrek beharrezko egiaztapen-jarduerak egingo ditu baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

      Baldintza honetatik kanpo geratzen dira honako kirolari hauek: Basque Team Kirolariak Beka baten onuradun direnak eta indarrean dagoen udako olinpiar programan sartutako banakako probetan parte hartzen dutenak, egiaztatzen badute 2020an edo 2021ean lortu dituztela 2021ean Tokioko Joko Olinpikoetan parte hartzeko eskatzen diren kirol-merezimenduak; Basque Team Support Beka baten onuradun badira; kirolari adingabeak badira; eta Jokoetako parte-hartzaileak badira.

    5. 2021ean goi-mailako kirolean entrenatzen eta jardunean jarraitzea. Halakotzat hartuko dira, era berean, lan-ezintasunaren egoeran edo kirolean jarduteko bajan daudenak, egoera hori behar bezala egiaztatuta badago (amatasuna, iraupen luzeko lesioak, etab.) eta, betiere, goi-mailako lehiaketetara itzultzekoak badira alta ematen zaienean edo sendatu ondoren.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua eta 2021erako kirol plangintza bilduko duena, Oinarri hauetako V. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

    6. Lurralde eremuko edozein kirol federaziok edo administrazio-agintaritzak etete- edo inhabilitazio-zehapenarekin zigortuta ez egotea, diziplina edo kirol arau-hauste larria edo oso larria egin izanaren ondorioz. Horretarako, zigortuta dagoela ulertuko da betearazi beharreko ebazpena dagoenean, ebazpen irmoa ez bada ere.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, Oinarri hauetako IV. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

    7. Lurralde esparruko edozein kirol federaziok edo administrazio-agintaritzak kautelaz etenda edo inhabilitatuta ez egotea, balizko arau-hauste larriekin edo oso larriekin lotutako diziplina- edo kirol-prozedura baten ondorioz.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, Oinarri hauetako IV. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

    8. Inputatua edo prozesatua ez izatea eta zigortuta ez egotea (i) Zigor Kodearen 286 bis 4. eta 362 quinquies artikuluetan ezarritako legez kontrako ekintzekin loturiko gertaerengatik edo egoerengatik edozein jurisdikziotan dauden prozedurei dagokienez; (ii) Zigor Kodearen II. Liburuko VIII. tituluan ezarritako sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delitu penalekin lotutako prozeduretan.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, Oinarri hauetako IV. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

    9. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da, halaber, oinarri hauetan aurreikusitako beka bat jasotzen ari den aldi osoan.

      Beka eskatzen duenak aurkeztu beharreko ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da eskakizun hori.

    10. Oinarri hauetan aipaturiko kirol merezimenduak egiaztatzea, 10. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideekin bat etorriz.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, kasuan kasuko kirol federazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

    11. Administrazio edo zehapen mailan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezintasunarekin zigortuta ez egotea, edo horretarako lege-debekurik ez izatea, zehapena ezarriko den epealdian sexuaren ziozko diskriminazioagatik eginikoak barne.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, Oinarri hauetako IV. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

    12. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako debekuren batean sartuta ez egotea.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, Oinarri hauetako IV. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

  2. Teknikariak. Honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Adin nagusikoa izatea.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, NANaren fotokopia aurkeztu behar da, edo bizileku-txartela atzerritarra izanez gero.

    2. Euskal herritarra izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuan xedaturikoaren arabera. Baldin eta euskal herritarrak badira administrazio-egoitzagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egon behar dute beka eskatzen den urtean eta aurreko bi ekitaldi osoetan.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, errolda-agiria aurkeztu beharko da, bertan administrazio-egoitza adieraziko duena.

    3. Indarreko federazio-lizentziaren jabea izatea, kirol modalitateko euskal federazioak emana hain zuzen.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, indarreko euskal federazio-lizentziaren fotokopia aurkeztu behar da.

    4. Kirolaren arloko honako titulazioetako bat dutela egiaztatzea:

      1. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatura edo Gradua.

      1. Indarreko legeriaren arabera aintzatetsitako edo batzorde olinpiko batek aintzatetsitako unibertsitate publikoetako edo pribatuetako kiroleko goi mailako errendimenduko unibertsitate masterra.

      1. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuan ezarritako goi mailako kirol teknikariaren titulua; edo maila goreneko kirol prestakuntza, ondorengo aitzatespena jasotzeko aukera duena urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuan eta horren ondoriozko arau-xedapenetan ezarritakoan oinarrituta.

        (iii) kasuan, eskaera egin deneko kirol modalitatearen edo diziplinaren berariazkoa izan behar du prestakuntzak.

        Honako eskakizun hau betetzetik salbuetsita daude, (iii) kasuan, arestian aipaturiko titulazioak egiaztatzerik ez dutenak, hain zuzen estatu mailan eskaera egin aurreko hiru urteetan goi mailako ikastaro ofizialik antolatu ez diren kirol modalitateak direlako Goi Mailako Kirol Teknikaria edo III. maila, betiere eskatzaileak kasu horietan Kirol Teknikariaren Titulua edo II. Maila duela egiaztatzen badu (edo kirol prestakuntza baliokidea, aurrerago aintzatetsia izateko aukera duena).

        Eskakizun hori egiaztatzeko, titulazioaren fotokopia aurkeztu behar da.

    5. Oinarri hauetako 4. artikuluko a) eta c) letretan ezarritako beka lortu duen goi mailako kirolari baten prestakuntzaren arduradun tekniko nagusia izatea eta kirolariak halakoxea dela aitortua izatea. Kirolari bakoitzak pertsona arduradun nagusi bat bakarrik aitortu ahal izango du. Baldin eta arduradun tekniko nagusia aldatzen bada, kirolariak jakinarazi behar dio aldaketa hori idatziz Fundación Basque Team Fundazioari, eta jakinarazpen horretatik hasita izango ditu ondorioak soilik.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, horretarako ezarritako ereduaren arabera. V. eranskina.

    6. Indarrean edo izapidetuta izatea, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen aldeko proposamenarekin, goi mailako teknikariaren adierazpena, Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuko 24. edo 25. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

      Baldintza hori egiaztatzeko, baldintza hori jasotzen duen administrazio-ebazpena aurkeztu beharko da. Goi-mailako deklarazioaren eskaera izapidetuta duten teknikarien kasuan, dagokion administrazio-ebazpena eman ez bada, eskatzaileak horren berri emango dio Basque Team Fundazioari, eta fundazio horrek dagozkion egiaztapen-jarduerak egingo ditu baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

    7. Jardueran jarraitzea, 2021. urtean kirolaren arduradun tekniko nagusia izanik.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, horretarako ezarritako ereduaren arabera. V. eranskina.

    8. Lurralde eremuko edozein kirol federaziok edo administrazio-agintaritzak etete- edo inhabilitazio-zehapenarekin zigortuta ez egotea, diziplina edo kirol arau-hauste larria edo oso larria egin izanaren ondorioz. Horretarako, zigortuta dagoela ulertuko da betearazi beharreko ebazpena dagoenean, ebazpen irmoa ez bada ere.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, horretarako ezarritako ereduaren arabera. IV. eranskina.

    9. Lurralde esparruko edozein kirol federaziok edo administrazio-agintaritzak kautelaz etenda edo inhabilitatuta ez egotea, balizko arau-hauste larriekin edo oso larriekin lotutako diziplina- edo kirol-prozedura bat izatearen ondorioz.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, horretarako ezarritako ereduaren arabera. IV. eranskina.

    10. Inputatua edo prozesatua ez izatea eta zigortuta ez egotea (i) Zigor Kodearen 286 bis 4. eta 362 quinquies artikuluetan ezarritako legez kontrako ekintzekin loturiko gertaerengatik edo egoerengatik edozein jurisdikziotan dauden prozedurei dagokienez; (ii) Zigor Kodearen II. Liburuko VIII. tituluan ezarritako sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delitu penalekin lotutako prozeduretan.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, horretarako ezarritako ereduaren arabera. IV. eranskina.

    11. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da, halaber, oinarri hauetan aurreikusitako beka bat jasotzen ari den aldi osoan.

      Beka eskatu duenak aurkeztu beharreko ziurtagirien bidez egiaztatuko da eskakizun hori.

    12. Administrazio edo zehapen mailan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezintasunarekin zigortuta ez egotea, edo horretarako lege-debekurik ez izatea, zehapena ezarriko den epealdian sexuaren ziozko diskriminazioagatik eginikoak barne.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, oinarri hauen IV. eranskineko ereduaren arabera.

    1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako debekuren batean sartuta ez egotea.

      Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, oinarri hauen IV. eranskineko ereduaren arabera.

Honelakoak izan daitezke «2021 Basque Team Bekak»:

  1. Basque Team Kirolariak Bekak:

    Basque Team Kirolariak kirolariei ematen zaizkien laguntzak dira, lehentasunez entrenamendurako eta lehiaketarako beharrezkoa den dedikazioa bermatzeko. Kirol merezimendua egiaztatzen deneko probaren arabera, honelakoak izan daitezke Basque Team Kirolariak Bekak:

    Basque Team Programa Olinpikoaren Beka.

    Basque Team Programa Paralinpikoaren Beka.

  2. Basque Team Teknikariak Bekak:

    Basque Team Kirolariak Beka edo Basque Team Atzeraeraginezko Beka baten onuraduna den kirolariaren prestakuntzaren arduradun nagusia denari emandako laguntzak dira.

  3. «Atzeraeraginezko» Basque Team Bekak:

    2020. urtean Basque Team Kirolari Olinpikoaren edo Paralinpikoaren eta Teknikarien bekaren onuradunak izan diren kirolarientzako eta teknikarientzako laguntzak dira, salbuespenez, betiere Oinarri hauetako 10. artikuluan aurreikusitako eta eskaturiko emaitza lortu ez badute edo parte hartu ez badute.

  4. «Support» Basque Team Bekak:

    Basque Team Kirolariak Bekak lortu ez dituzten eta 2020ko denboraldian programa olinpikoaren barruko banakako edo taldekako proben Munduko Txapelketetan eta Europako Txapelketetan parte hartu izana egiaztatzen duten kirolarientzako laguntzak dira. Era berean, 2020. urtean Basque Team Support Beka baten onuradun izan direnentzako laguntzak dira.

Hauexek izango dira Fundación Basque Team Fundazioak 2021. urtean entrenamenduan eta lehiaketan beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatze aldera emandako Basque Team 2021 Bekak:

  1. Basque Team Kirolariak Bekak:

    Dirulaguntzak, honako eduki bereizi hauek izan ditzaketenak:

  1. Oinarrizko Beka:

    Basque Team Oinarrizko Beka bakoitzerako diru-ekarpena 11.000 eurokoa izango da.

  2. Helburuen araberako saria:

    2021. urtean zenbait kirol helburu betetzeagatik emandako diru-ekarpena da.

    Honelakoa izango da kirolari bakoitzarentzako sarien diru-ekarpenaren zenbatekoa, baina horien artean ez dira metagarriak; emaitzarik hoberena baloratuko da soilik:

    (Ikus .PDF)

  1. Basque Team Teknikariak Beka:

    Oinarri hauetako artikulu honetako 1. eta. 3. apartatuetan aurreikusitako laguntzen onuraduna den kirolari bakoitzeko, beka emango zaio teknikariari, hots, oinarrizko bekaren edo atzeraeraginezko bekaren % 25ari dagokion zenbatekoa eta kirolariari helburuen arabera emandako sarien % 25ari dagokion zenbatekoa.

    Teknikari berak, gehienez ere, bere kirolarietako hiruri dagokien diru-kopurua jaso dezake.

  2. «Atzeraeraginezko» Basque Team Beka:

    Atzeraeraginezko Basque Team Bekaren diru-ekarpena 5.500 eurokoa izango da kirolari bakoitzarentzat edo dagokion ehunekoa (% 25) teknikarien kasuan.

    Hala denean, 2021eko denboraldian oinarri hauetako 10. artikuluan aurreikusitako kirol emaitzen bat lortzeak ekarpen gehigarria ekarriko luke berekin, kirolariak edo teknikariak dagoeneko aintzatetsita edo emanda duenaren zenbateko berdinekoa.

    Era berean, Atzeraeraginezko Basque Team Beka jasotzen dutenek eskubidea izango dute artikulu honetan aurreikusitako helburuengatiko sari-kopuruak jasotzeko, baldin eta 2021. urtean artikulu honetako 1.2 atalean adierazitako kirol-emaitzak lortzen badituzte.

    1. Support Basque Team Bekak:

      Support Basque Team Beka bakoitzaren diru-ekarpena 5.500 eurokoa izango da.

      Horrez gain, 2021eko Tokioko Joko Olinpikoetan parte hartuz gero, kirolariari aitortutakoaren edo emandakoaren zenbateko bereko ekarpen gehigarri bat ordainduko litzateke.

      Era berean, Support Basque Team Beka jasotzen dutenek eskubidea izango dute artikulu honetan aurreikusitako helburuen araberako sari-kopuruak jasotzeko, baldin eta 2021. urtean artikulu honetako 1.2 atalean adierazitako kirol-emaitzak lortzen badituzte.

    Interesdunek beren eskabideak bidali beharko dituzte eskabide-eredua beteta, oinarri hauetako II. eta III. eranskinekin bat etorriz (hurrenez hurren, kirolariak edo teknikariak badira). Eskabidearekin batera, 3. artikuluan aipaturiko dokumentazioa aurkeztu beharko da. Eskatzaileak NANaren edo bizileku-txartelaren fotokopia aurkeztu beharko du atzerritarren kasuan, eta, kirolari adingabea bada, bere aitak, amak edo tutoreak sinatutako baimena aurkeztu beharko du, oinarri hauen III. eranskineko ereduaren arabera.

    Interesdunek deialdi honetako izapide guztiak aurrez aurre egin ahal izango dituzte, posta arruntaren bidez (jaso izanaren agiria duen gutun ziurtatua) edo Basque Team Fundazioaren egoitzan bertan, edo Fundazioaren webguneko bekak atalaren bidez (www.basqueteam.eus). Baldin eta eskabidea izapidetzean eta dokumentazioa aurkeztean bide bat erabiltzen bada, egoitzan agertuta edo bitarteko elektronikoa erabiliz, ez dago zertan bide hori erabili prozeduraren ondorengo izapideetan; noiznahi aldatu ahal izango da.

    Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla oinarrietan agertzen diren baldintzak, hargatik eragotzi gabe edozein pertsonak oinarrien kontra egiteko duen eskubidea.

    1. Hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko, Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    2. Fundación Basque Team Fundazioak, eskabideak eta agiriak jaso ondoren, banakako espedientea hasiko du eskatzaile bakoitzeko, eta oinarri hauetan ezarritako irizpideekin bat etorriz ebaluatuko da.

    3. Baldin eta eskabidea eta eskatzaileak aurkezturiko gainerako dokumentazioa aztertzen badira eta akatsak daudela edo dokumentazioa osatugabea dela ikusten bada, horren berri emango zaio eskatzaileari, eta hamar egun balioduneko epea emango zaio zuzenketa egin dezan. Eskatzaileari emandako epea igaro bada eta eskaturiko zuzenketa edo aurkezpena egin ez bada, eskaerari uko egin diola ulertuko da.

    4. Oinarri hauetan jasotako beken eskabideak artikulu honen 1. apartatuan ezarritako epetik harago aurkeztu ahal izango dira Tokioko 2021eko Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartzeko sailkatu diren pertsonak, artikulu honen 1. apartatuan ezarritako epetik harago. Kasu horretan, bekaren eskabidea interesdunak egin beharko du Tokioko 2021eko Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartu baino lehen. Eskatzaileek 2021eko Tokioko Joko Olinpikoetan parte hartzeko eskatzen diren kirol-merezimenduak lortu dituztela egiaztatzen duten kasuetara zabalduko da adierazitakoa.

    Fundación Basque Team Fundazioaren Patronatuari dagokio, aldez aurretik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren baimena izanda, oinarri hauetan ezarritako bekak emateari buruzko ebazpena ematea. Patronatuko idazkariak kudeatuko ditu bekak ematearekin lotutako prozedurak, eta Fundazioaren administrazio-zerbitzuez baliatu ahal izango da horretarako.

    1. Fundación Basque Team Fundazioak, gehienez, 921.750 euro eman ahal izango ditu oinarri hauetan ezarritako beka guztietan. Honelaxe daude banatuta:

    1. artikuluaren 1.1. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 693.000 euro.

    1. artikuluaren 1.2. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 50.000 euro.

    1. artikuluaren 2. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 46.750 euro.

    1. artikuluaren 3. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 55.000 euro.

    1. artikuluaren 4. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 77.000 euro.

    1. Baldin eta artikulu honetako aurreko atalean aurreikusitako apartatu baterako edo gehiagotarako ezarritako laguntzen gehieneko zenbatekoa ematen ez bada, aurreikusitako gaineko laguntzen zuzkidura handitu ahal izango da, oinarri hauetan ezarritakoa betez onuradun bakoitzarentzako ekarpena bermatu behar izanez gero. Apartatu honetan adierazitakoa oinarri hartuta sortuko liratekeen soberako diru-kopuruak proportzioan banatuko lirateke oinarri hauetan ezarritakoa betez, ekarpena oraindik osorik jaso ez duten pertsonen artean.

    2. Baldin eta, aurkezturiko eskabideekin eta eskatzaileek egiaztaturiko kirol merezimenduekin edo emaitzekin bat etorriz, oinarri hauetan ezarritako beketarako gehieneko guztizko zenbatekoa nahikoa ez bada, Fundación Basque Team Fundazioak horretarako baliatu dezakeen zuzkidura handitu ahal izango da, zenbateko horren gehikuntza onesteko sailburuak emandako aginduaren bidez, baita inguruabar horri dagozkion modalitateen gehieneko zenbatekoak ere. Baldin eta beketarako zuzkiduraren zenbatekoa handitu beharra badago, halako moldez egingo da ezarpena non onuradun bakoitzak oinarri hauetan aurreikusitako diru-kopuruak jasoko dituela bermatuko baita.

    1. Fundación Basque Team Fundazioak bekak emateko kontuan hartuko dituen irizpideak oinarrietako artikulu honetan aurreikusitakoak izango dira. Oinarri hauetan aurreikusitako beketako baten onuradun izateko erreferentziatzat hartuko diren irizpideak indarrean dagoen programa olinpikoan edo paralinpikoan sartutako probetako emaitzei dagozkienak izango dira soilik, eta kanpoan geratuko dira edozein eskatzailek egiaztatzen dituen gainerakoak.

    2. Oinarri hauetan aurreikusitako beketako baten onuradun izateko, eskatzaileak kirol-merezimendu hauek egiaztatu beharko ditu:

      Basque Team Kirolariak Beka:

      A taldea Indarrean dagoen programa olinpikoan sartutako probetako kirolariak (Tokio 2021 eta Pekin 2022).

      1. Banakako probetako kirolariak: indarrean dagoen udako programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, gutxienez 40 puntu lortu beharko dituzte beren kirol-potentzialaren balorazioan, lor daitezkeen 60 puntuetatik. Indarrean dagoen neguko programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, 2019an edo 2020an gutxienez Munduko Kopako hiru probatan parte hartu izana.

      Indarrean dagoen udako olinpiar programan sartutako banakako proben kasuan, 2020an edo 2021ean Tokioko Joko Olinpikoetan parte hartzeko eskatzen diren kirol-merezimenduak lortu dituztela egiaztatzen duten pertsonei Basque Team Kirolariak Beka jasotzeko eskubidea aitortzen zaie. Horretarako, kirolari batek kirol-merezimendu hori lortu duela ulertuko da, egiaztatzen duenean 2021ean Tokioko Joko Olinpikoetan parte hartzeko eskubidea emango luketen edo emango luketen kirol-emaitzak lortu dituela (gutxieneko markak edo denborak, sailkapen olinpikoko munduko rankingean jarritako postuak eta abar), beka eskatzeko unean hautatua izan den ala ez kontuan hartu gabe.

      Indarrean dagoen neguko programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, 2019an edo 2020an gutxienez Munduko Kopako hiru probatan parte hartu izana.

      2. Proba kolektiboetako kirolariak.

      2.1. Taldeko kirolariak: gutxienez 40 puntu lortu beharko dituzte beren kirol potentzialaren balorazioan, lor daitezkeen 60 puntuetatik.

      2.2. Taldeko kirolariak: 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean Joko Olinpikoetako, Munduko Txapelketako, Europako Txapelketako edo Munduko Kirol Ligetako azken faseari dagokion zerrenda ofizialean sartu izana egiaztatu beharko dute. Une eta leku desberdinetan jokatzen diren Munduko Txapelketetan, Europako Txapelketetan edo Munduko Ligetan, kirolariak gutxienez% 75eko partaidetza egiaztatu beharko du.

      B taldea Indarrean dagoen Programa Paralinpikoan sartutako proben kategorietako kirolariak (Tokio 2021 eta Pekin 2022).

      1. Banakako probetako kirolariak: bi baldintza hauetako bat bete behar dute: (i) 2020an domina lortu izana Europako Txapelketan; (ii) 2020an lehen lau postuetako bat lortu izana Munduko Txapelketan.

      2. Proba kolektiboetako kirolariak.

      2.1. Klubeko kirolariak: bi baldintza hauetako bat bete behar dute: (i) 2020an Europako Txapelketan domina lortu izana; (ii) 2020an Munduko Txapelketan lehen lau postuetako bat lortu izana.

      2.2. Taldeko kirolariak: bi baldintza hauetako bat bete behar dute: (i) 2020an Europako Txapelketan lehen 4 sailkatuen artean emaitzaren bat lortu izana; (ii) 2020an Munduko Txapelketan lehen 5 sailkatuen artean emaitzaren bat lortu izana.

      C taldea 2021eko Tokio Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartu duten kirolariak.

      2021eko Tokioko Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartu izana egiaztatu beharko dute.

      Basque Team Teknikariak Beka:

      2021ean Basque Team Kirolariak Beka edo Atzeraeraginezko Beka jasotzeko eskubidea duen kirolariren bat prestatzearen arduradun nagusia dela egiaztatu beharko dute.

      Atzeraeraginezko Basque Team Beka:

      2020an Basque Team Kirolariak Bekaren onuradun izan beharko dute, eta, urte horretan, kirolariak ez du lortuta izan behar 2021ean Basque Team Kirolariak Beka bat lortzeko artikulu honetan eskatzen den emaitzarik edo kirol-merezimendurik.

      Basque Team Support Beka:

      Indarrean dagoen udako programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, 2020an Europako edo Munduko Txapelketetan soilik parte hartu izana egiaztatu beharko dute, indarrean dagoen programa olinpikoan sartutako banakako edo taldeko probetan, nahiz eta kirolariak artikulu honetan eskatzen den kirol-emaitza edo -merezimendua lortu ez 2021ean Basque Team Kirolariak Beka bat lortzeko aukera izateko. Indarrean dagoen neguko programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, 2020an Europako Kopako gutxienez hiru probatan parte hartu izana.

    3. Artikulu honen aurreko apartatuan aipatzen diren kasuetan adierazitako kirol-merezimenduak ebaluatzeko eta egiaztatzeko, honako hau hartuko da kontuan:

      Baloratu egingo da kirolariek Nazioarteko Batzorde Olinpikoak eta Nazioarteko Batzorde Paralinpikoak aintzatetsitako nazioarteko kirol federazioek antolatzen dituzten modalitateen lehiaketetan parte hartzea. Salbuespenez, beste erakunde edo entitate batzuek antolaturiko lehiaketetara ere zabaldu daitezke beka hauek, betiere Joko Olinpikoetan parte hartu ahal izateko sailkapenaren ondorioetarako konputatzen badira.

      Oinarri hauetan ezarritako laguntza guztiak emateko, oro har, soilik hartuko dira aintzat 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte (biak barne) nazioarteko kirol lehiaketetan eta kategoria absolutuan eta gorengo kategorian lorturiko kirol emaitzak.

    Soilik konputatuko dira talde-probetan lorturiko emaitzak, baldin eta indarreko programa olinpikoaren barruan badaude.

    Kirol paralinpikoan, indarreko programa paralinpikoaren barruko proben kategorietan lorturiko emaitzak konputatuko dira soilik.

    Taldeko kiroletako proba olinpikoen kasuan, Munduko Ligetako emaitzak kontuan hartu eta baloratuko dira.

    Zirkuitu profesional bat duten banakako kiroletako proba olinpikoen kasuan, Munduko Banakako Rankingeko posizioa kontuan hartu eta baloratuko da; hala ere, kasu horietan ez dira kontuan hartuko Europako Txapelketetan eta Munduko Txapelketetan lortutako emaitzak, salbu eta azken kasu horretan, Joko Olinpikoetan parte hartzeko sarbide-sailkapenerako zenbatzen diren edo zenbatuko diren probak badira.

    Artikulu honetako aurreko paragrafoko A.2.2 epigrafean eta B epigrafean aurreikusitako taldeko kirolarien kasuan, ez da Basque Team Support Bekarik emango.

  3. «Kirol ahalmena» kalkulatzeko (gehienez, 60 puntu), honako kontzeptu hauek hartuko dira aintzat: «lehiaketaren balioa» eta «lorturiko postuaren balioa».

    (Ikus .PDF)

  4. «Lehiaketaren balioa»ri dagokionez, hauexek beteko dira: «Lehiaketaren balioa»ren gehieneko balioa 50 puntukoa izango da. «Lehiaketaren balioa» 35 eta 50 puntu artekoa izango da, kasuan kasuko nazioarteko lehiaketaren kategoriaren arabera. «Lehiaketaren balioa» zehazteko, honako maila hauek ezarri dira:

    (Ikus .PDF)

    «Lehiaketaren balioa» 50, 40 edo 35 puntutik hasi eta mantendu edo gutxitu egingo da honako kontzeptu hauengatik:

    Parte hartzen duten kontinenteak:

  1. mailako probetan: puntuazioari eusten zaio baloratu beharreko proban 4 edo 5 kontinentek hartzen badute parte, eta honako portzentaje hauek gutxituko dira kasu hauetan:

    • 5, baldin eta 3 kontinentek hartzen badute parte.

    • 10, baldin eta 2 kontinentek hartzen badute parte.

    • 15, baldin eta kontinente 1ek hartzen badu parte.

      Parte hartzen duten herrialdeen kopurua:

      1. mailako probetan, puntuazioari eusten zaio baloratu beharreko proban 50 federaziok edo gehiagok hartzen badute parte, eta portzentaje hauek gutxituko dira kasuotan:

    • 5, baldin eta nazioko 50 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

    • 10, baldin eta nazioko 25 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

    • 15, baldin eta nazioko 10 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

  2. mailako probetan, puntuazioari eusten zaio baloratu beharreko proban 25 federaziok edo gehiagok hartzen badute parte, eta portzentaje hauek gutxituko dira kasuotan:

    • 5, baldin eta nazioko 25 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

    • 10, baldin eta nazioko 10 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

    • 15, baldin eta nazioko 5 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

      1. «Lorturiko postuaren balioa»ri dagokionez, hauexek beteko dira. Gehienez 10 puntu izango dira lorturiko postuan. «Lehiaketaren balioa»ren gainean zuzenketa-koefizientea aplikatuz lortzen da haztapen hori. Izan ere, gorantz edo beherantz egingo du, kirolariak sailkapenean duen posizio erlatiboaren arabera. Balorazio positiboa izango dute txapelketa bakoitzeko lehen 15 postuek: lehen sailkatuak 10 puntu lortuko ditu, eta 0 puntu 16. postuan sailkatuak. 16. postutik atzera, balorazio negatiboa izango da; hartara, 0,0625 puntu deskontatuko dira postu bakoitzeko.

      2. Artikulu honetan aurrez aurreikusitako irizpideez gain, berariaz aitortzen da Basque Team 2020 Beka jasotzen duen pertsona batek 2021ean zenbateko bereko laguntza jasotzeko eskubidea duela. Eskabidea aurkeztu beharko da, eta 2021ean egiaztatu beharko da oinarri hauetako 3. artikuluan aurreikusitako baldintza guztiak betetzen direla, kirol-merezimenduak izan ezik. Kasu horietan:

        Onuradunek, era berean, 2021ean egindako ekitaldietan lortutako emaitzen araberako sariak eskuratu ahal izango dituzte, oinarri hauetako 5. artikuluko 1.2 paragrafoan aurreikusitakoak.

        2020an «Atzeraeraginezko» Basque Team Beka bat jasotzen duten pertsonek, 2021eko denboraldian oinarri hauetako 10. artikuluan aurreikusitako kirol-emaitza lortuz gero, dagoeneko aitortu edo emandakoaren zenbateko bereko ekarpen gehigarria jasotzeko eskubidea izango dute.

  1. Ebazpena emango duen organoak hiru (3) hilabeteko epean erabakiko du bekak ematea, ez onartzea edo ukatzea, oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunetik aurrera edo, Oinarri hauen 7. artikuluaren 4. apartatuan jasotako kasuan, interesdunak eskabidea aurkezten duenetik aurrera.

  2. Zioak bildu beharko dira ebazpenean nolanahi ere, eta beka eskatu dutenei banaka jakinaraziko zaie ebazpena.

  3. Baldin eta, ebazpena emateko gehieneko epea igarota, ez bazaio jakinarazi eskatzaileari, ulertu ahal izango da eskabidea ez dela onartu.

  4. Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzekin edo bekekin zerikusia duten ebazpenen kontrako errekurtsoa jarri ahal izango da jurisdikzio arrunt zibilaren aurrean hilabeteko epean, jakinarazten denetik edo isilbidez ezesten denetik hasita, artikulu honetako aurreko atalean ezarritakoarekin bat etorriz. Nahi izanez gero, errekurtso hori jurisdikzio zibil arruntean aurkeztu aurretik, interesdunak berrikusteko eskabidea aurkeztu ahal izango dio Fundazioari, dagokion erabakia jakinarazi eta hurrengo hamar egun baliodunetan, eta erabakiak amaiera emango dio bideari erakunde horren barruan.

  1. Hona hemen oinarri hauetan aurreikusitako beken edozein onuradunen betebeharrak:

    Goi mailako lehiaketako kirol jarduera egitea gutxienez 2020. urtean. Bere kirol espezialitateari dagokion goi mailako lehiaketetan parte hartzeko beharrezko eginkizunetarako erabili beharko ditu kirolariak bere denbora eta dedikazioa, betiere 2021. urtean ahalik eta mailarik handienean aritzeko lehian.

    Fundazioak haren kirol jarduerari buruz eskatzen dion informazio zehatza ematea.

    Fundazioak erabakitako egintza, ekitaldi eta jarduera ofizialetara joatea eta parte hartzea.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan ezarritakoak.

    Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen duten informazio guztia ematea.

  2. Laguntzak emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketa orok berekin ekar lezake laguntza emateko ebazpena aldatzea, betiere beken onuradunak izateko gutxieneko baldintzak betetzen badira.

Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzen emakida dakarren ebazpena interesdunari jakinarazi ondoren ordainduko dira oinarri hauetako 5. artikuluan aurreikusitako bekak. Hauexen arabera egingo da ordainketa:

  1. artikuluko 1.1. apartatuan ezarritako laguntzak: zenbateko bereko hileko ondoz ondoko ordainketetan. Horretarako, zatiketa hau egingo da: esleitutako bekaren zenbatekoa zati emakidaren data eta ekitaldiaren amaierara arte geratzen diren hilabeteak.

  1. artikuluko 1.2. apartatuan ezarritako laguntzak: ordainketa bakarrean, kirol lorpena edo emaitza eskuratutakoan.

  1. artikuluko 2. apartatuan ezarritako laguntzak: zenbateko bereko hileko ondoz ondoko ordainketetan. Horretarako, zatiketa hau egingo da: esleitutako bekaren zenbatekoa zati emakidaren data eta ekitaldiaren amaierara arte geratzen diren hilabeteak.

  1. artikuluko 3. apartatuan aurreikusitako laguntzak: ordainketa bakarrean, emateko erabakia jakinarazi ondoren. Aitortutakoaren edo emandakoaren zenbateko bereko ekarpen gehigarria jasotzeko eskubidea ematen dion kirol-merezimendua lortzen badu, zenbateko hori hainbanatu egingo da, eta zenbateko bereko hurrengo hileroko ordainketetan ordainduko da.

  1. artikuluko 4. apartatuan aurreikusitako laguntzak: ordainketa bakarrean, emateko erabakia jakinarazi ondoren.

    1. eta d) apartatuetan ezarritako kirol lorpenak edo emaitzak egiaztatzeko, kirol federazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du bekaren onuradunak.

      Onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, ez da bekarik ordainduko.

  1. Oinarri hauetan arauturiko bekak eta sariak bateragarriak dira helburu bera izanik edozein entitate publikok edo pribatuk eman dezakeen beste edozein laguntzarekin.

    4. artikuluko a), c) eta d) apartatuetako bekak bateraezinak dira artikulu bereko b) letran aurreikusitako bekak jasotzearekin; beraz, oinarri hauetan aurreikusitako kirolari gisa beka baten onuradun denak ezingo du beste bat jaso teknikari gisa.

Ezin izango da laguntza ordaintzeko eskatu eta, hala dagokionean, bidezkoa izango da jasotako dirulaguntzak itzultzea eta laguntza ordaintzen denetik aplikatu beharreko lege interesak eskatzea, honako kasu hauetan:

Laguntza lortu izana, berau jasotzeko baldintzak bete gabe.

Onuradunak 12. artikuluan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotako edozein arrazoi.

Itzulketa-prozedurak ebaztea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari dagokio.

Arduraduna: Fundación Basque Team Fundazioa.

Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan 2021. urtean goi mailako kirola sustatzeko dirulaguntzen kudeaketa.

Legitimazioa: Fundazioaren interesak betetzeko beharrezko tratamendua.

Hartzaileak: arlo horretan eskumenak dituzten administrazio publikoei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Eskubideak: bere datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, baita datuen tratamendua mugatzea edo aurkaratzea ere, informazio gehigarrian azaltzen denez.

Informazio gehigarria: honako eskubide hauek ditu edozein pertsona interesdunek:

Eskuratzea: hari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari diren edo ez berrestearen inguruko jakinarazpena jasotzea tratamenduaren erantzulearen aldetik eta, hala dagokionean, datuok eskuratzeko eskubidea.

Zuzentzea: hari dagozkion eta zuzenak ez diren datu pertsonalen zuzenketa lortzeko eskubidea eta osoak ez diren datu pertsonalak osatzeko eskubidea, adierazpen gehigarriaren bidez ere bai.

Ezabatzea (ahazteko eskubidea): hari dagozkion datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, honako inguruabar hauetako bat gertatzen denean:

datuak biltzeko edo beste modu batean tratatzeko helburuekin lotuta dauden eta dagoeneko beharrezkoak ez diren datu pertsonalak;

interesdunak tratamenduaren oinarria den baimena kentzea eta tratamendu horrek beste edozein oinarri juridikorik ez izatea;

interesduna tratamenduaren kontra agertzea eta tratamendurako bestelako zio legitimoak nagusitzen ez badira;

datu pertsonalak legez kontra tratatuak izatea;

datu pertsonalak ezabatu behar izatea legezko betebehar bat betetzeko;

informazioaren gizartearen zerbitzuen eskaintzaren inguruan lorturiko datu pertsonalak.

datu pertsonaletarako edozein esteka ezabatzeko eskubidea, datu horiek ezabatu beharra dagoenean.

Muga: bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea, honako kasu hauetan:

datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen denean, arduradunak datu horien zehaztasuna egiaztatu ahal izateko epean;

tratamendua legez kontrakoa denean eta interesduna datu pertsonalak ezabatzearen kontra dagoenean eta horren ordez datuen erabilera mugatzeko eskatzen duenean;

arduradunak dagoeneko datu pertsonalak behar ez dituenean tratamenduaren helburuetarako, baina interesdunak datuok behar dituenean erreklamazioak egin, erabili edo defentsa egiteko;

interesduna tratamenduaren kontra agertzen denean, egiaztatzen den bitartean arduradunaren zio legitimoak interesdunaren zioei nagusitzen zaizkiela.

Eramangarritasuna: interesdunak eskubidea izango du datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, bai eta beste tratamendu-arduradun bati bidaltzeko ere, tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada.

Tratamendu automatizatua: interesdunek eskubidea izango dute tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta beraiengan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten xede ez izateko, profilak egitea barne.

Interesdunak bere eskubideak balia ditzake tratamenduaren arduradunaren aurrean. Horrez gain, edozein erreklamazio aurkez dezake Datuak Babesteko Euskal Bulegoan, eta aldez aurretik datuak babesteko ordezkariari helaraz diezaioke erreklamazioa.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 3a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.